Egoitza elektronikoa

Administrari Laguntzaileen Eskalan. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)

2022/05/24 - 2022/06/22
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Administrari Laguntzaileen Eskalan. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)
Lanpostua:
Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen eskala
Plaza-kopurua:
336
Plaza-banaketa:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea 320

Hizkuntza-eskakizunik gabe  38
2. hizkuntza-eskakizunarekin  277
2. hizkuntza-eskakizunarekin 2022an 2
3. hizkuntza-eskakizunarekin  3


b.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea  16

Hizkuntza-eskakizunik gabe 1
2. hizkuntza-eskakizunarekin 14
3. hizkuntza-eskakizunarekin  1

Eskainitako lanpostuei buruzko informazioa (PDF, 411 KB)

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 60 KB)

 

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:
  • Jarduera nagusietako bat testuak, taulak, grafikoak eta, oro har, era guztietako dokumentazioa prozesatzea da; batez ere, formatuak homogeneizatzea, txantiloiak erabiltzea, etab.
  • Datu-baseak horretarako diseinatutako formularioen bidez elikatzea.
  • Web-orriak mantentzea edo eguneratzea, betiere jarduera hori formalizatuta badago edo ohikoa bada.
  • Dokumentazioa prestatzea, hau da, hainbat testu, eranskin eta informazio osagarri biltzea, teknikarien edo kargudunen jarraibideen arabera. 
    Korrespondentzia kudeatzea; jasotzea, artxibatzea eta banatzea.
  • Jendearentzako arreta. Zeregin horretan, dokumentazioa jasotzea eta erkatzea nabarmentzen da, kexak eta erreklamazioak jasotzeaz eta haien lehen izapideak egiteaz gainera, bai eta herritarrentzat beharrezkoa den dokumentazioa edo informazioa ematea ere.
  • Beste jarduera garrantzitsu bat erregistroak eta fitxategiak erregistratzea, artxibatzea, eguneratzea eta mantentzea da. Hori bereziki garrantzitsua da artxiboak izapideetarako epeen administrazio-erantzukizuna dakarren kasuetan, eta garrantzitsua da, halaber, lanpostu hori arduratzen delako dagokion zerbitzuaren edo administrazio-unitatearen jarduerarako beharrezkoa den informazio guztiaren kudeaketa errazteaz eta informazio hori bilatzeaz eta ekartzeaz, dokumentazioa prestatzeko lehen eginkizunaren osagarri gisa.
  • Laguntzaileen azken eginkizuna administrazio-zerbitzu edo -unitatean dauden materialen, ondasunen eta era guztietako ekipoen inbentarioa egitea da, bai eta biltegia antolatzea eta mantentzea ere, baldin eta jarduera hori zentralizatua ez bada, biltegiratutako materialaren bolumenagatik edo izaeragatik.
Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gradua edo horren titulazio baliokidea

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.
    Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
    Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

  • B gidabaimena.
    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
  • Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
  • Frantsesa, B1 mailako egiaztagiria.
    Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
Oharrak:

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da, eta prozesuaren kalifikazioa baremo honen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:

a) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan C2 azpitaldeko administrari laguntzaileen kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,104 puntu emango dira, gehienez 15 puntura arte.
Zenbaketa egiteko, azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan emandako zerbitzu hauek:

  • EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
  • Administrari Laguntzaileen Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
  • Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Administrari Laguntzaileen Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.


Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,312 puntu emango dira, gehienez 45 puntura arte.
Zenbaketa egiteko, azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) Probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauei gehienez 25 puntu emango zaizkie:

c.1.– Titulazioak, gehienez 20 puntu

10 puntu tituluko, gehienez 20 puntura arte, titulu hauengatik:

  • Nazioarteko Merkataritzako goi-mailako teknikaria.
  • Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.
  • Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria.
  • Garraio eta Logistikako goi-mailako teknikaria.
  • Kontsumitzailearentzako Zerbitzuetako goi-mailako teknikaria.
  • Zuzendaritzari Laguntzeko goi-mailako teknikaria.
  • Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria.
  • Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria.

5 puntu tituluko, gehienez 10 puntura arte, titulu hauengatik:

  • Lanbide-heziketako teknikaria edo lanbide-heziketako goi-mailako teknikaria, aurreko apartatuan aipatu ez diren espezialitateetan.
  • Batxilergoa edo unibertsitatera sartzeko 25 urtez gorakoentzako sarrera-probak.


c.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 20 puntu emango dira.

  • Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.
  • Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c.3.– 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

d) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 12 punturekin baloratuko dira, 4 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

  • Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
  • Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
  • Internet oinarrizkoa.
  • Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
  • Microsoft Outlook XP/2003/2010.
  • Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
  • Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
  • Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
  • Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
  • Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu baten bertsio edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

e) Hizkuntzak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 3 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:

  • B2 maila edo handiagoa: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
  • B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.

f) Euskara.
Euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:

  • 1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.
  • 2., 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 9 puntu.
     
Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 

Hitzordua eskatzeko:

Abisuak
Berriak:

21/04/2022. Plazo de presentación de solicitudes del 22/04/2022 al 28/04/2022