Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Eskala Juridikoa. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)

2022/09/14 - 2022/10/13
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Eskala Juridikoa. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Eskala Juridikoa
Plaza-kopurua:
82
Plaza-banaketa:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea: 78

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 16
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 33
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 27
4. hizkuntza-eskakizunarekin 2022an: 2

b.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 4

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 2
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 47 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:
  • Aholkularitza juridikoa ematea
  • Txosten tekniko juridikoak, azterlanak, hitzarmenak, administrazio-pleguak, arau-xedapenak eta administrazio-ebazpenak prestatzea
  • Administrazioa epaiketetan ordezkatzea eta defendatzea.
Titulazioa:

Ikasketa-eremu hauetako gradu- edo lizentzia-tituluak: 

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak 2022ko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren III. eranskinean adierazitakoak dira: 61/2022 Dekretua, maiatzaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda (maiatzaren 23ko EHAAn argitaratua).

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.
    Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
    Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

  • 600 orduko prestakuntza laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako eginkizunak betetzeko, edo laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikari jarduteko gaikuntza-titulua edo prestakuntza-ziurtagiria, hiru espezialitateetan: segurtasuna, higienea eta ergonomia eta psikosoziologia
    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.
  • B gidabaimena
    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
  • Eusko Jaurlaritzako abokatuen espezialitatea
    Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko 2016ko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, deialdi honen ondorioetarako, egiaztatutzat joko dira, Eusko Jaurlaritzako abokatuen espezialitateari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko edo A-2ko Zuzenbideko lizentziadunen aukerako bitarteko funtzionarioak, baldin eta lege hori indarrean jartzean (2016ko ekainaren 8an) bost urteko antzinatasuna bazuten. Gainerako hautagaiek oinarri espezifikoen 6. apartatuan xedatutakoaren arabera egiaztatu ahal izango dute.

Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia— hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, 120 puntu lor daitezke gehienez.


  • Lehiaketa-fasea

Lehiaketa-fasean, 80 puntu lor daitezke gehienez, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa. Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko kidego, eskala edo kategoria juridikoan edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,083 puntu emango dira, gehienez ere 22 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2) Esperientzia espezifikoa

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:

a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

- EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Eskala Juridikoko izendapenarekin emandako zerbitzuak.
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Zuzenbideko lizentziaren aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
- Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Eskala Juridikoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,151 puntu emango dira, gehienez ere 40 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da:

i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik

- EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Eskala Juridikoko izendapenarekin emandako zerbitzuak.
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Zuzenbideko lizentziaren aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
- Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Eskala Juridikoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira

a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea. Merezimendu hauek baloratuko dira (12 puntu lor daitezke gehienez):

b.1) 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia), gehienez 10 puntu izan arte

031201. Politika eta kudeaketa publikoa (PDF, 576 KB)
041303. Kudeaketa eta administrazio publikoa (PDF, 388 KB)
041302. Lan-harremanak eta giza baliabideak (PDF, 211 KB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.
7. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan argitaratuko dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Zuzenbideko lizentziadun karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira

- Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
- Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoko lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa)

c) Informatika-ezagutzak. Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Internet oinarrizkoa.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
- Microsoft Outlook XP/2003/2010.
- Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
- Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

- C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.


  • Euskara jakitea

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

- 1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
- 2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
- 3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.
- 4. hizkuntza-eskakizuna: 36 puntu.

  • Eusko Jaurlaritzako abokatuen espezialitatea egiaztatzea.

Hautagaiek, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 17.3 artikuluan xedatutakoaren arabera egiaztatu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako abokatuen espezialitatea, hau da, proba espezifiko bat gaindituz. Proba horren ezaugarriak hurrengo apartatuetan zehaztuko dira.

Eusko Jaurlaritzako abokatuen espezialitatea egiaztatzeko proba espezifikoan parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkezteko epean eskatu beharko dute parte-hartze hori. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda onartzen duen IVAPeko Zuzendaritzaren ebazpenean ezarriko da proba egiteko eguna.

Abokatuen espezialitatea eskuratzeko probak ezaugarri hauek izango ditu:

a) 40 galderako galdera-sorta bat izango da, aukeran erantzun bat baino gehiago dituztenak, deialdi honen 8. oinarriko gai-zerrendari buruzkoak..

b) Proba «gai» edo «ez-gai» gisa kalifikatuko da eta, «gai» kalifikazioa lortzeko, beharrezkoa izango da oposizio-fasea gainditua izatea eta proba honetako 40 puntuetatik gutxienez 20 lortzea.

c) Erantzun oker bakoitzeko, erantzun zuzen baten balioaren heren bat kenduko da.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta (PDF, 2 MB)

Gai-zerrenda espezifikoa:

  1. Europar Batasuna. Erakunde eta organismo nagusiak, haien osaera eta eskumenak: Kontseilua, Batzordea, Parlamentua, Justizia Auzitegia, Europako Kontuen Auzitegia, Eskualdeetako Lantaldea, Europako Inbertsio Bankua.
  2. Europar Batasunaren ordenamendu juridikoa eta haren iturriak. Barne-ordenamendu juridikoekin duen harremana.
  3. Espainiako Konstituzioa: Konstituzio-printzipioak. Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa. Konstituzioaren balio gorenak. Oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak.
  4. Espainiako Konstituzioaren botereak: Botere legegilea, botere judiziala eta botere betearazlea.
  5. Estatuaren lurralde-antolamendua. Autonomia-erkidegoak. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko harremanak. Autonomia-erkidegoen antolamendu politikoa eta administratiboa.
  6. Foru-lurraldeen eskubide historikoak. Espainiako Konstituzioaren lehen xedapen gehigarria, Euskadiko Autonomia Estatutua eta Toki Araubidearen Oinarrien Legearen bigarren xedapen gehigarria.
  7. Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua. Egitura, oinarrizko edukiak eta funtsezko printzipioak. Lurraldea eta biztanleria Euskal Autonomia Erkidegoaren elementu konstituzional gisa. Auzotasuna. «Euskal herritar» kondizio politikoa. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: eskumen esklusiboak, lege-garapenekoak eta betearaztekoak. Euskal Herriaren aginteak.
  8. Eusko Legebiltzarra: Osaera eta eginkizunak. Haren izaerari eta edukiari buruzko alderdi orokorrak. Arartekoa. Eusko Jaurlaritzaren jardueraren kontrol parlamentarioa.
  9. Eusko Jaurlaritza: egitura, osaera eta funtzionamendua. Jaurlaritzaren Legea. Lehendakaria: haren estatutua, izendapena, eskumenak, kargu-uztea eta ordezkapena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lehendakariordeak, sailburuordeak eta goi-kargudunak.
  10. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoak. Antolaketa eta eskumenak. EAEko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak.
  11. Administrazio Publikoa eta Administrazio-zuzenbidea. Ordenamendu juridiko administratiboa. Administrazioa eta gobernua. Zuzenbide pribatuko administrazio-jarduera.
  12. Administrazio-zuzenbidearen iturriak. Legea. Erregelamendua. Eskuordetutako legedia.
  13. Estatuko eta Erkidegoko ordenamendu juridikoen arteko harremanak. Administrazio publikoen arteko harremanei buruzko printzipioak.
  14. Pertsona juridikoak. Administrazio publikoen nortasun juridikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa eta hura osatzen duten entitateen tipologia. Ente publikoen gaitasun juridikoa. Organo aholku-emaileak eta Administrazio independentea.
  15. Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak. Antolamendu-printzipioak: Hierarkia eta eskumena. Eskuordetza, goragokoak eskumenak bereganatzea eta ordezkotza. Kudeaketa-gomendioa. Kontzentrazioa eta deskontzentrazioa. Zentralizazioa eta deszentralizazioa. Kide anitzeko organoen araubidea. Abstenitzea eta errekusatzea.
  16. Legezkotasun-printzipioa Administrazioaren jardunean. Ahalak legez esleitzea. Administrazio-jarduera arautua eta diskrezionala. Kontzeptu juridiko zehaztugabeak. Autotutoretzaren printzipioa. Nahitaezko betearazpena eta administrazio-hertsapena. Egitate-bidea.
  17. Administrazio-jarduna: administrazio-egintzen eta -xedapenen arteko bereizketa.
  18. Araugintza-teknika. Xedapen orokorrak egiteko gidalerroak eta prozedura.
  19. Administrazio-ekintza motak: sustapena, polizia administratiboa eta zerbitzu publikoa. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak.
  20. Administrazio-egintzak: kontzeptua, elementuak eta motak. Administrazio-egintzen efikazia. Administrazio-isiltasuna. Administrazio-egintzen baliozkotasuna eta baliogabetasuna.
  21. Administrazio-prozedura erkidea: aplikazio-eremua. Printzipio orokorrak. Interesdunak. Prozedurako hizkuntza. Herritarren eskubideak. Zerbitzu publikoetan herritarrek sarbide elektronikoa izateko tresnak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra.
