Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Prentsa eta Argitalpenetako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Prentsa eta Argitalpenetako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Prentsa eta Argitalpenetako Eskala.
Plaza-kopurua:
4
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorraren modalitatea: 4

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 3
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 85 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

021101 Ikus-entzunezkoak, irudia eta multimedia
032101 Komunikazioa
032102 Kazetaritza
041403 Publizitatea eta harreman publikoak

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– B1 mailako ingelesa.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da, 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.

    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean,gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.

Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Prentsa edo Argitalpenetako teknikarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 22 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:

a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Prentsa eta Argitalpenetako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaren, Kazetaritzako lizentziaren edo Publizitateko eta Harreman Publikoetako lizentziaren aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Prentsa eta Argitalpenetako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.

i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Prentsa eta Argitalpenetako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaren, Kazetaritzako lizentziaren edo Publizitateko eta Harreman Publikoetako lizentziaren aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Prentsa eta Argitalpenetako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.

a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea. Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1) Titulu hauek baloratuko dira (gehienez 10 puntu lor daitezke):

– 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diploma):

021101 Ikus-entzunezkoak, irudia eta multimedia
032101 Komunikazioa
032102 Kazetaritza
041403 Publizitatea eta harreman publikoak

– 3 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia eta diploma):

031201 Politika eta kudeaketa publikoa
041303 Kudeaketa eta administrazio publikoa
031202 Nazioarteko harremanak
041301 Administrazioa eta enpresa
031101 Ekonomia
041201 Finantza eta aktuariotza
041202 Finantzak eta kontabilitatea
042101 Zuzenbidea

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak. (PDF, 4 MB

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko karrerako funtzionario –Informazio Zientzietako lizentziaduna– izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Prentsa eta Argitalpenetako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Microsoft Access 2010.
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

  • Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Bibliografia (PDF, 638 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

