EAEko administrazio orokorrean ordezkaritza duten erakunde sindikalekiko harremanen postontzia

Deskribapena


EAEko administrazio orokorrean ordezkaritza duten erakunde sindikalekiko harremanetarako postontzi honen helburua da:

  • Sindikatu-jardueraren garapenari segurtasun juridikoa ematea.
  • 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, betetzea. Bertan zehazten da administrazio publikoen eta pertsona juridikoen arteko harremanak bitarteko elektronikoen bidez egin behar direla.

Horrela, harremanen postontzi honek honako ekintza hauei ekiteko aukera emango du:

  • Lan-harremanen arloko kontsultak.
  • Gizarte eta sindikatu arloko informazioa eskatzea.
  • Enplegu publikoaren eta lan-osasunaren arloko jarduerak eskatzea.

.............

Garrantzitsua:

Izapide honek informazio-eskaerak eta/edo kontsultak EAEko administrazio orokorraren eremuan bakarrik egiteko aukera ematen du.

Beraz, Hezkuntza, Justizia, Osakidetza eta Ertzaintzaren arloekin zerikusia duten informazio-eskaerak dagokion izapidean egin beharko dira:  Izapide-bilatzailea

Nori dago zuzenduta


EAEko administrazio orokorrean ordezkaritza duten erakunde sindikalak:

  • LAB
  • ELA
  • CCOO
  • UGT
  • INTERINOK_TALDEA
  • CSIF

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Enplegu Publikoko Sailburuordetza > Lan Harremanen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Enplegu Publikoko Sailburuordetza > Lan Harremanen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Posta elektronikoa: lan-harremanak@euskadi.eus

Kodea(k)

  • EAEko administrazio orokorrean ordezkaritza duten erakunde sindikalekiko harremanen postontzia: 1258701

EAEko administrazio orokorrean ordezkaritza duten erakunde sindikalekiko harremanen postontzia


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Pendiente ...

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk