Egoitza elektronikoa

Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskala

2026/08/20 - 2026/09/16
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskala
Lanpostua:
Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskala
Plaza-kopurua:
12
Plaza-banaketa:

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako 12 plaza eskaintzen dira, honela banatuta:

  • Hizkuntza-eskakizunik gabe: 6
  • 2. hizkuntza-eskakizunarekin: 6
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
B
Titulazioa:

– Kimika Industrialeko goi-mailako teknikaria

– Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikaria

– Laborategi Klinikoko eta Biomedikoko goi-mailako teknikaria

– Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikaria

Eta haren baliokide guztiak.

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html ).

 

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gainera, deialdi honetako lanpostu jakin batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.

Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio–fasea.

Bi proba egingo dira: bat gai-zerrendei lotua eta beste bat konpetentziak baloratzekoa.

  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:
    • A zatia: prozesu bakoitzaren gai-zerrendei buruzko galdera sorta bat izango da. Galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.
    • B zatia: zenbait erantzun-aukera dituen galdera sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere. Deialdiko lanpostuetako zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak, eta deialdi bakoitzaren gai-zerrenden esparruan egongo dira kokatuta.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: erantzun zuzen baten balioaren heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, bai, halaber, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, eta hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du,  proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak hura gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioak izango dira.

Gehienez lor daitezkeen zuzeneko puntuazioak probako (edo probaren zatiko) gehieneko kalifikazioak izango dira.

Kalifikazioak (puntuazio bihurtuak) kalkulatzeko, formula hauek aplikatuko dira:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

b(z) – Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio bihurtua) z – Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa

Gu – Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)

Ge – Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa

A – Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 95 puntuko kalifikazioa izango du: A zatia 0tik 50 puntura baloratuko da eta B zatia 0tik 45era. Proba gainditzeko, 25 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) lortu beharko da A zatian, eta 22,5 puntukoa B zatian.

  • 2. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da eta ez baztertzailea, eta deialdiko lanpostuak betetzeko hautagaiek duten konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira proba honen bitartez. Galdera sorta bat izango da. Galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

Enplegu Publikoaren Atarian, informazio hau argitaratuko da aurrez: deialdiko lanpostuei dagozkien eta neurketarako baliatu ahal izango diren konpetentzia-profilaren elementuak, haztapen- eta balorazio-irizpideak eta egingo den probaren ezaugarriak. Argitara  ematen den informazioan, erabili ahal izango diren proben adibide zehatzak jasoko dira, baita praktikarako baliabideak eta enuntziatuen adibideak ere.

Proba honek 5 puntuko balorazioa izango du gehienez.



  • Lehiaketa–fasea.

Lehiaketa–fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

  • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:
– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskala duten lanpostuetan.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-Ikuskaritzako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko Eskalako edo Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kimika Industrialeko goi-mailako teknikarien, Diagnostiko klinikoko laborategiko goi-mailako teknikarien, Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategiko goi-mailako teknikarien, eta Ingurumen-osasuneko goi-mailako teknikarien aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.

Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskalaren pareko funtzioak dituen kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoriako kontratuarekin emandako zerbitzuak.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan–aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme–alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero–indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

  • Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi–mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista–tituluak lortzeko behar diren tituluak

– 10,80 puntu emango dira espezializazioko ikastaro ofizial hauetako bakoitzeko:

Zelula-kultiboei buruzko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea)

– 7,2 puntu emango dira ikasketa–eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diploma eta ingeniaritza teknikoa):

053101 Kimika
051101 Biologia
071201 Ingurumen-ingeniaritza
071901 Industria-antolakuntzako ingeniaritza
071404 Industria elektronikaren eta automatikaren ingeniaritza
071502 Industria-teknologietako ingeniaritza
071101 Industria-kimikaren ingeniaritza
051901 Biomedikuntza
051201 Biokimika
051202 Bioteknologia
091401 Ingeniaritza biomedikoa eta osasunekoa
091988 Osasun-zientzietako beste batzuk
091902 Osasun publikoa
084101 Albaitaritza

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira (147/2025 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duena).

