Egoitza elektronikoa

Hernaniko udaleku eta aisialdi jardueretarako begiraleen lan-poltsa lehiaketa

2023/04/20 - 2023/05/18
Inprimatu
Hernani
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Hernaniko Udala
Lehiaketa:
Hernaniko udaleku eta aisialdi jardueretarako begiraleen lan-poltsa lehiaketa
Lanpostua:
Begiralea
Eginkizunak eta atazak:

— Programazioaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartu.

— Programatutako guztia gauzatzeko beharrezkoa den lanketaegin.

— Haurrei harrera egin eta arreta eskaintzeaz arduratu. Gainera,besteak beste, espazioak ireki eta itxi beharko dituzte, txukuntasuna mantendu beharko dute eta funtzionamendu-arauakbetearazi beharko dituzte.

— Haurrak dinamizatu eta lotura afektibo eta konfiantzazkoak bideratuko dituzte.

— Haur guztien parte-hartzea sustatu.

— Harreman ludikoa garatu, baliabide eta jarduera desberdinetan loturak sortuz.

— Haurrei eguneroko eginbeharretan autonomia garatzen lagundu.

— Haurren familiengana hurbildu eta gertuko harremana izan.

— Lan taldean jardun beste begiraleekin batera.

— Zuzendariaren jarraibideak bete.

 

Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokideak edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.


 

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitateaedukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuakberretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitateadutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, etabaita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontidezuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urtebaino gu txi ago badituzte, edota gehiago izanik ere haien konturabizi badira.

b) 16 urte beteak edukitze a eta derrigorrez erretiratzekoadina ez gainditzea.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokideak edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala,profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbidekoxedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaieidagokie aitorpen hori egiaztatzea.

d) Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.

e) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionalaizatea. Baldintza hori dagokion unean egiaztatu beharko da, azterketa medikuaren bitartez.

f) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitu edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenikedo baliokiderik, dagokion estatuan bal din tza berberetanenplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

g) Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

h) Haurtzaro eta nerabezaroaren babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legeko 8. artikuluaren arabera,sexu delitugileen Erregistro Zentraleko agiri negatiboa izatea.2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako datarekin.

Onartzea
Elektronikoa:

 Hernaniko Udaleko Erregistro Orokorrean edo Hernaniko Udaleko erregistro elektronikoan (www.hernani.eus ) erregistratuko dira.

Aurrez aurrekoa:

Eskariak, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan