Egoitza elektronikoa

Kidego Teknikoa. Azpiegituretako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Kidego Teknikoa. Azpiegituretako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Kidego Teknikoa. Azpiegituretako Eskala.
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorraren modalitatea: 1

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 84 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

  • B gidabaimena.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

  • Dagokion elkargo profesionaleko kide izatea. Lanpostuaz jabetzeko unean egiaztatu beharko da betekizun hori, 9.1 oinarri orokorrean xedatutakoaren arabera.
Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.

    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.

Apartatu bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 25 urteetako lanaldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan Herri-lanetako Ingeniarien kidego, eskala edo kategorian –A2 azpitaldea– edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 22 puntu emango dira.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Kidego Teknikoko Azpiegituretako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Erdi-mailako Teknikarien Kidegoko Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoaren aukeretako Eraikuntza Zibilen, Hidrologiaren eta Hiri Garraio eta Zerbitzuen espezialitateetako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Kidego Teknikoko Azpiegituretako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1) Titulu hauek baloratuko dira (gehienez 10 puntu lor daitezke):

– 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, ingeniaritza, arkitektura, arkitektura teknikoa eta ingeniaritza teknikoa):

073101 Arkitektura
073201 Arkitektura teknikoa
071502 Industria-teknologietako Ingeniaritza
071302 Ingeniaritza elektrikoa
071404 Industria elektronika eta automatikaren ingeniaritza
071503 Ingeniaritza mekanikoa
071101 Industria-kimikaren ingeniaritza
073202 Ingeniaritza zibila

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Herri-lanen Ingeniaritza Teknikoko Erdi-mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Azpiegituretako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu 1 ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Microsoft Access 2010.
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.


d) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

  • Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Obra-kontratua Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legean: Definizioa, aldaketa, zehaztapenak eta betearazpena.
2.– Zerbitzu-kontratua Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legean: Definizioa, aldaketa, zehaztapenak eta betearazpena.
3.– Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legea. Kontratazio-espedientea kontratu txikietan.
4.– Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura ingurumen-inpaktuaren deklarazioa eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko
5.– 112/2012 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena.
6.– Herri-lanen eraikuntza-laneko segurtasuna eta osasuna: Azterlanak eta planak. Segurtasunaren eta osasunaren koordinatzailea.
7.– Hirigintza-legedia. Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko Legea. Plangintza-tresnak: Lurralde-antolamenduaren gidalerroak, lurralde-plan sektorialak, plan bereziak eta erabilera-planak.
8.– Kostaldeei buruzko legedia. Kostaldeei buruzko 22/1998 Legea eta haren erregelamendu orokorra. Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa. Zortasuna. Jabari publikoaren erabilera. Erreserbak, atxikipenak, baimenak eta emakidak.
9.– Portu-legedia. Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko 27/1992 Legea eta haren aldaketak.
10.– Portu-legedia. 236/1986 Dekretua, Portuko Lanei buruzko Araudia onartzen duena.
11.– 2/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena.
12.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea. Garraio-, kontsumo- eta merkataritza-arloko tasak.
13.– Euskadiko garraio jasangarriaren 2030eko gidaplana.
14.– Euskadiko errepideen 2017-2028ko plan orokorra.
15.– Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sarea: Hitzaurrea eta erreferentzia-esparrua. Errepideen sailkapena eta irizpide orokorrak.
16.– Errepide-proiektuak: Trazadura aztertzeko oinarrizko datuak. Oinplanoko trazadura. Aurretiko bistako trazadura. Oinplanoko eta aurretiko bisatako trazaduren koordinazioa.
17.– Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bide-zoruak dimentsionatzeko araua.
18.– Hormigoiak. EHE08 egitura-hormigoiaren jarraibidea: Betearazpena eta kontrola.
19.– Itsasoko klima. Informazio beharrezkoa eta eskuragarria. Shoaling, errefrakzioa, difrakzioa. Olatuen haustura.
20.– Olatuak aurreikustea eta hedatzea.
21.– Portu-babeseko obrak. Portuko dikeen funtzionaltasuna eta diseinua: ezponda-dikeak, bertikalak eta mistoak.
22.– Atrakatze-obrak. Atrakatze-obraren kontzeptua eta funtzioa. ROM 2.0-11.
23.– Portuko zolagainak eta betegarriak. Tipologia eta ezaugarriak. ROM 4.1-18.
24.– Dragatze-lanak eta betelanak. Dragatzeen eta betelanen sailkapena eta tipologia. Dragatze-ekipoak.
25.– Dragatze-proiektuen ingurumen-kudeaketa. Dragatzea ezaugarritzeko eta birkokatzeko jarraibideak itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoan (ILJP).
26.– Bateragarritasunaren txostena arautzen duena eta itsas estrategiekiko bateragarritasunaren irizpideak ezartzen dituen otsailaren 22ko 79/2019 Errege Dekretua, eta ondorengo aldaketak: martxoaren 29ko 218/2022 Errege Dekretua.
27.– Portuko obren proiektua. Alderdi teknikoak, edukia eta inplikazio administratiboak. Preskripzio tekniko partikularren agiriaren edukia.
28.– ROM programa (itsasoko obretarako gomendioak)
29.– Obren jarraipena. Obra-faseak. Itsas obren zuzendaritza. Kontrolak eta jarraipenak. Kalitate-kontrola.
30.– Nabigaziorako laguntzak eta itsas seinaleak.
31.– Itsasontzien matrikula eta zerrenda
32.– 842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, behe-tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onartzen duena.
33.– Argiteria publikoa. Sarearen elementuak. Ezaugarriak. Energia aurreztea eta efizientzia. Galera elektrikoak.