Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Itzulpengintzako Eskala. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)

2022/09/14 - 2022/10/13
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Itzulpengintzako Eskala. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Itzulpengintzako Eskala
Plaza-kopurua:
30
Plaza-banaketa:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea: 29

4. hizkuntza-eskakizunarekin: 29

b.- Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1

4. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 23 KB)

 

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:
  • Kontsultei erantzutea
  • Itzultzea eta itzulpenak gainbegiratzea
  • Prestakuntza ematea eta euskararen terminologia lantzea.
Titulazioa:

Ikasketa-eremu guztietako gradu-, lizentzia-, ingeniaritza- edo arkitektura-tituluak

 

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna bete behar da.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– Interpretazioan gaituta egotea; honako hauen bidez egiaztatu beharko da:

– Gaitasun profesionala euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara zinpeko itzulpen eta interpretazio lanak egiteko.
– Itzulpengintza eta Interpretazioko gradu-titulua, Euskal Herriko Unibertsitatekoa, edo
– 5 urteko esperientzia edozein administrazio publikotan, euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskararako interprete gisa.

Lehenengo bi baldintzak merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar dira. Esperientziaren kasuan, deklarazioaz gain, egiaztagiriaren kopia bat erantsi beharko da.

– B1 mailako ingelesa edo frantsesa.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da, 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.

– B1 mailako ingelesa.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da, 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.

– B2 mailako ingelesa.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da, 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.

Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia— hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

Oharrak:

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.

100 puntu lor daitezke gehienez, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Itzulpengintzako kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,056 puntu emango dira, gehienez ere 15 puntu izan arte.

Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 45 puntu izan arte:

b.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,170 puntu emango dira, gehienez ere 45 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.

i) 0,084 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 15 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

ii) Horrez gain, 0,166 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 30 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira

c) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (30 puntu lor daitezke gehienez):

c.1) Titulu hauek baloratuko dira (20 puntu lor daitezke gehienez):

– 10 puntu emango dira 023201 Euskararekin zerikusia duten Espainiako hizkuntzak eta dialektoak (PDF, 706 KB) ikasketa-eremuko titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia).

– 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):
023201 Espainiako hizkuntzak eta dialektoak (PDF, 706 KB)
023101 Ingelesa (PDF, 199 KB)
023102 Hizkuntza klasikoak (PDF, 192 KB)
023901 Hizkuntza modernoak eta aplikatuak (PDF, 193 KB)
023103 Atzerriko beste hizkuntza batzuk (PDF, 214 KB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

c.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko itzultzaile karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 24 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 24 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 18 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c.3) 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

d) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 5 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko: