I+G Kudeatzeko Goi-Mailako teknikari (Laguntzak eta Adierazleak) - Lan-kontratu mugagabedun langile gisa
Bere lanbide-kategoriari dagozkion eginkizunak beteko ditu. Horietako batzuk, fundazioak osasun-arloko I+G+b finantzaketa lortzen laguntzeko duen helburuaren esparruan, honako funtzio orokor hauek dira, besteak beste:
- Osasun-arloko I+G+b-rako laguntzen programak/deialdiak eta laguntzak diseinatzea, kudeatzea, aztertzea eta ebaluatzea, BIOEFi dagozkionak barne, bai eta Osasun Sailaren I+G+b-rako deialdietan eta laguntzetan laguntzea ere (BIOEF Osasun Sailaren erakunde laguntzailea da eginkizun horietan, horretarako sinatu duen lankidetza-hitzarmenaren arabera).
- Eskualde, estatu edo nazioarte-mailako osasun-arloko I+G+b finantzatzeko aukerak identifikatzea, kudeatzea, aholkatzea eta ebaluatzea.
Funtzio orokor horiek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:
• Osasun-arloko I+G+b-rako laguntzen deialdiak eta beste finantzazio-aukera batzuk erakartzea, aztertzea eta zabaltzea.
• I+G+b-rako laguntzen deialdi eta programen oinarriak eta dagozkien justifikazio- eta jarraipen-memoria eta -txostenak prestatzea.
• I+G+b-rako deialdiak eta laguntzak kudeatzeko eta ebaluatzeko txosten teknikoak lantzea.
• Laguntza-programei eta haiei erantzuten dieten esparru estrategikoei lotutako I+G+b adierazleak zehaztea eta aztertzea, eta haien jarraipena egitea, esku hartzen duten taldeak koordinatuta.
• Lan-prozedura normalizatuak lantzea eta berrikustea.
• Kudeaketako plataforma informatikoaren I+G+b informazioa ustiatzea eta aztertzea, hobetzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko proposamenak egiteko.
• Bere eginkizunekin zerikusia duten lantaldeetan, batzordeetan edo lantaldeetan parte hartzea, lanpostuari lotutako eginkizunetan erakundea ordezkatzeko taldeak barne.
• Hierarkian gorago dagoenak agindutako antzeko beste edozein zeregin egitea.
Goi-mailako titulua, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES 3) 3. mailan sailkatua, Zientzien, Osasun Zientzien edo Gizarte eta Lege Zientzien adarrean. Adar horietako bakoitzean sartutako tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jaso dira.
GAI-ZERRENDA OROKORRA
Zk. GAIA ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK
1 Administrazio prozedura 39/15 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: prozedurako interesdunak, administrazio-egintza: betekizunak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Ebazteko betebeharra eta administrazio-isiltasuna. (I. titulua, II. titulua, III. titulua); administrazio-prozedura, erregulazioa, printzipioak eta prozeduraren faseak. (IV. titulua) V. titulua. Egintzak berrikustea administrazio-bidean.
2 Euskararen normalizazioa 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
19/2024 Dekretua, otsailaren 22koa, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoa.
3 Berdintasuna Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako. (I. titulua, II. titulua).
4 Datuen babesa 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa: xedapen orokorrak, printzipioak eta pertsonen eskubideak.
Eskubide digitalak. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena (datuak babesteko erregelamendu orokorra): Xedapen orokorrak. Printzipioak. Interesdunaren eskubideak.
5 Jarduera publikoaren gardentasuna 197/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: jarduera publikoaren gardentasuna (I. titulua).
6 Sektore publikoaren funtzionamendua bitarteko elektronikoen bidez 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. III. tituluko IV. kapitulua: Administrazioen arteko harreman elektronikoak
203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jarduketa eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duena. Atariko titulua. Bitarteko elektronikoen bidezko administrazio-prozedura. Administrazio-espediente elektronikoa. Administrazio publikoen arteko harremanak eta lankidetza, sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez funtziona dezan.
