Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskala, Sarrerako kategoria (Oposizio-lehiaketa)
Sarbide orokorraren modalitatea: 2
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 2
Lizentzia, Ingeniaritza, Arkitektura edo Gradua
1) Nortasuna: Espainiako nortasuna izatea, bat etorriz Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 19.1 artikuluan xedatutakoarekin.
2) Gaitasuna: bete beharreko lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
3) Adina: hamasei urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez izatea.
4) Gaikuntza: ez bereizita egotea diziplina-espediente bidez administrazio publikoen edo autonomia erkidegoetako erakunde konstituzional edo estatutarioen zerbitzuetatik, eta ez izatea ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza erabatekoa edo berezia, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko.
5) Titulazioa: titulu akademiko hauetakoren bat izatea edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatea: lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera, A1 azpitaldean sailkatutako kidego edo eskaletan sartzeko.
Titulua atzerrian eskuratu duten hautagaiek dagokion homologazioaren egiaztagutuna edo, hala badagokie, baliokidetasun-ziurtagiria izan beharko dute.
Betekizun hau ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako profesionalen arloan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten hautagaiei.
6) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
7) Ez izatea Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan parte hartu nahi den azpieskalako karrerako funtzionario.
8) Hizkuntza-eskakizuna: deialdiaren xede diren lanpostuetan, lehen destinoan eskainiko diren lanpostuak betetzeko betekizun izan daiteke euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna edo 4. hizkuntza-eskakizuna izatea, edo hizkuntza-eskakizun horrekin baliozkotutako titulu edo ziurtagiri bat izatea, bat etorriz Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuarekin edo Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua.
9) Tasak ordaintzea: irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko Legearen testu bateginaren 36. artikuluan eta hurrengoetan langileak hautatzeko deialdietan aurreikusitako inskripzio-tasa ordainduta izatea: A-1 azpitaldea: 23,49 euro.
- Oposizio-fasea.
Oposizioan, ondoren adierazten diren nahitaezko ariketak egin beharko dira. Ariketa horiek baztertzaileak izango dira.
Lehenengo ariketa: Idatziz garatu beharko da, gehienez ere 2 orduz, gai orokor bat, gai-zerrendan agertzen diren edukiekin zerikusia duten gaiei buruzkoa. Gai hori epaimahai kalifikatzaileak proposatutako 2 gairen artean aukeratu beharko du hautagaiak.
Bigarren ariketa: idatziz ebatzi beharko dira bi kasu praktiko, bata izaera juridikokoa eta bestea ekonomikoa, epaimahai kalifikatzaileak zehazten dituen Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako eginkizunei buruzkoak (Diruzaintzakoak barne), gehienez 3 orduko epean, eta gai-zerrendako gaiekin lotuta egongo dira. Lege-testuak kontsultatu ahal izango dira, eta kalkulatzeko makina estandarrak eta zientifikoak erabili ahal izango dira, baina programagarriak edo finantzarioak ez direnak.
Ariketa honetan, ezagutza teorikoak aztertzeko eta modu arrazoituan aplikatzeko gaitasuna baloratuko da, planteatutako kasu praktikoak ebazteko.
Oposizio-faseko ariketa guztiak nahitaezkoak eta baztertzaileak izango dira, eta honela kalifikatuko dira:
Lehenengo ariketa: 0tik 30 puntura emango dira, eta gainditzeko gutxienez 15 puntu lortu beharko dira. Ariketa honen kalifikazioa hiru hamartarrekin egingo da.
Bigarren ariketa: 0tik 30 puntura emango dira, eta gainditzeko gutxienez 15 puntu lortu beharko dira. Ariketa honen kalifikazioa hiru hamartarrekin egingo da.
Bi kasu praktikoetako bakoitza 0 eta 15 puntu artean kalifikatuko da. Gainditzeko, kasu praktiko bakoitzean 7,5 puntuko gutxieneko kalifikazioa lortu beharko da, eta ariketa honetan, gutxienez, 15 puntuko guztizko kalifikazioa lortu beharko da.
Bi ariketak gainditu ondoren, ariketa baztertzaile bakoitzean lortutako puntuazioak batzearen emaitza izango da azken kalifikazioa.
- Lehiaketa-fasea.
Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:
a) Lan-esperientzia: Apartatu horretan, gehienez 24 puntu emango dira.
Esperientziatzat hartzen dira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako lanpostuetan bitarteko funtzionario izendapenaz eginiko zerbitzuak.
1.– Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalako Sarrerako kategoriarako gordetako lanpostuetan eginiko zerbitzuengatik: 0,10 puntu emango dira lan eginiko hilabete bakoitzeko.
2.– Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako edo Idazkaritzako azpieskaletarako gordetako lanpostuetan eginiko zerbitzuengatik: 0,05 puntu emango dira lan eginiko hilabete bakoitzeko.
Zenbaketa egiteko, azken 20 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
b) Txanda irekian, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako azpieskaletan karrerako funtzionario gisa sartzeko azken 8 urteetan deitu diren hautaketa-probetako ariketaren bat gainditzeagatik, betiere hautagaiak dagokion hautaketa-prozesua gainditu ez badu:
1.– Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian sartzeko deialdietan gainditutako ariketa bakoitzeko: 2 puntu emango dira gainditutako ariketa bakoitzeko.
2.– Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako edo Idazkaritzako azpieskaletan sartzeko deialdietan gainditutako ariketa bakoitzeko: 1 puntu emango dira gainditutako ariketa bakoitzeko.
Apartatu horretan, gehienez 10 puntu emango dira.
c) Tituluak: Titulu akademikoak gehienez 4 punturekin baloratuko dira, honela:
Lizentzia edo graduko unibertsitate-titulu ofizialak: 2 puntu.
Lizentzia edo graduko unibertsitate-titulu ofizialak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko abuztuaren 16ko Ebazpenaren eranskinean jasotakoak dira, eta Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen jakintza-adarrari buruzkoak izan beharko dute, honako esparru hauetan: Administrazio eta Kudeaketa Publikoa, Zientzia Politikoak, Soziologia, Zientzia Juridikoak, Zuzenbidea, Ekonomia, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Berrikuntzaren Administrazioa eta Kudeaketa, Ekonomia Finantzarioa eta Aktuariala, Lan Zientziak, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak.
Ez dira baloratuko deialdian parte hartzeko eskatzen diren eta betekizun gisa alegatu diren tituluak.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 2 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Hizkuntza berari dagokionez, C1 maila edo goragokoa egiaztatzen dutenei ez zaie B2 maila baloratuko.
Hautaketa-ikastaroa.
Hautagaiei, praktiketako funtzionario izendatu badituzte, hautaketa-ikastaroan parte hartzeko deituko zaie. Hautaketa-ikastaro horrek bi fase izango ditu:
a) Prestakuntza-ikastaroa.
Prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioa «Gai» edo «Ez gai» izango da, eta, hori zehazteko, epaimahai kalifikatzaileak kontuan hartu beharko ditu irakasleek ikastaroan gai bakoitzari eman dizkioten kalifikazio partzialak, bai eta ikastaroaren programa osoan gai bakoitzari dagokion haztapena ere.
b) Praktikaldia Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean.
Prestakuntza-ikastaroa amaitutakoan, ikastaroa gainditzen duten pertsonek praktikaldia egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean.
Praktikaldiaren helburua izango da eskalako lanpostuetan eta, bereziki, Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalakoetan –Sarrerako kategorian– jardutearen errealitate praktikoa ezagutzea, haien eginkizunei buruzko hainbat jarduera aztertuz eta behar diren eduki teorikoen aplikazioan sakonduz.
Hautaketa-praktikaldiaren edukia eta iraupena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez ezarriko dira.
Praktikaldiaren kalifikazioa «Gai» edo «Ez gai» izango da, eta, hori zehazteko, epaimahai kalifikatzaileak kontuan hartu beharko ditu praktiketako tutoreek aurkeztutako txostenak.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/)
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
- Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
- Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
- San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
Hitzordua eskatzeko:
- Interneteko formularioa
- Aurretiko hitzordurako telefonoa: 945 01 77 03 (08: 30-14: 00)
1. gaia.– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena: Toki-autonomia eta udalerrien eskumenak. Udalerrien antolaketa eta funtzionamendua. Ordezkarien estatutua.
2. gaia.– 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Toki-autonomia eta udalerrien eskumenak. Udalerrien antolaketa eta funtzionamendua. Ordezkarien estatutua.
3. gaia.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
4. gaia.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena eta 3/2022 Legea, maiatzaren 12koa, Euskal Sektore Publikoarena.
5. gaia.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora: Atariko titulua; Lehenengo liburua; Bigarren liburua eta Bigarren, Hirugarren eta Laugarren xedapen gehigarriak.
6. gaia.– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzeei buruzkoa.
