Egoitza elektronikoa

Laguntzako Langileen Talde Profesionala. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)

2022/05/24 - 2022/06/22
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Laguntzako Langileen Talde Profesionala. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)
Lanpostua:
Laguntzako Langileen Talde Profesionala
Plaza-kopurua:
129
Plaza-banaketa:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea 123

Hizkuntza-eskakizunik gabe  3
1. hizkuntza-eskakizunarekin  119
2. hizkuntza-eskakizunarekin  1


b.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea  6

1. hizkuntza-eskakizunarekin 6

 

Eskainitako lanpostuei buruzko informazioa (PDF, 408 KB)

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 38 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
E
Eginkizunak eta atazak:

Laguntzako Langileen Talde Profesionala

  • Lanpostu horien lehen eginkizun nagusia materialak eta dokumentazioa aurkitzea, jasotzea eta banatzea da. Ondorio horietarako, materialak dira dokumentazioa ez den guztia, eta dokumentazioa da idatzizko materiala (txostenak, dosierrak, liburuak, etab.); hor berebiziko garrantzia hartzen dute korrespondentziak eta paketeek, oso maiz erabiltzen diren objektuak baitira. Materialen artean altzariak ere badaude.
  • Beste jarduera garrantzitsu bat materialak eta dokumentazioa prestatzea da, eta, azken horren barruan, dokumentazioa fotokopiatzea eta azaleztatzea nabarmentzen dira. Beste zeregin nabarmen bat materialak eta dokumentazioa biltegiratzea eta sailkatzea da, betiere jarduera horren bezeroak behar txikikoak badira; izan ere, behar handiak ere egon daitezke horren inguruan, eta zerbitzu osoen beharra izan ditzakete, non mendekoak banatu eta, gehienez ere, sailkatu besterik ez baitu egiten.
  • Hirugarren jarduera handia materialak zaintzeari, babesteari eta mantentzeari buruzkoa da; hau da, gainerako langileentzat beharrezkoak diren baliabide guztien funtzionamendu egokia beren gain hartzea. Zaintzaren barruan bi alderdi daude: prebentzio-zaintza, baliabideak egoera onean egon daitezen, eta segurtasun-ikuspegia, haiekin zabarkeriaz jardun ez dadin (lapurretak, erabilera txarrak, etab.) Mendekoaren lanpostua leku deszentralizatuetan dagoenean eta babes eta mantentze-lanak azpikontratatu ez direnean, mendekoek beren gain har dezakete babes eta mantentze hori.
  • Azkenik, jendearentzako arreta dago. Lehen mailako arreta, sinplea, eskaeraren araberakoa eta estandarizazio-maila altuko eta prozesamendu baxuko informazio eskaerei buruzkoa. Arreta hori aurrez aurre edo telefonoz eman daiteke, batez ere leku deszentralizatuetan edo lurralde-bulegoetan.
Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.
    Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
    Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

 

Deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

  • B gidabaimena.
  • Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

Aipatutako betekizunak merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar dira.  

Oharrak:

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da, eta prozesuaren kalifikazioa baremo honen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:

a) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan E mendekoen edo mandatarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,104 puntu emango dira, gehienez 15 puntura arte.
Zenbaketa egiteko, azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan emandako zerbitzu hauek:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzako Langileen Talde Profesionalean izendapenarekin emandako zerbitzuak.
  • Mendekoen Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
  • EAEko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin emandako zerbitzuak.
  • Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Laguntzako Langileen Talde Profesionalari edo Mendekoen Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.


Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,312 puntu emango dira, gehienez 45 puntura arte.
Zenbaketa egiteko, azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) Probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauei gehienez 25 puntu emango zaizkie:

c.1.– Titulazioak, gehienez 20 puntu

10 puntu tituluko, gehienez 20 puntura arte, titulu hauengatik:

  • Merkataritza Jardueretako teknikaria.
  • Administrazio Kudeaketako teknikaria.
  • Mikroinformatika Sistemetako eta Sareetako teknikaria.
  • Karrozeriako teknikaria.
  • Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako teknikaria.
  • Errepide Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko teknikaria.
  • Barnealde, Dekorazio eta Birgaitze Obretako teknikaria.
  • Eraikuntzako teknikaria.
  • Eraikuntzako Makineria Erabiltzeko eta Mantentzeko teknikaria.
  • Komunikazio Instalazioetako teknikaria.
  • Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria.
  • Mantentze-lan Elektromekanikoetako teknikaria.
  • Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikaria.
  • Beroa Sortzeko Instalazioetako teknikaria.
  • Instalazioko eta Altzari Hornikuntzako teknikaria.
  • Arotzeriako eta Altzarigintzako teknikaria.

5 puntu tituluko, gehienez 10 puntura arte, titulu hauengatik:

  • Lanbide-heziketako teknikaria, aurreko apartatuan aipatu ez diren espezialitateetan.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua edo baliokidea.


c.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako mendekoen kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 20 puntu emango dira.

  • Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.
  • Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c.3.– 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Mendekoen Kidegoko lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

d) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 12 punturekin baloratuko dira, 4 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

  • Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
  • Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
  • Internet oinarrizkoa.
  • Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
  • Microsoft Outlook XP/2003/2010.
  • Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
  • Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
  • Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
  • Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
  • Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu baten bertsio edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

e) Hizkuntzak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 3 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:

  • B2 maila edo handiagoa: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
  • B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.

f) Euskara.
Euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:

  • 1., 2., 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.
Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 

Hitzordua eskatzeko: