Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala

2026/05/05 - 2026/06/11
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala
Plaza-kopurua:
31
Plaza-banaketa:

31 plaza txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:

  • 3. hizkuntza–eskakizunarekin: 25
  • Hizkuntza–eskakizunik gabe: 6
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

091601

Farmazia

084101

Albaitaritza

053101

Kimika

051101

Biologia

052101

Ingurumen–zientziak

072101

Elikagaien Zientzia eta Teknologia

091301

Erizaintza

051201

Biokimika

051901

Biomedikuntza

091201

Medikuntza

051202

Bioteknologia

Ikasketa–eremu bakoitzean sartzen diren tituluak. (PDF, 4 MB)

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2. eta 3. hizkuntza–eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun–data igarota daukaten lanpostuetan.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– B gidabaimena.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da—, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino–osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza–eskakizuna eta derrigortasun–data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio–fasea.

Hiru proba egingo dira, bi fasetan banatuta.

  • I. FASEA
  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:

A zatia: Gai-zerrenda orokor eta espezifikoei buruzko galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

B zatia: Zenbait erantzun-aukera dituen galdera sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere. Deialdiko lanpostuetako zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak, eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoekin batera argitaratutako den gai-zerrenda espezifikoaren esparruan egongo dira kokatuta.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: erantzun zuzen baten balioaren heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, bai, halaber, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, eta hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak hura gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioak izango dira.

Gehienez lor daitezkeen zuzeneko puntuazioak probako (edo probaren zatiko) gehieneko kalifikazioak izango dira.

Kalifikazioak (puntuazio bihurtuak) kalkulatzeko, formula hauek aplikatuko dira:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

b(z) – Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio bihurtua) z – Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa

Gu – Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)

Ge – Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa

A – Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 50 puntuko kalifikazioa izango du, eta zati bakoitza 0tik 25 puntura baloratuko da. Proba gainditzeko,12,5 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) beharko da zati bakoitzean.

  • II. FASEA
  • 2. proba. Proba praktikoa izango da.

Lanpostuaren zeregin kritikoak simulatuko ditu; hala, balizko egoera bat edo batzuk azaldu edo aztertu beharko da/dira idatziz, galdera bati edo batzuei erantzun beharko zaie, deialdiko lanpostuko ohiko arazo bati konponbidea emateko diagnostikoa eta proposamena eratu beharko da edota txostena, irizpena edo beste edozein analisi egin, betiere bat etorrita deialdiaren xede diren lanpostuen gai-zerrendetan eta konpetentzia-profiletan jasotako edukiekin, plazari dagozkion abilezia teknikoekin eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen den prestakuntza akademikoarekin.

Epaimahaiak proba praktiko hau zer formatutan egin erabakiko du, deialdiko plazetan jarduteko behar diren abilezia teknikoak ahalik ondoen jasotzea helburutzat hartuta. Era berean, probaren iraupena ere zehaztuko du, zeina ezin izango baita hiru ordutik gorakoa izan.

Proba honek 45 puntuko balorazioa izango du gehienez.

Alderdi hauek baloratuko dira: ea erantzuna proban planteatu den egoerari egokitu zaion, plazari dagozkion abilezia teknikoak eta ezagutzak erakutsi diren eta ezagutza eta abilezia horiek uztartzeko gaitasuna erakutsi den. Beste alderdi hauek ere baloratuko dira: analisi- eta sintesi-gaitasuna izatea, erantzunak arrazoitzea, kontzeptu eta terminologia doiak erabiltzea, ideiak ordena egokian eta argitasunez garatzea eta idatzizko adierazpena zuzena izatea. Epaimahaiak aurreko balorazioirizpideak garatzeko beste irizpide batzuk adostuz gero, proba egin aurretik argitaratu beharko ditu.

Epaimahaiak zuzentze-irizpideen arabera kalifikatu beharko du ariketa hau, eta deialdiaren oinarrietan berariaz azaldu ez diren alderdiak zuzentzeko, baloratzeko eta gainditzeko erabiliko diren irizpideak proba egin aurretik argitaratuko ditu.

Bigarren proba gainditzeko, oro har, 22,5 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Dena dela, ariketa gainditu duten hautagaien kopurua deialdiko plazen kopurua baino txikiagoa bada, 18 puntu edo gehiago lortu dituzten hautagaiei ere gainditutzat emango zaie ariketa.

  • 3. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da eta ez baztertzailea, eta deialdiko lanpostuak betetzeko hautagaiek duten konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira proba honen bitartez. Ariketan ebaluatu daitezkeen konpetentzien profilaren elementu zehatzak Enplegu Publikoaren Atarian argitaratutakoetako bat edo batzuk izango dira. Proba egin aurretik, ezagutzera emango da konpetentzien profileko zer elementu neurtu ahal izango diren, zer proba mota egingo den/diren (nortasunari, konpetentziei edo gaitasunei buruzko test edo galdetegiak, elkarrizketak, sarrera-ontziak, egoera-probak, talde-dinamikak, rol-probak, kasu-azterketak, ahozko aurkezpenak eta beste proba batzuk), zenbat iraungo duen probak eta haztapen eta baloraziorako zer irizpide erabiliko diren.

Proba honek 5 puntuko balorazioa izango du gehienez.



  • Lehiaketa–fasea.

Lehiaketa–fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

  • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu–organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia–administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario–harremanekoak nahiz lan–kontratuko harremanekoak izan:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:
– Indarrean dagoen lanpostu–zerrendan lehentasunezko eskala Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala duten lanpostuetan.
– Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan–kontratuarekin.
– Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoko Osasun Publikoko edo Epidemiologiako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen eranskinean ezarritakoaren arabera.

Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan–kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoko Osasun Publikoko edo Epidemiologiako Eskalaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan–aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme–alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero–indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

  • Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi–mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista–tituluak lortzeko behar diren tituluak

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa–prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.
– 10,80 puntu emango dira osasun–zientzietako mediku espezialista titulu bakoitzeko, ondorengo espezialitateetan:

Prebentzio–medikuntza eta osasun publikoa
Familia– eta komunitate–medikuntza
Familia eta komunitate–erizaintza

– 7,2 puntu emango dira ikasketa–eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diploma):

091201 Medikuntza
051901 Biomedikuntza
051101 Biologia
051201 Biokimika
072101 Elikagaien zientzia eta teknologia
052101 Ingurumen–zientziak
053101 Kimika
084101 Albaitaritza
051202 Bioteknologia
091601 Farmazia
091301 Erizaintza
091503 Giza elikadura eta dietetika
091402 Optika eta optometria
091501 Fisioterapia
031301 Psikologia
011101 Pedagogia
054201 Estatistika
054101 Matematika
054988 Beste matematika batzuk eta estatistika
031406 Soziologia

Gradu–, lizentzia– edo diploma–tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa–eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa–eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa–eremu bakoitzean sartzen diren tituluak. (PDF, 4 MB)

  • Euskara jakitea.

Hizkuntza–eskakizunek derrigortasun–data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

Idatzizko ulermena eta adierazpena

Ahozko ulermena eta adierazpena

Hizkuntza–eskakizuna

Puntuen balioa

A2

B1

7,25

B1

B1

1. HE

10,15

B1

B2

11,6

B2

B2

2. HE

14,5

B2

C1

17,4

C1

C1

3. HE

23,2

C2

C1

23,2

C2

C2

4. HE

23,2

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza–eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite–maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara–maila hizkuntza–tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

 

 

Deialdia
Gaiak:

Gai-zerrenda orokorraren bibliografia Goi-mailako Kidegoko eskala guztietarako (2026ko maiatza) (PDF, 278 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala bibliografia (2026ko maiatza) (PDF, 366 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

1. Osasuna eta osasunaren determinatzaile sozialak. Esparru kontzeptualak. Osasunaren determinatzaileen gainean jardutea.

2. Diferentziak osasunean. Osasun-arloko desparekotasun sozialak. Ekitatea. Euskadiko egoera.

3. Osasun publikoa: funtzioak, eskubideak, erantzukizunak eta printzipio orokorrak.

4. Sistema sanitarioaren antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoan. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren funtzioak. Osasun Sailaren egitura orokorra. Organo periferikoak.

5. Euskadiko Osasun Publikoaren lege-oinarriak. Euskadiko osasun publikoaren sistema. Euskadiko osasun publikoaren sistema antolatzea eta koordinatzea.

6. Plangintza. Euskadiko Osasun Plana: abiapuntua eta helburu orokorrak.

7. Estatistika deskribatzailea, probabilitatea eta inferentzia estatistikoa: gako-puntuak. Kausa-efektu erlazioa. Kausalitate-irizpideak.