7. gaia.– 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.
8. gaia.– Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategina (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
9. gaia.– Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako toki-ogasunak arautzen dituzten foru-arauak: 1/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Arabako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauaren testu bategina onartzen duena. 9/2005 Foru Araua, abenduaren 16koa, Bizkaiko Toki Ogasunei buruzkoa. 11/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituena.
10. gaia.– Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen foru-araudia: 2/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 4/2016 Foru Araua, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. 12/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. 6/1990 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauaren bidez onartutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kudeaketaren zenbait alderdi garatzen dituena.
11. gaia.– Ekonomia-jardueren gaineko zerga arautzen duen foru-araudia: 3/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 2/1992 Foru Dekretu Arauemailea, martxoaren 17koa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 6/1989 Foru Arauaren testu bategina onartzen duena. 1/1993 Foru Dekretu Arauemailea, apirilaren 20koa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren testu bategina onartzen duena. 905/1991 Foru Dekretua, azaroaren 26koa, Diputatuen Kontseiluarena, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko uztailaren 19ko 43/1989 Foru Arauaren erregelamenduzko garapena onartzen duena. Bizkaiko Foru Aldundiaren 120/2010 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bidez Ekonomia Jardueren gaineko Zerga kudeatzeko arauak ematen baitira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren azaroaren 19ko 80/1991 Foru Dekretua, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren kudeaketarekin lotutako zenbait alde arautzen dituena.
12. gaia.– Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen foru-araudia: 6/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 7/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa. 14/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa.
13. gaia.– Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen foru-araudia: 5/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 10/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzkoa. 15/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarena.
14. gaia.– Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen foru-araudia. 4/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 8/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa. 16/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa.
15. gaia.– 58/2003 Lege Orokorra, abenduaren 17koa, Tributuena.
16. gaia.– Lurralde historikoetako zergei buruzko foru-arau orokorrak: 6/2005 Foru Arau Orokorra, otsailaren 28koa, Arabako zergei buruzkoa. 2/2005 Foru Arau Orokorra, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzkoa. 2/2005 Foru Arau Orokorra, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zergei buruzkoa.
18. gaia.– EHA/3565/2008 Agindua, abenduaren 3koa, toki-entitateen aurrekontuen egitura onartzen duena.
19. gaia.– Lurralde historikoetako toki-entitateen aurrekontuei buruzko foru-arauak: 3/2004 Foru Araua, otsailaren 9koa, Arabako Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa. 10/2003 Foru Araua, abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa. 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa.
20. gaia.– Toki-entitateen kontabilitate-esparru erregulatzailea:
– EHA/4040/2004 Agindua, azaroaren 23koa, tokiko kontabilitatearen oinarrizko ereduaren jarraibidea onartzen duena.
– HAP/1781/2013 Agindua, irailaren 20koa, tokiko kontabilitatearen ohiko ereduaren jarraibidea onartzen duena.
– HAP/1782/2013 Agindua, irailaren 20koa, tokiko kontabilitatearen eredu sinplifikatuaren jarraibidea onartzen duena eta azaroaren 23ko EHA/4040/2004 Aginduaren bidez onartutako tokiko kontabilitatearen oinarrizko ereduaren jarraibidea aldatzen duena.
– HAC/836/2021 Agindua, uztailaren 9koa, tokiko sektore publikoko urteko kontu kontsolidatuak egiteko arauak onartzen dituena.
– 56/2015 Foru Dekretua, azaroaren 3ko Diputatuen Kontseiluarena, Arabako Lurralde Historikoko toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua onartzen duena: 1. eranskina (Arabako toki-entitateen kontabilitateari buruzko jarraibidea), 2. eranskina (Toki-entitateen aurrekontu egitura) eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).
– 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, Bizkaiko toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua onartzen duena. 1. eranskina (Bizkaiko toki-entitateen kontabilitateari buruzko jarraibidea), 2. eranskina (toki-entitateen aurrekontu-egitura) eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).
– 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua ezartzen duena: 1. eranskina (Gipuzkoako toki-entitateen kontabilitateari buruzko jarraibidea), 2. eranskina (Toki-entitateen aurrekontu-egitura) eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).
21. gaia.– Euskararen erabilera Administrazio Publikoan Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan.
22. gaia.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko: atariko titulua, I. eta II. tituluak.
24. gaia.– Informazio publikora irispidea izateko eskubidea. Datu pertsonalen babesa. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Eskubide digitalak.