Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 17koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Estaños Matiena, S.A. enpresak Zumaiako (Gipuzkoa) udalerrian sustatzen duen Metalen azalen tratamendua jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu duen proiektua jendaurrean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 3308
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/17
  • Argitaratze-data: 2014/07/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hau posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 5/2013 Legearen bidez aldatu zen lege hori ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren 1. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Estaños Matiena, S.A. enpresak 2014ko maiatzaren 23an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen baimen bateratua eskatu zion, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz, Estaños Matiena, S.A. enpresak Zumaia (Gipuzkoa) udalerrian sustatzen duen metalen azalen tratamendua jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu duen proiektua jendaurrean jarri beharra dago.

Honako xedapen hauek aztertu dira: Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; 16/2002 Legea aldatzen duen ekainaren 11eko 5/2013 Legea; Emisio Industrialen Erregelamendua onartzen duen eta Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2012ko Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Hondakinen eta kutsatutako lurzoruen uztailaren 28ko 22/2011 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den beste legedia. Horrenbestez, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik