Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko urtarrilaren 11koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautu, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituen 2020ko irailaren 9ko Agindua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 277
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/01/11
- Argitaratze-data: 2024/01/19
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Azaroaren 25eko 29/1983 Legeak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu eta euskaltegiak arautzeko onartutakoak, bere 20. artikuluan, eta euskaltegien eta helduei euskara irakasten dieten gainerako zentro homologatuen jarduera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren finantzaketa arautzeko den 2003ko uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren bidez, Helduei Euskara Irakasteko Oinarrizko Curriculumean zedarritutako euskarazko hizkuntza-gaitasunaren mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautu ziren.
Egiaztapen-probetara aurkeztu nahi duten pertsonek bete beharreko baldintzen artean, Agindu horren 12. artikuluaren 2. atalean ezarritakoaren arabera, izangaiek hamasei urte beteta izan behar dituzte dagokien azterketa-aldiko matrikula-epearen barruan, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei zuzendutako deialdien kasuan izan ezik. Ikasle horiek bete beharreko baldintzei dagokienez, 2003ko uztailaren 179/2003 Dekretuak ikastetxe horietako ikasle izateko, oro har, finkatzen duen 16 urteko adinera biltzen da xedapena.
Hala ere, egokitzat jo da HABEk antolatutako egiaztapen-probetarako sarbidea ahalbideratzea matrikulazioa egiten den urte naturalean 16 urte betetzen dituzten pertsona guztiek egiaztapen probetan matrikula egin ahal izateko, deialdi-mota edozein dela ere, oro har, hezkuntza-maila berean dauden pertsonek euskarazko hizkuntza-gaitasunaren maila egiaztatzeko aukera berberak izan ditzaten.
Horrenbestez, azaroaren 25eko 29/1983 Legeak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu eta euskaltegiak arautzeko onartutakoak bere 20. artikuluan eta, lege hori garatuz, euskaltegien eta helduei euskara irakasten dieten gainerako zentro homologatuen jarduera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren finantzaketa arautzeko den 2003ko uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 4. artikuluan aitortzen dizkidaten eskumenenez baliatuz,
Honela geratzen da idatzia 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 12. artikuluaren 2. atala:
Agindu honetan araututako egiaztapen-probetan matrikulatzeko, ezinbestekoa da hamasei urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 11.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.