Gradu-, lizentzia-, ingeniaritza- eta diploma-tituluen eta ingeniaritza teknikoko tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko.

– 7,2 puntu emango dira Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:

Kimika Industrialeko goi-mailako teknikaria
Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikaria
Laborategi Klinikoko eta Biomedikoko goi-mailako teknikaria
Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikaria
Produktu Farmazeutikoak, Bioteknologikoak eta Antzekoak Fabrikatzeko goi-mailako teknikaria

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

  • Euskara jakitea.

Hizkuntza–eskakizunek derrigortasun–data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

Idatzizko ulermena eta adierazpena

Ahozko ulermena eta adierazpena

Hizkuntza-eskakizuna

Balorazioa (puntuak)

A2

B1

7,25

B1

B1

1. HE

10,15

B1

B2

11,6

B2

B2

2. HE

14,5

B2

C1

14,5

C1

C1

3. HE

14,5

C2

C1

14,5

C2

C2

4. HE

14,5

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza–eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite–maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara–maila hizkuntza–tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

 

 

Deialdia
Gaiak:

OROKORRA

1.– Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.

2.– Estatuaren lurralde-antolaketa. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak

3.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Instituzioen gaineko ikuspegi laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.

5.– EAE-ko erakunde erkideen eta Lurralde Historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia-Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

7.– Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko modua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio‑espedientea.

8.– Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

9.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.

10.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.

11.– Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.

12.– Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.

13.– Lehen sorospenei buruzko oinarrizko nozioak

14.– Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.

ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA

15.– Administrazio-agiria. Administrazio-espedientea: forma, edukia eta prestakuntza. Espedienterako sarbidea eta administrazio-espedientearen kontsulta: moduak, gaitutako pertsonak, espedienterako sarbidea ukatzea. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.

16.– Sinadurak legeztatzea. Baliozkotzea administrazio elektronikoan: identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.

HERRITARRENTZAKO ARRETA

17.– Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetan sartzeko eskubidea.

18.– Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak, konpultsatzeak.

19.– Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea, eta abar. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.

ADMINISTRAZIO-PROZEDURA

20.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arauen arteko hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa.

21.– Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.

22.– Administrazio-egintza: kontzeptua, ekoizpena, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

23.– Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstentzioa eta errekusazioa.

24.– Administrazio-prozeduraren faseak.

25.– Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokazioa. Akats materialak zuzentzea.

26.– Administrazio publikoen, haien agintarien eta langileen erantzukizuna.

ESPEZIFIKOA

1.– Laborategien akreditazioa: saiakuntza- eta kalibrazio-laborategien konpetentziarako betekizun orokorrak. Egiturari buruzko betekizunak. Prozesuaren betekizunak. Kudeaketa-sistemaren betekizunak. Laborategiko akreditazioaren, ziurtapenaren eta jardunbide onen kontzeptuak.

2.– Laborategiko ekipoak kudeatzea. Ekipoen eta materialen mantentze-lanak, egiaztapenak eta kalibrazioa. Patroiak eta erreferentziazko materialak. Trazabilitate metrologikoaren kontzeptua. Laborategiko material bolumetrikoa. Laborategiko pisatze-tresnak. Laborategiko tenperatura-ekipoak.

3.– Laborategiko kalitatea. Saiakuntza-metodoen kalitate-parametroak: zehaztasuna, doitasuna, sentsibilitatea, selektibotasuna, detekzio-muga, kuantifikazio-muga, sendotasuna. Kanpoko eta barruko kalitatea ebaluatzea. Kontrol-kartak. Datuak onartzea eta baztertzea. Emaitzak adieraztea.

