Egoitza elektronikoa

Udaltzainak

2024/06/25 - 2024/07/22
Inprimatu
Oñati
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Oñatiko Udala
Lehiaketa:
Udaltzainak
Lanpostua:
Udaltzainak
Plaza-kopurua:
2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Titulazioa:

Batxi ergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.

Hizkuntza eskakizuna:

Derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dagokie eta derrigorrezkotasun-data beteta daukate.

Beste baldintza batzuk:

a)    Aldez aurreko eskaera egitea, eredu ofizialaren orria beteta.

b)    Espainiako nazionalitatea izatea.

c)    18 urte izatea eta 38 urte bete ez izana. Muga hori konpentsatu ahal izango da Udaltzaingoko kidegoetan emandako zerbitzuekin.

d)    Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.

e)    Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Erregelamendua onartzen duen Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen den baztertzeko osasun-taulan sartuta ez egotea.

f)    Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, administrazio publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotea, eta funtzio publikoak betetze ko desgaituta edo etenda ez egotea, hargatik eragotzi gabe birgaitzearen onura aplikatzea, arau penalen eta administratiboen arabera.

g)    Eskatzailearen adierazpen bidez, armak eramateko konpromisoa hartzea, eta, hala badagokio, armak erabiltzea.

h)    Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo ez egotea falta astunagatik edo oso astunagatik, salbu eta preskripzio-epearen baliokidea den aldia igaro bada, baztertzeko adierazpenaren datatik kontatzen hasita.

i)    Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea, indarreko araudiaren arabera, praktiketako funtzionarioaren izendapenak ondorioak dituen egunean.

j)    B klaseko edo baliokidea den gida-baimenaren jabe izatea eta indarrean edukitzea praktikaldiaren amaierarako. Arestian adierazitako baimenak indarrean egon beharko du uneoro, eskatzen denetik aurrera, gidatzeko eskubidea eten, galdu edo kendua izan gabe administrazio-izaerako nahiz izaera judizialeko erabakiz, eta esleitutako puntu guztiak galdu gabe ere.

k)    Derrigortasun-data igarota duten lanpostuak eskuratu nahi dituztenentzat, 2. hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa izatea, edo hautaketa-prozesu honetan zehar horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea.

l)    Deialdian partehartze ko Oñatiko Udalak Zerga Ordenantzan aurreikusitako azterketa-eskubideengatik 20,80 euroko tasa ordaintzea. Tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira ordenantza fiskaletan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak eta horren adierazpena egin eta dagozkion agiriak aurkeztuko dira eskaerarekin batera.

  • Parte hartzeko, a), b), e) eta m) ataletan jasotako baldintzak betetzea egiaztatzen duten dokumentuak eskaera-orriarekin batera aurkeztuko dira. Kopiak izango dira.
Onartzea
Elektronikoa:

Telematikoki, Oñatiko Udaleko web-orrian. (www.oñati.eus).

Aurrez aurrekoa:

Presentzialki HAZen (Herritarren Arreta Zerbitzuan: helbidea: Foruen Enparantza, 1. 20560, Oñati).