Udaltzain laguntzaileen lan-poltsa
Bizkaia
Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua, eskola-graduatua edo 1. mailako lanbide-heziketako gradua edo baliokide titulua izatea, edo goragoko mailako beste edozein, edo emateko eskubideak ordainduta izatea parte hartzeko eskabideak aurkezteko azken egunean.
Euskararen ezagutza egiaztatuta izatea Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailan; edo hizkuntza-eskakizunak edo titulu baliokideak egiaztatuta izatea, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia marko Bateratuko mailekin parekatzeari buruzko azaroaren 9ko 197/2010 Dekretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.).
a) Aurretiazko eskaera egitea horretarako ezarritako epean eta forman.
b) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko Estaturen bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikatzekoa zaion Estaturen batek nazionalitatea izatea. Aurreko paragrafoan aipatutako nazionalen ezkontidea ere onartu ahal izango da, zuzenbidez bananduta ez badago, bai eta haren ondorengoak eta ezkontidearen ondorengoak ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontide horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira.
c) 18 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina ez gainditzea.
d) Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua, eskola-graduatua edo 1. mailako lanbide-heziketako gradua edo baliokide titulua izatea, edo goragoko mailako beste edozein, edo emateko eskubideak ordainduta izatea parte hartzeko eskabideak aurkezteko azken egunean. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da, indarrean dagoen legeriaren arabera.
e) Turismoetarako B motako gidabaimenaren titularra izatea.
f) Euskararen ezagutza egiaztatuta izatea Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailan; edo hizkuntza-eskakizunak edo titulu baliokideak egiaztatuta izatea, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia marko Bateratuko mailekin parekatzeari buruzko azaroaren 9ko 197/2010 Dekretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.). Agiri bidezko egiaztapena baino ez da onartuko. Hautaketa-prozeduran ez da euskararen ezagutza egiaztatzeko probarik egingo. Ez da beharrezkoa izango Euskara Tituluen Ziurtagirien Erregistro Bateratuan (ETZEB) jasota dauden ziurtagiriak egiaztatzea, baldin eta Ondarroako Udalari hori elkarreragingarritasun bidez egiaztatzeko baimena espreski ematen bazaio. ETZEBn ageri ez diren edo Ondarroako Udalari aipatu baimena ematen ez zaion kasuetan, izangaiak berak egiaztatu beharko du, horretarako titulazioa parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztuz.
g) Udaltzaingoko laguntzailearen zereginak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa izatea. Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, hautatutako pertsonak zerbitzua eman behar duen tokiko korporazioko zerbitzu medikoek egin beharko dute egiaztapena, hasi baino lehen.
h) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia-erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik banandua ez izatea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia ez izatea. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, bere estatutuan, baldintza beretan, enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.
i) Indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea.
- Ondarroako Udaleko erregistroan edo aipatu 39/2015 Legearen 2.1. artikuluan aipatzen diren erakundeen gainerako erregistro elektronikoetan.
a. Ondarroako Udaleko erregistroan.
b. Posta-bulegoetan. Posta-bulegoetan aurkeztutako eskabideak bulego horietan entregatuko dira eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, gutun-azal irekian, postako funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien. Horrela bakarrik ulertuko da postetxean aurkeztu ziren egunean sartu zirela.
c. Espainiak atzerrian dituen diplomaziako ordezkaritzetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.
d. Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan.
e. Indarrean dauden xedapenek ezartzen duten beste edozein lekutan