4.– Laborategiko segurtasuna: Substantzia kimikoak manipulatzeko arriskuak eta prebentzioa. Mikrobiologiako laborategiko arriskuak eta prebentzioa. Agente biologikoen sailkapena.

5.– Laborategiko oinarrizko eragiketak: Pisatzea, disoluzioak prestatzea, kontzentrazioa adieraztea. Analisi kimikorako teknikak: disoluzioak, patroiak eta erreaktibo adierazleak baloratzea. Mikrobiologiako laborategiko materiala prestatzea. Esterilizazioa.

6.– Metodo bolumetrikoak, grabimetriko-elektrokimikoak, espektrofotometrikoak eta kromatografikoak. Kontzeptu nagusiak eta aplikazioak.

7.– Mikrobiologiako kultibo-inguruneak eta ingurune erreaktiboak: osagaien funtzioa. Motak: orokorrak, selektiboak, aberastekoak eta diferentzialak. Prestaketa, kalitate-kontrola eta biltegiratzea.

8.– Mikroorganismo adierazleak ur eta elikagaietan: definizioa eta aplikazioa. Uretan eta elikagaietan mikroorganismo-adierazleak detektatu, zenbatu eta identifikatzeko teknikak. Koliformeak, escherichia coli, hesteetako enterokokoak, Clostridium perfringens, aerobioak, enterobakterioak.

9.– Ur eta elikagaien bidez transmititutako mikroorganismo patogenoak: Salmonella spp, Listeria monocytogenes, Campylobacter spp, Legionella pneumophila, enterotoxina estafilokozikoa, Shiga Toxina produzitzen duen E. coli-a (STEC), Norobirusa eta A hepatitisaren birusa. Definizioa eta aplikazioa. Detektatzeko eta identifikatzeko kultibo- eta molekula-teknikak.

10. – Kontsumoko urak: edateko ura arazteko eta banatzeko prozesua. Parametro mikrobiologikoak eta fisikokimikoak. Kontsumoko uraren arrisku mikrobiologiko eta kimiko nagusiak.

11.– Bainu-urak. Bainatzeko uren gaineko arauak eta arrisku nagusiak.

12.– Legionella: Legionellaren ezaugarriak. Hozte-dorreetako eta beste ingurune batzuetako arriskuak. Prebentzioa.

13.– Autokontrol-sistemak: oinarri teorikoak. AKKPA/HACCPn oinarritutako autokontrola elikagai-establezimenduetan. Igerilekuetako eta hozte-dorreetako autokontrola.

14.– Agerraldi epidemiologikoak: elikagai-agerraldi nagusiak eta ezaugarriak.

15.– Elikagai-establezimenduen ikuskapena: Prestatzea. Ikuskapen-zati nagusiak. Ikuskapen-aktak betetzea.

16.– Jantoki kolektiboak: Definizioak. Jantoki kolektiboak arriskuaren arabera sailkatzea. Higiene- eta osasun-eskakizun nagusiak.

17.– Elikagaiak kontserbatzeko sistemak: hoztea, izoztea, bero-tratamendua, ontziratzea. Kasu bakoitzeko biltegiratze-baldintzak.

18.– Elikagaien etiketak eta trazabilitatea: Nahitaezko etiketatzea. Trazabilitatearen kontzeptua.

19.– Kutsadura akustikoa. Ingurune-zarataren oinarrizko kontzeptuak. Legeria.

20.– Kutsadura atmosferikoa. Airearen kalitatea kontrolatzeko sareak. Funtzionamendua, ebaluatzeko metodoak eta teknikak (kutsatzaileak eta parametro meteorologikoak). Kontrol-sareen elementuak. (analizagailuak eta neurketa-sentsoreak). Neurtzeko ekipoak (mantentzea eta kalibrazioa). Laginak hartzea.

21.– Airearen kalitateari buruzko araudia. Euskadiko Airearen Kalitatearen Plana. Ondorioak osasunean eta ekosistemetan.

