Egoitza elektronikoa

Mekanikaria

2026/05/05 - 2026/06/01
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Mekanikaria
Lanpostua:
Mekanikaria
Plaza-kopurua:
2
Plaza-banaketa:

2 plaza txanda irekian eta sarbide orokorreko modalitatean:

1. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:

– Automozioko goi-mailako teknikaria, eta haren baliokide guztiak.

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.

Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.

Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.

b) Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuen berezko zereginak betetzeko.

c) 16 urte beteta izatea eta ohiko erretiro-adina beteta ez izatea.

d) Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.

e) Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa edo lanbide-ondorioetarako tituluaren aitorpena egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan xedatutakoaren babesean (889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, atzerriko hezkuntzasistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitatetitulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetasuna ezartzeko prozedura arautzen duena).

Aurrekoa gorabehera, titulua lanbide-ondorioetarako homologatzeko edo aitortzeko eskabidea aurkeztu dutela egiaztatzen duten izangaiak kautelaz onartuko dira. Kautelazko onarpen hori bertan behera geratuko da oinarri orokor hauen 18. apartatuan aurreikusitako langile finko gisa edo txandakontratua duen langile finko gisa kontratatzeko beharrezkoak diren izapideak egiteko epea amaitzen den unean.

f) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.

g) Langileak hautatzeko deialdietako inskripzio-tasa ordainduta izatea, zeina parte hartu nahi den prozesuaren araberakoa izango baita eta diru-zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko baita.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko kategoria bereko lan-kontratuko langile finkoak ez izatea.

i) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

Deialdi honen xede diren lanpostuetan, eta gerta daitezkeen esleipen gehigarrietan, oinarri orokorretako 6. apartatuan xedatutakoaren arabera, euskararen 1. hizkuntza-eskakizuna izan daiteke lanpostuak betetzeko betekizuna. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Halaber, deialdi honen xede diren lanpostuek eta, oinarri orokorretako 6. apartatuan xedatutakoaren arabera, esleipen gehigarria izan dezaketenek honako betekizun espezifiko hauek izan ditzakete esleituta:

B gidabaimena

Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da merezimenduak alegatzeko izapidean.

Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 15.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia—, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko. Era berean, kontratazioa txanda-kontratuaren formularen arabera egingo den adieraziko da.

Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.

Bi proba egingo dira: bata, gai-zerrendei buruzkoa, eta bestea, konpetentziak baloratzekoa.

  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:

A zatia: prozesu bakoitzaren gai-zerrendei buruzko galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.
B zatia: zenbait erantzun-aukera dituen galdera-sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere, eta deialdiko lanpostuetako zereginekin eta gai-zerrenda espezifikoarekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: asmatutako erantzun baten heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak horiek gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioen baliokideak izango dira.

Lor daitezkeen gehieneko zuzeneko puntuazioak proba bakoitzeko edo proba-zati bakoitzeko gehieneko kalifikazioen baliokideak izango dira.

Kalifikazioak kalkulatzeko (puntuazio bihurtuak) honako formula hauek aplikatuko dira:

– Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

– Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

e(z) Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio eraldatua) z Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa
Gu Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)
Ge Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa
A Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 95 puntuko kalifikazioa izango du: A zatia 0tik 50 puntura baloratuko da eta B zatia 0tik 45era. Proba gainditzeko, 25 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) lortu beharko da A zatian, eta 22,5 puntukoa B zatian.

    • 2. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da, eta ez baztertzailea; hautagaien konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira, deitutako lanpostuei dagokienez. Galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

Enplegu Publikoaren Atarian, informazio hau argitaratuko da aurrez: deialdiko lanpostuei dagozkien eta neurketarako baliatu ahal izango diren konpetentzia-profilaren elementuak; haztapen- eta balorazio-irizpideak eta egingo den probaren ezaugarriak. Argitara ematen den informazioan, erabili ahal izango diren proben adibide zehatzak jasoko dira, baita praktikarako baliabideak eta enuntziatuen adibideak ere.

