Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Kultura-administrazioko Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Sarbide orokorraren modalitatea: 8
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 3
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 5
Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
- Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
- Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
- Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
- Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
- Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
- Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
- Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
- Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
- Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, 120 puntu lor daitezke gehienez. - Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-fasean, 80 puntu lor daitezke gehienez, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:
a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
a.1) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Kultura Administrazioko teknikarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lanean emandako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 22 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2) Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:
a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kultura-administrazioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arte Ederretako lizentziaren edo Historiako lizentziaren aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kultura-administrazioko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lanean emandako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.
i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kultura-administrazioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arte Ederretako lizentziaren edo Historiako lizentziaren aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kultura-administrazioko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.
a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
b.1) Titulu hauek baloratuko dira (10 puntu lor daitezke gehienez):
b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko karrerako funtzionario –Historiako lizentziaduna– izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:
– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.
c) Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
– Microsoft Access 2010.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- Euskara jakitea.
Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.
4. hizkuntza-eskakizuna: 36 puntu.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
- Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
- Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
- San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
Hitzordua eskatzeko:
- Interneteko formularioa
- Aurretiko hitzordurako telefonoa: 945 01 77 03 (08: 30-14: 00)
![]()
Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)
![]()
![]()
Gai-zerrenda espezifikoa.
1.– 4/2014 Legea, azaroaren 27koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzekoa. Memoria demokratikoaren kudeaketa.
2.– Gogora Institutuaren abiapuntuak
3.– Gogora Institutuaren orientazioa eta ildo estrategikoak
4.– Gerra Zibilean eta Frankismoan Euskadin izandako giza eskubideen urraketen oinarrizko txostenaren lehen fasea: Gerra Zibilean eta lehen frankismoan hildakoak (1936-1945)
5.– Euskadin desagertuak bilatzeko eta hobitik ateratzeko proiektua.
6.– Gogoragune, Gogoraren erakusketa-proiektua. Edukiak eta espazioan duten antolamendua.
7.– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzeei buruzkoa. I. titulua, II. kapitulua. Dirulaguntza publikoetarako xedapen komunak. II. titulua. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura.
8.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora. II. kapitulua. Sektore publikoko kontratuak.
9.– 9/2016 Legea, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa. I. kapitulua. Fundazioa. II. kapitulua. Administrazioaren esku-hartzea eta antolaketa fundazioen arloan.
10.– 7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa. III. kapitulua. Elkarteen eraketa. V. kapitulua. Barne-antolaketa eta -funtzionamendua. XII. kapitulua. Elkartegintzaren eta onura publikoaren aitorpena.
11.– 146/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duena. II. kapitulua. Onura publikoaren aitorpena. https://www.euskadi.eus/y22–bopv/es/bopv2/datos/2008/08/0804937a.pdf
12.– Euskal Kultura Ondarearen Legea. 6/2019 LEGEA, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena.
13.– Euskadiko Museoei buruzko Legea.
14.– Jabetza Intelektualari buruzko Legea. 24/2021 Errege Lege Dekretua, Jabetza Intelektualari buruzko Legea aldatzen duena 2019/789 eta 2019/790 Europako zuzentarauak txertatzeko.
15.– Kultura-plana 2019–2022.
16.– Kultura Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2021-2024.
17.– Kultura auzolanean.
18.– Lurralde-antolamenduko eta ingurumen-ebaluazioko araudia eta tresnak.
19.– Artistaren estatutua. Etorkizuneko aukerak artistentzat eta kultura-arloko profesionalentzat.
20.– Kultura eta garapen jasangarria. Kulturaren eta jasangarritasunaren arteko harremana. Garapen jasangarria agenda politikoan. Jasangarritasunak kulturan duen presentziari buruzko irakurketak. Estrategiak eta tresnak Kulturaren Euskal Behatokia. Kultura eta jasangarritasuna, 2019
Kultura-kudeaketa
21.– Kontzeptu-esparrua. Kulturaren balio publikoa. Kultura-politika publikoak. Kultura-eskubideak. Jasangarritasuna.
22.– Kultura-kudeaketa. Proiektua. Ebaluazioa. Kultura-eragileen tipologia. Balio-kateko faseak. EAEko hirugarren sektore kulturala. Kultura-espazioak.
23.– Ikusleen kudeaketa. Parte-hartze kulturala. Kultura-kontsumoa sustatzeko politikak. Kultura-komunikazioa. Kultura-ohitura digitalak. Kultura-komunitatearen kontzeptua.
24.– Kulturaren Euskal Behatokia. Kulturaren Euskal Behatokia. Kulturklik.
25.– Kultura-kudeaketa COVIDaren osteko aroan.
Kultura-sektoreak
26.– Liburua. Liburuaren negozioa. Irakurketa. Liburutegiak. Argitaletxe independenteak. Liburu-dendak. Irakurketa-klubak. Liburuaren eta irakurketaren kultura-politikak gomendio gisa. EAEko barne-merkataritzaren egoera.
27.– Musika. Negozio-eredua Espainian. Kontsumo digitala. Musika Bulegoa eredua.
28.– Ikusizko arteak. Historia hurbila. Eremuak.
29.– Arte eszenikoak. Arte eszenikoen kudeaketa. SAREA antzoki-sarea. Kaleko arte eszenikoak.
30.– Ikus-entzunezkoa. Ikus-entzunezkoen sektorea Espainian. Paradigma-aldaketa euskarazko zineman.
Kultura- eta sormen-industriak (KSI)
31.– Marko teorikoa. KSI politiken garapena Euskadin.
32.– BDCC (Basque District of Culture and Creativity). Zerbitzuak. KSIGune. Gaitasunen mapa. Unibertsitatea-enpresa programa.
Kultura-ondarea.
33.– Arkitekturaren eta hirigintzaren historia.34.– Material arkeologikoen tipologia eta ikerketa-metodoak.
35.– Euskadiko kultura-ondarea. Historiaurreko arkeologia. Aztarnategiak eta karakterizazioa.
36.– Euskadiko kultura-ondarea. Erromatarren garaiko, Erdi Aroko eta Erdi Aro ondoko arkeologia.
37.– Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko material arkeologikoak kontserbatzea eta kudeatzea.
38.– Euskadiko kultura-ondarea. Aro moderno eta garaikideko arkitektura.
39.– Euskadiko kultura- eta industria-ondarea.
40.– Euskadiko ondare kultural-higigarria.
41.– Euskadiko ondare kultural-immateriala.
42.– Euskadiko itsas ondare kulturala.
43.– Gatazka belikoaren ondarea.
44.– Kultura-ondarearen zabalkundea.
45.– Euskadiko museo-egitura eta euskal museoen katalogo kolektiboa. EMSIME.
46.– Museologia modernoa eta teknologia berriak.
47.– Museoa egungo gizartean. Gizarte-dinamikak, jasangarritasuna eta irisgarritasuna. 2030 Agenda.