Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

7/2025 LEGEA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 251
  • Hurrenkera-zk.: 5538
  • Xedapen-zk.: 7
  • Xedapen-data: 2025/12/23
  • Argitaratze-data: 2025/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak 7/2025 Legea, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

  1. Onetsi egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek ezartzen duen eran eta moduan.

  2. Eusko Legebiltzarraren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsita), 25.2.a artikuluan.

  3. Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.

  4. Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren aurrekontua ere onesten da eta lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren abenduaren 21eko 16/2023 Legearen 4. artikuluan.

  5. Lege hau aplikatzekoa izango zaie lege hau berau onetsiz geroztik sortzen diren entitateei eta haiei dagozkien aurrekontuei.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 17.313.519.000 eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei dagokienez, bestalde, 2.595.731.824 eurokoa; azken kreditu horiek 2026az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 17.313.519.000 eurokoa da. Bereziki, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkien 82.242.094 euro sartu dira.

  3. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-zuzkidura 426.030.574 eurokoa da, honela banatuta:

    Ekarpen arrunta: 337.426.539 euro gastu arruntetarako eta 1.800.000 euro kapital-eragiketetarako.

    Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen gehigarria: 42.774.836 euro.

    Inbertsiorako urte anitzeko plana finantzatzeko kredituak: 25.000.000 euro.

    Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko kredituak: 19.029.199 euro.

  1. Organismo autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromiso-kredituak onartzen dira ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoekin; konpromiso-kredituak 2026az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da:

    (Ikus .PDF)

  2. Aipatutako organismo autonomoen diru-sarrerei dagokienez, organismo horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere.

Zuzenbide pribatuko ente publikoen aurrekontuetan, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoak dituzten zuzkidurak onesten dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, bestalde, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; konpromiso horiek 2026az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

(Ikus .PDF)

  1. Sozietate publikoen aurrekontuetan, guztira, 2.111.398.537 euroko zuzkidurak onesten dira, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, 521.977.398 euro; konpromiso horiek 2026az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.

  2. Sozietate publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek sozietate bakoitzerako onetsitako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.

  3. Sozietate bakoitzaren aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoko zuzkidurak onesten dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, bestalde, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; konpromiso horiek 2026az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

(Ikus .PDF)

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak onartzen dira ondorengo paragrafoetan zehazten diren zenbatekoekin:

    Haurreskolak partzuergoa: 85.873.000 euro.

    Basque Research and Technology Alliance euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa: 2.653.000 euro.

  2. Aipatutako partzuergoen aurrekontuen diru-sarreren egoera-orriak partzuergo horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituez guztizko zenbateko bera dira.

Euskal Irrati-Telebista Herri Erakunde Publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikulua betetzeko, onesten da Euskal Irrati-Telebista ente publikoaren eta irratiko eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko sozietate publikoaren aurrekontu bateratua. Zuzkidurak 217.969.548 eurokoak izango dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

  1. 2026ko ekonomia-ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak 400.000.000 euro erabili ahal izango dituzte, gehienez, edozein motatako eragiketetarako bermeak emateko.

  2. 2026ko ekonomia-ekitaldian zehar, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak birfidantzatu ahal izango dituzte elkarren bermerako sozietateek euskal enpresei emandako abalak, eta bermatu Luzaro KFE sozietateak euskal enpresei emandako maileguak, abal eta maileguok laguntza-tresna baitira enpresek berezko funtsak edo finantzaketa lortzeko, betiere entitate horiekin izenpetutako bidezko hitzarmenen esparruan.

    Birfidantzamendu-eragiketek, era berean, finantza-estaldura eman ahal izango diote banakako enpresarientzako eta profesional autonomoentzako eta enpresa txiki eta ertainentzako urte anitzeko zernahi finantza-lerrori, zirkulatzailearen beharrari erantzuteko, epe laburreko zorra berritzeko, epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zor gisa egokitzeko eta, hala dagokionean, inbertsio-planak azeleratzea eragiten duten finantza-arloko jarduketak gauzatzeko, baldin eta plan horiek 2026. urtean zehar gertatzen badira euskal enpresei finantzaketa eskuratzen laguntza emateko programen bidez.

