Egoitza elektronikoa

Sukalde eta jantokiko arduraduna. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)

2022/09/14 - 2022/10/13
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Sukalde eta jantokiko arduraduna. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)
Lanpostua:
Sukalde eta jantokiko arduraduna
Plaza-kopurua:
4
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorraren modalitatea: 4

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3
1. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 16 KB)

 

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:

Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritzako goi-mailako teknikaria
Sukalde Zuzendaritzako goi-mailako teknikaria

Baita haien baliokide guztiak ere.

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 1. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

Hori alegatu beharko da. Horretarako, merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.

Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia— hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

Oharrak:

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.

Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

a) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira sukalde eta jantokiko aduradun-lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak –barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak, organismo autonomoak– eta organismo publikoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko, eta gehienez ere 15 puntu emango dira.

Puntuok zenbatzeko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri gisa, emandako zerbitzu hauek:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko sukalde eta jantokiko arduradun-lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko, eta gehienez ere 45 puntu emango dira.

Puntuok zenbatzeko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) Titulazioak, eta hautaketa-prozesuetan parte-hartu izana.

Merezimendu hauek baloratuko dira (30 puntu lor daitezke gehienez):

c.1) 10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:
– Lanbide Heziketako Teknikaria
– Bigarren Hezkuntzako Graduatua

c.2) Gehienez ere, 24 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta haren organismo autonomoetako Sukalde eta Jantokiko arduradun edo Sukalde eta Jantokiko langile lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 24 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 18 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c.3) 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Sukaldari eta Jantokiko arduradunen edo Sukaldarien lan-poltsetan egoteagatik. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

d) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

e) Hizkuntzak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 5 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

f) Euskara.

Euskara jakitea soilik baloratuko da ondorengo baremoaren arabera, baldin eta lanpostuak ez badu ezartzen betekizun modura euskara jakitea, derrigortasun-data ez dagoelako igarota.
1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko: