Egoitza elektronikoa

Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea. Enplegua finkatzeko prozesu berezia (Lehiaketa-oposizioa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak
Lehiaketa:
Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea. Enplegua finkatzeko prozesu berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:

Txanda irekia: 1

Sarbide orokorraren modalitatea: 1

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 19 KB)

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:

Titulu hauetakoren bat eskatzen da: 

  • Psikologiako lizentzia edo gradua.
  • Pedagogiako lizentzia edo gradua.
  • Psikopedagogiako lizentzia.
  • Irakasleen Ikasketetako diploma edo Maisu-maistren gradua espezialitate guztietan.
  • Gizarte Hezkuntzako diploma edo gradua.
  • Gizarte Laneko diploma edo gradua.
  • Gizarte Hezkuntzako gaikuntza duen edozein gradu, lizentzia edo diploma.
Beste baldintza batzuk:

Iragarritako hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, betekizun hauek bete beharko dira:

  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuetako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko edo, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Langileak hautatzeko deialdietako inskripzio-tasa ordainduta izatea, zeina parte hartu nahi den prozesuaren araberakoa izango baita eta zeinaren diru-zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko baita.
  8. Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.

Deialdi honetako lanpostuak betekizun espezifiko hauek ditu:

  • Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera
  • B gidabaimena

Aipatutako betekizunak merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar dira.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da. 

Oposizio-fasea

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 21. apartatuan jasotzen da. 

Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke.


Lehiaketa-fasea

Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Esperientzia

Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Apartatu bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 25 urteetako lanaldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat. Esperientziagatik gehienez 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, adingabeen zentroetako koordinatzailekoordinatzailearen lanpostuetan emandakoak, zerbitzuok funtzionario-harremanetakoak nahiz lan-kontratuko harremanetakoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 22 puntu emango dira.

a.2) Esperientzia espezifikoa

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailearen lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 40 puntu emango dira.

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea. Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1) 5 puntu ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diploma), sartzeko alegatutakoez bestelakoak, gehienez 10 puntu izan arte:

- 031301 Psikologia
- 011101 Pedagogia
- 011201 Haur-hezkuntza
- 011301 Lehen hezkuntza
- 011401 Beste maisu-maistra batzuk
- 011901 Gizarte-hezkuntza
- 092301 Gizarte-lana

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) Gehienez 10 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzaile lanpostuan lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzaile edo hezitzaileen lan-poltsetan egoteagatik.  Azpiapartatu honetan, gehienez puntuazio hori lortu ahal izango da.

c) Informatika-ezagutzak. Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu 1 ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Internet oinarrizkoa.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
- Microsoft Outlook XP/2003/2010.
- Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
- Internet aurreratua.

IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak. Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

- C1 maila edo handiagoa: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
- B2 maila: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
- B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.

Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

Euskara jakitea. Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

- 1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
- 2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
- 3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 

Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta (PDF, 2 MB)

Bibliografia (PDF, 598 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

  1.  Adingabeen Erantzukizun Penalari buruzko 5/2000 Lege Organikoa eta haren aldaketak: 7/2000 Legea, 9/2000 Legea, 15/2003 Legea eta ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoa –azken aldaketa–.
  2. 1774/2004 Errege Dekretua, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez onartzen baita 5/2000 Lege Organikoaren erregelamendua.
  3. 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, eta haren aldaketak.
  4. 80/2009 Dekretua, apirilaren 21ekoa, askatasunaz gabetzeko neurriak betearazten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko heziketa-zentroei buruzkoa.
  5. Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak estatu kideei eginiko Rec (2008) 11 gomendioa, 2008ko azaroaren 5ekoa, zehapenak edo neurriak dituzten adingabeentzako Europako arauei buruzkoa.
  6. Europako Ekonomia eta Gizarte Komitearen irizpena, honi buruzkoa: «gazte-delinkuentziaren prebentzioa, gazte-delinkuentzia tratatzeko moduak eta adingabearen justiziak Europar Batasunean duen zeregina».
  7. Gazte Justiziaren V. Plana (2020-2024).
  8. Gazte Justiziaren Zerbitzuaren memoria: 2020. urtea. Gazte Justiziaren Zerbitzuaren ebaluazio-txostena.
  9. Psikologia ebolutiboa nerabezaroan.
  10. Tutoretza heziketa-zentro batean.
  11. Droga-mendetasunak nerabezaroan. Prebentzioa, tratamendua, arrisku- edo delitu-jokabidean duen eragina.
  12. Lehen sorospenen teknikak.
  13. Atxikimendu-estiloak. Adingabeen eta erreferentziazko helduen arteko harremana.
  14. Erresilientzia, gazteen artean egoera zailak gainditzeko gaitasuna lantzea.
  15. Banakako Hezkuntza Proiektuak: lantzea, helburuak, ebaluazioa.
  16. Taldeen koordinazioa: xedea, helburuak, teknikak, ebaluazioa.
  17. Lidergo positiboa.
  18. Lan-bileren kudeaketa eraginkorra.
  19. Trebetasun sozialak, asertibitatea, komunikazio eraginkorra.
  20. Gatazkak ebaztea.
  21. Gizarteratzea eta berrerortzearen prebentzioa.
  22. Gatazkak ebazteko, antsietatea kontrolatzeko eta agresibitatea kontrolatzeko programak eta teknikak.
  23. Heziketa-talde bat antolatzea zentroan dauden adingabe arau-hausleekin.
  24. Gatazkatik heztea. Heziketa eta kontrola.