Proba horren balorazioa 5 puntukoa izango da gehienez.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuta:

  • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitatetan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, edozein dela ere zerbitzuon sorburuan dagoen harreman funtzionala edo lan-harremana:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan Mekanikariaren lanpostuan emandako zerbitzuak.
– Kidegoko/eskalako/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoriako kontratuarekin egindako zerbitzuak, deialdi honen lanpostuekin antzeko eginkizunekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu emango dira.

Seme-alabak zaintzeko eszedentzian, senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian igarotako denbora esperientzia baloragarritzat hartuko da erreserbako lanpostuan.

  • Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko beharrezko betekizun den goi-mailako titulu bat erdiestera bideratutako tituluak, edo goi-mailako titulu hori jada merezimendu gisa baloratu bada.

– 10,80 puntu emango dira espezializazioko ikastaro ofizial hauetako bakoitzeko:

Robotika kolaboratiboko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea)
Fabrikazio adimenduneko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea)
Ibilgailuen azterketa teknikoa eta ezbeharren peritazioko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea)
Ibilgailu hibridoen eta elektrikoen sistemen mantentze-lan eta segurtasuneko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea)

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diploma eta ingeniaritza teknikoa):

071602 Automobilaren ingeniaritza
071404 Industria elektronika eta automatikako ingeniaritza
071502 Industria-teknologietako ingeniaritza
071405 Elektronikako ingeniaritza
071302 Elektrikaren ingeniaritza
071503 Mekanikaren ingeniaritza

Gradu, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza tekniko eta arkitektura teknikoko titulazioen kasuan, titulazio bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko.

– 7,2 puntu emango dira Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:

Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi-mailako teknikaria
Mantentze-lan Elektronikoetako goi-mailako teknikaria
Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi-mailako teknikaria
Mekatronika Industrialeko goi-mailako teknikaria
Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi-mailako teknikaria

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

  • Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez izategatik, euskara jakitea soilik baloratuko da betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

Ulermena eta idazmena

Ulermena eta mintzamena

Hizkuntza-eskakizuna

Puntuen balorazioa

A2

B1

7,25

B1

B1

1. HE

10,15

B1

B2

10,15

B2

B2

2. HE

10,15

B2

C1

10,15

C1

C1

3. HE

10,15

C2

C1

10,15

C2

C2

4. HE

10,15

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

 

 

Deialdia
Gaiak:

Gai-zerrenda orokorraren bibliografia (2026ko maiatza) (PDF, 280 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Mekanikaria bibliografia (2026ko maiatza) (PDF, 140 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

GAI-ZERRENDA OROKORRA

1. Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.

2. Estatuaren lurralde-antolaketa. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak

3. Europar Batasuneko Zuzenbidea. Instituzioen gaineko ikuspegi laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.

4. Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.

5. EAE-ko erakunde erkideen eta Lurralde Historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia-Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.

6. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

7. Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko modua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio‑espedientea.

8. Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

9. EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.

10. Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.

11. Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.

12. Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.

13. Lehen sorospenei buruzko oinarrizko nozioak

14. Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.

15. Administrazio-agiria. Administrazio-espedientea: forma, edukia eta prestakuntza. Espedienterako sarbidea eta administrazio-espedientearen kontsulta: moduak, gaitutako pertsonak, espedienterako sarbidea ukatzea. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.

16. Sinadurak legeztatzea. Baliozkotzea administrazio elektronikoan: identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.

17. Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetan sartzeko eskubidea.

18. Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak, konpultsatzeak.

19. Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea, eta abar. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.

20. Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arauen arteko hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa.

21. Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.

22. Administrazio-egintza: kontzeptua, ekoizpena, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

23. Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstentzioa eta errekusazioa.

24. Administrazio-prozeduraren faseak.

25. Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokazioa. Akats materialak zuzentzea.

26. Administrazio publikoen, haien agintarien eta langileen erantzukizuna.

GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA

1. Ibilgailuen erregelamendu orokorra. Arau orokorrak. Ibilgailu motordunen, atoien eta erdiatoien homologazioa, azterketa eta baldintza teknikoak. Ziklomotorrak. Ibilgailuen zirkulazio-baimenak. Ibilgailuen definizioak eta kategoriak.

