Azpiegituretako B Kudeaketa Espezialista
Araba
- Modu aktiboan parte hartzea, arloko arduradunaren gainbegiradapean, azpiegituren kudeaketan, kontrolean eta gainbegiratzean (P3 laborategia, P2 berotegia, arazketa-sistemak, klimatizazio eta hotz industrialeko ekipoak, etab.) eta ekipamendu kritikoan, lege- eta ingurumen-eskakizunak betetzen direla eta horiek modu eraginkorrean erabiltzen direla bermatzeko; mantentze prebentibo, prediktibo eta zuzentzaileko jarduerak planifikatuz eta gainbegiratuz.
- Bere arloari lotutako dokumentazioa lantzea, kudeatzea eta haren jarraipena egitea.
- Azpiegitura orokorretako inbertsio-plana egiten, gauzatzen eta haren jarraipena egiten laguntzea. Halaber, bere arloko erosketak eta azpikontratazioak kontrolatzea eta koordinatzea.
Instalazio guztietako mantentze-lanez arduratzen den taldea kudeatzea eta koordinatzea.
- Lege-betekizunei dagokienez bereziki:
a) Azpiegitura guztiak erregelamendu bidez betetzen direla ziurtatzea.
b) Lan-arloan legeria betetzen dela ziurtatzea.
c) Ingurumen-legeriari eustea eta legeria hori eguneratuta edukitzea, eta legedi hori betetzen dela egiaztatzeko jarraipena egitea.
- Ingurumen-kudeaketari dagokionez:
a) Hondakinak behar bezala kudeatzen
direla ziurtatzea.
b) Salgai arriskutsuen zamalanak kudeatzea.
c) ISO 14001 arauan oinarritutako
ingurumen-kudeaketako sistema bat ezartzea, ingurumen-alderdien (lurzorua, zarata, baliabide naturalak/energetikoak, materialen kontsumoa (fitosanitarioak, ongarriak, erreaktiboak, etab.), isurketen, hondakin arriskutsuen, hondakin ez-arriskutsuen eta emisioen identifikazioan, ebaluazioan, kontrolean eta jarraipenean oinarrituta.
- Unibertsitateko gradu, lizentziatura- edo diplomatura-diziplina hauetakoren bateko titulazioa izatea: Ingeniaritza.
- Euskara C.1. mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Gutxienez 3 urteko esperientzia egiaztatzea deialdian adierazitako zereginen antzeko eduki eta erantzukizunak dituzten postuetan.
Europar Batasuneko B motako gidabaimen izatea.
Deialdia eta eskaeren on-line aurkezpena www.neiker.eus / “Enplegua“ atalean.