22.– Kutsatzaile atmosferikoak. Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak. Konposatu organiko lurrunkorrak (KOL) igortzen dituzten instalazioak. Errekuntza-instalazio ertainak. Konposatu organiko lurrunkorrak (KOL) igortzen dituzten instalazioen jakinarazpen-izapideak eta errekuntza-instalazio ertainen erregistroa administrazioaren aurrean. Emisio atmosferikoei buruzko araudia.

23.– Industriako hondakin-uren isurketak. Isurketa motak eta horien ezaugarriak.

24.– Lurzoruak: Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioa. Lurzorua kutsatzea prebenitzea eta kutsatutakoa garbitzea. Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak eta instalazioak. Lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzeko tresnak. Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozedurak. Lurzoruaren kalitatea ikertzea. Araudia eta baimentzeko eta komunikatzeko izapideak administrazioaren aurrean.

25.– Ingurumen-ebaluazioa. Gidak eta gidalerroak. Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozeduraren araudia eta izapidetzea (aplikazio-eremua, prozeduraren agenteak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta eta sinplifikatua izapidetzeko esparrua).

26.– Hondakinak: Hondakin motak eta fluxuak. Sorkuntza-iturriak. Hondakin baten arriskugarritasuna zehaztea. Hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak identifikatzeko sistema. Sailkapena. Kodetzea. Arriskugarritasunaren karakterizazioa eta ezaugarriak. Biltegiratzea, ontziratzea, prebentzioa, etiketatzea, hondakinen urteko aitorpena, azpiproduktuak eta hondakin izateari uztea, aseguruak eta fidantzak. Tratamendua eta kudeaketa-bideak. Aukerak eta lehentasunak. Tratamendu-sistemak: berreskuratzea, biltegiratzea, balorizazioa eta deuseztatzea.

27.– Hondakin espezifikoak: Hiri-hondakinak. Pilak eta bateriak. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak eta Kudeaketa Sistema Integratuak. Olio erabiliak. Hondakin fitosanitarioak. Hondakin sanitarioak. Erabiltzen ez diren pneumatikoak. Arazketa-lohiak. Animalia-azpiproduktuak (SANDACH). Ontziak. Plastikoak. Balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuak. Biohondakinak. Etab.

28.– Hondakinak Estatuaren lurraldearen barruan lekualdatzea. Hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak mugaz gaindi lekualdatzea. Estatu inportatzaileen eta esportatzaileen arteko baimen-prozedurak. Bermeak. Araudia eta baimentzeko eta komunikatzeko izapideak administrazioaren aurrean. Ekoizleak. Operadoreak. Agenteak. Hondakinen negoziatzaileak eta garraiolariak.

29.– Ingurumenean eragina duten jarduerak. Kontuan hartu beharreko ingurumen-alderdiak. Ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-baimen bakarra: baimen-araubidea. Funtsezko aldaketak. Funtsezkoak ez diren aldaketak. Ingurumena Zaintzeko Plana. Emisioen muga-balioak (EMB). Teknika erabilgarri onenak. (TEO). Jarduera sailkatuak: Jarduera sailkatuaren lizentzia. Jarduketa sailkatuaren aldez aurreko jakinarazpena.

30.– Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-informazioko eta -izapidetzako sistema elektronikoa (INGURUNET). Sistemara sartzeko betekizunak. Entitate/Zentro kontzeptuak. Ingurumeneko Identifikazio Zenbakia. Espedienteak eta sistemaren erregistroak izapidetzea.

31.– REACH-CLP erregelamenduak: oinarrizko kontzeptuak. Sailkapena. Substantziak eta nahasketak etiketatzea eta ontziratzea. Segurtasun-fitxak.

Gai-zerrenda orokorraren bibliografia (2026 abuztua) (PDF, 260 KB)

Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskalaren bibliografia (2026 abuztua) (PDF, 274 KB)