Egoitza elektronikoa

Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskala

2026/09/04 - 2026/10/01
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskala
Lanpostua:
Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskala
Plaza-kopurua:
379
Plaza-banaketa:

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako 379 plaza eskaintzen dira, hizkuntza-eskakizunik gabe.

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Titulazioa:

Batxilergo-titulua, Lanbide Heziketako teknikariaren titulua edo horren baliokidea.

 

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, ez dira betekizun euskararen hizkuntza-eskakizunak.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskalako berezko zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Ez izatea diziplina-espediente bidezko zehapenik, administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egotea dakarkionik; eta, era berean, ebazpen judizial baten ondorioz, ez izatea enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekorik edo berezirik, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo -eskalan sartzea eragozten dionik. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik
  5. Dolozko delituagatik askatasunaz gabetzeko hiru urtetik gorako zigorrik jaso ez izana, zigor-aurrekariak baliogabetzea edo errehabilitazioa lortu ez bada salbu.
  6. Batxilergo-titulua, lanbide-heziketako teknikari-titulua edo horien titulu baliokidea izatea, edo agiriok jaso ahal izateko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta edo baliokidetuta dagoela frogatzeko egiaztagiria eduki beharko da, bat etorrita Unibertsitatez kanpoko atzerriko tituluak eta ikasketak homologatu eta baliokidetzeari buruzko urtarrilaren 29ko 104/1988 Errege Dekretuarekin.
    Nolanahi ere, hautagaiei kautelaz emango zaie onarpena, egiaztatzen badute titulua homologatzeko edo baliokidetzeko eskaria aurkeztu dutela. Kautelazko onarpen hori bertan behera geratuko da praktiketako funtzionario izendatzeko behar diren izapideak (oinarri hauetako 13. apartatua) egiteko epea amaitzen den unean.
  7. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  8. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  9. Ez izatea karrerako funtzionarioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskalan.

Horrez gainera, deialdi honetako lanpostu jakin batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

B gidabaimena.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.

Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio–fasea.

Oposizio-fasearen bidez, elementu hauek ebaluatuko dira: hautagaiak zenbateraino menderatzen dituen deialdian jasotako plazetan jarduteko behar diren jakintzak, eta ea jardun horretarako behar diren konpetentziak, gaitasun fisikoak eta gaitasun medikoak badituen.

  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:
    • A zatia: Prozesuaren gai-zerrendari buruzko galdera sorta izango da. Galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.
    • B zatia: Zenbait erantzun-aukera dituen galdera sorta bati erantzun beharko diete. Deialdiko lanpostuetako zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak, eta gai-zerrenda espezifikoaren esparruan egongo dira kokatuta.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: erantzun zuzen baten balioaren heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, epaimahaiak, eskatutako gutxieneko maila, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua kontuan hartuta, eta hautagaiak nor diren jakin aurretik, puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak hura gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioak izango dira.

Gehienez lor daitezkeen zuzeneko puntuazioak proba zatiko gehieneko kalifikazioak izango dira.

Kalifikazioak (puntuazio bihurtuak) kalkulatzeko, formula hauek aplikatuko dira:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

b(z) – Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio bihurtua) z – Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa

Gu – Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)

Ge – Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa

A – Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 95 puntuko kalifikazioa izango du: A zatia 0tik 50 puntura baloratuko da eta B zatia 0tik 45era. Proba gainditzeko, 25 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) lortu beharko da A zatian, eta 22,5 puntukoa B zatian.

  • 2. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da, eta ez baztertzailea; hautagaien konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira, deitutako lanpostuei dagokienez. Galdera sorta bat izango da. Galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

Enplegu Publikoaren Atarian, informazio hau argitaratuko da aurrez: deialdiko lanpostuei dagozkien eta neurketarako baliatu ahal izango diren konpetentzia-profilaren elementuak, haztapen- eta balorazio-irizpideak eta egingo den probaren ezaugarriak. Argitara  ematen den informazioan, erabili ahal izango diren proben adibide zehatzak jasoko dira, baita praktikarako baliabideak eta enuntziatuen adibideak ere.

Proba honek 5 puntuko balorazioa izango du gehienez.

  • 3. proba. Gaitasun fisikoaren proba.

    Derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da. Hiru ariketa egingo dira, eta «gai» edo «ez-gai» kalifikazioa izango dute. Gaitasun fisikoaren proba gainditzeko, hiru ariketetan jaso beharko da «gai» kalifikazioa.

      • 1. ariketa: Arintasun-zirkuitua.

    Irteera lerroaren atzetik, bost (5) bermagunerekin (oinak, eskuak eta gluteoak) lurrean eserita egonda, arintasun-zirkuitu bat gainditu beharko dute, ariketa egiteko dinamika jakin bat errespetatuz. Ibilbide bat ahalik eta arinen egitea da helburua, azterlariak seinalea egiten duenetik, hautagaiak bi oinekin helmuga-lerroa gainditu arte (zakua behar bezala helduta daramala).
    Zakuak 20 kg-ko pisua izango du gizonentzat, eta 15 kg-koa emakumeentzat.
    Saltatu beharreko hesiak 90 cm-koak izango dira gizonentzat, eta 80 cm-koak emakumeentzat.
    Ariketa baliogabetzat joko da kasu hauetan: hasteko abisua jaso aurretik irteera-lerroa zapaltzen bada, ez badira errespetatzen zirkuitua osatzeko arauak (zeharkako ardatzean itzulia koltxonetatik atera gabe egitea, zakua bi sorbaldetan bermatuta eta bi eskuez helduta edukitzea), zirkuituaren elementuren bat botatzen edo mugiarazten bada edo desplazamenduaren noranzkoa aldatzen bada.
    Hautagaiak «gai» kalifikazioa jasoko du, ariketa 20,5 segundotan edo hortik behera egiten badu, gizonen kasuan, eta 24,5 segundotan edo hortik behera, emakumeen kasuan.
    Bi (2) saiakera egin ahal izango dira.

      • 2. ariketa: Banku gaineko presio-proba.

    Hautagaiak bankuan etzango dira oinak lurrean bermatuta dituztela, eta halterofilia-barra hartuko dute, haien sorbalden pareko zabaleran edo zabalxeago; 45 segundoz ahal bezain bestetan flexionatu eta luzatu beharko dituzte besoak barrarekin (barrak 25 kilo izango ditu emakumeentzat, eta 35 gizonentzat).
    Errepikapenak ez dira baliozkotzat joko, baldin eta besoak ez badira guztiz luzatzen edo ez bada barrarekin bularra ukitzen ukondoak flexionatzean; era berean, ez da onartuko barrarekin erreboterik egiterik bularrean, eta ezingo da erabili ez eskularrurik, ez magnesiorik, ez eta errazago oratzen laguntzeko bestelako substantziarik ere.
    Errepikapenak ozenki zenbatuko dira, eta, errepikapen baliogabe bat eginez gero, aurreko zenbaki bera erabiliko da hura zenbatzeko.
    Hautagaiak «gai» kalifikazioa jasoko du, gutxienez 23 errepikapen egiten baditu, gizonen kasuan, eta 19 errepikapen, emakumeen kasuan.
    Saiakera bakarra (1) egin ahal izango da.

      • 3. ariketa: Erresistentzia-lasterketa (1000 metro).

    Hasierako posizioa zutik edo makurtuta izango da, takorik gabe, irteera-lerroaren atzean.
    Proba gainazal lau, apal eta gogorrean egingo da, eta taldean egin ahal izango da.
    Lasterketa-eremutik alde egitea baztertzeko arrazoia izango da, bai eta World Athletics-en araudiaren arabera kirol-kontrakoa den jokabide oro ere.
    Ariketa egiten igarotako denbora minututan eta segundotan neurtuko da. Gai kalifikazioa emango zaio ariketa 4 minutu eta 0 segundo edo gutxiagoan egiteari gizonen kasuan, eta 4 minutu eta 40 segundoan emakumeen kasuan.
    Saiakera bakarra (1) onartuko da, eta horren barruan irteera baliogabe bakarra izangai bakoitzeko.

    • Lehiaketa–fasea.

    Lehiaketa–fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

    • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Beste administrazio publikoetan emandako zerbitzuak ulertzen dira esperientziatzat:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren administrazio instituzionalean Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskalari atxikitako postuetan emandako zerbitzuak:

    Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak:Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo deialdiko eskalaren pareko funtzioak dituen lan-kategoriako kontratuarekin emandako zerbitzuak.

    Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan–aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    Esperientzia hori baloratzeko, 0,72 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

    Seme–alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero–indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.
    Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

    • Tituluak, gehienez 18 puntu.

    Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko beharrezko betekizun den goi-mailako titulu bat erdiestera bideratutako tituluak, edo goi-mailako titulu hori jada merezimendu gisa baloratu bada. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude lanbide-heziketako espezializazioko ikastaro ofizialetan sartzeko behar diren titulazioak.

    – 10,80 puntu emango dira espezializazioko ikastaro ofizial hauetako bakoitzeko:

    Posizionamendua bilatzaileetan (SEO/SEM) eta komunikazioa sare sozialetan
    Marketinerako eta salmentetarako eduki digitalak idaztea

    – 10,8 puntu emango dira Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:

    Zuzendaritzari Laguntzeko goi-mailako teknikaria
    Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria
    Animazio Soziokulturaleko eta Turistikoko goi-mailako teknikaria
    Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria
    Komunikazio Bitartekotzako goi-mailako teknikaria
    Genero Berdintasuna Sustatzeko goi-mailako teknikaria
    Marketineko eta Publizitateko goi-mailako teknikaria
    Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria
    Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria
    Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria
    Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako teknikaria
    Arrisku Profesionalen Prebentzioko goi-mailako teknikaria

    – 7,2 puntu emango dira Lanbide Heziketako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:

    Administrazio Kudeaketako teknikaria
    Merkataritza-jardueretako teknikaria
    Mendetasun-egoeran dauden Pertsonei Arreta Emateko teknikaria
    Segurtasuneko teknikaria

    Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

    • Euskara jakitea.

    Hizkuntza–eskakizunek derrigortasun–data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

    Idatzizko ulermena eta adierazpena

    Ahozko ulermena eta adierazpena

    Hizkuntza-eskakizuna

    Puntuen balioa

    A2

    B1

    7,25

    B1

    B1

    1. HE

    10,15

    B1

    B2

    11,6

    B2

    B2

    2. HE

    14,5

    B2

    C1

    14,5

    C1

    C1

    3. HE

    14,5

    C2

    C1

    14,5

    C2

    C2

    4. HE

    14,5

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza–eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite–maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara–maila hizkuntza–tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

    Onartzea
    Elektronikoa:

    Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

    Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

    Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

    Aurrez aurrekoa:

     

     

    Deialdia
    Gaiak:

    1.– Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.

    2.– Estatuaren lurralde-antolamendua. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak.

    3.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa. Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.

    4.– Euskararen erabileraren hizkuntza-normalizazioa administrazio orokorrean. Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Euskararen erabilera normalizatzeko planak.

    5.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.

    6.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.

    7.– Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetara irispidea izateko eskubidea. Kexa eta erreklamazioei erantzutea. Desgaitasuna dutenak. Kulturarteko arreta EAEko administrazioan.

    8.– Administrazio publikoen eta haien agintarien eta langileen erantzukizuna.

    9.– Zigor-zuzenbidearen esparru orokorra. Kontzeptua eta iturriak. Printzipio orokorrak, egitura eta edukia. Delitua. Arau-hauste penala: kontzeptua eta motak (dolozkoa/zuhurtziagabekeriazkoa; egitezkoa/ez-egitezkoa). Delituaren betearazpen-maila. Auditoretza eta partaidetza. Erantzukizun penala baztertzeko arrazoiak eta inguruabar aldarazleak.

    10.– Zigorrak: motak, iraupena eta ondorioak. Aipamena espetxealdi iraunkor berrikusgarriari. Zigorrak ezartzeko erregela orokorrak eta bereziak. Erantzukizun penala azkentzea.

    11.– Zigor-arloko prozesua: kontzeptua, xedea eta motak. Jurisdikzio penala: epaitegiak eta auzitegiak. Prozesuko alderdi eta egintzak. Defentsa-eskubidea eta errugabetasun-presuntzioa. Zigor-arloko prozeduraren faseak. Prozedurak: arrunta, zinpekoen epaimahaia, laburtua, delitu arinak. Errekurtsoak: kontzeptua, motak eta ondorioak. Habeas corpus prozedura.

    12.– Kautelazko neurriak. Atxiloketa. Prebentziozko espetxeratzea eta behin-behineko askatasuna. Urruntze- eta babes-aginduak.