8. Epidemiologia: definizioa eta kontzeptua. Epidemiologiaren erabilerak.

9. Maiztasun- eta efektu-neurriak.

10. Azterketa epidemiologikoak: diseinua eta motak.

11. Alborapenak eta nahaste-faktoreak.

12. Datu epidemiologikoen analisia.

13. Proba diagnostikoen ebaluazioa.

14. Inferentzia kausala epidemiologian.

15. Landa-epidemiologia eta agerraldien ikerketa. Adimen epidemiologikoa. Zaintza sindromikoa.

16. Zaintza epidemiologikoa. Legezko oinarriak. Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sisteman erabiltzen diren informazio-sistemen oinarrizko ezaugarriak.

17. Gaixotasun transmitigarrien zaintza: Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak, EAEko informazio mikrobiologikoko sistema.

18. Euskadiko Mediku Jagoleen Sarea. Arnas infekzio akutuaren zaintza Euskadin.

19. Gaixotasun arraroen erregistroa. Argitaratutako azken txostena: erregistratutako kasuak sexuaren eta adin-taldearen arabera, patologia-taldeen araberako banaketa, heriotzak, atzerapen diagnostikoa.

20. Haurdunaldiaren borondatezko etenduren erregistroa.

21. Minbiziaren erregistroa.

22. Ospitaleko alten erregistroa.

23. Hilkortasunaren erregistroa. Hilkortasunari buruz argitaratutako azken txostena: hilkortasunaren kausa nagusiak guztira, sexuaren eta adin-taldearen arabera, hilkortasun goiztiarra, haurren hilkortasuna, bizi-itxaropena.

24. EAEko osasun-inkesta (EAEOI). Azken osasun-inkestako datu garrantzitsuak.

25. Gaixotasun transmitigarrien epidemiologia orokorra.

26. Gaixotasun transmitigarriak prebenitzeko eta kontrolatzeko oinarri orokorrak: terminologia.

27. Elikagaien eta uraren bidez transmititutako gaixotasunak. Zaintza-protokoloak: Botulismoa. Sukar tifoidea eta paratifoidea. Listeriosia. Shigellosia.

28. Gaixotasun immunoprebenigarriak. Zaintza-protokoloak: Difteria. Gaixotasun meningokoziko inbaditzailea. Haemophilus influenzae-ak eragindako gaixotasun inbaditzailea. RENAVE. Gaixotasun pneumokoziko inbaditzailea. RENAVE. Parotiditisa. Poliomielitisa. Elgorria. Tetanosa eta jaioberrien tetanosa. Kukutxeztula. A hepatitisa. B hepatitisa. RENAVE.

29. Arnas transmisioko gaixotasunak. Zaintza-protokoloak: Legionellosia. Tuberkulosi-programa.

30. Bektoreen bidez transmititutako gaixotasunak: Dengea. Akain-entzefalitisa. Sukar horia. Mendebaldeko Niloko sukarra. Paludismoa. Chikungunya birusa. Zika birusak eragindako gaixotasuna. Sortzetiko Zika. RENAVE.

31. Zoonosia: Bruzelosia. Q sukarra. Hegazti-gripea. Leptospirosia. Leishmaniasia. Amorrua. Tularemia.

32. Beste gaixotasun transmitigarri batzuk: A taldeko estreptokokoak eragindako gaixotasun inbaditzailea. Giza entzefalopatia espongiformeak. Eskabiosia. Sukar hemorragiko birikoak. Monkeypoxa.

33. Txertoak: printzipio orokorrak. Haurren eta heldu osasuntsuen txertaketa-egutegia. Txertoak. Immunizazio pasiboa. Txertaketa arrisku-taldeetan: haurdunak, haurrak, helduak, bidaiariak. Txertorik hartu ez duten pertsonen edo txertaketa osatu gabe duten pertsonen txertaketa-egutegia egokitzea. Txerto-segurtasuna eta txertoek eragin ditzaketen ondorio kaltegarrien zaintza.

34. Gaixotasun ez-transmitigarrien epidemiologia. Minbizia: minbiziaren egungo egoera Euskadin. Minbizia prebenitzeko estrategiak: lehen mailako prebentzioa eta bigarren mailako prebentzioa.

35. Ikerketa-proiektuak. EPIC: EPIC-Spain eta EPIC-Gipuzkoa. MCC-Spain. Cordelia.

36. Elikagaien eta uraren segurtasunaren oinarriak. Printzipioak eta oinarrizko kontzeptuak. Uretan eta elikagaietan dauden jatorri biotiko eta abiotikoko kutsatzaile nagusiak. Kontsumoko ura tratatzeko metodoak. Etapa guztietan, baserritik mahaira, elikagaien kaltegabetasunean eragina duten faktore kritikoak eta baldintzak.

37. Elikagaien segurtasunaren legegintza-esparrua Europar Batasunean. Elikadura-legeen printzipio eta betekizun orokorrak. Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritza. Elikagaien higieneari buruzko araudia. Kontrolei eta beste jarduera ofizial batzuei buruzko araudia.

38. Elikakatearen kontrol ofizialerako plana. Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala (PNCOCA); Helburu estrategikoak. Kontrol Ofizialerako Plana Euskadin. Ikuskapenak eta auditoretzak. AKKPA/HACCP estandarra eta sektoreko plan generikoak. Elikagaien segurtasun mikrobiologikoa eta kimikoa kontrolatzea.

39. Elikagai-establezimenduen errolda eta erregistroa. Erregistro autonomikoak eta orokorrak. Elikagaien industrien, establezimendu ez-industrialen, jantoki kolektiboen eta plater prestatu ez-industrialen establezimenduen errolda eta erregistroa; motak eta jarduerak. Elikagai Enpresen eta Elikagaien Erregistro Sanitario Orokorra (RGSEAA) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagai Establezimenduen Erregistroa (REACAV).

40. Nutrizioa. Elikadura-ohiturak hobetzeko printzipio orokorrak eta estrategiak. Elikadura osasungarria. Erreferentziako araudia. Elikadura osasungarria eskola-adinean. Eskola-jantoki osasungarriak Euskadin.

41. Gizakien kontsumorako urak. Aplikatzekoa den araudia. Kontsumoko uraren hornidura Euskadin. Kontsumoko uraren hornidura eta kalitatea kontrolatzeko irizpide teknikoak eta sanitarioak. Uraren plan sanitarioa.

42. Legionellosiaren prebentzioa eta kontrola. Aplikatzekoa den araudia. Instalazioen eta uraren kalitatearen betekizunak. Legionellaren aurkako kontrol-planak.

43. Igerilekuen eta bainuguneen zaintza sanitarioa eta kontrola. Aplikatzekoa den araudia.

44. Segurtasun kimikoa. Produktu kimikoen merkaturatzea eta erabilera kontrolatzea. Biozidak. Establezimendu eta zerbitzu bioziden erregistro ofiziala (ROESB). Substantzia kimikoak segurtasunez kudeatzeko Europako araudirako sarrera: REACH eta CLP erregelamenduak.

45. Alertak eta agerraldiak kudeatzea osasunaren babesaren arloan. Informazioa trukatzeko eta alertak jakinarazteko sare sektorialak; elikadura, kontsumoko urak eta produktu kimikoak. Elikadura- eta ingurumen-jatorriko agerraldiak ikertzea eta kontrolatzea: Funtsezko kontzeptuak eta etapak.

46. Egungo eta etorkizuneko erronkak, "osasun bakarraren" zeharkako ikuspegitik. Gaixotasunak transmititzen dituzten bektoreen ingurumen-kontrola eta -zaintza. Klima-aldaketa; zoonosia eta erresistentzia antimikrobianoak; ingurune eta komunitate osasungarriak, jasangarriak eta erresilienteak.

47. Osasun-arriskuaren eta osasun-eraginaren ebaluazioa. Osasun-arriskuaren ebaluazioa. Metodologia eta printzipio orokorrak. Osasun-eraginaren ebaluazioa. Metodologia eta printzipio orokorrak.

48. Osasunaren babesari buruzko informazioa eskuratzea eta gardentasuna. Arau-esparrua eta Administrazioaren betebeharrak kontsumitzailearentzako informazioaren eta gardentasunaren arloan osasunaren babesari dagokionez. Ingurumen-zaintza: Herritarrentzako informazioaren sistemak. Kontsumitzaileari emandako elikadura-informazioa.

49. Osasunaren sustapena eta aplikazio praktikoa. Oinarrizko kontzeptuak, estrategiak eta jarduketa-arloak.

50. Politika publiko osasungarriak. Osasuna politika guztietan. Osasuna Euskadiko Administrazioen agendan sartzea.

51. Osasuna sustatzen duten inguruneak. Inguruneen eragina pertsonen jokabideetan.

52. Ekintza komunitarioa.

53. Osasunerako trebetasun pertsonalak. Osasunerako hezkuntza. Osasunerako hezkuntza lantzea: esku-hartze arloak eta esku-hartze motak.

54. Euskadiko Osasun Ikerketarako Estrategia.

55. Ikerketa biomedikoa. Legegintza-esparrua.

56. Osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak.