Kultura etxeko laguntzaileentzako lan poltsa handitzea
Araba
Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua, eskola graduatua, 1. lanbide heziketa edo baliokidea.
2. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta edo egiaztatu gabe balego eskatzaileak azterketak egin eta geroago egiaztatu ahal izango du eskakizuna lan poltsan sartzeko
a) 16 urte beteta edukitzea.
b) Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea edo, bestela, Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunak ezartzearen ondorioz, langileen zirkulazio askea onartuta daukaten estaturen bateko kide izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere hartu ahal izango dute parte, baldin eta legez bananduta ez badaude, bai eta herritartasuna duenaren eta haren ezkontidearen ondorengoek ere —baldin eta horiek ere legez bereizita ez badaude—. Azken horiek hogeita bat urte baino gutxiago izan beharko dute edo bestela gurasoen kontura bizi. Era berean, aurreko paragrafoetara bildu ez diren atzerriko pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta espainiar estatuan bizi badira. Hautatzen badituzte, kontratuaren helburu den jarduera egiteko administrazio baimena dutela egiaztatu beharko dute, kontratua formalizatu baino lehen.
c) Titulazioa: derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua, eskola graduatua, 1. lanbide heziketa edo baliokidea.
d) Euskararen ezagutza: 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta edo egiaztatu gabe balego eskatzaileak azterketak egin eta geroago egiaztatu ahal izango du eskakizuna lan poltsan sartzeko.
e) Bete beharko duen funtzioa behar den bezala betetzea eragotziko dion gaixotasun edo akats fisikorik ez edukitzea.
f) Diziplina espedientearen bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ebazpen judizialaren bidez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionario kidego edo eskalan sartzeko, edo langile lan-kontratudunen kasuan baztertua edo desgaitua izan den karguan betetzen zituen eginkizunen antzekoak betetzeko desgaikuntza absolutu edo berezian ez egotea. Beste estatu bateko nazionalitatea edukiz gero, ez egotea ezgaituta edo antzeko egoeran, ez eta bere estatuan enplegu publikora sartzea modu berean eragozten duen diziplina zigorren baten edo antzekoren baten mende ere.
g) Administrazio publikoko langile izateko ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausan sartuta ez egotea.
- Lan poltsarako deialdian parte hartzeko eskabideak Dulantziko alkateari zuzendu behar zaizkio eta Dulantziko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu behar dira bulego orduetan (09:00-14:00). Eskaera orriak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluak ezarri dituen bide eta bitartekoen bidez ere aurkeztu ahal izango dira.