    13.– Espetxe-zuzenbidearen kontzeptua, edukia eta iturriak. Estatuko espetxe-araudia. Nazioarteko eta Europako esparrua; Europako espetxe-arauak.

    14.– Euskal Autonomia Erkidegoko espetxe-jarduera. Estatua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-banaketa. EAEko egitura organikoa: zuzendaritza zentroa; espetxeak; zigorrak eta neurri alternatiboak kudeatzeko euskal zerbitzua. Aplikatzekoak diren Justizia Zuzendaritzaren instrukzioak eta ebazpenak.

    15.– Espetxe-jardueraren izaera, helburuak eta printzipioak. Barneratuen eskubideak: motak, mugak, babesa eta bermeak. Barneratuen betebeharrak. Espetxeko fitxategietako datu pertsonalen babesa.

    16.– Espetxe-establezimenduak: kontzeptua. Eremuak eta zerbitzuak. Establezimendu polibalenteak. Gizarteratze-zentroak. Ziega indibiduala izateko printzipioa eta bizigarritasun-baldintzak.

    17.– Espetxearen antolaketa. Kide anitzeko organoak: osaera eta eginkizunak; erabakien efikazia eta araubide juridikoa. Kide bakarreko organoak: eginkizunak eta eskudantziak. EAEko Espetxe Administrazioko lanpostuak: helburuak eta eginkizunak.

    18.– Espetxe-erregimena: kontzeptua eta printzipio inspiratzaileak. Espetxeratzeak, aske uzteak, eramate eta lekualdatzeak; komunikazioa eta betearazpen materiala; kasu espezifikoak (desgaitasuna dutenak, haurdunak, seme-alabak dituzten amak, gaixotasun mentala dutenak).

    19.– Espetxe-segurtasuna. Kanpoko segurtasuna: eskumena eta helburuak. Barneko segurtasuna: prebentzio- eta kontrol-neurriak; erregistroak, miaketak, konfiskazioak; debekatutako objektuen kontrola; bideozaintza; drogak konfiskatzea; pekulioaren eta ondasunen kontrola; arrisku-eremuak. Baliabide hertsatzaileak; erregimen-mugak; prozedurak jazoera oso larrietan: ihesak, matxinadak, giltzen zaintza, langileen aurkako erasoak.

    20.– Diziplina-araubidea. Diziplina-ahalaren oinarria, aplikazio-eremua eta printzipioak. Falten sailkapena eta zehapenak erabakitzea. Preskribatzea eta ezereztea. Zehapen-prozedura. Zehapenak betearazi eta betetzea. Sariak.

    21.– Erregimenaren tipologia. Erregimen arrunta: printzipioak eta ezaugarriak. Erregimen itxia: aplikazio-irizpideak, modalitateak eta ezaugarriak. Erregimen irekia: irizpideak, helburuak, modalitateak. Prebentiboen erregimena.

    22.– Espetxe-tratamendua: kontzeptua, helburuak eta printzipio inspiratzaileak; barne-banaketa. Gradutan sailkatzea eta indibidualizazio zientifikoaren printzipioa. Espetxe-behaketa eta Behaketarako Espetxe Zentralaren zeregina; barne-zerbitzuko langileen rola behaketan.

    23.– Programak eta jarduerak: irizpide orokorrak. Tratamenduaren metodoak, jarduerak eta elementuak. Prestakuntza, kultura eta kirola: nahitaezko irakaskuntzak eta bestelakoak; giza baliabideak eta baliabide materialak; erregimenaren eta tratamenduaren arteko koordinazioa. Hirugarren sektorearen partaidetza. Barneratuek tratamendu-jardueren programazioan parte hartzea.

    24.– Espetxe-lana. Lan-harremana espetxe-eremuan: ezaugarriak, lan motak, etetea eta azkentzea. Aukerak (Gizarteratzearen Euskal Agentzia): estatutua, eginkizunak; langile barneratuen nominen eta Gizarte Segurantzaren kudeaketa.

    25.– Baimenak eta programatutako irteerak: Kontzeptua eta izaera. Motak, iraupena eta betekizunak. Emateko prozedura.

