Egoitza elektronikoa

Adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia segurtasun administrazioko langile lan-kontratudunen eremuan

Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
Lehiaketa:
Adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia segurtasun administrazioko langile lan-kontratudunen eremuan
Lanpostua:
Bi lanpostu eskaini dira
Plaza-kopurua:
Bi dotazio eskaini dira
Plaza-banaketa:

Jarraian, eskaintzen diren lanpostuei buruzko informazioa jasotzen da.

"Eranskina" zutabean lanpostuan agertzen den esteka (... eranskina) sakatuz , lanpostuari dagozkion oinarri espezifikoak jasotzen dituen fitxara sartu ahal izango zara.

"Gaiak" zutabean lanpostuan agertzen den esteka (Gaiak) sakatuz , lanpostuari dagozkion probak egiteko gaiak jasotzen dituen fitxara sartu ahal izango zara.

Kodea

Lanpostua

Plazak

Taldea

Eranskina

Titulazio betekizuna

Destinoa

Gaiak

3732/1

Mendekoa

1

V

II Erasnkina

Eskola-ziurtagiria

Giza Baliabieen Zuzendaritza - Erandio

Gaiak

3161/13

Ostalaritzako laguntzailea

1

V

III Eranskina

Eskola-ziurtagiria

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia – Vitoria-Gasteiz

Gaiak

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:

Eskola-ziurtagiria

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara jakitea ez da betekizuna lanpostu honetarako derrigortasun data igarita es duelako.

Beste baldintza batzuk:

 

a) Foru-aldundietako organo eskudunak, IMSERSOk edo baliokideren batek ziurtatutako % 33ko edo hortik gorako adimen-desgaitasuna aitortuta izatea.

b) Europar Batasuneko edozein estatu kidetako nazionalitatea izatea.

c) Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek, nazionalitatea edozein dela ere, zuzenbidez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoek, eta, ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.

d) Aurreko paragrafoetan sartzen ez diren eta Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek parte hartu ahal izango dute.

e) Deitutako lanpostuei dagozkien zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea; Prebentzio Zerbitzuak egiaztatuko du hori, lan-kontratua sinatu aurretik. Hori guztia, alde batera utzi gabe urriaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginean jasotako aurreikuspenak aplikatzea.

f) 16 urte beteta izatea eta ohiko erretiro-adina beteta ez izatea.

g) Inongo administrazio publikotako zerbitzutik edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoetatik bereizi ez izana, diziplina-espediente bidez.

h) Ebazpen judizial bidez erabateko edo berariazko desgaikuntzarik ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko edo, lan-kontratudunen kasuan, bereizitako edo desgaitutako enplegu edo kargu publikoan betetzen ziren eginkizunen antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokideren batean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

i) Indarrean dagoen araubidearen arabera, legezko ezintasun- edo bateraezintasun-kausaren batean ere ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.

j) Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordainduta izatea, oinarri orokor hauen 5.6 atalean adierazitakoaren arabera.

k) Eskola-ziurtagiria izatea eskatzen da

Baldintza betetzeko titulazioaren alegazioa eskaerak aurkezteko epean egindako deklarazioaren bidez egingo da

Oharrak:

Aukeraketa-sistema aukeraketa-sistema izango da, eta 2 ariketa egingo dira, derrigorrezkoak eta baztertzaileak. Oposizio-fasean lortutako azken puntuazioari euskararen ezagutzari dagokion puntuazioa gehituko zaio.

 

a) Lehenengo ariketa:

 

-  Gehienezko puntuazioa: 60 puntu

-   Proba gainditzeko gutxieneko puntuazioa: 30 puntu

 

b) Bigarren ariketa:

- Gehienezko puntuazioa: 30 puntu

- Proba gainditzeko gutxieneko puntuazioa: 15 puntu

c) Gehienezko puntuazioa euskararen ezagutza egiaztatzeagatik: 4,5 puntu.

 

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabide elektronikorako sarbidea eta hautaketa-prozesuaren jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkeztuko da Enplegu Publikoaren Atarian, helbide elektriniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/, bete bitartean emango zaizkizun argibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak onartutako baliabideetako baten bidez identifikatu beharko zara (https://www.euskadi.eus/identifikazio-bitarteko elektronikoak-onartuak/web01-sede/es /), edo, eskabidea bete ondoren, aplikazioak berak emandako aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideetarako, identifikazio elektronikorako onartutako baliabideetako bat eduki beharko da.

Abisuak
Berriak:
  • Segurtasun-Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetarako enplegua finkatzeko salbuezpenezko prozesuen deialdian aplikatzen den tasaren ordainketan salbuezpena edo hobaria aplikatzea

    Segurtasun Sailak eta AVPEk deitutako hautaketa-prozesuetan izena emateko ordaindu beharreko tasa 20,27 €-koa da. Tasa hori osorik ordaindu beharko da eskaera egiten den unean.

    Hautaketa-prozesuetan izena emateagatiko tasen ordainketan salbuespena edo hobaria zehazten duten inguruabar jakin batzuk daude, hala nola:

    1. % 33ko minusbaliotasun-maila edo handiagoa duten pertsonek, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera.
    2. Gutxienez deialdia egin baino hilabete bat lehenagotik (kasu honetan, 2025eko urtarrilaren 3a baino lehenagotik) enplegu-eskatzaile gisa agertzen diren pertsonak. Horretarako, bi dokumentu aurkeztu beharko dituzte egoera hori egiaztatzeko:
      • Egoera hori Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoak emango duen ziurtagiri baten bidez egiaztatuko da. Gainera, epe horretan ez dute enplegu-eskaintza egokirik baztertu behar, eta ez diote uko egin sustapen-, prestakuntza- edo birmoldaketa-ekintza profesionaletan parte hartzeari, justifikatutako arrazoirik izan ezean.
      • eta, era berean, ez izatea Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino errenta handiagorik hileko zenbaketan. Egoera hori zinpeko aitorpen baten bidez egiaztatuko da, eta bertan baieztatuko da ez dela jasotzen lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagorik.
    3. Familia ugariak, Familia ugaria babesteko 40/2003 Legearen 12.1.c. Horretarako, eguneratutako titulua aurkeztu beharko dute.
      • % 100 kategoria bereziko familietako kideak.
      • % 50 kategoria orokorreko familietako kideak.

    Salbuespena edo hobaria eragin duten inguruabarretako bat betetzen duen eskatzaileak erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio lehen lehendakariordeari eta Segurtasuneko sailburuari, salbuespenaren edo hobariaren xede den zenbatekoa itzultzeko eskatuz. Horretarako, nahitaezkoa izango da dagokion egiaztagiriak aurkeztea. Erreklamazio hori:

    • Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Langileen Arlora Larrauri-Mendotxe Bidea, 18, 48950 Erandio, Bizkaia helbidera.
    • edo, enplegua finkatzeko prozesurako gaitutako postontzi funtzionalera bidali beharko da: epe-segurtasuna@seg.euskadi.eus

    Erreklamazioa aurkezteko epea hilabete batekoa da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita (2025/02/28tik).

    Jarraian, erreklamazio-eredu (PDF, 191 KB)erreklamazio-eredu (PDF, 191 KB) bat erantsi da