Arautegia

Inprimatu

42/2011 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako zenbait erabaki argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 259
  • Xedapen-zk.: 42
  • Xedapen-data: 2011/11/30
  • Argitaratze-data: 2012/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzaren Kontseiluak zenbait erabaki hartu zituen 2011ko maiatzaren 31n, ekainaren 7an, uztailaren 12an, irailaren 20an eta urriaren 26an egindako bilkuretan, eta horiek zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 31ko Erabakia, Bilboko tranbiaren Basurtu-La Casilla tarteko komunikazio, tranbia-seinaleztapen, bide-seinaleztapen eta energia-proiektuen inguruko obrak egin eta zuzentzeko lana Euskal Trenbide Sareari ematen diona (I. eranskina).

Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 31ko Erabakia, Leioa eta Barakaldoko tranbia eraiki, finantzatu, ustiatu eta mantentzeko, zerbitzu publikoak kudeatzeko diren kontratuen inguruko hainbat jarduera Euskal Trenbide Sareari ematen diona (II. eranskina).

Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2011ko ekainaren 7ko Erabakia, Bilbon Zorrotzaurre berroneratu behar dutela eta, tranbiarentzako zubi bat eraiki ahal izateko behar diren proiektu eta azterlan geoteknikoak egiteko lana Euskal Trenbide Sareari ematen diona (III. eranskina).

Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2011ko ekainaren 7ko Erabakia, Bilboko metropoli-trenbiderako proiektu eta obren inguruan 2011n egin beharreko hainbat lan Euskal Trenbide Sareari ematen diona (IV. eranskina).

Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2011ko ekainaren 7ko Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko tranbia-programako 2011ko hainbat lan Euskal Trenbide Sareari ematen diona (V. eranskina).

Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2011ko uztailaren 12ko Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2016 epean egin beharreko hainbat lan Euskal Trenbide Sareari ematen diona (VI. eranskina).

Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2011ko irailaren 20ko Erabakia, Jundiz eta Lezoko terminal logistikoak lurralde eta hirigintza aldetik ondo txertatzeari buruzko, eta terminal horiek garatu ahal izateko beharrezkoak diren merkatu logistikoaren gaineko azterlanak egitea Euskal Trenbide Sareari ematen diona (VII. eranskina).

Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2011ko urriaren 26ko Erabakia, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari Ekuadorko Cuencako Udalarekin Cuenca hirian garraio masiboko sistemaren (Lau ibaietako tranbia- korridorearen) inguruko azterlan osagarriak eta oinarrizko ingeniaritzarako laguntza teknikoko kontratua sina dezan agintzen diona (VIII. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.f) artikuluaren arabera, azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatu baitzen, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari dagokio lurreko garraioaren azpiegituretako obrak zuzendu, ikuskatu eta kontrolatzea.

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.4 artikuluaren arabera, entearen helburuetan sartzen da, Jaurlaritzak haren gain uzten duen eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun.

Era berean, 6/2004 Legearen 16. artikuluak Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea entearen baliabide ekonomikoak zehaztean ditu, eta d idatzi-zatian, esaterako, legeekin bat etorriz eskura litzakeen diru-laguntza, ekarpen eta donazioak jasotzen ditu.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluak esaten duenez, «Administrazioko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen eskumeneko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak administrazio bereko edo beste bateko organoen edo erakundeen eskuetan jar daitezke, eraginkortasunari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago».

Arau horren arabera, kudeatzeko gomendioa administrazio bereko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen artean egiten bada, administrazio horren arauetan ezarritakoari begira formalizatuko da; halako araurik ez badago, berriz, esku hartzen duten organo edo erakundeek berariaz hartuko duten erabaki baten bidez.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2011ko martxoaren 3ko ebazpenen bidez, Bilboko tranbiaren Basurtu-La Casilla tarteko komunikazio, tranbia-seinaleztapen, bide-seinaleztapen eta energiaren inguruko proiektuak onartu dira.

Proiektu horiei dagokienez, arrazoi teknikoak eta materialak direla medio, obra horiek Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen esku uztea da zentzuzkoena, baldin eta interes publikoak lortzeko eraginkorrago izan nahi bada.

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak bere finantza-baliabideen kontura egingo ditu Bilboko tranbiaren Basurtu-La Casilla tarteko komunikazio, tranbia-seinaleztapen, bide-seinaleztapen eta energiaren inguruko proiektuetako obrak, eta finantza-baliabide horien artean sartuko direlarik beste erakunde edota entitate batzuekin sinatzen dituen hitzarmenen ondorioz lortzen dituenak.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honakoa erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari ematea Bilboko tranbiaren Basurtu-La Casilla tarteko ondoko obra hauek egien eta zuzentzeko lana:

Bilboko tranbiaren Basurtu-La Casillako tarteko bide-seinaleztapenerako sistema.

Bilboko tranbiaren Basurtu-La Casillako tarteko egungo argindar-azpiegitura handitzea.

Bilboko tranbiaren Basurtu-La Casillako tarteko tranbia-seinaleztapenerako sistema eta ustiapenaren kudeaketa-sistema.

Bilboko tranbiaren egungo sarearen trazaduraren luzapenerako komunikazio-sistema.

Bigarrena. Kudeaketaren xede diren jarduerak bere baliabide ekonomikoak erabiliz burutuko ditu Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak. Kudeatzeko gomendio horrek ez du esan nahi, ordea, ez eskumenaren titulartasuna, ez eskumen horretaz baliatzeko funtsezko elementuak lagatzen direnik.

Hirugarrena. Gomendio honek, egin beharreko lan guztiak bukatu arte izango du indarra.

Laugarrena. Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.»

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.f artikuluaren arabera, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari dagokio lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako obrak zuzendu, ikuskatu eta kontrolatzea.

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.4 artikuluaren arabera, entearen helburuetan sartzen da, Jaurlaritzak haren gain uzten duen eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun, eta bereziki, azterlan eta proiektuak idaztearekin zerikusia duten eginkizunak.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluak esaten duenez, «Administrazioko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen eskumeneko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak administrazio bereko edo beste bateko organoen edo erakundeen eskuetan jar daitezke, eraginkortasunari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago».

Arau horren arabera, kudeatzeko gomendioa administrazio bereko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen artean egiten bada, administrazio horren arauetan ezarritakoari begira formalizatuko da; halako araurik ez badago, berriz, esku hartzen duten organo edo erakundeek berariaz hartuko duten erabaki baten bidez.

Leioa eta Barakaldoko tranbia eraiki, finantzatu, ustiatu eta mantentzeko zerbitzu publikoaren kudeaketa lizitatzeko behar den dokumentazioa prestatzeko jarduera material edo teknikoei dagokienean, arrazoi tekniko eta materialengatik, jarduketa horiek Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari ematea da zentzuzkoena, baldin eta interes publikoak lortzeko eraginkorrago izan nahi bada.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honakoa erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari ematea Leioa eta Barakaldoko tranbia eraiki, finantzatu, ustiatu eta mantentzeko zerbitzu publikoa lizitatu eta esleitzearen inguruan Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari kontratazio publikoaren arloan berez dagozkion eskumenen gaineko jarduera material edo tekniko-juridikoak.

Bigarrena. Kudeaketa-gomendio hori burutzeko baldintza zehatzak erabaki honen eranskinean datoz jasota.

Hirugarrena. Akordio hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.»

  1. Gomendioaren xedea.

    Kudeaketa-gomendio honen xedea da Leioa eta Barakaldoko tranbia eraiki, finantzatu, ustiatu eta mantentzeko zerbitzu publikoaren inguruko kontratazioak burutzen laguntzeko lanak nola egin behar diren zehaztea.

  2. Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak. Definizioak.

    Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak finkatu aurretik, zenbait figura juridiko definitzea komeni da:

    Administrazioa:

    Eusko Jaurlaritza. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila. Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.

    Enkarguaren zuzendaria:

    Administrazioak izendatuko du enkarguaren zuzendaria, eta Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzaren esanetara lan egingo du. Lanen zailtasunaren arabera, enkarguaren zuzendariak talde tekniko bat bildu ahal izango du aholkuak eman diezazkion, eta, behar izanez gero, zuzendariaren izenean ere jardun ahal izango du talde horrek.

    Euskal Trenbide Sarea SA (aurrerantzean, ETS):

    Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mende dagoen zuzenbide pribatuko ente publikoa, agiri honetan adieraziko diren lanak egingo dituena.

    ETSren ordezkaria:

    Goi mailako teknikaria izango da, eta ETSk berak izendatuko du lanen koordinazio teknikoa burutzeko, eta Administrazioaren aurrean ETSren izenean jarduteko. ETSko talde guztiak ordezkari horren esanetara lan egingo du. Ordezkariak, enkarguaren zuzendariak eskatzen dion guztietan zuzenean emango dizkio azalpenak.

  3. Lana egiteko era.

    Hilean behin, gutxienez, ETSk idatziz emango dio enkarguaren zuzendariari ordura arte egindako lan guztien berri, eta aurrera egiteko behar diren aginduak eskatuko dizkio.

    ETSk agindu edo erabakiren bat eskatzen duen guztietan, eskariarekin batera, bere ustez egokiena iruditzen zaiona proposatu beharko du.

    Enkarguaren zuzendariaren talde teknikoak noiznahi ikuskatu ahal izango du lanak nola doazen, ETSren bulegoetan.

    Ikuskapenaren ondorio diren ohar edo aginduak enkarguaren zuzendariak jakinaraziko dizkio esleipendunari.

  4. ETSk kontratazio arloan egin beharreko lanak.

    ETSk Leioa eta Barakaldoko tranbia eraiki, finantzatu, ustiatu eta mantentzeko zerbitzu publikoaren kudeaketa-kontratua lizitatzeko baldintzen orriak prestatzen eta egokitzen lagunduko dio Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari, eta laguntza, administrazioaren arlokoa, nahiz teknikoa izango da.

    Atal honetan sartzen da baldintzen orrietako klausulak eta zerbitzu publikoaren kudeaketa-kontratua lizitatzeko behar den beste dokumentu idaztea.

    Behin baldintzen orrien zirriborroak eta behar den dokumentazio osagarria prestatutakoan, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari dagokio horiek ofizial egitea edo egoki iritzitako zuzenketak egitea, eta ondoren onartzea.

    ETSk baldintzen orriak eta dokumentazio osagarria prestatzeko jarri duen taldek gero ere lehiaketan parte hartzen dutenen esanetara egongo da, parte hartzeko eskabidea aurkezteko denboran zalantzarik edo galderarik badute, horiek argitzeko.

    Geroago, ente publikoak sailari laguntza ematen jarraituko du, lizitatzaileei dagokienean, espedientea izapidetzen den bitartean sortzen diren arazo teknikoei erantzuteko, lizitaziorako behar diren dokumentu osagarriak ere idatziko dituzte, eta interesdunek kontratu eta entregatutako gainerako agirien gainean egindako galdera eta iradokizunei erantzungo diete.

    Era berean sailak, lizitazio-espedientea izapidetzeko tartean, eskatzen dizkion gainerako dokumentuak ere idatziko ditu, eta sailarekin elkarlanean jardungo du, betiere eskatzaile guztien aukera berdintasuna bermatzeko moduan.

    Lizitazioko gutun-azalak irekitakoan, ETSko teknikariek lizitaziora onartu diren eskaintza eta proposamenak aztertu, analizatu eta homogeneizatzen lagunduko duten egingo dituzte.

    Egitekoen sorta honetan honako hauek sartzen dira: konparazio-taulak prestatzea; baldintzen orrietan finkatutako lehentasunei jarraituz baremoak aplikatzea; eta, beharrezkoa den neurrian, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari enpresa lizitatzaileekin izan nahi dituen elkarrizketetarako eta kontsulta eta argibideetarako laguntza teknikoa eskaintzea.

    Izapide horiek kontratua esleitzeko proposamen-txostenarekin amaituko dira. Txosten horretan Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak erabakiak hartu ahal izateko behar dituen irizpen-osagai adierazgarrienak jasoko dira.

  5. Lanen finantzaketa.

    ETSk kudeaketa-gomendio honen ondorioz egin behar dituen lanen kostua enteak bere gain hartuko du eta bere baliabideetatik ordainduko du.

  6. Gomendioaren epea.

    Kudeaketa-gomendioa ETSk esleipen-proposamena egindakoan amaitutako da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.f) artikuluaren arabera, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari dagokio lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako obrak zuzendu, ikuskatu eta kontrolatzea.

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.4 artikuluaren arabera, entearen helburuetan sartzen da, Jaurlaritzak haren gain uzten duen eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun, eta bereziki, azterlan eta proiektuak idaztearekin zerikusia duten eginkizunak.

Era berean, 6/2004 Legearen 16. artikuluak Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea entearen baliabide ekonomikoak zehaztean ditu, eta d idatzi-zatian, esaterako, legeekin bat etorriz eskura litzakeen diru-laguntza, ekarpen eta donazioak jasotzen ditu.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluak esaten duenez, «Administrazioko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen eskumeneko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak administrazio bereko edo beste bateko organoen edo erakundeen eskuetan jar daitezke, eraginkortasunari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago».

Arau horren arabera, kudeatzeko gomendioa administrazio bereko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen artean egiten bada, administrazio horren arauetan ezarritakoari begira formalizatuko da; halako araurik ez badago, berriz, esku hartzen duten organo edo erakundeek berariaz hartuko duten erabaki baten bidez.

Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren arteko borondate-akordioaren arabera, Bilbon Zorrotzaurre biziberritu eta garatzeko hainbat jarduketa burutuko dira.

Agiri horretan hainbat gairen inguruan akordioak adosteko beharra justifikatzen da, besteak beste, tranbiaren trazadurari, kotxetegi eta tailerrei, eta kanal bat eta zubi bat irekitzeari dagokionean.

Kanala ireki eta zubi bat eraikitzearen inguruan, bi erakundeek adostu dute Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak sarrera-zubiaren proiektua egingo duela, eta zubia egiteko obra eta zuzendaritza fakultatiboa ere hark kontratatuko dituela.

Orain egin behar diren proiektuak eta azterlan geoteknikoak burutzeko 271.400 euro beharko dira.

Proiektu eta azterlan horiei dagokienean, arrazoi teknikoak eta materialak direla medio, obra horiek Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen esku uztea da zentzuzkoena, baldin eta interes publikoak lortzeko eraginkorrago izan nahi bada.

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak bere finantza-baliabideen kontura egingo ditu tranbiarentzako Zorrotzaurreko zubia eraikitzeko behar diren proiektu eta azterlan geoteknikoak, finantza-baliabide horien artean sartuko direlarik beste erakunde edota entitate batzuekin sinatzen dituen hitzarmenen ondorioz lortzen dituenak.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honakoa erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari ematea, Bilbon Zorrotzaurre biziberritu behar dutela eta, tranbiarentzako Zorrotzaurreko zubia eraikitzeko behar diren proiektu eta azterlan geoteknikoak. Kudeatzeko gomendio horrek ez du esan nahi ordea, ez eskumenaren titulartasuna, ez eskumen horretaz baliatzeko funtsezko elementuak lagatzen direnik.

Bigarrena. Kudeaketaren xede diren jarduerak bere baliabide ekonomikoak erabiliz burutuko ditu Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak.

Hirugarrena. Gomendio honek, egin beharreko lan guztiak bukatu arte izango du indarra.

Laugarrena. Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.»

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.g) artikuluak Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzaren esku uzten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Bilboko metropoli-trenbidearen gainean dituen eskumenetan sartzen diren proiektuak, obrak eta gainerako jarduketak.

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.4 artikuluaren arabera, entearen helburuetan sartzen da, halaber, Jaurlaritzak haren gain uzten duen eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun, eta bereziki, azterlan eta proiektuak idaztearekin zerikusia duten eginkizunak.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluak esaten duenez, «Administrazioko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen eskumeneko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak administrazio bereko edo beste bateko organoen edo erakundeen eskuetan jar daitezke, eraginkortasunari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago».

Arau horren arabera, kudeatzeko gomendioa administrazio bereko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen artean egiten bada, administrazio horren arauetan ezarritakoari begira formalizatuko da; halako araurik ez badago, berriz, esku hartzen duten organo edo erakundeek berariaz hartuko duten erabaki baten bidez.

Bilboko metropoli-trenbideko proiektuak egiteko, eta proiektuen eta obren jarraipena egin eta kontrolatzeko burutu beharreko jarduera material, tekniko eta zerbitzuzkoei dagokienean, arrazoi tekniko eta materialengatik, jarduketa horiek Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari gomendioan ematea da zentzuzkoena, baldin eta interes publikoak lortzeko eraginkorrago izan nahi bada.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honakoa erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa. 2011n Bilboko metropoli-trenbideko proiektuak idatzi, eta horien jarraipena egin eta kontrolatzeko, eta obren jarraipena egin eta kontrolatzeko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren eskumenekoak diren jarduera material, tekniko, juridiko eta zerbitzuzkoen kudeaketa Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari gomendioan ematea. Kudeatzeko gomendio horrek ez du esan nahi, ez eskumenaren titulartasuna, ez eskumen horretaz baliatzeko funtsezko elementuak lagatzen direnik.

Bigarrena. Kudeaketa-gomendio hori burutzeko baldintza zehatzak erabaki honen eranskinean datoz jasota.

Hirugarrena. Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.»

  1. Gomendioaren xedea.

    Kudeatzeko gomendio honen xedea da 2011n zehar Bilboko metropoli-trenbideko proiektuak eta obrak egiteko, eta haien jarraipena egin eta kontrolatzeko lanetan bete beharreko baldintza teknikoak zehaztea.

  2. Administrazioaren eta euskal trenbide sarearen arteko harremanak. Definizioak.

    Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak finkatu aurretik, zenbait figura juridiko definitzea komeni da:

    Administrazioa:

    Eusko Jaurlaritza. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila. Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.

    Enkarguaren zuzendaria:

    Administrazioak izendatuko du enkarguaren zuzendaria, eta Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzaren esanetara lan egingo du. Lanen zailtasunaren arabera, enkarguaren zuzendariak talde tekniko bat bildu ahal izango du aholkuak eman diezazkion, eta, behar izanez gero, zuzendariaren izenean ere jardun ahal izango du talde horrek.

    Euskal Trenbide Sarea SA (aurrerantzean, ETS):

    Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mende dagoen zuzenbide pribatuko ente publikoa, agiri honetan adieraziko diren lanak egingo dituena.

    ETSren ordezkaria:

    Goi mailako teknikaria izango da, eta ETSk berak izendatuko du lanen koordinazio teknikoa burutzeko, eta Administrazioaren aurrean ETSren izenean jarduteko. ETSko talde guztiak ordezkari horren esanetara lan egingo du. Ordezkariak, enkarguaren zuzendariak eskatzen dion guztietan zuzenean emango dizkio azalpenak.

  3. Lana egiteko era.

    Hilean behin, gutxienez, ETSk idatziz emango dio enkarguaren zuzendariari ordura arte egindako lan guztien berri, eta aurrera egiteko behar diren aginduak eskatuko dizkio.

    ETSk agindu edo erabakiren bat eskatzen duen guztietan, eskariarekin batera, bere ustez egokiena iruditzen zaiona proposatu beharko du.

    Enkarguaren zuzendariaren talde teknikoak noiznahi ikuskatu ahal izango du lanak nola doazen, ETSren bulegoetan.

    Ikuskapenaren ondorio diren ohar edo aginduak enkarguaren zuzendariak jakinaraziko dizkio esleipendunari.

  4. Aurrekariak, erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra.

    Kontratu honen baitan Bilboko metropoli-trenbidearen 1. eta 2. lineetako proiektuak eta obrak egiteko eta horien jarraipena eta kontrola egiteko behar diren lan guztiak sartuko dira; hona hemen egiteko horiek zehazteko oinarri gisa hartu ditugun azterlan eta proiektu nagusiak

    Bilboko metropoli-trenbidea eraikitzeko plana.

    Bilboko metropoli-trenbidearen proiektu funtzionala.

    Diseinu arkitektonikorako irizpideak

    Trazadura eta eraikuntza-proiektuak

    Geltokien arkitektura-proiektuak

    Ekipo elektromekanikoetarako proiektuak.

  5. ETSk egin beharreko lanak.

    ETSk egin beharreko lanak honela sailka daitezke:

    1. Metro proiektuaren plangintza eta kontrol orokorra.

      Atal honek Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak Bilboko metropoli-trenbidearen inguruan izenpetutako kontratu guztien jarraipen eta koordinazio-lanak hartzen ditu, bai proiektuak egiteko aholkularitza-kontratuena, bai eta eraikuntzakoena, kontratu horien ondorio diren plan partzialena barne.

      Kontua da aldizka, kontratuen arduradunekin batera, kontratu bakoitzaren programen jarraipena egitea eta eguneratzea, eskura dagoen informazioa bateratzea, eta, aurretik finkatutako helburuak kontuan izanik, aurkezpen xume eta koherente bat atontzea, ulertzeko eta kontrolatzeko erraza gerta dadin; hartara, erabaki zuzentzaileak unerik egokienean hartzeko modua eskaini ahal izango baita.

      Lan hori guztia egoera-txosten orokor batean jasoko da. Txosten hori, oraingoz, hilean behin egin beharko da, baina maiztasuna aldatu egin ahal izango da sailaren beharren arabera eta epeak edota prezioak aldatu beharra eragin dezaketen gorabeherarik gertatuz gero.

    2. Eusko Jaurlaritzak kontratatutako proiektuen gainbegiraketa eta ikuskapena.

      Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak sinaturiko aholkularitza-kontratuen ondorioz, enpresa esleipendunek egin beharreko jarduerak nola gauzatzen diren ikusteko behar diren lanak ere ETSk egingo ditu.

      Laburbilduz, eta lanen zerrenda itxi bat aurkezteko inolako asmorik gabe, hona hemen nabarmenenak:

      Abiaburuko datuak eta hipotesia aztertu eta enpresarekin eztabaidatu, bai proiektua oro har hartuta, bai eta proiektua osatzen duten elementu edo alderdi zehatzei dagokienean.

      Proiektu guztien jarraipena eta koordinazioa; horretarako, hilean behin gutxienez, lan-bilerak egin beharko dira.

      Enpresak aurkeztutako aurrerabideari buruzko agiriak gainbegiratu, alderdi nabarmenenak eztabaidatu eta, behar denean, argitzeko ohar teknikoak idatzi.

      Proiektuan jasotako jardueretan aurrera zenbateraino egin den ikuskatu, eta hileko ziurtagiriak prestatu, (enpresarekin baloratutako lanak eztabaidatu ondoren), eta aurrera egindakoak ehunetik zenbat hartzen duen zehaztu.

      Alternatiba-azterlanak eta diseinuaren zati batzuk aldatzea eskatzen dituzten alderdi partzialak berrikusteko txostenak eta ohar teknikoak prestatu.

      Konponbide partzialak, eta, azkenean, enpresak aurkezten duenean, proiektu osoa onartzeko txostenak egin.

      Kontratuen likidazio-agiriak aztertu eta enpresarekin eztabaidatu, likidatu eta ixteko proposamen-txostena barne.

      Proiektuaren alderdi guztiak metro proiektuaren eskema orokorrarekin koordinatu, batez ere enpresa baten baino gehiagoren artean egin beharreko tarte eta sektoretako ingeniaritza- eta arkitektura-taldeak.

      Lanen aurrerabideari buruzko programak, aurreikuspen-diagramak, gainbegiratu eta suspertu, eta epeak aldatzeko proposamena egin, horretarako arrazoirik bada.

      Hori ere tarteka egin beharreko egoera-txostenetan jasoko da.

    3. Azterlanak eta proiektu gehigarriak.

      ETS, zuzenean edo zeharka metro proiektuarekin erlazionaturik dauden eta Garraio Azpiegituraren zuzendariak agintzen dizkion txosten eta azterlan guztiak idazteaz arduratuko da.

      Obrak egin ahala beharrezko gertatzen diren urbanizazio-proiektuak, akaberakoak edo bestelakoak ere idatziko ditu.

      Bestetik, ETSk proiektuak gauzatu aurretik egin beharreko zuinketarako baliabide teknikoak eta giza baliabideak erraztuko ditu, proiektuetan jasotako obren lizitazioa egin baino lehen.

      Gainera, kontratatutako obren aldaketak eta obra osagarriak ere idatziko ditu ETSk.

    4. Eraikuntzaren kudeaketa.

      1. Obra zibilen zuzendaritza.

      Behin proiektu bateko obrak eraikitzeko kontratua esleitutakoan, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzak obra-zuzendari bat izendatuko du; obra-zuzendari horrek ETSren ordezkariaren esanetara jardungo du eta kontratu hori bete dadin zainduko du, bai alderdi teknikoei, bai alderdi ekonomikoei dagokienean, eta udal-agintariekiko eguneroko harremanak ere horren ardura izango dira.

      Obra-zuzendaria ETSren langilea izango da, eta, behar izanez gero, zuzendari-alboko baten eta aholkularitzarako talde tekniko baten laguntza izango du.

      Egitekoen artean, eraikuntza bera akuilatzeaz gain, kontratistarengandik jasotako agiri guztiak batu beharko ditu, egokiak diren ikusi, eskainitako epeekin bat datozen egiaztatu, argibide osagarriak eskatu eta egin beharreko obraren aurreikuspenei eutsi. Lan hori guztia obren aurrerabidearen hileko ziurtagirietan eta hileko txostenetan islatuko da.

      Obra-zuzendariak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren izenean jardungo du izaera formala duten zenbait jarduketatan; besteak beste, zuinketa-agiria sinatzekoan eta esleipendunak prezioak edo bestelako alderdi garrantzitsu batzuk aldarazteko aurkezten dituen iradokizunei buruzko lehenengo eztabaidetan.

      Halaber, obra-zuzendaria izango da jabearen ordezko teknikoa obrek ukitzen dituzten zerbitzu- eta hornidura-konpainiekin koordinatzeko izan beharreko elkarrizketa eta bileretan.

      Obrak zuzentzen laguntzeko talde tekniko bat izango du obra-zuzendariak, eta talde horren ardura izango da egunero-egunero obrak kontrolatu, kalitatea bermatu, geometriak eta zuinketa egin, saiakuntzak burutu eta obrak proiektuarekin bat datozela egiaztatzeko jarraipena egin, lan-oharrak idatzi, eta ziurtagiriak idatzi aurreko oharrak prestatzeko lana.

      2. Ekipamendu elektromekanikoetarako kontratuen zuzendaritza.

      Ekipamendu elektromekanikoak hornitu eta muntatzeko kontratu bakoitza esleitutakoan, ETSk bere gain hartuko du kontratu horien alderdi teknikoak eta ekonomikoak betetzen direla ikusteko jarraipen-lana.

      Lan horretan, fabrikazioaren, kalitatearen kontrolaren, muntaketaren eta frogen jarraipena sartzen da, kasu guzti-guztietan.

      Obra zibiletan bezalaxe, hornidura, fabrikazio eta muntaketarako kontratu guztiak hornidura-zuzendari batek gainbegiratu eta zuzenduko ditu. Zuzendari hori ere ETSko langilea izango da, eta, behar izanez gero talde tekniko bat izango du laguntzeko.

      3. Kontsultoretzak.

      Atal honetan eraikuntza-lanetan edo, are proiektuak idaztekoan, ingeniaritzaren arlo jakin batzuetako adituek parte hartzea eskatzen duten lan bereziak sartzen dira.

      Alde horretatik, ETSren egitekoa izango da arazoa ahalik eta gehien zehaztea, behar diren adituen baldintzak identifikatzea, eta arazoaren analisia kalitatezkoa izango dela bermatzeko moduko gaitasuna zein enpresa edo profesionalek duen ikertzea, betiere kontsultore-lan horiek koordinatuz eta gainbegiratuz, proiektuaren koherentzia orokorrari eusteko.

      Ildo horretatik, ETS arduratuko da arazoa zehaztu eta behar diren adituak hautatzeaz, eta aholkularitza-lanak koordinatu eta ikuskatuko ditu, proiektuaren koherentziari eutsi ahal izateko eta hasierako helburu nagusiarekiko kongruentea dela bermatzeko.

      Hona hemen kontsulten eta adituen beharra eskatuko duten proiektuetako arlo nagusiak:

      Geoteknia eta auskultazioa.

      Obra zibilak egitekoan, lurpean egin beharreko obrak izango direnez eta lurraren kalitatearen ezaugarriak aldakorrak direnez, egiturazko konponbideak egokitu beharra gertatu ohi da:

      Proiektuen diseinua indusketetan lurraren benetako baldintza geoteknikoetara egokitu behar da, eta batez ere eraikuntza-lanean, tunelak eraikitzeko NATM metodo austriarra ahalik eta hobekien erabili.

      Lurpeko indusketetako auskultazio-lanak egin, batez ere sekzio berezietan eta geltokietarako leizeetan, horiek inguruko eraikinen zimenduetan izan dezaketen eraginak diagnostikatu eta iragarri beharko dira.

      Obra zibila egiten den bitarterako arkitektura.

      Arestian aipatu bezala lurraren ezaugarriak aldakorrak direnez, akabera arkitektonikoaren xehetasunak egokitu beharra gertatzen da, eta horrek arkitekto-kontsultariak gertutik laguntzea eskatzen du, unean-unean sortutako arazoentzat konponbiderik aproposenak aurkitzeko.

      4. Obrek ukitutakoen kudeaketa.

      Herri barruan obrak egiten direnean, lurpean izan arren, beti ukitu ohi dira trafikoa, zerbitzuak eta bestelakoak.

      ETSk, erasandako horiek kudeatzeko ardura bere gain hartuko du, herritarrei ahalik eta enbarazu txikiena egiteko.

      Atal honetan honako egiteko hauek bereiz daitezke, arloka:

      Trafikoaren kudeaketa.

      Metroa egiteko obrak neurri handi batean lurpean egin beharrekoak dira, eta zeharkatu behar dituen herrietako sare urbanoa hain itxia izanik, normalean tunelak zulatzea erabaki da, obrek irauten duten bitartean lur-azalean ahalik eta eremu txikienak okupatzeko, eta okupatuko diren eremu horiek aukeratzerakoan ere trafikoari ahalik eta gutxien eragingo duten inguruetara jo da.

      Alabaina, geltoki inguruek, funtzionaltasunari begira, hiru motatako konexioak eskatzen dituzte, kaiak eta kalea lotzeko: bata, bidaiariak sartu eta irteteko, bestea, aireztapenerako, eta hirugarrena, mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat.

      Konexio horiek, kalean ahalik eta eraginik txikiena izateko modua aztertu bada ere, konponbideak beti ez dira nahi bezain malguak izaten, eta, aldi baterako bada ere, zirkulazioko erreiak okupatu beharra izaten da.

      ETS plangintzarik onena egiten saiatuko da, obren eragina ahalik eta gehien murrizteko, eta, zenbaitetan nahitaez sortuko diren ibilgailu-ilarak arintze aldera, trafikoarentzat alternatiba egokienak proposatzeko.

      Trafikoaren kudeaketarako eskema horren barruan, arlo horretan ardura duten udal-agintariekin harremanak izan beharko dira, arazo gehien non sor daitezkeen jakiteko, trafikoari dagokionean arazoak leku jakin batean pilatzea eragingo luketen aldi bereko obrarik ez egiteko, eta, zuzenean trafikorako alternatibak ez izan arren, trafiko hori oro har hobetzen lagun dezaketen alternatibak proposatzeko.

      Zerbitzuen kudeaketa.

      Obra zibileko proiektu bakoitzean behar bezala zehaztuta daude obrek erasandako zerbitzuak desbideratu eta lehengoratzeari buruzko xehetasunak. Horretarako kontuan izan dira kasuan kasuko zerbitzuak hornitu edo kudeatzen dituzten konpainiek emandako datuak, eta zerbitzu horiek non dauden ikusteko egin diren katak.

      ETSk zorrotz jarraituko ditu erasandako zerbitzuen zuinketa, desbiderapena eta lehengoratzeko lanak, eta kasuan kasuko enpresarekin batera koordinatuko du zein diren desbideratu eta lehengoratzeko konponbiderik egokienak, teknika eta ekonomiaren aldetik, betiere obra-kontratua bere osotasunean hartuta.

      Era berean, obra-kontratuetako lanen ondorioz, aurrez ezagutzen ez zen beste zerbitzuren bat agertuz gero, ETSk, beharrezkoa bada, zerbitzu hori desbideratzeko eta lehengoratzeko konponbidea adostuko du hornidura-konpainiarekin eta kontratistarekin. Kasuaren arabera, ETSk obra-zuzendariarekin aztertuko du ea aurreikusi gabeko lan horiek kontratuaren aurrekontuan eta obra-planean eraginik izango duten.

      Beste gorabehera batzuk.

      ETSk lan-eskema egokiak bilatu beharko ditu, obra koordinatzeko eta obrek zenbait gunetan (Renfe Operadoraren, EuskoTrenen edo Metroaren beraren) trenbidearen ustiapenean izango dituzten eraginak minimizatzeko.

      5. Laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketa.

      Atal honetan, obretako istripuak ahalik eta gehien murrizteko modua eskaintzen duten laneko segurtasun eta osasun mailei eutsi ahal izateko beharrezko diren prebentzio-lan guztien jarraipena egin eta suspertzeko lanak sartzen dira.

      ETSk, lehenengo eta behin, segurtasunari eta osasunari dagokionean kontratistaren memoria kritiko gisa jardungo du, eta segurtasun-teknikari baten bidez, aholkularitza eskainiko dio obra-zuzendariari, lan bakoitza edo obra-unitate bakoitzari ekin aurretik hartu beharreko prebentzio-neurrien inguruan.

      Proiektu bakoitzaren baldintza-agirian lanak hasi aurretik zer prozedura idatzi behar den adierazten denez, ETSk prozedura horiek idazten direla zaintzeaz aparte, hobekuntzak proposatuko ditu, formari nahiz edukiari dagokienean, eraginkorragoak izan daitezen eta segurtasun maila altuagoak erdiesten lagun dezaten.

      ETSren lan hori segurtasun- eta osasun-planen kudeaketari buruzko ikuskapen-txostenetan jasoko da.

      Gainera, ETSk prestakuntza egokia izango duen teknikari bat edo gehiago izan beharko ditu, obrak egiten diren bitartean edota obra-proiektua idazten den bitartean, segurtasuna eta osasuna koordinatzeko. Teknikari horiek, ETSren ordezkariak proposatu, eta Garraio Azpiegituraren zuzendariak izendatuko ditu.

      6. Kalitatea bermatzeko kudeaketa eta ingurumenaren kudeaketa.

      Atal honetan egitura, osagai eta instalazio guztiak, kontratu, kode, arau eta diseinurako zehaztapenei jarraituz eraikitzen direla egiaztatzeko behar diren ekintzen jarraipena egin eta suspertzeko lanak sartzen dira.

      ETSk kontratistek eta hornitzaileek kontratuaren hasieran aurkeztutako kalitatea bermatzeko planen auditore gisa jardungo du, eta kontratuen zuzendariei ebaluazio, iruzkin eta onarpenerako aholkuak emango dizkie.

      Lan hori, obrek dirauten artean edo obren fase bakoitzerako kontratistek aurkeztu beharreko kalitate-planetan ere burutu beharko da.

      Aldi berean, kalitate-plan bakoitzean jasotako ekintzak nola burutzen diren kontrolatuko du, eta lanen garapenaren arabera, jarduketa horiek egokitzeko proposatu ahal izango du, plan horiek eraginkorrak eta praktikoak izan daitezen, eta obrak kalitate hobekoak izaten lagun dezaten.

      Bestetik, ETSk arreta berezia jarriko du kontratuaren ondorioz egin beharreko lanak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko irizpideei jarraituz egin daitezen, eta arlo honetan indarrean dagoen legeria betetzen dela zainduko du.

      Honako alderdi hauek zainduko ditu bereziki:

      Aginpidea duen organoak kasuan kasuko obrarako onartutako ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenean jasotako kontrol eta zainketarako neurri guztiak eta jarduteko erak betetzen direla.

      Obra bakoitzerako kontratistak proposatu duen Kalitatea Bermatzeko Planean jasotako ingurumena kudeatzeko neurriak betetzen direla, eta indarrean dagoen legeriarekin eta araudiarekin bat datozela.

      Kontratu honetan aurreikusitako gainontzeko jarduera guztietan, ETSk arreta berezia jarriko du baliabide natural gutxiago erabiltzeko, zabor gutxiago sortzeko, zabor horiek hobeto kudeatzeko eta halakoak ahal den neurrian birziklatzeko.

    5. Kontratazioaren arloko laguntza.

      ETSk lehiaketa eta lizitazioetarako baldintzen orriak prestatu eta egokitzen lagunduko dio Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari; laguntza administrazioaren arlokoa, nahiz teknikoa izango da, eta laguntza tekniko horrek alderdi orokorrak nahiz zehatzak hartuko ditu bere baitan.

      Atal honetan honako egiteko hauek sartzen dira: kontratu bakoitzerako klausula bereziak idatzi, antzekoak diren kontratuetan ohikoak izan arren kasu bakoitzean argibideak eskatzen dituzten alderdiak zuzendu, eta proiektu batzuetako eta besteetako baldintzen orriak homogeneizatu, hortik aurrera aplikatzeko irizpideak bateratzeko.

      Behin baldintzen orriaren zirriborroa prestatutakoan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari dagokio ofizial egitea, edo beharrezkoak badira, zuzenketak egitea, eta lizitaziorako agirien artean sartu ahal izateko, onartzea.

      ETSren lana ordea, ez da kontratazioaren une horretan amaitzen, baldintzen orria prestatzen aritu den talde teknikoa lehiaketan parte hartu nahi duten kontratisten zerbitzura jarraituko baitu, eta haien iruzkinak jasoko ditu, aurrerantzean idatzi beharrekoetan argibide edo zuzenketa gisa baliagarriak gerta baitaitezke.

      Kontratistek eskaintzak prestatzeko duten epean, ETSk talde tekniko bat izango du lehiatzaileek aurkezten dizkioten kontsultei erantzuteko prest, betiere eskatzaile guztien aukera berdintasuna bermatuko duen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailarekiko lankidetza-eskemaren barruan.

      Lehiaketan parte hartu dutenen gutun-azalak irekitakoan, ETSko teknikariek, obra-zuzendari izateko aukeratutakoak zuzendu eta gainbegiratuta, beste egiteko sorta bati ekingo diote, lehiaketan parte hartzeko aurkeztu diren eskaintzak eta proposamenak aztertu, analizatu eta homogeneizatzeko.

      Egitekoen sorta honetan honako hauek sartzen dira: konparazio-taulak prestatzea; baldintzen orrietan finkatutako lehentasunei jarraituz baremoak aplikatzea; eta, beharrezkoa den neurrian, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari enpresa lizitatzaileekin izan nahi dituen elkarrizketetarako eta kontsulta eta argibideetarako laguntza teknikoa eskaintzea. Obra-kontratuak zuzentzeko lanaren hasierako fase hori kontratua esleitzeko proposamen-txostenarekin amaituko da. Txosten horretan Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak erabakiak hartu ahal izateko behar dituen irizpen-osagai adierazgarrienak jasoko dira.

    6. Beste erakundeetako gestioak eta haiekiko koordinazioa.

      Metroko obrak egiteko, espazio publikoak okupatu beharra dago, batzuetan aldi baterako, beste batzuetan behin betiko. Espazio publiko horiek, udalarenak, edota beste erakunde eta administrazio batzuenak izan daitezke, eta, hortaz, metro proiektua eta beste interes orokor batzuk uztartzeko koordinazio-neurriak hartu, eta gestioak egin beharko dira.

      Gainera, lehen esan bezala, obrak azalean, hau da, kalean ere badute eraginik, sarri udalaren zerbitzuekin edo hornidura-konpainienekin egiten dute topo, eta, alderdi horretatik ere, gestioak eta konponbiderik aproposenak aurkitzeko koordinazio-bilerak egin beharra izaten da. ETSk bere gain hartuko ditu ardura horiek.

    7. Desjabetzeen kudeaketaren arloko laguntza.

      Metroko obrek erasandako ondasun eta zerbitzuak aldi baterako okupatu edo desjabetzeko behar diren espedienteen inguruko lanak sartzen dira hemen. Lan horiek Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko lege-aholkularitzako zerbitzuekin elkarlanean burutuko dira.

      Lehenengo eta behin, proiektuetan bildutako datuak egiaztatu, eta, behar izanez gero, osatu egingo dira, desjabetzeko jardunbidean aurrerago egin beharreko izapideak erraztu eta arintze aldera; eta horrek identifikaziorako ikerketa lan sakona egitea eskatzen du.

      Ahalik eta datu gehien egiaztatutakoan, ETSk zerrenda ofizialak osatuko ditu, legeak eskatutako datu guztiekin, sailak argitara dezan.

      Atal honen barruan, ETSk bilerak izango ditu azalpenak eskatzen dituzten edota desjabetzearekin ados ez dauden interesdunekin, aurkeztutako alegazioak jaso eta aztertu egingo ditu, alegazio horiei erantzuteko aldeko eta kontrako argudioak emango ditu, eta jardunbidean aurreikusitako jarduketetarako laguntza juridikoa eta teknikoa eskainiko du.

      Eskatutakoari jarraituz, ondasun eta eskubideen balioespenak egiten parte hartuko du ETSk; interesdunek azaltzen dituzten argudioak entzungo ditu, eta ondoren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari horren aurrean zer-nolako jarrerak har ditzakeen adieraziko dio. Ondasun eta eskubideak desjabetzeko jardunbidearen arabera okupatu aurretik egin beharreko aktetan, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren izenean jardungo du.

      Lan horren emaitza bukaeran idazten diren adostasun-aktetan islatuko da.

    8. Jendearentzako etengabeko arreta- eta informazio-zerbitzua.

      Atal honetan jasotako lana gauzatzeko hiritarren informaziorako bulego finko bat edo gehiago jarriko dira, Bilboko metroa egiteko obren eta, oro har, proiektuaren inguruan sor daitezkeen kexak, kontsultak, iradokizunak eta antzekoak zentralizatzeko behar dituzten baliabide guztiekin. Bulegoetan Bilboko metroaren proiektua ondo ezagutzen duen jendea arituko da lanean, eta egiteko hori burutzeko behar dituzten agiriak izango dituzte.

      Pentsatzekoa da kontratu honek irauten duen bitartean, obren hasierekin edota inaugurazioekin batera, informazioa eta komunikazioa etengabe eskaintzeko era hori osatu beharra izatea, jarduketa jakin indartsuagoekin, hau da, argitalpenekin, erakusketekin, jarduketa zehatzen berri emateko kanpaina bereziekin.

    9. Ukitutakoen erreklamazioei buruzko txostenak idaztea.

      Bilboko metroa eraikitzeko proiektuak idatzi eta obrak egiten diren bitartean, herritarrek eta herritar-taldeek makina bat erreklamazio aurkeztu ohi dituzte Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailean, arrazoi desberdinek bultzatuta eta xehetasun maila desberdinarekin. ETSk erreklamazio horiek aztertzen lagunduko dio sailari, eta horrek eskatzen dizkion txostenak idatzi, eta bere profesionaltasunak eta Administrazioaren interesak agintzen dizkion ekintzak proposatuko ditu.

      2011n Bilboko metropoli-trenbidearen 2. linean Santurtzi-Kabiezes tarteko obrak, Ariz-Basauri tartekoak eta Maidaganen trenbidea lurperatzeko obrak egiten jarraituko da. Jendaurrera beste proiekturik ateratzea erabakiz gero, ETSk aurkeztutako alegazio guzti-guztiak aztertuko ditu, eta sailari emango dio horien berri, sailak dagokion Ebazpena idatz dezan.

      Horrela bada, ETS arduratuko da lan horietaz, eta horretarako behar dituen langileak aukeratuko ditu, mekanografia, delineazio, topografia eta gainetiko lan osagarrietarako behar dituenak barne.

      Lan horiek egiteko taldea honela osatuko da:

      Abokatu aditua

      Goi mailako teknikaria

      Maila ertaineko teknikaria

      Administraria

  6. Egindako lanen balioespena eta ordainketa.

    Emandako lanek, BEZa barne, lau milioi hirurehun eta bost mila eta laurehun (4.305.400) euro egingo dutela jotzen da; hona hemen kontzeptuei buruzko xehetasunak:

    (Ikus .PDF)

    Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak egiaztatutakoan. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.f) artikuluaren arabera, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari dagokio lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako obrak zuzendu, ikuskatu eta kontrolatzea.

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.4 artikuluaren arabera, entearen helburuetan sartzen da, halaber, Jaurlaritzak haren gain uzten duen eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun, eta bereziki, azterlan eta proiektuak idaztearekin zerikusia duten eginkizunak.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluak esaten duenez, «Administrazioko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen eskumeneko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak administrazio bereko edo beste bateko organoen edo erakundeen eskuetan jar daitezke, eraginkortasunari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago».

Arau horren arabera, kudeatzeko gomendioa administrazio bereko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen artean egiten bada, administrazio horren arauetan ezarritakoari begira formalizatuko da; halako araurik ez badago, berriz, esku hartzen duten organo edo erakundeek berariaz hartuko duten erabaki baten bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoko tranbia-programako proiektuak egiteko, eta proiektuen eta obren jarraipena egin eta kontrolatzeko burutu beharreko jarduera material, tekniko eta zerbitzuzkoei dagokienean, arrazoi tekniko eta materialengatik, jarduera horiek Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari ematea da zentzuzkoena, baldin eta interes publikoak lortzeko eraginkorrago izan nahi bada.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honakoa erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa. 2011n Euskal Autonomia Erkidegoko tranbia-programa burutu, jarraipena egin eta kontrolatzeko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren eskumenekoak diren jarduera material, tekniko, juridiko eta zerbitzuzkoak Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari ematea. Kudeatzeko gomendio horrek ez du esan nahi, ez eskumenaren titulartasuna, ez eskumen horretaz baliatzeko funtsezko elementuak, lagatzen direnik.

Bigarrena. Kudeaketa-gomendio hori burutzeko baldintza zehatzak erabaki honen eranskinean datoz jasota.

Hirugarrena. Akordio hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.»

  1. Gomendioaren xedea.

    Kudeatzeko gomendio honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko tranbia-programa burutu, eta haren jarraipena egin eta kontrolatzeko 2011ko lanak egiteko arauak zehaztea.

  2. Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak. Definizioak.

    Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak finkatu aurretik, zenbait figura juridiko definitzea komeni da:

    Administrazioa:

    Eusko Jaurlaritza. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila. Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.

    Enkarguaren zuzendaria:

    Administrazioak izendatuko du enkarguaren zuzendaria, eta Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzaren esanetara lan egingo du. Lanen zailtasunaren arabera, enkarguaren zuzendariak talde tekniko bat bildu ahal izango du aholkuak eman diezazkion, eta, behar izanez gero, zuzendariaren izenean ere jardun ahal izango du talde horrek.

    Euskal Trenbide Sarea SA (aurrerantzean, ETS):

    Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mende dagoen zuzenbide pribatuko ente publikoa, agiri honetan adieraziko diren lanak egingo dituena.

    ETSren ordezkaria:

    Goi mailako teknikaria izango da, eta ETSk berak izendatuko du lanen koordinazio teknikoa burutzeko, eta Administrazioaren aurrean ETSren izenean jarduteko. ETSko talde guztiak ordezkari horren esanetara lan egingo du. Ordezkariak, enkarguaren zuzendariak eskatzen dion guztietan zuzenean emango dizkio azalpenak.

  3. Lana egiteko era.

    Hilean behin, gutxienez, ETSk idatziz emango dio enkarguaren zuzendariari ordura arte egindako lan guztien berri, eta aurrera egiteko behar diren aginduak eskatuko dizkio.

    ETSk agindu edo erabakiren bat eskatzen duen guztietan, eskariarekin batera, bere ustez egokiena iruditzen zaiona proposatu beharko du.

    Enkarguaren zuzendariaren talde teknikoak noiznahi ikuskatu ahal izango du lanak nola doazen, ETSren bulegoetan.

    Ikuskapenaren ondorio diren ohar edo aginduak enkarguaren zuzendariak jakinaraziko dizkio esleipendunari.

  4. Aurrekariak, erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra.

    Kudeaketa-gomendio honek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tranbia-programa burutu, eta haren jarraipena egin eta kontrolatzeko behar diren lan guztiak hartuko ditu bere baitan, eta bereziki honako proiektu hauen ingurukoak:

    Barakaldoko tranbia.

    Leioa Unibertsitatea - Urbinaga tranbia.

    Bilboko tranbia - II. fasea.

  5. ETSk egin beharreko lanak.

    ETSk egin beharreko lanak honela sailka daitezke:

    1. Tranbia-programaren plangintza eta kontrol orokorra.

      Euskal Autonomia Erkidegoko tranbia-programako proiektu eta obren jarraipena eta koordinazioa sartzen da hemen; bai proiektuak egiteko aholkularitza-kontratuena, bai eta eraikuntzakoena, kontratu horien ondorio diren plan partzialena barne.

      Kontua da aldizka, kontratuen arduradunekin batera, enkargu bakoitzaren programen jarraipena egitea eta eguneratzea, eskura dagoen informazioa bateratzea, eta, aurretik finkatutako helburuak kontuan izanik, aurkezpen xume eta koherente bat atontzea, ulertzeko eta kontrolatzeko erraza gerta dadin; hartara, erabaki zuzentzaileak unerik egokienean hartzeko modua eskaini ahal izango baita.

      Lan hori guztia egoera-txosten orokor batean jasoko da.

    2. Azterlanak eta txostenak egitea.

      ETSk Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzak, agintzen dizkion txosten eta azterlan guztiak idatziko ditu; eskatutako agiriak emandako gaiarekin zuzenean nahiz zeharka erlazionaturikoak izan daitezke.

      Hainbat faseren barruan, proiektuak idaztekoan, jendaurrera ateratzekoan eta obrak eraikitzekoan, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak herritar eta kolektiboek aurkezten dituzten galdera eta alegazioei erantzuteko txostenak idatzi beharra izaten du.

      ETSk erreklamazio horiek aztertzen lagunduko dio sailari, eta horrek eskatzen dizkion txostenak idatzi, eta bere profesionaltasunak eta Administrazioaren interesak agintzen dizkion ekintzak proposatuko ditu.

      Era berean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak txosten teknikoak ere eskatu ahal izango dizkio, baldin eta gaiarengatik berarengatik ingeniaritzako arlo jakin bateko adituen parte-hartzea beharrezko bada.

      Alde horretatik, ETSren egitekoa izango da arazoa ahalik eta gehien zehaztea, behar diren adituen baldintzak identifikatzea, eta arazoaren analisia kalitatezkoa izango dela bermatzeko moduko gaitasuna zein enpresa edo profesionalek duen ikertzea, betiere kontsultore-lan horiek koordinatuz eta gainbegiratuz, proiektuaren koherentzia orokorrari eusteko.

    3. Informazio-azterlanak egitea eta proiektuak egin eta zuzentzea.

      Euskal Trenbide Sareak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak Euskal Autonomia Erkidegorako eskatzen dizkion tranbia-proiektuak idatziko ditu, eta Sailak hirugarrenei esleitutakoak zuzenduko ditu.

    4. Eraikuntzaren kudeaketa.

      Zerrenda itxi bat osatzeko inolako asmorik gabe, lan hauek egingo dira besteak beste:

      1. Obra zibilen eta ekipamenduen zuzendaritza.

      Behin obrak eraikitzeko kontratua esleitutakoan, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzak obra-zuzendari bat izendatuko du; obra-zuzendari horrek ETSren ordezkariaren esanetara jardungo du eta kontratu hori bete dadin zainduko du, bai alderdi teknikoei, bai alderdi ekonomikoei dagokienean, eta udal-agintariekiko eguneroko harremanak ere horren ardura izango dira.

      Obra-zuzendaria ETSren langilea izango da, eta, behar izanez gero, zuzendari-alboko baten eta aholkularitzarako talde tekniko baten laguntza izango du.

      Egitekoen artean, eraikuntza bera akuilatzeaz gain, kontratistarengandik jasotako agiri guztiak batu beharko ditu, egokiak diren ikusi, eskainitako epeekin bat datozen egiaztatu, argibide osagarriak eskatu eta egin beharreko obraren aurreikuspenei eutsi. Lan hori guztia obren aurrerabidearen hileko ziurtagirietan eta hileko txostenetan islatuko da.

      Obra-zuzendariak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren izenean jardungo du izaera formala duten zenbait jarduketatan; besteak beste, zuinketa-agiria sinatzekoan eta esleipendunak prezioak edo bestelako alderdi garrantzitsu batzuk aldarazteko aurkezten dituen iradokizunei buruzko lehenengo eztabaidetan.

      Halaber, obra-zuzendaria izango da jabearen ordezko teknikoa obrek ukitzen dituzten zerbitzu- eta hornidura-konpainiekin koordinatzeko izan beharreko elkarrizketa eta bileretan.

      Obrak zuzentzen laguntzeko talde tekniko bat izango du obra-zuzendariak, eta talde horren ardura izango da egunero-egunero obrak kontrolatu, kalitatea bermatu, geometriak eta zuinketa egin, saiakuntzak burutu eta obrak proiektuarekin bat datozela egiaztatzeko jarraipena egin, lan-oharrak idatzi, eta ziurtagiriak idatzi aurreko oharrak prestatzeko lana.

      2. Kontsultoretzak.

      Atal honetan eraikuntza-lanetan edo, are proiektuak idaztekoan, ingeniaritzaren arlo jakin batzuetako adituek parte hartzea eskatzen duten lan bereziak sartzen dira.

      Alde horretatik, ETSren egitekoa izango da arazoa ahalik eta gehien zehaztea, behar diren adituen baldintzak identifikatzea, eta arazoaren analisia kalitatezkoa izango dela bermatzeko moduko gaitasuna zein enpresa edo profesionalek duen ikertzea, betiere kontsultore-lan horiek koordinatuz eta gainbegiratuz, proiektuaren koherentzia orokorrari eusteko.

      Ildo horretatik, ETS arduratuko da arazoa zehaztu eta behar diren adituak hautatzeaz, eta aholkularitza-lanak koordinatu eta ikuskatuko ditu, proiektuaren koherentziari eutsi ahal izateko eta hasierako helburu nagusiarekiko kongruentea dela bermatzeko.

      3. Obrek ukitutakoen kudeaketa.

      Herri barruan obrak egiteak berekin dakar trafikoa, zerbitzuak eta bestelakoak ukitzea.

      ETSk, erasandako horiek kudeatzeko ardura bere gain hartuko du, herritarrei ahalik eta enbarazu txikiena egiteko.

      Egiteko horien artean sartuko dira:

      Trafikoaren kudeaketa.

      ETS plangintzarik onena egiten saiatuko da, obren eragina ahalik eta txikiena izan dadin, eta, zenbaitetan nahitaez sortuko diren ibilgailu-ilarak arintze aldera, trafikoarentzat alternatiba egokienak proposatzeko.

      Trafikoaren kudeaketarako eskema horren barruan, arlo horretan ardura duten udal-agintariekin harremanak izan beharko dira, arazo gehien non sor daitezkeen jakiteko, trafikoari dagokionean arazoak leku jakin batean pilatzea eragingo luketen aldi bereko obrarik ez egiteko, eta, zuzenean trafikorako alternatibak ez izan arren, trafiko hori oro har hobetzen lagun dezaketen alternatibak proposatzeko.

      Zerbitzuen kudeaketa.

      Obra zibileko proiektu bakoitzean behar bezala zehaztuta daude obrek erasandako zerbitzuak desbideratu eta lehengoratzeari buruzko xehetasunak. Horretarako kontuan izan dira kasuan kasuko zerbitzuak hornitu edo kudeatzen dituzten konpainiek emandako datuak, eta zerbitzu horiek non dauden ikusteko egin diren katak.

      ETSk zorrotz jarraituko ditu erasandako zerbitzuen zuinketa, desbiderapena eta lehengoratzeko lanak, eta kasuan kasuko enpresarekin batera koordinatuko du zein diren desbideratu eta lehengoratzeko konponbiderik egokienak, teknika eta ekonomiaren aldetik, betiere obra-kontratua bere osotasunean hartuta.

      Era berean, obra-kontratuetako lanen ondorioz, aurrez ezagutzen ez zen beste zerbitzuren bat agertuz gero, ETSk, beharrezkoa bada, zerbitzu hori desbideratzeko eta lehengoratzeko konponbidea adostuko du hornidura-konpainiarekin eta kontratistarekin.

      4. Laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketa.

      Atal honetan, obretako istripuak ahalik eta gehien murrizteko modua eskaintzen duten laneko segurtasun eta osasun mailei eutsi ahal izateko beharrezko diren prebentzio-lan guztien jarraipena egin eta suspertzeko lanak sartzen dira.

      Proiektu bakoitzaren baldintza-agirian lanak hasi aurretik zer prozedura idatzi behar den adierazten denez, ETSk prozedura horiek idazten direla zaintzeaz aparte, hobekuntzak proposatuko ditu, formari nahiz edukiari dagokienean, eraginkorragoak izan daitezen eta segurtasun maila altuagoak erdiesten lagun dezaten.

      ETSren lan hori segurtasun- eta osasun-planen kudeaketari buruzko ikuskapen-txostenetan jasoko da.

      Gainera, ETSk prestakuntza egokia izango duen teknikari bat edo gehiago izan beharko ditu, obrak egiten diren bitartean edota obra-proiektua idazten den bitartean, segurtasuna eta osasuna koordinatzeko. Teknikari horiek, ETSren ordezkariak proposatu, eta Garraio Azpiegituraren zuzendariak izendatuko ditu.

      5. Kalitatea bermatzeko kudeaketa eta ingurumenaren kudeaketa.

      Atal honetan egitura, osagai eta instalazio guztiak, kontratu, kode, arau eta diseinurako zehaztapenei jarraituz eraikitzen direla egiaztatzeko behar diren ekintzen jarraipena egin eta suspertzeko lanak sartzen dira.

      ETSk kontratistek eta hornitzaileek kontratuaren hasieran aurkeztutako kalitatea bermatzeko planen auditore gisa jardungo du, eta kontratuen zuzendariei ebaluazio, iruzkin eta onarpenerako aholkuak emango dizkie.

      Lan hori, obrek dirauten artean edo obren fase bakoitzerako kontratistek aurkeztu beharreko kalitate-planetan ere burutu beharko da.

      Aldi berean, kalitate-plan bakoitzean jasotako ekintzak nola burutzen diren kontrolatuko du, eta lanen garapenaren arabera, jarduketa horiek egokitzeko proposatu ahal izango du, plan horiek eraginkorrak eta praktikoak izan daitezen, eta obrak kalitate hobekoak izaten lagun dezaten.

      Bestetik, ETSk arreta berezia jarriko du kontratuaren ondorioz egin beharreko lanak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko irizpideei jarraituz egin daitezen, eta arlo honetan indarrean dagoen legeria betetzen dela zainduko du.

      Honako alderdi hauek zainduko ditu bereziki:

      Aginpidea duen organoak kasuan kasuko obrarako onartutako ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenean jasotako kontrol eta zainketarako neurri guztiak eta jarduteko erak betetzen direla.

      Obra bakoitzerako kontratistak proposatu duen Kalitatea Bermatzeko Planean jasotako ingurumena kudeatzeko neurriak betetzen direla, eta indarrean dagoen legeriarekin eta araudiarekin bat datozela.

      Kontratu honetan aurreikusitako gainontzeko jarduera guztietan, ETSk arreta berezia jarriko du baliabide natural gutxiago erabiltzeko, zabor gutxiago sortzeko, zabor horiek hobeto kudeatzeko eta halakoak ahal den neurrian birziklatzeko.

    5. Kontratazioaren arloko laguntza.

      ETSk lehiaketa eta lizitazioetarako baldintzen orriak prestatu eta egokitzen lagunduko dio Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari; laguntza administrazioaren arlokoa, nahiz teknikoa izango da, eta laguntza tekniko horrek alderdi orokorrak nahiz zehatzak hartuko ditu bere baitan.

      Atal honetan honako egiteko hauek sartzen dira: enkargu bakoitzerako klausula bereziak idatzi, antzekoak diren enkarguetan ohikoak izan arren kasu bakoitzean argibideak eskatzen dituzten alderdiak zuzendu, eta proiektu batzuetako eta besteetako baldintzen pleguak homogeInizatu, hortik aurrera aplikatzeko irizpideak bateratzeko.

      Behin pleguen zirriborroa prestatutakoan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari dagokio ofizial egitea, edo beharrezkoak badira, zuzenketak egitea, eta lizitaziorako agirien artean sartu ahal izateko, onartzea.

      ETSren lana ordea, ez da kontratazioaren une horretan amaitzen, baldintzen orria prestatzen aritu den talde teknikoa lehiaketan parte hartu nahi duten kontratisten zerbitzura jarraituko baitu, eta haien iruzkinak jasoko ditu, aurrerantzean idatzi beharrekoetan argibide edo zuzenketa gisa baliagarriak gerta baitaitezke.

      Kontratistek eskaintzak prestatzeko duten epean, ETSk talde tekniko bat izango du lehiatzaileek aurkezten dizkioten kontsultei erantzuteko prest, betiere eskatzaile guztien aukera berdintasuna bermatuko duen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailarekiko lankidetza-eskemaren barruan.

      Lizitazioko gutun-azalak irekitakoak, ETSko teknikariek aurkeztutako eskaintza eta proposamenak aztertu, analizatu eta homogeneizatu egingo dituzte.

      Egitekoen sorta honetan honako hauek sartzen dira: konparazio-taulak prestatzea; baldintzen orrietan finkatutako lehentasunei jarraituz baremoak aplikatzea; eta, beharrezkoa den neurrian, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari enpresa lizitatzaileekin izan nahi dituen elkarrizketetarako eta kontsulta eta argibideetarako laguntza teknikoa eskaintzea. Lantegi hori kontratua esleitzeko proposamen-txostenarekin amaituko da. Txosten horretan Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak erabakiak hartu ahal izateko behar dituen irizpen-osagai adierazgarrienak jasoko dira.

    6. Beste erakundeetako gestioak eta haiekiko koordinazioa.

      Tranbiako obrak egiteko espazio publikoak okupatu beharra dago, batzuetan aldi baterako, beste batzuetan behin betiko. Espazio publiko horiek, berriz, udalarenak, edo-eta beste erakunde eta administrazio batzuenak izan daitezke, eta, hortaz, proiektuak eta beste interes orokor batzuk uztartzeko koordinazio-neurriak hartu eta gestioak egin beharko dira.

    7. Desjabetzeen kudeaketaren arloko laguntza.

      Obrek erasandako ondasun eta zerbitzuak aldi baterako okupatu edo desjabetzeko behar diren espedienteen inguruko lanak sartzen dira hemen. Lan horiek Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko lege-aholkularitzako zerbitzuekin elkarlanean burutuko dira.

      Lehenengo eta behin, proiektuetan bildutako datuak egiaztatu, eta, behar izanez gero, osatu egingo dira, desjabetzeko jardunbidean aurrerago egin beharreko izapideak erraztu eta arintze aldera; eta horrek identifikaziorako ikerketa lan sakona egitea eskatzen du.

      Ahalik eta datu gehien egiaztatutakoan, ETSk zerrenda ofizialak osatuko ditu, legeak eskatutako datu guztiekin, sailak argitara dezan.

      Atal honen barruan, ETSk bilerak izango ditu azalpenak eskatzen dituzten edo-eta desjabetzearekin ados ez dauden interesdunekin, aurkeztutako alegazioak jaso eta aztertu egingo ditu, alegazio horiei erantzuteko aldeko eta kontrako argudioak emango ditu, eta jardunbidean aurreikusitako jarduketetarako laguntza juridikoa eta teknikoa eskainiko du.

      Eskatutakoari jarraituz, ondasun eta eskubideen balioespenak egiten parte hartuko du ETSk; eta interesdunek azaltzen dituzten argudioak entzungo ditu, eta ondoren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari horren aurrean zer-nolako jarrerak har ditzakeen adieraziko dio. Ondasun eta eskubideak desjabetzeko jardunbidearen arabera okupatu aurretik egin beharreko aktetan, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren izenean jardungo du.

      Lan horren emaitza bukaeran idazten diren adostasun-aktetan islatuko da.

    8. Jendearentzako etengabeko arreta- eta informazio-zerbitzua.

      Euskal Trenbide Sareak tranbia-programaren barruan Eusko Jaurlaritzak abiarazten dituen proiektuen eta obren berri ematen lagunduko dio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari.

      Beharrezkoa gertatzen denean, ETSk herritarrentzako arreta-bulegoa jarriko du, tranbia egiteko obren gainean eta, oro har, proiektuaren gainean herritarrek aurkeztu nahi dituzten kexak, kontsultak, iradokizunak, eta antzekoak zentralizatzeko behar diren baliabide guztiekin. Bulegoetan proiektua ondo ezagutzen duen jendea arituko da lanean, eta egiteko hori burutzeko behar diren agiriak izango dituzte.

      Pentsatzekoa da kontratu honek irauten duen bitartean, obren hasierekin edota proiektu berrien aurkezpenarekin batera, informazioa eta komunikazioa etengabe eskaintzeko era hori osatu beharra izatea, jarduketa jakin indartsuagoekin, hau da, argitalpenekin, erakusketekin, jarduketa zehatzen berri emateko kanpaina bereziekin.

  6. Egindako lanen balioespena eta ordainketa.

    Emandako lanek, BEZa barne, bi milioi zortziehun eta hirurogeita hiru mila eta laurehun eta bat (2.863.401) euro egingo dutela jotzen da; hona hemen kontzeptuei buruzko xehetasunak:

    (Ikus .PDF)

    Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak egiaztatutakoan. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.

Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanak, trenbideak eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 149.1.24 artikuluek.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obren eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta lurreko garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumena eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak, hala xedatzen baitu Autonomia Estatutuaren 10.25, 10.31, 10.32 eta 10.33 artikuluek.

2006ko apirilaren 24an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias-ek Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berri bat (Euskal Y-a), Europako aurreikuspenen arabera martxan jartze aldera behar diren jarduketak burutzeko. Egun berean, sinatzaile horiek beraiek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, trenbide-sare berria eraikitzeko hainbat jarduketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari emateko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, interes publikoak lortzeko eraginkorragoa izango zelakoan, 2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran erabaki zuen, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez Sustapen Ministerioak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari emandako jarduera horiek Red Ferroviaria Vasca Euskal Trenbide Sarea ente publikoari ematea; zehazki, EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal Y-aren) Gipuzkoako adarrean 2006-2010 epean eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, eta desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzea. Kudeaketa-gomendio horren baitan sartutako lanak 2010eko abenduan amaitu ziren.

EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko lanak 2016an bukatzea aurreikusten da. Beraz, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintzetan lanean jarraitu ahal izateko, eta, 2006-2010 eperako pentsatu zen bezala, interes publikoak lortzen eraginkorragoak izateko, erabaki da 2011-2016rako ere trenbide-sare berriko proiektu eta obren kudeaketa Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari ematea, betiere, Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5. artikulua betez; izan ere, plangintza eta zuzendaritza-lana sailaren dagozkion arren, artikulu horrek entearen xedeen artean sartzen ditu trenbide-garraioko azpiegituren eraikuntza, Jaurlaritzak agintzen dionean, bai eta Jaurlaritzak haren gain uzten duen eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honakoa erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa. Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari ematea 2011-2016 eperako, Sustapen Ministerioak eta ADIFek 2006ko apirilaren 24ko lankidetza-hitzarmenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziori emandako EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal Y-aren) Gipuzkoako adarreko eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, eta desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzeko lana.

Bigarrena. Kudeaketa-gomendio hori burutzeko baldintza zehatzak erabaki honen eranskinean datoz jasota.

Hirugarrena. Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.»

  1. Aurrekariak.

    Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen 2006ko apirilaren 24an Sustapen Ministerioarekin eta ADIF Administrador de Infraestructuras Ferroviariasekin, eta hitzarmen horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari ematen zitzaion trenbide-sare berriko (Euskal Y-ko) Gipuzkoako zatiko proiektu eta obrak.

    2006ko uztaileko akordio bidez, Eusko Jaurlaritza ETS Euskal Trenbide Sarea ente publikoari eman zion EAEko trenbide-sare berriko proiektuak idatzi eta obrak zuzentzeko lana, 2006-2010 eperako. Kudeaketa-gomendio horren baitan sartutako lanak 2010eko abenduan amaitu ziren.

    EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko lanak 2016an bukatzea aurreikusten da. Beraz, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintzetan lanean jarraitu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak trenbide-sare berriko proiektu eta obren 2011-2016 epeko kudeaketa ETSri emateko asmoa dauka, betiere, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko 6/2004 Legean ezarritakoarekin bat, bere egitekoen artean honakoa aurreikusten biatu: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean trenbideen gaian eskumenak dituen sailarekiko lankidetza teknikoa trenbide-garraioko azpiegituren plangintzan eta programazioan».

    Hona ETSri emandako lanak arautuko dituzten baldintza teknikoak:

  2. Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak. Definizioak.

    Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak finkatu aurretik, zenbait figura juridiko definitzea komeni da:

    Administrazioa:

    Eusko Jaurlaritza. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila. Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.

    Enkarguaren zuzendaria:

    Administrazioak izendatuko du enkarguaren zuzendaria, eta Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzaren esanetara lan egingo du. Lanen zailtasunaren arabera, enkarguaren zuzendariak talde tekniko bat bildu ahal izango du aholkuak eman diezazkion, eta, behar izanez gero, zuzendariaren izenean ere jardun ahal izango du talde horrek.

    Euskal Trenbide Sarea SA (aurrerantzean, ETS):

    Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mende dagoen zuzenbide pribatuko ente publikoa, agiri honetan adieraziko diren lanak egingo dituena.

    ETSren ordezkaria:

    Goi mailako teknikaria izango da, eta ETSk berak izendatuko du lanen koordinazio teknikoa burutzeko, eta Administrazioaren aurrean ETSren izenean jarduteko. ETSko talde guztiak ordezkari horren esanetara lan egingo du. Ordezkariak, enkarguaren zuzendariak eskatzen dion guztietan zuzenean emango dizkio azalpenak.

  3. Lana egiteko era.

    Hilean behin, gutxienez, ETSk idatziz emango dio enkarguaren zuzendariari ordura arte egindako lan guztien berri, eta aurrera egiteko behar diren aginduak eskatuko dizkio.

    ETSk agindu edo erabakiren bat eskatzen duen guztietan, eskariarekin batera, bere ustez egokiena iruditzen zaiona proposatu beharko du.

    Enkarguaren zuzendariaren talde teknikoak noiznahi ikuskatu ahal izango du lanak nola doazen, ETSren bulegoetan.

    Ikuskapenaren ondorio diren ohar edo aginduak enkarguaren zuzendariak jakinaraziko dizkio esleipendunari.

  4. Erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra.

    Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritza ari da arduratzen Euskal Y-ko plataformako erakuntza-proiektuak idazten, Gipuzkoako adarrean, hasi Bergaran, 9+000 kp-an eta Irun eta Donostiarako sarreraraino, eta proiektuak idatzi ez ezik, eraikitzen eta finantzatzen ere ari da, nahiz eta aurrerago kupoan deskontatuta berreskuratuko duen dirua.

    Gipuzkoako adarreko obretarako aurreikusitako kostua, datozen sei urteetarako (2011-2016) 1.775,43 milioi eurokoa da (BEZa barne) (taulako zifrak ere milioi eurotan datoz):

    (Ikus .PDF)

    Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa-gomendio honen ondorioz, beraz, ETSk egingo ditu, EAEko trenbide-sare berriaren Gipuzkoako adarreko eraikuntza-proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko lanak (lankidetza-hitzarmenaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidego Administrazioari emandakoak, alegia).

  5. ETSk egin beharreko lanak.

    ETSk egin beharreko lanak honela sailka daitezke:

    1. EAEko trenbide-sare berriaren proiektuaren plangintza eta kontrol orokorra.

      Atal honek Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta ETSk berak EAEko trenbide-sare berriaren inguruan izenpetutako kontratu guztien jarraipen eta koordinazio-lanak hartzen ditu, bai proiektuak egiteko aholkularitza-kontratuena, bai eta eraikuntzakoena, kontratu horien ondorioz aurrera egiteko plan partzialena barne.

      Kontua da aldizka, kontratuen arduradunekin batera, kontratu bakoitzaren programen jarraipena egitea eta eguneratzea, eskura dagoen informazioa bateratzea, eta, aurretik finkatutako helburuak kontuan izanik, aurkezpen xume eta koherente bat atontzea, ulertzeko eta kontrolatzeko erraza gerta dadin; hartara, erabaki zuzentzaileak unerik egokienean hartzeko modua eskaini ahal izango baita.

      Lan hori guztia egoera-txosten orokor batean jasoko da. Txosten hori, oraingoz, hilean behin egin beharko da, baina maiztasuna aldatu egin ahal izango da sailaren beharren arabera eta epeak edota prezioak aldatu beharra eragin dezaketen gorabeherarik gertatuz gero.

    2. Eraikuntza-proiektuak idaztea.

      ETSk bere kontura egingo ditu Bergaratik Irunera eta Donostiako sarrerara bitarteko zatiko eraikuntza-proiektuak idazteko lan guztiak.

      Lan horiek zenbateraino egin duten aurrera, aldizka egin beharko diren egoera-txostenetan islatuko da.

    3. Eraikuntzaren kudeaketa.

      Euskal Trenbide Sarea arduratuko da EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko obren zuzendaritzaz, eta obra horiek kontratatzerakoan laguntza eskainiko dio gobernuari.

      Zerrenda itxi bat osatzeko inolako asmorik gabe, lan hauek egingo dira besteak beste:

      1. Kontratazioaren arloko laguntza.

      ETSk obra-kontratuen lehiaketa edo lizitaziorako baldintza-orriak prestatzen eta egokitzen lagunduko dio Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari.

      Atal honetan honako egiteko hauek sartzen dira: kontratu bakoitzerako klausula bereziak idatzi, antzekoak diren kontratuetan ohikoak izan arren kasu bakoitzean argibideak eskatzen dituzten alderdiak zuzendu, eta proiektu batzuetako eta besteetako baldintzen orriak homogeneizatu, hortik aurrera aplikatzeko irizpideak bateratzeko.

      Behin baldintzen orriaren zirriborroa prestatutakoan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari dagokio ofizial egitea, edo beharrezkoak badira, zuzenketak egitea, eta lizitaziorako agirien artean sartu ahal izateko, onartzea.

      ETSren lana ordea, ez da horrekin amaitzen, baldintza-agiria prestatzen aritu den talde teknikoak sailaren zerbitzura jarraituko baitu, lehiaketan edota lizitazioan parte hartzen dutenek egindako galderak erantzun eta argitzeko.

      Kontratistek eskaintzak prestatzeko duten epean, ETSk talde tekniko bat izango du lehiatzaileek aurkezten dizkioten kontsultei erantzuteko prest, betiere eskatzaile guztien aukera berdintasuna bermatuko duen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailarekiko lankidetza-eskemaren barruan.

      Lehiaketan parte hartu dutenen gutun-azalak irekitakoan, ETSko teknikariek, kasuan kasuko obra-zuzendariak zuzendu eta gainbegiratuta, lehiaketan parte hartzeko aurkeztu diren eskaintzak eta proposamenak aztertu, analizatu eta homogeneizatu egingo dituzte.

      Lan horretan honako hauek ere sartzen dira: konparazio-taulak prestatzea; baremoak aplikatzea, baldintza-agirian ezarritakoaren arabera; eta, beharrezkoa den neurrian, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari enpresa lizitatzaileekin izan nahi dituen elkarrizketetarako eta kontsulta eta argibideetarako laguntza teknikoa eskaintzea. Obra-kontratuak zuzentzeko lanaren hasierako fase hori kontratua esleitzeko proposamen-txostenarekin amaituko da. Txosten horretan Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak erabakiak hartu ahal izateko behar dituen irizpen-osagai adierazgarrienak jasoko dira.

      2. Eraikuntza-obren zuzendaritza.

      Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzak obra-zuzendari bat izendatuko du; obra-zuzendari horrek ETSren ordezkariaren esanetara jardungo du eta kontratu hori bete dadin zainduko du, bai alderdi teknikoei, bai alderdi ekonomikoei dagokienean, eta udal-agintariekiko eguneroko harremanak ere horren ardura izango dira.

      Obra-zuzendaria ETSren langilea izango da, eta, behar izanez gero, zuzendari-alboko baten eta aholkularitzarako talde tekniko baten laguntza izango du.

      Egitekoen artean, eraikuntza bera akuilatzeaz gain, kontratistarengandik jasotako agiri guztiak batu beharko ditu, egokiak diren ikusi, eskainitako epeekin bat datozen egiaztatu, argibide osagarriak eskatu eta egin beharreko obraren aurreikuspenei eutsi. Lan hori guztia obren aurrerabidearen hileko ziurtagirietan eta hileko txostenetan islatuko da.

      Obra-zuzendariak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren izenean jardungo du izaera formala duten zenbait jarduketatan, besteak beste, zuinketa-agiria sinatzekoan, bai eta sailak edo esleipendun gertatzen denak planteatzen duten beste kontu formal batzuei dagokienean ere.

      Halaber, obra-zuzendaria izango da jabearen ordezko teknikoa obrek ukitzen dituzten zerbitzu- eta hornidura-konpainiekin koordinatzeko izan beharreko elkarrizketa eta bileretan.

      Obrak zuzentzen laguntzeko talde tekniko bat izango du obra-zuzendariak, eta talde horren ardura izango da egunero-egunero obrak kontrolatu, kalitatea bermatu, geometriak eta zuinketa egin, saiakuntzak burutu eta obrak proiektuarekin bat datozela egiaztatzeko jarraipena egin, lan-oharrak idatzi, eta ziurtagiriak idatzi aurreko oharrak prestatzeko lana.

      3. Kontsultoretzak.

      Atal honetan eraikuntza-lanetan edo, are proiektuak idaztekoan, ingeniaritzaren arlo jakin batzuetako adituek parte hartzea eskatzen duten lan bereziak sartzen dira.

      Alde horretatik, ETSren egitekoa izango da arazoa ahalik eta gehien zehaztea, behar diren adituen baldintzak identifikatzea, eta arazoaren analisia kalitatezkoa izango dela bermatzeko moduko gaitasuna zein enpresa edo profesionalek duen ikertzea, betiere kontsultore-lan horiek koordinatuz eta gainbegiratuz, proiektuaren koherentzia orokorrari eusteko.

      Ildo horretatik, ETS arduratuko da arazoa zehaztu eta behar diren adituak hautatzeaz, eta aholkularitza-lanak koordinatu eta ikuskatuko ditu, proiektuaren koherentziari eutsi ahal izateko eta hasierako helburu nagusiarekiko kongruentea dela bermatzeko.

      4. Laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketa.

      Atal honetan, laneko segurtasun eta osasun maila altuenei eutsi ahal izateko beharrezko diren prebentzio-lan guztien jarraipena egin eta suspertzeko lanak sartzen dira.

      Proiektu bakoitzaren baldintza-agirian lanak hasi aurretik zer prozedura idatzi behar den adierazten denez, ETSk prozedura horiek idazten direla zaintzeaz aparte, hobekuntzak proposatuko ditu, formari nahiz edukiari dagokienean, eraginkorragoak izan daitezen eta segurtasun maila altuagoak erdiesten lagun dezaten.

      ETSren lan hori segurtasun- eta osasun-planen kudeaketari buruzko ikuskapen-txostenetan jasoko da.

      Gainera, ETSk prestakuntza egokia izango duen teknikari bat edo gehiago izan beharko ditu, obrak egiten diren bitartean edota eraikuntza-proiektua idazten den bitartean, segurtasuna eta osasuna koordinatzeko. Teknikari horiek, ETSren ordezkariak proposatu, eta Garraio Azpiegituraren zuzendariak izendatuko ditu.

      5. Kalitatea bermatzeko kudeaketa eta ingurumenaren kudeaketa.

      Atal honetan egitura, osagai eta instalazio guztiak, kontratu, kode, arau eta diseinurako zehaztapenei jarraituz eraikitzen direla egiaztatzeko behar diren ekintzen jarraipena egin eta suspertzeko lanak sartzen dira.

      ETSk kontratistek eta hornitzaileek kontratuaren hasieran aurkeztutako kalitatea bermatzeko planen auditore gisa jardungo du, eta kontratuen zuzendariei ebaluazio, iruzkin eta onarpenerako aholkuak emango dizkie.

      Lan hori, obrek dirauten artean edo obren fase bakoitzerako kontratistek aurkeztu beharreko kalitate-planetan ere burutu beharko da.

      Aldi berean, kalitate-plan bakoitzean jasotako ekintzak nola burutzen diren kontrolatuko du, eta lanen garapenaren arabera, jarduketa horiek egokitzeko proposatu ahal izango du, plan horiek eraginkorrak eta praktikoak izan daitezen, eta obrak kalitate hobekoak izaten lagun dezaten.

      Bestetik, ETSk ingurumen-inpaktuaren adierazpenean eta kasuan kasuko informazio-azterlanean jasotako baldintzak betez burutuko ditu kontratu honen xede diren bere jarduerak.

      Proiektu bakoitzak ingurumenaren gaineko eranskin bat eta paisaiari buruzko jarraibide bat jaso beharko ditu. Agiri horiek guztiak kasuan kasuko eraikuntza-proiektuaren ardura duenak egin beharko ditu, Estatuko Administrazio Orokorrak edo Eusko Jaurlaritzak, eta, aplikatu beharreko araudiari jarraituz, Sustapen Ministerioak onartu beharko ditu.

    4. Proiektuak eta obrak zuzentzeko laguntza.

      ETS, zuzenean edo zeharka EAEko trenbide-sare berriaren proiektuarekin erlazionaturik dauden eta Garraio Azpiegituraren zuzendariak agintzen dizkion txosten eta azterlan guztiak idazteaz arduratuko da.

      Obrak egin ahala beharrezko gertatzen diren urbanizazio-proiektuak, akaberakoak edo bestelakoak ere idatziko ditu.

      Bestetik, ETSk proiektuak gauzatu aurretik egin beharreko zuinketarako baliabide teknikoak eta giza baliabideak erraztuko ditu, proiektuetan jasotako obren lizitazioa egin baino lehen.

      Era berean, ETSk, behar izanez gero, kontrataturiko proiektuen aldaketak eta obra osagarrienak idatziko, eta eraikuntza-proiektuen eta obren zuzendariekin elkarlanean jardungo du.

  6. Egindako lanen balioespena eta ordainketa.

    Emandako lanek, BEZa barne, 141.810.000 euro egingo dutela jotzen da; eta sei urteko epea dago aurreikusita horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptu eta urte-banaketaren arabera.

    Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak egiaztatutakoan. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.

    (Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku utzi zituen lurretikako, itsasotikako, ibaietikako eta kabletikako garraioen gaineko egitekoak.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 14.1.f) artikuluaren arabera, azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatuak, Garraio Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko garraiorako politika logistikoak garatzea, eta 14.1.g) artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko sare intermodala eta garraiorako zentroak eta oinarrizko eremuak planifikatu, eta hala badagokio, Lurraldearen Arloko Plana idaztea.

Gainera, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.4 artikuluaren arabera entearen helburuetan sartzen da, halaber, Jaurlaritzak agintzen dion eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun, eta, bereziki, hauek: azterlan eta proiektuak idaztearekin zerikusia duten eginkizunak, eta trenbide-garraioko politikari, telekomunikazio-zerbitzuei eta gune publikoen erabilerari loturik dauden azpiegituren kudeaketarekin zerikusia dutenak, edozein dela ere kudeaketa horretarako erabiltzen den negozio juridikoa, betiere zuzenbidean onartzen direnetakoa bada.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluak esaten duenez, «Administrazioko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen eskumeneko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak administrazio bereko edo beste bateko organoen edo erakundeen eskuetan jar daitezke, eraginkortasunari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago».

Arau horren arabera, kudeatzeko gomendioa administrazio bereko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen artean egiten bada, administrazio horren arauetan ezarritakoari begira formalizatuko da; halako araurik ez badago, berriz, esku hartzen duten organo edo erakundeek berariaz hartuko duten erabaki baten bidez.

2011ko maiatzaren 5ean Sustapen Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, salgaien trenbideko garraioa bultzatzeko plan estrategikoko salgaien oinarrizko sarean sartuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko terminal logistiko intermodalak garatzeko.

Dokumentu horretan esaten da Euskal Autonomia Erkidegoak beharrezko jotzen duela, lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eta jatorria nahiz helmuga erkidegoan duten salgaien lurreko garraioaren arloan dituen eskumenak kontuan izanik, bere lurraldean dauden terminal logistiko intermodalak, besteak beste Jundizkoa, garatzen laguntzea.

Era berean esaten da, eranskinean datozen terminal bakoitzarentzat, Jundiz eta Lezokoentzat alegia, Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak terminalaren bideragarritasun logistikoa eta ekonomikoa ebaluatzeko behar diren azterlanak egingo dituztela, eta bideragarri badira, egokiena den sustapen- eta kudeaketa-eredua zehaztuko dutela. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak bere gain hartuko ditu terminala lurralde eta hirigintza aldetik ondo txertatzeari buruzko azterlanak, bai eta merkatu logistikoaren gainekoak ere.

Zehatzago esanda, terminalak lurraldean eta hirigintzan txertatzeari buruzko zatia dagoeneko landu du Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak EAEko garraioaren sare intermodal eta logistikoaren lurraldearen arloko plana egiterakoan eta orain dokumentu horren lehenengo zirriborroa egokitzen ari dira Zerbitzu zuzendariaren 2010eko abuztuaren 16ko Ebazpenaren bidez esleitutako kontratuaren baitan. Dokumentu berriaren ondorioetako batek 277/2004 Dekretuaren bidez onartutako Araba erdialdeko lurralde-plan partziala aldatzeko dagoen beharra erakusten du, Jundizen terminal intermodal bat eraikitzeko aukera emango duten erabilera logistikorako eremu bat gordetzeko beharrak bultzatuta. Beraz, oraindik egiteke daude, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari dagokionean, terminalen merkatu logistikoaren gaineko azterlanak, eta lurraldearen antolamenduaren arloan eskumena duen organoak eskatzen dituenak Araba erdialdeko lurralde-plan partziala aldatzeko eskabidea dokumentatzeko.

Azterlan horiek egiteari dagokienean, arrazoi teknikoak eta materialak direla medio, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen esku uztea da zentzuzkoena, baldin eta interes publikoak lortzeko eraginkorrago izan nahi bada.

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak bere finantza-baliabideen kontura egingo ditu azterlan horiek, finantza-baliabide horien artean sartuko direlarik beste erakunde edota entitate batzuekin sinatzen dituen hitzarmenen ondorioz lortzen dituenak.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honakoa erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari ematea, Jundiz eta Lezoko terminal logistikoak lurralde eta hirigintza aldetik ondo txertatzeari buruzko, eta terminal horien merkatu logistikoaren gaineko azterlanak egitea. Kudeatzeko gomendio horrek ez du esan nahi ordea, ez eskumenaren titulartasuna, ez eskumen horretaz baliatzeko funtsezko elementuak lagatzen direnik.

Bigarrena. Kudeaketaren xede diren jarduerak bere baliabide ekonomikoak erabiliz burutuko ditu Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak.

Hirugarrena. Gomendio honek, egin beharreko lan guztiak bukatu arte izango du indarra.

Laugarrena. Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.»

  1. Gomendioaren xedea.

    Kudeaketa-gomendio honen xedea da Jundiz eta Lezoko terminal logistikoak lurralde eta hirigintza aldetik ondo txertatzeari buruzko, eta terminal horien merkatu logistikoaren gaineko azterlanak egiteko behar diren lanak arautuko dituzten baldintzak zehaztea.

  2. Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak. Definizioak.

    Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak finkatu aurretik, zenbait figura juridiko definitzea komeni da:

    Administrazioa:

    Eusko Jaurlaritza. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila. Garraio Zuzendaritza

    Enkarguaren zuzendaria:

    Administrazioak izendatuko du enkarguaren zuzendaria, eta Garraio Zuzendaritzaren esanetara lan egingo du. Lanen zailtasunaren arabera, enkarguaren zuzendariak talde tekniko bat bildu ahal izango du aholkuak eman diezazkion, eta, behar izanez gero, zuzendariaren izenean ere jardun ahal izango du talde horrek.

    Euskal Trenbide Sarea SA (aurrerantzean, ETS):

    Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mende dagoen zuzenbide pribatuko ente publikoa, agiri honetan adieraziko diren lanak egingo dituena.

    ETSren ordezkaria:

    Goi mailako teknikaria izango da, eta ETSk berak izendatuko du lanen koordinazio teknikoa burutzeko, eta Administrazioaren aurrean ETSren izenean jarduteko. ETSko talde guztiak ordezkari horren esanetara lan egingo du. Ordezkariak, enkarguaren zuzendariak eskatzen dion guztietan zuzenean emango dizkio azalpenak.

  3. Lana egiteko era.

    Hilean behin, gutxienez, ETSk idatziz emango dio enkarguaren zuzendariari ordura arte egindako lan guztien berri, eta aurrera egiteko behar diren aginduak eskatuko dizkio.

    ETSk agindu edo erabakiren bat eskatzen duen guztietan, eskariarekin batera, bere ustez egokiena iruditzen zaiona proposatu beharko du.

    Enkarguaren zuzendariaren talde teknikoak noiznahi ikuskatu ahal izango du lanak nola doazen, ETSren bulegoetan.

    Ikuskapenaren ondorio diren ohar edo aginduak enkarguaren zuzendariak jakinaraziko dizkio esleipendunari.

  4. ETS-k egin beharreko lanak.

    ETSk bere baliabideak erabiliz egingo ditu azterlanak, edota azterlan jakin baterako laguntza tekniko bat edo hainbat kontratatuz. Lan horiek burutzeko zerikusia duten beste ente edo erakunde batzuen laguntza izan ahalko du.

    Kudeaketa-gomendioaren baitan lau dokumentu tekniko egingo dira (2 Jundizerako, eta 2 Lezorako); dokumentu horietan diseinatu beharreko instalazio intermodalak hirigintza eta logistika aldetik txertatzeko irtenbideak aztertu eta proposatuko dira.

    ETSk laguntasuna emango dio Garraio Zuzendaritzari, Sustapen Ministerioarekin sinatutako lankidetza-protokoloa betetzeko egiten diren bilera eta jardueretan, hala eskatzen zaionean bere teknikariak bileretara joanez, edota gai jakinei buruzko txostenak eginez.

    Behin dokumentuen zirriborroak eta behar den dokumentazio osagarria prestatutakoan, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari dagokio horiek ofizial egitea edo egoki iritzitako zuzenketak egitea, eta ondoren onartzea.

    ETSk lantalde teknikoa izango du azterlan eta dokumentazio gehigarria prestatzeko, eta agiri horiek Garraio Zuzendaritzaren esku egongo dira, zalantzak edo kontsultak argitzeko.

    Ondorengo fase batean, ente publikoak espedientea izapidetzerakoan sortzen diren arazo teknikoen inguruko laguntasuna eskainiko dio sailari, horrek behar dituen dokumentu gehigarriak idatziz.

  5. Lanen finantzaketa.

    ETSk kudeaketa-gomendio honen ondorioz egin behar dituen lanen kostua enteak bere gain hartuko ditu eta bere baliabideetatik ordainduko ditu.

  6. Gomendioaren epea.

    Kudeaketa amaituko da emandako azterlanak bukatu, eta Garraio Zuzendaritzak onartzen dituenean.

ERABAKIA, JAURLARITZAREN KONTSEILUAk 2011ko urriaren 26an onartutakoa, RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI EKUADORKO CUENCAKO UDALAREKIN CUENCA HIRIAN GARRAIO MASIBOKO SISTEMAREN (LAU IBAIETAKO TRANBIA- KORRIDOREAREN) INGURUKO AZTERLAN OSAGARRIAK ETA OINARRIZKO INGENIARITZARAKO LAGUNTZA TEKNIKOKO KONTRATUA SINA DEZAN AGINTZEN DIONA.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Era berean, dekretu horren 11. artikuluak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari esleitzen dio industria-politikaren arloko eskumena.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.f) artikuluak, azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatuak, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzaren esku uzten du lurreko garraioaren azpiegituretako obrak zuzendu, ikuskatu eta kontrolatzea, eta 2. puntuan, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari atxikitako Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoarekiko harremanak ere zuzendaritza horri esleitzen dizkio.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 11. artikuluak Nazioartekotze Zuzendaritzari esleitzen dio kanpoko merkataritza sustatzea eta euskal enpresak atzerrian ezartzen laguntzea, bai enpresa mistoak edo proiektu indibidualak sortzen, bai abian dauden proiektuetan parte hartzen.

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.4 artikuluaren arabera, entearen helburuetan sartzen da, Jaurlaritzak haren gain uzten duen eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluak esaten duenez, «Administrazioko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen eskumeneko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak administrazio bereko edo beste bateko organoen edo erakundeen eskuetan jar daitezke, eraginkortasunari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago».

Arau horren arabera, kudeatzeko gomendioa administrazio bereko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen artean egiten bada, administrazio horren arauetan ezarritakoari begira formalizatuko da; halako araurik ez badago, berriz, esku hartzen duten organo edo erakundeek berariaz hartuko duten erabaki baten bidez.

Ekuadorko Cuenca hiriko alkatea, 2011ko uztailaren 5ean, gonbidapen bat bidali zuen Europako hainbat enbaxadetara, besteak beste, Espainiakora, Cuencarako tranbia gisako garraio masiboko sistema baten gaineko azterlan osagarriak eta ingeniaritzako oinarrizko azterlanak egiteko prest legokeen enpresa publikorik bazen jakiteko.

Gonbidapena ikusirik, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoa, tranbiak garatzen (Bilbokoa eta Vitoria-Gasteizkoa), eta, oro har, trenbideko garraioaren arloko azterlanak eta proiektuak egiten duen esperientzia kontuan izanik, eskatutako azterlanak egiteko prest agertu zen. Horiek horrela, 2011ko uztailaren 21ean aipatu lan horiek egiten parte hartu nahi lukeela adierazi zion ente publikoak Cuencako Udalari.

Gerora, 2011ko abuztuaren 29an, Cuencako garraio masiboko sistemaren (tranbiaren) azterlan osagarriak eta oinarrizko ingeniaritzakoak egiteko eskaintza tekniko-ekonomikoa aurkeztu zuen.

2011ko irailaren 12an Cuencako Udaleko batzorde tekniko batek, aurkeztutako eskaintzak kalifikatu zituen, eta kalifikaziorik altuena Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak aurkeztutako eskaintzari eman zion. 2011ko irailaren 15ean Víctor Paúl Granda López doktoreak, Cuencako alkateak, erabaki zuen Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak aurkeztutako eskaintza zela Cuenca hiriaren interesentzat egokiena.

2011ko irailaren 30ean, Ekuadorko kontratazio publikorako institutu nazionalak (Instituto Nacional de Contratación Pública) «Cuencarako lehen mailako garraio-sareari buruzko (Lau ibaietako tranbia) azterlan osagarriak eta oinarrizko ingeniaritzakoak egiteko zerbitzua» kontratatzeko iragarki berezia argitaratu zuen. Iragarkian prozesua kontrolatzeko datak ezarri ziren (galderak, erantzunak eta proposamenak egiteko, eskaintzak irekitzeko eta zerbitzua esleitzeko). Llizitazio-prezioa: 3.797.500 USD.

Gainera, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.4 artikuluaren arabera entearen helburuetan sartzen da, halaber, Jaurlaritzak agintzen dion eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun, eta, bereziki, hauek: azterlan eta proiektuak idaztearekin zerikusia duten eginkizunak, eta trenbide-garraioko politikari, telekomunikazio-zerbitzuei eta gune publikoen erabilerari loturik dauden azpiegituren kudeaketarekin zerikusia dutenak, edozein dela ere kudeaketa horretarako erabiltzen den negozio juridikoa, betiere zuzenbidean onartzen direnetakoa bada.

Gomendio honekin enpresa-interesak eta autonomia erkidegoko ekonomiaren sustapena defendatzen da, horiek ere Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan sartzen direlarik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.25 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Beraz, Ekuadorko Kontratazio Publikorako Institutu Nazionalak kontratatu behar duen zerbitzu horretarako lizitazioan parte hartzeko eta burutzeko herri-intereseko arrazoiak daude, eta hortaz bidezko da Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoari Cuencan (Ekuadorren) zerbitzu osagarriak eta oinarrizko ingeniaritzakoak egiteko zerbitzua eman dezan agintzea.

Uzten diren jarduerak Ekuadorren horretarako sortuko den sukurtsal edo ordezkaritza bat dela medio egingo dira, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoaren baliabide ekonomikoen kontura.

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak bere finantza-baliabideak erabiliz egingo die aurre gomendio honen xede diren lanak burutzeko gastuei.

Gomendio honen bidez Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena ematen dio ETSren Administrazio Kontseiluari behar diren erabakiak har ditzan eta Cuencako tranbiarako azterlan osagarri eta oinarrizko ingeniaritzakoak bidezko diren eta aplikatu beharreko araudiak, Euskal Autonomia Erkidegokoak nahiz Ekuardokoak agintzen dituen izapideak egiteko.

Gomendioak Ekuadorko Kontratazio Publikoko Institutu Nazionalarekin egiten den kontratuaren xede diren jarduketa bukatu arteko indarraldia izango du.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honakoa erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari Ekuadorko Cuencako Udalarekin Cuenca hirian garraio masiboko sistemaren (Lau ibaietako tranbia-korridorearen) inguruko azterlan osagarriak eta oinarrizko ingeniaritzakoak egiteko kontratua sina dezan agintzea.

Bigarrena. Gomendio honen xede diren jarduerak bere baliabide ekonomikoen kontura ordainduko ditu Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoak, baina horrek ez du inolaz ere ekarriko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ente publikoari diru gehiago eman beharra.

Hirugarrena. Gomendio honek, egin beharreko lan guztiak bukatu arte izango du indarra.

Laugarrena. Gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.»

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (10)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.