7 Sektore publikoko kontratazioa 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Atariko tituluaren I. kapitulua: Legearen xedea eta aplikazio-eremua. Atariko tituluaren II. kapitulua: Xedapen orokorrak: Sektore publikoko kontratuak
GAI ESPEZIFIKOAK
Zk. GAIA BIBLIOGRAFIA
1 Euskadiko osasunaren ildo estrategikoak Euskadiko Osasun Ituna
https://www.euskadi.eus/euskadiko-osasun-ituna/web01-a2salpol/eu/
2 Euskadiko osasun-sistemaren ikerketaren eta berrikuntzaren gobernantza 319/2024 Dekretua, urriaren 29koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
Euskadiko Osasun Ituna, 17. ildoa, Osasuneko Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B). 4. liburua, ildo estrategikoak, orr. 201-213
3 Osasun-arloko ikerketaren euskal ekosistema eta Euskadiko osasun-sistemaren I+G+b erakundeak BIOEFen jarduerari eta ekonomiari buruzko txostena (EAEko 2026ko aurrekontu orokorrak)
https://www.euskadi.eus/aurrekontuakeae/web01-a3ogappt/eu/
Euskadiko osasun sistemaren I+G+Bko jarduera · 2024ko Memoria https://www.bioef.eus/eu/dokumentuak-eta-estekak/
Bioaraba, Biobizkaia, Biogipuzkoa eta Biosistemak ikerketa-institutuen 2024ko txosten zientifikoa
https://www.bioaraba.eus/
https://www.bio-bizkaia.eus/eu/bb/inicio
https://bio-gipuzkoa.eus/
https://www.bio-sistemak.eus/
4 Ikerketa biomedikoaren alderdi etikoak eta legalak. 14/2007 legea, uztailaren 3koa, Ikerkuntza biomedikokoa.
- 1090/2015 Errege Dekretua, abenduaren 4koa, sendagaiekin egiten diren saiakuntza klinikoak, sendagaien ikerketarako etika batzordeak eta Azterketa Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen dituena.
135/2015 Dekretua, uztailaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa biomedikoa xede duten biobankuak baimentzeko eta horien funtzionamendurako araudiari buruzkoa.
6 Dirulaguntzak 38/2003 Lege Orokorra, Diru-laguntzei buruzkoa (DLO), eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatua, Diru-laguntzen Lege Orokorraren Erregelamendua (DLOE) onartzen duena
20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Diru-laguntzen Araubidea Erregulatzekoa.
7 Europako eta Estatuko politika zientifikoa. Laguntza-programak. 1. Horizonte Europa Esparru Programa
2. (https://ec.europa.eu/info/funding-tenders/find-funding/eu-funding-programmes/horizon-europe_es)
3. Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Estrategia 2021-2027
https://www.ciencia.gob.es/Estrategias-y-Planes/Estrategias/Estrategia-Espanola-de-Ciencia-Tecnologia-e-Innovacion-2021-2027.html
4. Osasuneko Ekintza Estrategikoa (Carlos III.a Osasun Institutua)
https://www.isciii.es/QueHacemos/Financiacion/Paginas/Accion-Estrategica-en-Salud.aspx
8 Zientzia-politika EAEn (Euskal Autonomia Erkidegoan) Laguntza-programak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (ZTBES) 5. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030)
https://www.euskadi.eus/pcti-2030/web01-a2pcti30/eu/
6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea
https://www.euskadi.eus/erregistroa/zientziak-teknologiako-berrikuntzako-euskal-sareko-agente-eskaera/web01-tramite/eu/
7. Osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/igi-planifikazio-estrategikoa/
9 Osasun Ikerketa Institutuak. Egiaztatzeko irizpide teknikoak eta ebaluazio-adierazleak 8. Osasun-ikerketako institutuen egiaztapena
279/2016 Errege Dekretua, ekainaren 24koa, ikerketa biomedikoko edo sanitarioko institutuak egiaztatzeari buruzkoa (2016ko uztailaren 5eko BOE, 161. zk.).
9. Osasun Ikerketa Institutuen Ebaluaziorako Gida Teknikoa 2019 (gaztelaniaz)
https://www.isciii.es/documents/20119/33989/GTE_IIS2019_DEF.pdf/f247a567-569b-c02b-d200-cededbd337ce
10 Ikerketaren ebaluazioa 10. Declaration on Research Assessment (DORA)
https://sfdora.org/about-dora/
11. Coalition for Advancing Research Assessment (CoARA) https://coara.eu/coalition/coalition /
12. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
https://www.eustat.eus/estadisticas/tema_312/opt_1/ti_ikerketa-zientifiko-eta-garapen-teknologikoko-jarduerei-buruzko-estatistika-ig/temas.html
Arau-erreferentziak informazio gisa ematen dira, eta, hala badagokio, hautapen-prozesu honetako izangaien erantzukizuna da emandako araudia etengabe egokitzea eta eguneratzea. Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean indarrean dagoen araudia bete beharko da.
Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, hots, Fundazioaren web-atariaren bidez, eskabidea betetzean adieraziko diren jarraibideen arabera.
Ez da beste modu batera bidalitako eskabiderik onartuko. Izangairen batek behar badu, Fundazioaren egoitzara joateko aukera izango du (Bilbao, Kale Nagusia 1, BAT dorrea, 13. solairua), eta bertan ekipamendu informatikoa utziko zaio eskabidea bete dezan.
Deialdiaren oinarri orokorrak eta berariazko oinarriak: www.bioef.org