Egoitza elektronikoa

Administrazio Kudeaketako Kidegoa. Administrazio Kudeaketako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)

2022/09/14 - 2022/10/13
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Administrazio Kudeaketako Kidegoa. Administrazio Kudeaketako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)
Lanpostua:
Administrazio Kudeaketako Kidegoa. Administrazio Kudeaketako Eskala
Plaza-kopurua:
47
Plaza-banaketa:

a. Txanda irekia: 27

a.1.– Sarbide orokorraren modalitatea: 26
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 4
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 22

a.2.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

b. Barne-sustapeneko txanda: 20

b.1.– Sarbide orokorraren modalitatea: 19
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 16

b.2.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 95 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Misioa:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremu horizontaleko askotariko espedienteak izapidetzea, bai eta laguntzak edo dirulaguntzak izapidetzea ere
  • Gainera, bere zereginen edukiari buruzko txostenak egin beharko ditu, eta hainbat erakunderen ekintza koordinatu.

Zereginak:

  • Kide anitzeko organoetan, batzordeetan, batzarretan, mahaietan edo kontsulta-organoetan idazkari gisa jardutea.
  • Datu-baseak kudeatzea.
  • Laguntzak eta/edo dirulaguntzak kudeatzea.
  • Jarduerari buruzko txostenak egitea.
  • Arlo ekonomiko-administratiboan, kontratazioaren arloan eta langileen arloan espedienteak izapidetzea.
  • Baliabide materialen erosketa kudeatzea.
  • Eta honako eremu hauei buruzko administrazio-izapide guztiak: turismoa, merkataritza, kontsumoa, arrantza-ikuskaritza.
Titulazioa:

Ikasketa-eremu guztietako gradu-, lizentzia-, diploma-, ingeniaritza-, arkitektura-tituluak edo ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko tituluak.

 

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– B gidabaimena.
– Ikasketa-eremu hauetako titulua (gradua edo diploma): hotelen kudeaketa eta/edo turismoa.
– Ikasketa-eremu hauetako titulua (gradua edo diploma): lan-harremanak eta giza baliabideak.
– Alturako patroia edo ontzi-mekanikari nagusia.
– Ikasketa-eremu hauetako titulua (gradua, diploma edo ingeniaritza teknikoa): nautika eta itsas garraioa eta/edo ontzigintzako eta ozeanoko ingeniaritza.

Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia— hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.

    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, 120 puntu lor daitezke gehienez.

  • Lehiaketa-fasea.
  • Txanda irekia.

Lehiaketa-fasean, 80 puntu lor daitezke gehienez, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.

Apartatu bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 25 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A2 azpitaldeko Administrazio Kudeaketako kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,083 puntu emango dira, gehienez ere 22 puntu izan arte.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Administrazio Kudeaketako Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,151 puntu emango dira, gehienez ere 40 puntu izan arte.

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (12 puntu lor daitezke gehienez):

b.1) 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diploma), gehienez 10 puntu izan arte:

031201 Politika eta kudeaketa publikoa (PDF, 576 KB)
041303 Kudeaketa eta administrazio publikoa (PDF, 388 KB)
031202 Nazioarteko harremanak (PDF, 385 KB)
041301 Administrazioa eta enpresa (PDF, 543 KB)
031101 Ekonomia (PDF, 598 KB)
041201 Finantza eta aktuariotza (PDF, 536 KB)
041202 Finantzak eta kontabilitatea (PDF, 568 KB)
042101 Zuzenbidea (PDF, 614 KB)
011101 Pedagogia (PDF, 398 KB)
031301 Psikologia (PDF, 455 KB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrazio Kudeaketako Kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

  • Barne-sustapena

a) Antzinatasuna.

Antzinatasuntzat hartuko dira Administrazio Publikoan, organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko ente publikoetan egindako zerbitzuak, eskabideak aurkezteko epea amaitu artekoak.

Antzinatasuna baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,061 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte. Ez dira baloratuko hilabetetik beherako zatikiak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek hirurtekoen ondorioetarako aitortutako antzinatasuna bakarrik zenbatuko da.

b) Esperientzia.

Administrazio Kudeaketako Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuengatik 0,111 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 40 puntu izan arte.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) Txanda irekirako adierazitako irizpide eta baremoen arabera baloratuko dira titulazioak, karrerako funtzionario edo lan-kontratudun finko izateko hautaprobak gainditu izana, lan-poltsetan egotea, informatika-ezagutzak eta hizkuntza-ezagutzak.

  • Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Gai-zerrenda espezifikoa:

1.– Konstituzioa: Egitura eta edukia. Oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak. Estatuaren lurralde-antolamendua: Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak: antolamendua eta eskumenak. Autonomia-estatutuak.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa. Printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.
3.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoen arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Ekonomia Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.
4.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Erakundeen azalpen laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.
5.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arau-hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa. Administrazio Publikoaren autotutoretza.
6.– Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak. Eskumena. Eskumenak eskuordetzan ematea eta sinadura eskuordetzan ematea. Goragokoak eskumena bereganatzea.
7.– Kudeaketa-gomendioa. Administrazioen arteko hitzarmenak.
8.– Herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Artxibo eta erregistro publikoetara irispidea izateko eskubidea.
9.– Administrazio-egintza: ematea, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-egintza jakinaraztea eta argitaratzea; administrazio-isiltasuna. Administrazio-egintzaren deuseztasuna eta deusezgarritasuna. Administrazio-egintzen betearazpena.
10.– Administrazio-prozedura: Printzipio orokorrak; interesdunak; abstentzioa eta errekusazioa; administrazio-prozeduraren faseak; epe-mugak eta epeak; interesdunen eskubideak administrazio-prozeduran.
11.– Administrazio-egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokatzea. Akats materialak eta egitezkoak zuzentzea.
12.– Administrazio publikoaren ondare-erantzukizuna: Administrazio publikoen eta haien agintarien eta langileen ondare-erantzukizunari buruzko printzipioak eta hura exijitzeko prozedura.
13.– Administrazio elektronikoa: Herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoa. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta Interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Ziurtagiri elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio-espediente elektronikoa.
14.– Administrazio-dokumentuak. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak ematea. Sinadurak legeztatzea. Balidazioa administrazio elektronikoan. Identifikazioa eta sinadura elektronikoa. Ziurtagiri elektronikoa.
15.– Zerbitzu publikoa. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak, batez ere zuzeneko kudeaketa eta emakida.
16.– Sektore publikoko kontratuak: Kontratu-motak. Erregulazio harmonizatua. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak. Kontratuaren edukia eta kontratua burutzea. Kontratuaren baliogabetasuna. Kontratazio-alorreko errekurtso berezia. Kontratua prestatzea eta esleitzea. Kontratuen ondorioak, betetzea eta azkentzea.
17.– Administrazio-baimenak eta -lizentziak. Zehatzeko ahala: printzipioak eta prozedura.
18.– Euskararen erabileraren normalizazioa. Herritarren hizkuntza-eskubideak; administrazio-prozeduretako hizkuntza; hizkuntza-eskakizuna eta haren egiaztapena; derrigortasun-data. Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak.
19.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publiko motak. Funtzio Publikoaren egitura eta antolaketa. Lanpostuen hautaketa eta sustapena. EAEko administrazio publikoetako enplegatu publikoen eskubideak eta eginbeharrak. Bateraezintasunak. Ordainsariak. Administrazio-egoerak. Diziplina-araubidea. Funtzionarioen negoziazio kolektiboa.
20.– Administrazio publikoen zerbitzuan diharduten langile lan-kontratudunak. Hautaketa. Eskubideak eta eginbeharrak. Lan-kontratua: edukia, iraupena, etetea eta azkentzea. Lan-kontratu motak.
21.– Gizarte Segurantza. Araubide orokorra. Afiliazioa eta kotizazioa. Babes-ekintza. Kontingentziak eta prestazioak.
22.– Lan-arriskuen prebentzioa. Helburua. Eskubideak eta betebeharrak: laneko arriskuetatik babesteko eskubidea. Prebentzio‑jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza. Datuak bistaratzeko pantailak.
23.– Aurrekontua: Kontzeptua, izaera eta motak. Printzipio iradokitzaileak. Lege gisa izapidetzea. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontu-sistema. Euskal Autonomia Erkidegoko kontabilitate publikoa.
24.– Gastu publikoa: Kontzeptua eta motak. Gastu publikoaren ondorio ekonomikoak. Aurrekontua gauzatzea: egin beharreko eragiketak. Gastuen kudeaketa. Aurrekontuaren aldaketak. Aurrekontuaren likidazioa eta kontuak ematea. Aurrekontuaren kontrola. Kontabilitatea kontrolatzeko bitartekari gisa.
25.– Diru-sarrera publikoak: Kontzeptua eta motak. Euskal Autonomia Erkidegoaren diru-sarrerak. Tasak eta prezio publikoak eta pribatuak.
26.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-publikoaren laguntzen eta dirulaguntzen araubidea: Arau erregulatzaileak. Dirulaguntzak emateko eskumena. Dirulaguntzaren xedea eta definizioa. Betekizunak eta printzipio orokorrak. Onuradunak eta haien betebeharrak. Dirulaguntzak emateko prozedurak. Dirulaguntza eta laguntza publikoak itzultzea.
27.– Gobernu irekia: Kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Gardentasuna: publizitate aktiboa eta informazio publikoa eskuratzea. Gobernu Ona. Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Eredua: Aurrerabide.
28.– Komunikazioa Administrazioan: Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa: Administrazio-hizkera ez-sexista. Idatzizko dokumentuen edukia eta aurkezpena. Ahozko komunikazioa: Komunikazioa eta arreta, aurrez aurre eta telefonoz. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.
29.– Berdintasuna: Testuingurua eta aurrekariak. Xedea eta helburua. Printzipio orokorrak: Tratu-berdintasuna; aukera-berdintasuna; aniztasuna eta diferentzia errespetatzea; genero-ikuspegia txertatzea; ekintza positiboa; sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea; ordezkaritza orekatua; eta lankidetza eta koordinazioa. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
30.– Datu pertsonalak babestea: Kontzeptuak: datu pertsonala eta datu pertsonalen tratamendua. Datu pertsonalen kategoria bereziak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan aplikatu beharreko araudia. Datu pertsonalen tratamenduari buruzko printzipioak. Datu pertsonalen tratamenduaren legitimizazio-oinarriak. Tratamenduaren arduraduna eta tratamenduaren eragilea. Herritarren eskubideak, datu-babesari dagokionez. Erantzukizun proaktiboa.