Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Itsasontzietako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Sarbide orokorraren modalitatea: 1
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1
Ikasketa-eremu hauetako gradu-, ingeniaritza- edo lizentzia-tituluak:
104101 Nautika eta itsagarraioa
071603 Ontzigintzako eta ozeanoko ingeniaritza
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)
Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
- Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
- Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
- Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
- Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
- Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
- Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
- Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
- Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
- B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da .
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
- Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, 120 puntu lor daitezke gehienez. - Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-faseangehienez 80 puntu lor daitezke , baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:
a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
a.1) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Itsasontzietako teknikarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lEsperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 22 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2) Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:
a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Itsasontzietako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itsas Makinetako lizentziaren, Nautikako eta Itsas Garraioko lizentziaren edo Ontzigintzako eta Ozeanoko Ingeniaritzaren aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean, indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Itsasontzietako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.
i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Itsasontzietako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itsas Makinetako lizentziaren, Nautikako eta Itsas Garraioko lizentziaren edo Ontzigintzako eta Ozeanoko Ingeniaritzaren aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean, indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Itsasontzietako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.
a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat
b) Tituluak izatea, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauek baloratuko dira (12 puntu lor daitezke gehienez):
b.1) Titulu hauek baloratuko dira (10 puntu lor daitezke gehienez):
Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB).
b.2) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itsasontzietako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.
c) Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu 1 ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
- Microsoft Access 2010.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- Euskara jakitea.
Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
- Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
- Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
- San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
Hitzordua eskatzeko:
- Interneteko formularioa
- Aurretiko hitzordurako telefonoa: 945 01 77 03 (08: 30-14: 00)
![]()
Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)
![]()
Gai-zerrenda espezifikoa.
1.– Oinarri-lerroak. Itsas barne-urak. Jurisdikziopeko urak. Alboko gunea. Ekonomia-eremu esklusiboa. Itsasoko Zuzenbideari buruzko Nazio Batuen Konbentzioa (1982). 10/1997 Legea, urtarrilaren 4koa, jurisdikziopeko urei buruzkoa. 2510/1977 Errege Dekretua, abuztuaren 5ekoa, oinarri-lerro zuzenen trazadurari buruzkoa.
2.– Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa. Atxikipenak. Dragatzeak. 22/1988 Legea, uztailaren 28koa, Kostaldeei buruzkoa.
3.– Portua. Kontzeptua. Portu motak: arrantzakoa, merkataritzakoa, ur-aisialdikoa, industriakoa, mistoa. Portuen zonakatzea.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko portuetako jabari publikoa. Portuetako zerbitzugunea. 2/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena. 236/1986 Dekretua, urriaren 21ekoa, Portuko Lanei buruzko Araudia onartzen duena.
5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenak portuen eta itsas garraioaren arloan. 2/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena.
6. – Portu-zerbitzu orokorrak eta espezifikoak. Prestazio-erregimena. 2/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena. 2/2011 Legegintzako Errege Dekretua, irailaren 5ekoa, Estatuko Portuei eta Merkataritza Itsasketari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. 236/1986 Dekretua, urriaren 21ekoa, Portuko Lanei buruzko Araudia onartzen duena.
7.– Portuko jabari publikoaren erabilera pribatiboa. Emakidak. Baimenak. 2/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena. 2/2011 Legegintzako Errege Dekretua, irailaren 5ekoa.
8. – Aisiako ontziak, arrantza-ontziak eta merkataritza-ontziak. Zerrendak. Azpisektore bakoitzeko ontzi eta itsasontzi mota nagusiak. Eskatutako tituluak. Erregistroko tonaje gordina. Itsasontzien banderaztatzea eta erregistroa. 875/2014 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa. 98/2016 Errege Dekretua, martxoaren 11koa. 1435/2010 Errege Dekretua, azaroaren 5ekoa. 1434/1999 Errege Dekretua, irailaren 10ekoa. 1969ko ekainaren 23ko nazioarteko hitzarmena, itsasontzien erregistroko tonajeari buruzkoa. 1027/1989 Errege Dekretua, uztailaren 28koa.
9.– Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko ente publikoa. Xedea, eginkizunak, araubide juridikoa, antolamendua. 2/2018 Legea, ekainaren 28koa.
10.– Praktikaje-zerbitzua. Gaikuntza. Izendapena. Zerbitzua eman beharra. Praktikoaren edo portuko pilotuaren erantzukizuna. 2/2011 Legegintzako Errege Dekretua, irailaren 5ekoa. 393/1996 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Praktikajearen Erregelamendu Orokorra onartzen duena.
11.– Itsas Kutsadurari Aurre Egiteko Sistema Nazionala Azpisistemak. Itsas barne-planak. 1695/2012 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa. 840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa.
12.– Barne larrialdi-planak eta autobabesekoak Planen egitura. Ezarpena eta jarraipena. Ariketak eta praktikak. 393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa. 1196/2003 Errege Dekretua, irailaren 19koa.
13.– Itsasontzietatik datozen hondakinak eta karga-hondakinak jasotzeko planak. Arrantzan nahi gabe harrapatutako hondakinak. Hondakin motak. Jasotze-instalazioak. Hondakinak jasotzeko eta kudeatzeko prozedurak. Itsasontziek eragindako kutsadura prebenitzeko Nazioarteko 1973ko Hitzarmena. 1978ko protokoloa. (73/78 MARPOL). Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 27ko 2000/59/EE Zuzentaraua. 1381/2002 Errege Dekretua, abenduaren 20koa. 128/2022 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa. Batzordearen urtarrilaren 21eko 2022/92 (EB) Exekuzio Erregelamendua.
14.– Portu-instalazioak babesteko planak. Babesaren ebaluazioa. Babes-planak. Ebaluazioen eta planen edukia. Babes-mailak. Portu-esparruan itsas babesari buruzko araudia betetzen dela ikuskatzeko sistema. Ontziak eta Portuetako Instalazioak Babesteko Nazioarteko Kodea. Parlamentuaren eta Kontseiluaren martxoaren 31ko 2005/65/EE Zuzentaraua. 1617/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa. PCI/1188/2018 Agindua, azaroaren 15ekoa.
15.– Zerbitzu orokor eta berezietarako portu-tasak. 1/2007 Legegintzako Dekretua, irailaren 11koa. Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetako zerbitzu orokor eta berezietarako tasak. 2/2018 Legea, ekainaren 28koa.
16.– Dirulaguntza-programak. Dirulaguntzen kudeaketa. Dirulaguntza izendunak. 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa. 38/2003 Legea, azaroaren 17koa.
17.– Itsas arrantza. Estatuko itsas arrantza. 6/1998 Legea, martxoaren 13koa. 3/2001 Legea, martxoaren 26koa.
18.– Arrantza-jardueraren nazioarteko antolamendua. Oinarrizko nozioak. Organismoak: FAO, ICCAT, ICES/CIEM.
19.– Europar Batasunaren arrantza-politika erkidea. Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamendua.
20.– Politika erkidearen arauak eta arrantza-politika erkidea betetzen direla bermatzeko kontrol-araubide erkidea. Kontseiluaren 2009ko azaroaren 20ko 1224/2009 (EE) Erregelamendua. Batzordearen 2011ko apirilaren 8ko 404/2011 (EB) Exekuzio Erregelamendua.
21.– Arrantza-sektorearen egitura-funtsak. Itsas-arloaren eta Arrantzaren Europako Funtsa. Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamendua.
22.– Zer kostuk izan dezakeen Itsas-arloaren eta Arrantzaren Europako Funtsaren finantzaketa, arrantzaleen higienea, osasuna, segurtasuna eta lan-egoera hobetzeko, itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestu eta berreskuratzeko, klima-aldaketa arintzeko eta arrantza-ontzien energia-eraginkortasuna handitzeko. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 508/2014 (EB) Erregelamendua. Batzordearen azaroaren 24ko 2015/531 (EB) Erregelamendu Eskuordetua.
23.– Merkatuen antolamendu erkidea arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1379/2013 (EB) Erregelamendua.
24.– Arrantzako eta akuikulturako produktuetan kontsumitzaileentzako informazio-transmisioa eta trazabilitatea kontrolatzeko programa nazionala. 1224/2009 (EB) Erregelamendua.
25.– Arrantzaren, itsaski-bilketaren eta akuikulturaren arloko eskumenak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketa Konstituzioan eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuan.
26.– Euskal arrantza-ontzidiak arrantzan harrapatutako merkataritza-espezie nagusiak. Harrapaketen banaketa eta arrantza-arte eta -modalitate nagusiak. Garrantzi ekonomikoa. AAA/253/2015 Agindua, azaroaren 17koa.
27.– Arrantzako produktuen lehen salmenta. Arrantzako produktuak erakutsi eta saltzeko lonjan eta establezimenduak. Erregulazioa. 418/2015 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa.
28.– Arrantza-ikuskaritzako zerbitzuaren antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoan. Aplikatu beharreko legeak, eskumenak eta aplikazio-eremua. 67/1982 Dekretua, martxoaren 29koa.
29.– Euskal Autonomia Erkidegoko erauzketa-arrantzaren produkzio primariorako higiene-kontrol ofizialaren programa. PHPE 2021-2025.
30.– Antolakunde profesionalak arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean. Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-ekoizleen antolakundeak eta elkarteak kontrolatzeko programa. 277/2016 Errege Dekretua, ekainaren 24koa. Batzordearen abenduaren 17ko 1419/2013 (EB) Exekuzio Erregelamendua. Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren 2018ko maiatzeko kontrol-programa.