Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)

2022/09/14 - 2022/10/13
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala.
Plaza-kopurua:
15
Plaza-banaketa:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea: 14

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 10
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

b.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 23 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:
  • Aholkatzea eta kontsultei erantzutea
  • Estatistika-informazioa prestatzea eta horren tratamendua kudeatzea
  • Informazio-bilketa kontrolatzea eta jardueren jarraipena egitea
  • Azterlanak eta ikerketak diseinatzea, koordinatzea eta gidatzea
  • Premiak identifikatzea eta informazio kualitatiboa interpretatzea
  • Txostenak eta argitalpenak prestatzea, eta planak eta programak kudeatzea.
Titulazioa:

Ikasketa-eremu guztietako tituluak (gradua, lizentzia, ingeniaritza eta arkitektura).

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

  • B gidabaimena.
    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
  • Ikasketa-eremu hauetako titulua (gradua edo lizentzia): Soziologia.
    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

  • Unibertsitate edo administrazio publiko batek egiaztatutako graduondokoa, gutxienez 150 ordukoa, ikasketa feministetan edo genero-ikasketetan.
    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.

Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia— hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.
    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, 120 puntu lor daitezke gehienez.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, 80 puntu lor daitezke gehienez, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.

Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Estatistikako kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,083 puntu emango dira, gehienez ere 22 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:

a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,151 puntu emango dira, gehienez ere 40 puntu izan arte.Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.

i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.

a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (12 puntu lor daitezke gehienez):

b.1) 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diplomatura), gehienez 10 puntu izan arte:

054201 Estatistica (PDF, 190 KB)
054101 Matematika (PDF, 211 KB)
054988 Beste matematika batzuk eta estatistika (PDF, 189 KB)
031406 Soziologia (PDF, 192 KB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2)Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako estatistikari karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

  • Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Gai-zerrenda espezifikoa. (Bibliografia (PDF, 574 KB))

1.– Fenomeno demografikoak. Erronka demografikoa Euskadin.
2.– Kontabilitate publikoa eta enpresa-kontabilitatea.
3.– 2030 Agendako garapen jasangarrirako helburuak.
4.– Ikerketaren deontologia eta etika.
5.– Hauteskunde-prozesua. Hauteskunde-sistemak. Hauteskundeetan parte hartzea. Botoa azaltzeko ereduak. D´Hondt legea.
6.– Politika publikoen ebaluazioa.
7.– Kontuen Sistema Europarra (KSE), kontabilitate nazionala, kontu sateliteak eta input-output esparrua.
8.– Sekretu estatistikoaren kontrola. Mikrodatu eta taula estatistikoei aplikatzea.
9.– Estatistika-legeak: EAEko estatistika-antolakundea (EAEko Estatistika Legea, Euskal Estatistika Plana, estatistika-plangintza eta urteko estatistika-programak, EUSTAT eta sailetako estatistika-organoak). Estatuko estatistika-antolakundea (EIN). Estatistika-antolakundea EBn (Eurostat).
10.– Konfidentzialtasuna: sekretu estatistikoaren lege-esparrua. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (DBLO-EDB): estatistika-datuak eta datu pertsonalak.
11.– Genero-ikuspegia ikerketa-arloan eta haren hedapenean.
12.– Ikerketak egitea gazteei buruz eta gazteekin.
13.– Eragiketa estatistikoen eta proiektu teknikoen diseinua.
14.– Koiunturako estatistika eta egiturazko estatistika.
15.– Nomenklaturak eta kodeak. Kodetzeko printzipioak.
16.– Informazioaren bilketa: iturriak, biltzeko metodoak eta galdera-sorten diseinua. Norberak –web bidez edo beste bide batzuetatik– betetzeko moduko galdera-sorten ezaugarri espezifikoak, abantailak eta desabantailak.
17.– Administrazio-iturriak helburu estatistikoetarako erabiltzea. Informazio estatistikoa sortzeko iturriak integratzea.
18.– Laginaren diseinua. Ausazko laginketa, bakuna, geruzatua eta konglomeratuen bidezkoa egiteko teknikak. Tipologizazioa lagin-hurbilketan.
19.– Big data. Erabilgarritasuna gizarte-zientzietan. Datuen iturriak. Datuen biltegiratzea. Datuen tratamendu konputazionala.
20.– Metodo kualitatiboak. Eztabaida-taldearen dinamika. Elkarrizketa kualitatiboak. Behaketa. Delphi teknika.
21.– Datuak araztea eta egoztea.
22.– Adierazleak eta indize estatistikoak.
23.– Igotzea eta haztapena: lagin-pisuak esleitzea. Estatistika-errorearen balioespena.
24.– Gizarte-adierazleak.
25.– Landa-lanak egitea eragiketa estatistikoetan. Landa-lanen berezitasunak estatistika publikoaren alorrean. Biztanleengana hurbiltzeko teknikak eta modalitateak inkesta-prozesuetan.
26.– Administrazio-datuak biltzea.
27.– Datu-baseak maneiatzea. Fitxategien bat-egitea (lagin- eta administrazio-fitxategiak). Datu-baseetako edukiaren balidazioa eta kalitate-kontrola. Balidazio informatikoa eta ez-informatikoa. Errore ez-estatistikoa.
28.– Hauteskunde-aurreikuspenak. Zailtasunak eta aukerak.
29.– Eredu estatistikoak.
30.– Estatistika deskribatzailea eta inferentziala. Korrelazioaren eta erregresioaren analisiaren oinarriak. Bariantza eta kobariantza. Estatistika ez-parametrikoa.
31.– Estatistikak ekoizteko, aztertzeko eta hedatzeko tresnak: SAS, SPSS, BLAISE, PC-AXIS eta R lengoaia.
32.– Informazioa murrizteko eta sailkatzeko teknikak. Analisi faktoriala eta klusterrena.
33.– Estatistiken hedapena. Internet eta datu-bankuak edo informazio-sistemak erabiltzea. Datuen bistaratzea.