  22. Administrazio-prozedura erkidea. Faseak: Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.
  23. Administrazio-prozedura erkidea: administrazio-egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Egintzak errebokatzea. Administrazio-errekurtsoak: kontzeptua eta motak.
  24. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: Izaera, hedadura eta mugak. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organoak. Administrazioarekiko auzien prozesuko alderdiak: Gaitasuna, legitimazioa eta defentsa. Administrazioarekiko auzien prozesuaren alderdi nagusiak.
  25. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoaren xedea: aurkaratu daitekeen jarduera. Prozedura arrunta eta prozedura laburtua: errekurtsoa jartzea, tramitatzea eta amaitzea. Kautelazko neurriak. Epaia. Ebazpen judizialen aurkako errekurtsoak. Epaiak betearaztea.
  26. Administrazio publikoen eta haien agintarien eta gainerako langileen erantzukizuna, zerbitzu publikoen funtzionamendu normalaren edo anormalaren ondorioz. Indarrean dagoen araubidea. Kalte-ordaina jasotzeko baldintzak. Erreklamazio-epeak eta -prozedura.
  27. Administrazio-ekintzak herritarrengan duen eragina edo Administrazioak esku hartzeko teknikak. Baimenak: kontzeptua eta motak. Zerbitzu publikoaren emakidak eta jabari publikoaren emakidak. Eskubideak mugatzea; nahitaezko prestazioak; eginbeharrak eta kargak; zehapenak.
  28. Sektore Publikoaren hitzarmenak. Definizioa eta motak. Betekizunak eta efikazia. Edukia. Izapideak. Ebazpena azkentzea eta ondorioak.
  29. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zehatzeko administrazio-ahala: zehapen-zuzenbidearen kontzeptua, esanahia eta printzipio orokorrak. Indarrean dagoen araubidea: zehatzeko ahala gauzatzeko arau orokor substantiboak.
  30. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zehatzeko administrazio-ahala: zehapen-alorreko xedapen orokorrak eta prozeduraren espezialitateak. Administrazio-neurri zehatzaileak.
  31. Administrazio publikoen laguntzen eta dirulaguntzen araubidea. Xedea eta helburua. Dirulaguntzak emateko printzipioak eta mugak. Dirulaguntzen eta laguntza publikoen onuradunak. Laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta prozedura. Dirulaguntzen justifikazioa. Dirulaguntzak eta laguntzak itzultzea.
  32. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauak. Harmonizazio, koordinazio eta lankidetza fiskaleko ahalak. Zerga koordinaziorako organoa. Osaera eta eginkizunak.
  33. Ekonomia Ituna ordenamendu juridikoan: izaera eta ezaugarriak. Ekonomia Itunean Euskadiren eta Estatuaren arteko zerga-harremanak arautzea, arau eta printzipio orokorrak, harmonizazio fiskala eta Estatuarekiko lankidetza-printzipioa.
  34. Euskadiren eta Estatuaren arteko finantza-harremanak Ekonomia Itunean arautzea, printzipio orokorrak. Kupoa: kontzeptua eta kupoa zehazteko metodologia.
  35. Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta Lurralde Historikoetako foru-erakundeen arteko harreman ekonomiko-finantzarioak. Baliabideen banaketa EAEko erakundeen artean. Finantza Publikoen Euskal Kontseilua.
  36. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak. Aurrekontu-printzipioak, edukia eta egitura. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren finantza-jarduera kontrolatzea: barne-kontrola eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren kontrola.
  37. Kontrol ekonomikoa: xedea eta definizioa, barneko kontrol ekonomikoaren printzipioak.
  38. Kontrol kontu-hartzailea: definizioa eta integrazioa, helburuak, xedeak eta modalitateak.
  39. Kontrol ekonomiko-fiskala: irismena eta hedadura, fiskalizazio-txostenak.
  40. Kontrol ekonomiko-normatiboa: xedea eta eremua, helburua, edukia eta gauzatzeko modua.
  41. Administrazio-kontratazioa: Sektore Publikoko Kontratuen Legea: xedea eta helburua. Eremu subjektiboa: «Botere esleitzaile» kontzeptua. Eremu objektiboa: «Sektore Publikoko kontratu» kontzeptua. Kanpoan utzitako negozioak eta kontratuak, bitarteko propio pertsonifikatuei egindako enkarguak.
  42. Administrazio-kontratazioa: Kontratuaren xedea, zatitzeko debekua eta sortatan banatzea.
  43. Administrazio-kontratazioa. Kontratazio-espedientea eta kontratuaren baldintza-agiriak.
  44. Administrazio-kontratazioa. Kontratuaren esleipena: Arau orokorrak. Esleitzeko prozedura motak. Kontratu txikia.
  45. Administrazio-kontratazioa. Kontratua aldatzea. Errekurtso berezia: aurkaratu daitezkeen egintzak eta kontratuak. Errekurtso berezia: errekurtsoa jartzearen eta ebaztearen ondorioak.


Eusko Jaurlaritzako abokatuen espezialitatea egiaztatzeko gai-zerrenda espezifikoa:

  1. Estatua eta Botere Judiziala. Jurisdikzio-ahalmena: konstituzio-erregulazioa. Jurisdikzioaren ezaugarriak: independentzia, esklusibotasuna eta batasuna.
  2. Prozesua: izaera eta oinarria. Konstituzioan jasotako printzipio prozesalak. Prozesua eta prozedura. Benetako babes judizialerako eskubidea.
  3. Konstituzio Auzitegia: erregulazioa, antolaketa, funtzionamendua eta eskumenak.
  4. Botere Judizialaren Lege Organikoa. Jurisdikzioaren hedadura eta mugak. Planta eta lurralde-antolaketa judiziala. Jurisdikzio-gatazkak. Eskumen-arazoak.
  5. Jurisdikzio-organoen osaera. Ministerio Fiskala. Bulego judiziala eta Justizia Administrazioaren letraduaren eskumenak.
  6. Administrazioa eta justizia-auzitegiak. Administrazio publikoen espezialitate prozesalak.
  7. Prozesu zibila. Prozedura Zibilaren Legea: aurrekariak eta printzipio iradokitzaileak, egitura eta edukia. Eskumena: motak. Auzien banaketa.
  8. Alderdiak prozesu zibilean. Alderdi izateko gaitasuna eta gaitasun prozesala. Legitimazio prozesala. Alderdien ordezkaritza eta defentsa teknikoa.
  9. Alderdirik ez izatea. Auzi-ihesa prozedura zibilean. Alderdi-aniztasuna. Auzikidetza: motak eta araubide juridikoa. Prozesuko ondorengotza. Prozesuan esku-hartzea: motak. Eragindako edo nahitaezko esku-hartzea.
  10. Egitateak eta egintza prozesalak. Epaiketak prestatzeko egintzak; atariko eginbideak Prozedura Zibilaren Legean. Arazo intzidentalak: kasuak eta izapidetzeko prozedurak.
  11. Demanda: kontzeptua, betekizunak eta ondorioak. Uzia prozesuaren objektu gisa. Metatzea. Demandari erantzutea. Errekonbentzioa.
  12. Froga: kontzeptua. Xedea eta balorazioa. Froga-zama. Froga gauzatzea: xedapen orokorrak. Frogabideak.
  13. Ebazpen judizialak. Epaia: edukia eta motak. Epaiaren ondorio juridikoak: gauza epaitu formala eta gauza epaitu materiala. Prozesua amaitzeko beste modu batzuk: uko egitea, atzera egitea, amore ematea, transakzioa, uzia prozesutik kanpo betetzea, gertatze bidez objekturik ez izatea eta iraungitzea.
  14. Eztabaidak epaiketaz kanpo konpontzea. Adiskidetzea. Bitartekaritza. Arbitrajea.
  15. Prozesuaren ondorio ekonomikoak. Tasa judizialak eta errekurtsoak jartzeko gordailuak. Salbuespenak. Kostuak. Kostuak ezartzeko irizpideak. Kostuak tasatzea. Kostuak eta ente publikoak. Doako laguntza juridikoa.
  16. Ezagutza-prozesu motak. Epaiketa arrunta: ezaugarriak eta prozedura.
  17. Hitzezko epaiketa: ezaugarriak eta prozedura.
  18. Borondatezko jurisdikzioa. Araudi erregulatzailea. Borondatezko jurisdikzioko espedienteak.
  19. Nahitaezko betearazpena. Titulu betearazleak. Betearazpenaren arloko xedapen orokorrak. Atzerriko auzitegiek emandako epaien eraginkortasuna Espainian; Batasunaren eremuan betearazteari erreferentzia egitea.
  20. Diruzko betearazpena. Xedapen orokorrak. Ordainketa-errekerimendua. Ondasunak enbargatzea eta premiamendu-prozedura.
  21. Jabari-hirugarrengotzak eta eskubide hobeko hirugarrengotzak. Administrazio publikoak kondenatzen dituzten epaiak betearaztea. Diruzkoa ez den betearazpena.
  22. Prozesua ziurtatzea. Kautela-neurriak prozesu zibilean. Ebazpen judizialen behin-behineko betearazpena.
  23. Prozesu bereziak. Gaitasunari, seme-alabatasunari, ezkontzari eta adingabeei buruzko prozesuak. Ondareen zatiketa judiziala.
  24. Prozesu bereziak: prozesu monitorioa eta kanbio-epaiketa.
  25. Prozesua aurkaratzea. Errekurtso motak. Berraztertze-errekurtsoa. Apelazio-errekurtsoa. Justizia Administrazioaren letraduen aurkako errekurtsoak.
  26. Kasazio-errekurtsoa: kontzeptua eta helburua. Eskumena, dagozkion ebazpenak eta arrazoiak. Izapideak eta epaia. Legearen intereserako errekurtsoa. Kexa-errekurtsoa.
  27. Prozesuko arau-haustearen ondoriozko aparteko errekurtsoa. Betekizunak; dagozkion ebazpenak eta arrazoiak. Izapideak. Epaiaren ondorioak. Prozedura Zibilaren Legean irmoak diren epaiak berrikustea. Demandatu auzi-iheslariak erabil ditzakeen errekurtsoak.
  28. Konkurtsoa deklaratzeko prozedura. Konkurtso-administrazioa. Prozedura izapidetzea. Konkurtso-intzidentea. Errekurtsoen araubidea.
  29. Zigor-arloko prozesua. Prozedura Kriminalaren Legea: edukia, printzipio gidariak eta hura osatzen duten xedapen nagusiak. Zigor-arloko prozesuaren xedea. Parte hartzen duten subjektuak. Biktimaren estatutu juridikoaren aipamen laburra.
  30. Zigor-arloko prozesua hasteko moduak. Sumarioa: sumario-eginbide nagusiak eta haien balioa. Prozesatze-autoa eta haren aurkako errekurtsoak. Kautela-neurriak, neurri pertsonalak eta neurri errealak.
  31. «Tarteko aldia» izenekoa. Largespena. Ahozko epaiketa hastea. Aurretiaz erabaki beharreko artikuluak. Kalifikazio-idazkia. Akusatuaren adostasuna. Ahozko epaiketa egitea.
  32. Prozedura laburtua. Aurretiazko eginbideak eta amaitzeko moduak. Ahozko judizioaren hasiera: eskaera eta ekitaldia. Epaia eta dagozkion errekurtsoak. Espezialitateak betearazpenean.
  33. Zinpekoen Epaimahaiaren aurreko prozedura. Konfiskazioak ukitutako hirugarrenen esku-hartzea eta konfiskazio autonomoaren prozedura.
  34. Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura. Dekretu bidezko prozesua. Delitu arinak epaitzeko prozedura. Zigor-arloko beste prozesu berezi batzuei erreferentzia egitea.
  35. Zigor arloko errekurtsoak. Kasazio-errekurtsoa. Motak. Arrazoiak. Prozedura.
  36. Zigor-arloko berrikuspena; zein kasutan den beharrezkoa. Legitimazioa. Prozedura. Zigor-arloko epaiak betearaztea.
  37. Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordena Espainian: bilakaera historikoa. 29/1998 Legea, uztailaren 13koa: printzipio gidariak, egitura eta edukia. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren izaera, hedadura eta mugak. Barne hartzen dituen gaiak eta kanpoan utzitako gaiak.
  38. Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako organoak. Bakoitzaren eskumeneko arau erabakigarriak.
  39. Alderdiak: administrazioen gaitasuna, legitimazioa, ordezkaritza eta defentsa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea: alderdien uziak. Alderdien uzien xedea: aurkaratu daitekeen administrazio-jarduera. Metatzea. Prozesuaren diru-zenbatekoa.
  40. Prozedura lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean (I): atariko eginbideak. Errekurtsoa jartzea. Demandatuak epatzea eta pertsonatzea. Demanda eta erantzuna.
  41. Prozedura lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean (II). Aurretiazko alegazioak. Froga. Bista eta ondorioak. Epaia: edukia eta eraginkortasunaren hedadura. Prozedura amaitzeko beste modu batzuk. Legezkontrakotasun-arazoa.
  42. Prozedura laburtua. Prozedura bereziak.
  43. Probidentzien eta autoen aurkako errekurtsoak. Apelazio-errekurtsoa. Zein ebazpenen aurka jar daitekeen. Prozedura. Epaiaren edukia eta ondorioak.
  44. Kasazio-errekurtsoa; kasazio-interesari buruzko aipamen berezia. Epaiak berrikustea.
  45. Kautela-neurriak. Epaiak betearaztea: epaiak etetea eta betearaztea; ondorioak hedatzea. Egintza prozesalen intzidenteak eta baliogabetasuna.
  46. Lan-arloko jurisdikzioa. Organo jurisdikzionalak. Eskumena. Prozesu arrunta: izapideak.
  47. Prozesuaren modalitateak. Kaleratzeak eta zehapenak. Ofiziozko prozedurak. Hitzarmen kolektiboak eta gatazka kolektiboak aurkaratzea.
  48. Lan-arloko jurisdikzioan aurkaratzeko bideak: erregutze- eta kasazio-errekurtsoak. Epaiak betearaztea.
  49. Konstituzio-prozesua. Prozedurari buruzko xedapen komunak. Postulazio prozesala. Konstituzio-prozesuak hasteko, garatzeko eta amaitzeko egintzei buruzko erregelak. Haien ondorioei buruzko arauak. Betearazpena.
  50. Konstituzio-kontrakotasuna deklaratzeko prozedurak. Xedapen orokorrak. Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa. Aipamen berezia Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoaren 33.2 artikuluari. Konstituzio-kontrakotasuneko arazoa. Epaien ondorioak.
  51. Konstituzio-babeserako errekurtsoa. Bidezkotasuna eta errekurtsoa jartzea. Izapideak eta ebazpena.
  52. Konstituzio-gatazkak. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko gatazkak, edo autonomia-erkidegoen artekoak. Toki-autonomia defendatzeko gatazkak. Autonomia-erkidegoen lege-indarrik gabeko xedapenak eta ebazpenak aurkaratzea. Autonomia-estatutuen proiektuen eta autonomia-estatutuak erreformatzeko proposamenen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko errekurtsoa.