Gaur egungo gizarteetako eginkizuna. Teoriak. Gizarte-komunikazioaren hartzaileak. Audientzia, publikoa eta masa. Audientziaren hautaketa-prozesuak, baheketak, berrinterpretazioa. Komunikazio-eraginkortasuna.
2.– Komunikabideen eragina iritzia sortzeko orduan. Iritzi- eta hauteskunde-inkestak. Espazio publikoaren eraketa eta demokrazia. Iritzi publikoa. Kontzeptuaren jatorria eta bilakaera. Iritzi publikoa eratzeko prozesu psikosoziologikoak. Ebaluazioaren definizioa eta metodoak. Propaganda eta iritzi publikoa. Propagandaren izaera, motak eta efektuak.
3.– Herritarra, komunikazio politikoaren hartzailea den aldetik. Komunikazio politikoaren gizarte-efektuak. Komunikabideak, komunikazio politikorako tresnak diren aldetik. Teknologien aplikazioa komunikazio politikorako tresna berrien garapenean. Komunikabideek alderdi politikoekin eta botere publikoekin dituzten harremanak.
4.– Kazetaritza garaikidearen ezaugarriak eta korronteak. Kazetaritzaren bilakaera eta joerak XX. mendean (Europa eta AEB). Erreferentziazko tradizio handiak. Masa-komunikabide berrien agerpena: irratia, zinema eta telebista. Masa-komunikabideen gizartearen kontsolidazioa. Estatuen eginkizuna informazioari eta gizarte-komunikabideei begira. Ikus-entzunezko baliabideen goraldia eta garapena. Komunikabideen kontzentrazioaren fenomenoa. Multimedia-talde handiak.
5.– Diskurtsoak eta elkarrizketak. Audientzia. Diskurtsoaren tipologia eta egitura. Hizlariaren protokoloa. Hitzezko eta hitz gabeko hizkuntzak. Protokolo-diskurtsoak. Prentsako, irratiko eta telebistako elkarrizketak.
6.– Internet kazetaritzan sartzea. Tradiziozko industriarako ondorioak. Kazetarien lanbidearen gaineko efektuak. Prentsa elektronikoa. Ezaugarriak. Edukien sorkuntza eta egituraketa. Diseinua. Hipertestua. Multimedia-loturen aukerak.
7.– Internet komunikazio-kanal gisa: Sarearen ezaugarri orokorrak. Egunkari digitalak. Audientzia eta irispidea. Tradiziozko prentsa komunikabide digitalen agerpenaren aurrean. Egunkari digitalen egitura eta edukiak. Gaurkotasunaren kontzeptua egunkari digitaletan. Irakurleekiko elkarreragina. Informazioa eta komunikazioa sozializatzea: bitakorak, foroak, posta-zerrendak, weblogak eta bestelakoak.
8.– Web 2.0. Definizioa. Elkarreragina. Gizarte-sareak. Facebook (profilak, orrialdeak, taldeak) eta Twitter: sorrera, garapena, desberdintasunak. Beste sare batzuk (Tuenti, Myspace, Linkedin eta beste batzuk). Bilatzaileak. Web barneko kokapena (SEO, SEM...). Blogak (erantzukizuna, iturriak, fidagarritasuna). Youtube. Beste irudi-kanal batzuk (Vimeo, Bliptv eta beste batzuk). Flickr irudiak. Wikiak. RSS. Foroak. Etiketak (Tag).
9.– Komunikazio digitala eta 2.0 teknologiak administrazio publikoetan: herritarrek parte hartzeko tresnak, bilatzaileetako kokapena. Gizarte-sareak administrazio publikoetan: jardunbide egokiak, jabetza intelektuala, pribatutasuna. Interneten dimentsio etikoa.
10.– Publizitatearen araubide juridikoa Espainian. Komunikabideen finantzaketa. Tarifak. Kontzentrazioa. Euskadiko publizitate eta komunikazio instituzionalari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Legea.
11.– Publizitatea komunikazio-prozesu gisa. Publizitate-mezua: alderdi soziologikoak, psikologikoak eta ekonomikoak. Publizitate-prozesua: elementuak eta etapak. Publizitate-lengoaia. Sustapena eta babesletza. Marketina. Sormen-plana. Briefing. Publizitate-euskarriak. Baliabideen plana. Publizitate-agentziak. Kontzentrazioa. Tradiziozko publizitaterako aukerak: publizitate-estrategia berriak. Erakunde-publizitatea. Publizitate-kanpainen diseinua eta egikaritzea.
12.– Antolakundeen komunikazioa. Komunikazio korporatiboaren oinarriak. Erakunde-komunikazioaren historia, izaera eta kontzeptua. Erakunde-komunikazioaren esparruak eta formak. Administrazio publikoen komunikazio- eta publizitate-kanpaina instituzionalak.
13.– Komunikazio-kabineteak. Egitura eta funtzioak. Lan-sistemak. Prentsa-bulegoetako informazio idatziak, ikus-entzunezkoak eta Internet bidezkoak. Erakunde-ordezkariak eta kazetariak harreman jartzeko estrategiak. Komunikazio-plana. Kontzeptua. Komunikazio-plana prestatzea. Egitura. Martxan jartzea. Kazetariekiko tratua. Prentsa-oharra. Prentsa-txostena. Prentsaurrekoak prestatzea.
14.– Krisialdietako komunikazioak kudeatzea. Tipologia. Arriskuak identifikatzea eta prebentzio-plana egitea. Krisialdien kudeaketa eta kontrola.
15.– Informazioaren, komunikazioaren, publizitatearen eta propagandaren kudeaketa instituzionala Administrazio publikoan: barneko eta kanpoko komunikazioen helburua, estrategia eta tresnak. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erakunde-komunikazioaren zerbitzura: herritarrekin komunikatzeko bitarteko eta tresna berriak.
16.– Eusko Jaurlaritzaren argitalpen-zerbitzua. Antolamendua eta funtzioak. Argitalpen-jarduera. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako argitalpenen printzipio orokorrak. Argitalpenak merkaturatzea eta erregistratzea. Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren webgunea.
17.– Argitalpenen edizioan eragina duen araudia. Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua: argitalpen ofizialetarako erabilera. Euskaren erabilerari buruzko araudia. Jabetza intelektuala: Testu- eta irudi-eskubideak, eskubideak lagatzeko modalitatea, edizio-kontratua, copyright eta copyleft. Argitalpenen lege-gordailua: Definizioa eta ezaugarriak, Euskal Autonomia Erkidegoko prozedura. Identifikazio-sistema bibliografikoak: ISBN (International Standard Book Number), ISSN (International Standard Serial Number), CIP (Cataloging in publication), DOI (Digital Object Identifier).
18.– Inprimakiak: motak eta zatiak. Motak: Liburuak, aldizkariak, liburuxkak, diptikoak/triptikoak, mapak, beste formatu batzuk. Liburuaren kanpoaldeko zatiak: Zerrenda, azala, gainazala, hegala, tapa, bizkarra, ebakidurak, babesorria, kaxa. Liburuaren barnealdeko zatiak: Kortesiazko orrialdeak, atari-aurrea, atari kontrako orrialdea, azala, kreditu- edo eskubide-orrialdea, eta haren edukia, aurkibidea, eskaintza, hitzaurrea, edukia, ilustrazioak, grafikoak. Liburuaren amaierako zatiak: Gehigarria, eranskina, aurkibidea, glosarioa, bibliografia, huts-zerrenda, kolofoia.
19.– Diseinua, testuen maketazioa eta kostuaren kalkulua. Edizio-programa nagusiak. Testua koadernotan banatzea. Papera eta tinta: Motak eta ezaugarriak. Argitalpen-kalkulua. Ediziorako oinarri teknikoen plegua egitea. Argitalpen-kostua kalkulatzea eta publikoarentzako salmenta-prezioa esleitzea.
20.– Edizio-prozesu teknikoa.. Argitalpen-prozesuaren funtsezko urratsak: diseinua, inprimaketa-aurrea, proben zuzenketa, inprimaketa, azaleztatzea. Probak eta xaflak: prentsakoak, koloretakoak, xaflan zuzenean grabatzea. Inprimaketa-motak: offset bidezkoak, litografia, sakongrabatua, digitala, eskarien araberakoa. Manipulazioa: arrailtzea, zulatzea, tolestea, alboz jarrita elkartzea, trokelaketa, bernizadura. Azaleztatzea: motak eta ezaugarriak, zatiak, faseak.
21.– Zuzenketa argitalpen-prozesuan. Zuzenketa-motak, metodoa eta tresnak. Zuzenketa-motak, metodoa eta tresnak. Jatorrizkoak eta inprimaketa-probak zuzentzea: Ortotipografia eta irakurgarritasuna (gramatika, zuzenketa ortotipografikoa eta maketaziokoa).