    26.– Askatasuna eta espetxetik ateratzea. Atxilotuak, presoak eta zigortuak: ziurtagiria eta espetxetik ateratzeko laguntzak. Baldintzapeko askatasuna: modalitateak, betekizunak, izapidetzea, errebokatzea eta kontrola. Espetxe-onurak eta zigorraren betearazpenean duten eragina.

    27.– Betearazteko modu bereziak. Barneratze-modalitateak: gizarteratze-zentroak, mendeko unitateak, sail mistoak, gazteentzako sailak, amen unitateak, espetxeez kanpoko unitateak eta espetxeetako unitate psikiatrikoak. Gizartearentzako lana. Kondenak etetea eta zaintzapeko askatasuna. Gailu telematikoak instalatzea eta desinstalatzea.

    28.– Prestazioak eta zerbitzuak: osasun-laguntza; higienea eta elikadura; hezkuntza. Espetxeko gizarte-ekintza. Laguntza erlijiosoa. Komunikazioak eta bisitak. Kirola, aisia eta kultura.

    29.– Kudeaketa Bulego Bakarra: osaera, egitekoen eta zereginen banaketa (erregimenaren eta tratamenduaren arteko koordinazioa). Barneratuen administrazio-espedientea/protokoloa: egitura eta dokumentazioa. Informazioaren kudeaketa, identifikazioa eta dokumentazioa.

    30.– Espetxe-zigorren kudeaketa. Espetxe-eragina duten denborak eta betetze-datak zenbatzea. Bat-egite eta metatze juridikoa; behin-behineko espetxealdiaren denbora kentzea. Delituetatik eratorritako erantzukizun zibila: betetzean duen garrantzia. Atzerritarrak: nazioarteko lankidetza; komunikazioak kontsulatuekin; zigorra ezarri ordez kanporatzea; estradizioa/aldi baterako entrega.

    31.– Ekonomia- eta ondare-kudeaketa. Araubide ekonomikoaren printzipio orokorrak. Ondare-araubidea. Ekonomatuen, kafetegien eta sukaldeen kudeaketa. Elikadura-gastuen kudeaketa ekonomiko-administratiboa; jantziak, ekipoa eta tresnak. Balio handiko gauzak eta pekulioa zaintzea.

    32.– Espetxe-jardueraren kontrola: espetxe-zaintzako epailea. Eginkizun eta eskudantzia nagusiak Espetxeen Lege Organiko Orokorraren eta Zigor Kodearen arabera. Ebazpenen aurkako errekurtsoak.

    33.– Tratu-berdintasuna espetxe-testuinguruan. Berdintasun-printzipioak Konstituzioan, Espetxeen Lege Organiko Orokorrean eta Europako araudian. Generoagatik, jatorriagatik, sexu-orientazioagatik, genero-identitateagatik, erlijioagatik, desgaitasunagatik edo beste baldintza batzuengatik ez diskriminatzea. Ikuspegi intersekzionala. Emakume barneratuen tratamendu espezifikoa. Diskriminazioaren aurkako protokoloak: prebentzioa, detekzioa eta jarduketa; salaketa- eta babes-mekanismoak; esku-hartzeko prozedurak; koordinazioa zerbitzu espezializatuekin. Espetxeko langileen berdintasun-neurriak. Indarkeria matxisten prebentzioa. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako araudi autonomikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak.

    34.– Pertsonen jokabideen elementuak. Estimuluak eta erantzunak. Indartzea eta zigortzea. Pertsonen jokabidea ebaluatzeko teknikak. Behaketa, autobehaketa, autoerregistroa, autotxostenak eta erregistro psikofisiologikoak. Ebaluazioaren datuak txertatzea eta txostenak egitea. Portaera soziala. Trebetasun sozialak eta horien gabeziak ebaluatzea eta neurtzea.

    35.– Espetxearen gizarte-antolakuntza: Kontrol formala eta informala. Giltzapetuaren kodea, jargoia eta hizkera. Espetxeetako azpikulturak. Pilaketaren eta giltzapetuaren jokabidearen fenomenoak. Giltzapetzearen ondorio psikologikoak. Faktore erabakigarriak. Ondorio fisikoak eta psikosozialak. Espetxekotzea eta sozializatzea. Trebetasun sozialetan trebatzeko programak eta horien aplikazioa espetxe-eremuan.

    Espetxe-administrazioko Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Kidegoaren bibliografia (2026 abuztua) (PDF, 210 KB)