Autopsietako laguntzailea. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua (Lehiaketa)
Txanda irekia: 9
Sarbide orokorraren modalitatea: 9
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 4
1. hizkuntza-eskakizunarekin: 5
– Laborategiko Eragiketetako teknikaria, eta horren baliokideak.
– Eskola-graduatua edo baliokidea, eta laborategiko zeregin osagarrietan gutxienez urtebeteko esperientzia.
- Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.
- Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuetako zereginak betetzeko.
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
- Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko edo, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
- Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
- Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
- Langileak hautatzeko deialdietako inskripzio-tasa ordainduta izatea, zeina parte hartu nahi den prozesuaren araberakoa izango baita eta zeinaren diru-zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko baita.
- Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.
Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.
Gehienez 100 puntu lor daitezke (alde batera utzita euskara jakiteagatik merezimendu gisa emango den balorazioa), baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:
a) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira laborategiko zeregin osagarriak betetzeko C2 azpitaldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak –barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak– eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 15 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
b) Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko autopsietako laguntzaile lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 45 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
c) Tituluak eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 30 puntu lor daitezke):
c.1) Tituluak, gehienez 20 puntu.
- 10 puntu titulu hauetako bakoitzeko:
- Kimika Industrialeko goi-mailako teknikaria
- Laborategi Kliniko eta Biomedikoko goi-mailako teknikaria
- Kimika eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikaria
- Farmaziako Produktuen
- Produktu Bioteknologikoen eta Antzekoen Fabrikazioko goi-mailako teknikaria, eta horien baliokideak.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daiteke (Lanbide Heziketako baliokidetzak).
c.2) 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako autopsietako laguntzaileen lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
d) Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
– Microsoft Access 2010.
IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
e) Hizkuntzak.
Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.
f) Euskara jakitea.
Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
– 1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
- Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
- Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
- San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
Hitzordua eskatzeko:
- Interneteko formularioa
- Aurretiko hitzordurako telefonoa: 945 01 77 03 (08: 30-14: 00)