2. Motorra. Definizioa. Motak. Ezaugarriak. Lau denborako leherketa-motorra. Kontzeptua. Erregaia. Funtzionamendu-zikloaren deskribapena. Erregulartasuna. Organoak. Matxurak.

3. Motor baten ezaugarriak. Diametroa, ibiltartea, zilindro-boluena, erlazio bolumetrikoa. Errekuntza naturala edo deflagratzailea, detonazio-errekuntza. Potentzia eta motorraren osagai nagusiak.

4. Zilindro-tipologia, motor blokea, atorrak, pistoiak, segmentuak, pistoiaren ardatza. Bielak, birabarkia. Balbulak, kulata, beheko karterra.

5. Gas-banaketa. Elementuak. Erregulazioa. Banaketa doitzea eta matxurak.

6. Karburazioa. Sistema. Osagaiak. Osagarriak. Gehigarriak. Matxurak.

7. Piztea. Pizte-sistema eta haren elementuen deskribapena. Funtzionamendua. Pizte-sistema doitzea. Matxurak eta koipeztatzeak.

8. Lubrifikazioa. Lubrifikazio-sistemak eta lubrifikazioaren elementuak. Matxurak eta koipeztatzea.

9. Hoztea. Hozte-sistemak. Elementuak. Eragintza-sistema. Matxurak.

10. Transmisioa. Transmisio-sistemak. Transmisio-organoak. Transmisioaren elementuak deskribatzea. Egitura eta funtzionamendua. Koipeztatzea.

11. Txasisa. Txasisa osatzen duten atalak. Esekidura. Elementuak. Matxurak eta koipeztatzea.

12. Ekipo elektrikoa. Elementuak eta haien deskribapena. Matxurak eta koipeztatzea.

13. Direkzioa. Elementuak. Matxurak eta koipeztatzea. Balaztak. Elementuak. Matxura motak. Koipeztatzea.

14. Diesel motorra, gogoeta orokorrak. Diesel motorraren teknologia.

15. Gainelikatutako diesel motorrak. Motor handiak eta turbokonpresoreak. Turbokonpresoreren funtzionamendua. Kontsumoa.

16. Diesel motorraren zikloa. Injekzio-ponpa. Funtzionamendua. Erregulagailua. Abiadura-erregulagailua. Injekzio-aitzinamendua.

17. Injektoreak. Banagailu birakariaren ponpa. Elikatze-sistemari egotz dakizkiokeen matxurak eta konponbideak.

18. Erregaia igotzeko ponpa. Erregai-iragazkia. Aire-iragazkia. Konpresorea.

19. Lubrifikazioa. Hozte-sistema: ur bidezkoa, aire behartu bidezkoa.

20. Abiadura-kaxa. Balazta-sistemak.

21. Makinak mantentzea: korrosioaren eraginak eta korrosioaren aurkako konponbideak. Koipeak eta lubrifikatzaileak. Leherketa-motorrak. Multzo elektrogenoak. Mantentze mekanikoaren alderdiak.

22. Mekanika-diagnosia. Matxurak detektatzea. Prozedura. Ofizialek erabiltzekoa den planimetria eta plano-interpretazioa.

23. Hidraulika eta pneumatika. Oinarrizko kontzeptuak. Instalazio bateko osagaiak eta haien ezaugarriak. Oinarrizko eskema pneumatiko eta elektropneumatikoak. Konpresoreak. Iragazkiak. Segurtasun-neurriak.

24. Flota bat, ekipoak eta instalazioak mantentzeko planak. Ibilgailuen zaharberritzeak eta azterketa teknikoak.

25. Ibilgailuen mekanikako eta makineriako lanetan lan-arriskuak prebenitzeko hartu beharreko neurriak. Ibilgailuak gidatzeko eta maneiatzeko eta istripuak prebenitzeko hartu beharreko segurtasun-neurriak. Hondakinen kudeaketa.