Bide, ubide eta portuetako ingeniaria.
Bizkaia
Bide, ubide eta portuetako ingeniaria. Derrigorrezko 3. (C1-C1) hizkuntza-eskakizuna duen plaza 1. • Derrigorrezko 3. (C1-C1) hizkuntza-eskakizuna ez duten 2 plaza.
- Eskatutako titulazioa: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza, edo Ingeniaritza Zibileko bere gradu baliokidea, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako masterrarekin. MECES 3. maila.
- Derrigorrezko 3. (C1-C1) hizkuntza-eskakizuna duen plaza 1.
- Derrigorrezko 3. (C1-C1) hizkuntza-eskakizuna ez duten 2 plaza.
Eskaerak lehentasunez telematikoki aurkeztuko dira.
Eskaera telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira; eredu hori https:\\ope.consorciodeaguas.eus. web orriaren bidez eskuratu ahalko da.
Eskaerok helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira.
Eskabidearekin batera eskaneatutako Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo baliokidea (atzerritarra izanez gero) aurkeztu beharko da.
Esandako baldintzak eta merituak betetzen direla adierazteko, zerrenda eta identifikazio bat egin beharko dira hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera orrian. Gauzak horrela, eskaerarekin batera ez da aurkeztu beharko baldintza eta meritu horien egiaztagiririk; izan ere, partaidetza baldintzak nahiz alegatutako merituak egiaztatu beharko dira horretarako eskatuak izan diren unean, betiere oinarrietan ezarritakoaren arabera.
Halaber, hala nahi dutenentzat, partzuergoak erregistro bulego osagarria prestatuko du, Albia I eraikinean kokatuko dena; bertan, hala nahiago duten pertsonen esku jarriko dira ordenagailuak eta eskabidea betetzeko beharrezko bestelako baliabide teknikoak, eta interesdunei aholkuak eta laguntza emango zaizkie eskabidea zuzen eta egoki bete dezaten.
Aukera gisa, eskaera paperean aurkeztu nahi duten izangaiei zuzenduta, oinarri hauei eskaera eredu bat erantsi zaie; eredu hori oinarri hauetan ezarritakoaren arabera bete eta 4.4. atalean adierazitako tokietan aurkeztu beharko da.