Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Hizkuntza Normalizazioko Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)

2022/09/14 - 2022/10/13
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Hizkuntza Normalizazioko Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Hizkuntza Normalizazioko Eskala
Plaza-kopurua:
18
Plaza-banaketa:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea: 17

4. hizkuntza-eskakizunarekin: 17

b.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1

4. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 25 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:
  • Kontsultei erantzutea
  • Material didaktikoa diseinatzea
  • Prestakuntza kudeatzea eta ematea, eta euskalduntze- eta alfabetatze-zentroak kontrolatzea
  • Txostenak, azterlanak eta argitalpenak prestatzea
  • Hizkuntza-plangintzako planak eta programak prestatzea, eta hizkuntza-eskakizunen jarraipena egitea
  • Jarduerak eta deialdiak kudeatzea.
Titulazioa:

Ikasketa-eremu guztietako tituluak (gradua, lizentzia, ingeniaritza eta arkitektura).

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna bete behar da.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

  • B gidabaimena.
  • Ikasketa-eremu hauetako titulua (lizentzia edo gradua): pedagogia eta/edo Espainiako hizkuntzak eta dialektoak.
    Bi betekizun horiek merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar dira.
    Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia— hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.
    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, 120 puntu lor daitezke gehienez.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, 80 puntu lor daitezke gehienez, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.

Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Hizkuntza Normalizazioko kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,083 puntu emango dira, gehienez ere 22 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:

a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,151 puntu emango dira, gehienez ere 40 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.

i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak

ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.

a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (12 puntu lor daitezke gehienez):

b.1) Titulu hauek baloratuko dira (10 puntu lor daitezke gehienez):

– 5 puntu emango dira 023201 Euskararekin zerikusia duten Espainiako hizkuntzak eta dialektoak (PDF, 706 KB) ikasketa-eremuko titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia).
– 3 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):

023201 Espainiako hizkuntzak eta dialektoak (PDF, 706 KB)

011101 Pedagogia (PDF, 398 KB)

031301 Psikologia (PDF, 455 KB)

031406 Soziologia (PDF, 192 KB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko hizkuntza-normalizazioko teknikari karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskalako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Gai-zerrenda espezifikoa. Bibliografia (PDF, 853 KB)

(1) SOZIOLINGUISTIKA ETA HIZKUNTZA-PLANGINTZA

1.– Hizkuntza Plangintza. Sorrera eta bilakaera. Estatusaren plangintza eta Corpusaren plangintza.
2.– Hizkuntza biziberritzeko saioak (Reversing Language Shift): oinarriak eta lortzeko bideak (J. Fishman).
3.– Euskararen berreskurapenaren teoria soziolinguistikoa eta hizkuntzen teoria soziala. Ikaskuntzaren hiru elementuak: motibazioa, ezagutza eta erabilera (J. M. Sanchez Carrión).
4.– Jarrera eta ideologia linguistikoak.
5.– Arnasguneak. Kontzeptua. Garrantzia. Ezaugarriak. Gaur egungo erronkak. Euskara indarberritzeko paradigmaren aldaketa.
6.– Hiztun-elkartea. Definizioak eta euskarari egokitutako aplikazioa

(2)BILAKAERA SOZIOLINGUISTIKOA

7.– Euskararen egoera soziolinguistikoa:
– VI. Inkesta Soziolinguistikoa
– Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011). Laburpena
– Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria, 2016
– Euskararen egoerari eta bilakaerari buruzko datuen iturriak

(3) HIZKUNTZA POLITIKA EREMUKA

8.– EAEko administrazioen euskara planak: euskara planen metodologia eta osagai nagusiak. VI. Plangintzaldiko Eusko Jaurlaritzaren euskararen erabilera normalizatzeko plana (2018-2022).
9.– EAE-ko justizia administrazioan hizkuntza normalizatzeko plan orokorra 2011-2020.
10.– Euskararen erabilera sustatzeko plangintzen ebaluazioa. Administrazio publikoan ebaluaziorako dauden tresnak. Informazioa biltzeko eta aztertzeko metodologiak. Azterketa metodo kualitatibo eta kuantitatiboak. Behaketa teknikak eta inkesta teknikak.
11.– Hizkuntzaren kudeaketa aurreratua. Etengabeko ebaluazioa: Bikain hizkuntza-kudeaketako eredua.
12.– Eremu sozioekonomikoaren garrantzia hizkuntza-biziberritze ahaleginetan. Erakunde pribatuetako euskara planak: ezaugarriak, helburuak eta arloak. Erakundeen ezaugarrien araberako planak.
13.– Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean. Bizindar digitalaren kontzeptua (Andras Kornai).
14.– Administrazioko hizkeraren eta hizkera juridikoaren tradizioa, ezaugarriak, lexikoa eta terminologia.
15.– Administrazioko hizkeraren eta hizkera juridikoa eraberritzea: administrazioko hizkera argia.
16.– Hizkuntza-prestakuntza, euskaraz lan egiteko trebakuntza eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea.
17.– Hizkuntza-eskakizunen eta derrigortasun-daten kudeaketa.
18.– Helduen euskalduntzearen curriculuma, ebaluazioa eta egiaztatzegintza.
– Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma.
– Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoa.
– Bigarren hizkuntzen irakaskuntzaren egiaztatzegintzan erreferentziazko erakundeak: ALTE, EALTA
– Euskararen irakaskuntzaren ebaluazio eta egiaztatzegintzan erreferentziazko erakundeak: HABE, EGA, IVAP, hizkuntza-eskolak.
19.– Helduen ikaskuntzarako metodologia eta didaktika
– Hizkuntzen irakaskuntzaren didaktikak historiak zehar izan dituen testuinguru psikopedagogikoez jabetzea.
– Bigarren hizkuntzen ikas-irakasprozesuetan erabili izan diren metodologien gidalerro nagusiak ezagutzea.
– Hizkuntza-trebetasunen lanketarako jokabideen ezaugarriez jabetzea.
20.– Helduen Euskara-irakaskuntzaren antolamendu administratiboa:
– Helduen euskalduntze formala arautzen duen legediaren oinarri nagusiak.
– Euskaltegien gaur egungo antolaketa.
– Helduen euskalduntzearen gaur egungo eskaintza.
21.– Euskara normalizazioa hezkuntzan
– Ikasteredu elebidunak.
– Irakasleen hizkuntza prestakuntza.
– Irakaskuntzako hizkuntza eskakizunak.
– Programak eta baliabideak.
22.– Toponimia:
– Euskal Autonomia Erkidegoko toponimiaren normalizazioa: eskumenak eta inplikatutako erakundeen arteko koordinazioa.
– Euskadiko Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofiziala: zer den, eskaintzen duen informazioa, nola eguneratzen den.
– EAEko udalerrien eta biztanle-entitateen izenak ofizialtzeko prozedurak.
23.– Terminologia:
– Euskarazko terminologia-lanaren normalizazioa: lan-plangintza eta ardatzak. Lan-metodologia.
– Terminologia batzorde-atal berezia: finkatutako irizpideak, jarduketa-planak, normalizazio-txostenak…
– Euskarazko terminologiaren zabalkundea.

(4) ARAUBIDEA

24.– 10/1982 Oinarrizko Legea, Euskararen Erabilera normalizatzekoa.
25.– 150/2008 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Elebide -Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua- sortu eta kontsulten, iradokizunen eta kexen araubidea ezartzen dituena.
26.– 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.
27.– 187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den Dekretua aldatzen duena.
28.– 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.