    Zenbaki honetan aipatzen den birfidantzamenduaren gehieneko zuzkidura 600.000.000 eurokoa da.

  3. Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak bermatu ahal izango dute Europako Inbertsio Bankuak, Europako Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek Luzaro KFEri edo entitate laguntzaileei emandako finantzaketa, baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak badira, betiere entitate horiekin izenpetutako hitzarmenen esparruan.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak formalizatutako zorpetzea, edozein agiri-motatan gauzatzen dela ere, muga honekin gehitu ahal izango da: ekitaldiaren amaierako saldoak gainditu ahal izango du ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, baina ez 1.445.000.000 eurotik gora.

  2. Zuzenbide pribatuko entitateen kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri-motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak gainditu ahal izango du ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, baina ez 125.000.000 eurotik gora.

  3. Zenbateko horiei ez zaizkie egotziko diruzaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko kreditu-eragiketak urtebeterako edo gutxiagorako badira.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, 2026ko ekitaldian zabalgarriak izango dira, nahitaez aitortu behar diren obligazioen zenbatekoraino, lege honen III. eranskinean azaltzen diren kredituak, zeinak sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetan.

  2. Zabalgarritzat jotzen diren kredituen gehikuntzek eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabide hauek izango dituzte:

    1. Xede batera atxikitako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.

    2. Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxiagotzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dituzte, gutxitu den zenbateko berean, betiere 2026rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.

    3. Finantza modu zehatzik ez duten gehikuntzak finantzatzeko, Gobernu Kontseiluak erabakiko du, betiere Ogasun eta Finantza Sailak proposatu ondoren, nola egin.

  3. Horrez gain, Gobernu Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura zabaldu ahal izango ditu «Zenbait sailen gastuak» sekzioko gastuen egoera-orrian azaltzen diren kreditu zabalgarriak eta, hala badagokio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onetsitako finantza-laguntza emateko plan eta programetatik sortutako finantza-premiak.

2026ko ekitaldian, Ogasun eta Finantza Sailak aurreko urteetan sortu diren konpromiso-kredituen zenbatekoa egokitu ahal izango du, beharrezko diren aldaketak eginez, baldin eta kredituok finantza-eragiketak edo arriskuen estaldura-eragiketak gauzatzearekin zerikusia duten elkarlanerako hitzarmenei eta kontratuei badagozkie eta eragiketon urteko zenbatekoa interes-tasaren edo antzeko beste adierazleen bilakaeraren araberakoa bada.

  1. Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako behin-behineko langileen, funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen plantillak onesten dira, sailkapen-talde edo -azpitaldearen arabera sailkatuta, eta, hala badagokio, dagokien kidego, eskala, aukera eta espezialitatearen arabera; hasiera batean, aurrekontu hauen «Pertsonalaren eranskina» izenekoan xedatutakoaren araberako aurrekontu-programa eta -sekzioei atxikita egongo dira.

  2. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 22. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontu-plantillari dagokion muga funtzionarioen, langile lan-kontratudunen eta behin-behineko langileen plaza guztien kopuru osoari dagokiola ulertuko da, entitate horien guztien multzo osoa kontuan hartuta.

  3. Orokorrean, aurrekontu-plantillak langile-zuzkidura berriak sortuz aldatzen badira, behar beste zuzkidura amortizatu egin beharko dira, halako moldez non zuzkidura berriek ez duten urteko kostu gordina handituko.

  4. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Gobernu Kontseiluak langile-zuzkidura berriak sortzeko baimena eman ahal izango du, Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenez, lanpostuen zerrendak honako arrazoi hauengatik aldatzen badira: eskumenen transferentziak benetan gauzatzen direlako, ebazpen judizialak betearazten direlako, organo eta zerbitzu berriak sortzen direlako, kanporatutako edo azpikontrataturiko zerbitzuen kudeaketa zuzena egiten delako, egiturazko lanpostu edo plazak finkatzen direlako, lege-mailako arauak promulgatzen direlako, edo Jaurlaritzak koiunturakoak ez diren planak, programak eta jarduera garrantzitsuak onesten dituelako. Horretarako, finantzaketa egokia beharko da beti, bai eta enplegu publikoaren arloan eskumena duen organoaren aldez aurreko aldeko txostena ere, non adieraziko baita ezinezkoa dela premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berresleituta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako baliabideak erabilita.

  5. Halaber, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko administrazio-kontseiluak lanpostu funtzional berriak onetsi ahal izango ditu ente publikoaren langileen plantilletan, zerbitzuak irekitzearen edo berrantolatzearen ondorioz. Horretarako, finantzaketa egokia beharko da beti. Plantilla horiek Gobernu Kontseiluak, Osasun Sailaren proposamenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 26. artikuluari jarraituz, erabakitako gehieneko langile-kopurura egokitu beharko dira.

  6. Ogasun eta Finantza Sailari baimena ematen zaio langileen gastuen kredituetan beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko gastuen kredituak artikulu honetan xedaturikoaren arabera onesten diren plantilla-aldaketetara egokitze aldera.

  7. Artikulu honek aipatzen dituen arauekin bat etorriz baimendu beharko da zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen langile-zuzkiduretan 2026ko urtarrilaren 1ean indarrean dauden zuzkiduren gainetik egiten den edozein aldaketa, baldin eta entitate horien aurrekontua lege honen aplikazio-eremuan sartuta badago.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginak arautuko du, 2026ko ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontu orokorretako kreditu-transferentzien araubidea, ondorengo artikuluetan adierazten diren berezitasunen aurka jo gabe.

  2. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 86.etik 90.era bitarteko artikuluetan xedatutakoa gorabehera, eta finantzen aldetik posible bada, Ogasun eta Finantza Sailak, sail eskatzaileak hala proposatuta, Autonomia Erkidegoko aurrekontuan sartu ahal izango ditu 2025eko ekitaldiko gerakinak, honako kreditu hauei dagozkienak:

    Dirulaguntzak etxebizitzak birgaitzeko (1., 2. eta 3. lineak)-4312 programa.

    Dirulaguntzak enpresei ingurumena babesteko-4421 programa.

    Ikertu, garatu eta berritzeko (I+G+b) laguntzak-5411 programa.

    Erein laguntzak-7111 programa.

    Leader laguntzak-7111 programa.

    Itsaspen laguntzak-7111 programa.

    Arrantza- eta akuikultura-sektorerako laguntzak-7112 programa.

    Arrantza-eremuak garatzeko laguntzak (PTGE)-7112 programa.

    Lehiatu Berria laguntzak-7113 programa.

  3. Aipatutako testu bateginaren 90.1 artikuluan ezarritako denbora-eskakizunaren ondorioetarako, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera sartutako kredituak gehienez ere beste bi ekitalditan gauzatu beharko dira.

Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2026. ekitaldirako bakarrik, sekzio bakoitzerako, izaera loteslea izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen I. kapituluko 122, 123, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek, kontzeptuaren mailan, eta 16101 azpikontzeptuaren barruan dauden gastuek, azpikontzeptuaren mailan.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginean 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2026. ekitaldirako bakarrik, izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan sekzio eta programa bakoitzerako, haien sailkapen ekonomikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako II. kapituluan funtzionamendu-gastuak, gastuen egoera-orrietan sartuta dauden ordainketa-kredituek, salbu eta aurrekontuaren gastuen xehetasunetan gastu erreserbatu gisa sailkatutakoek. Hori horrela, ez da kreditu-transferentziarik beharko kapituluaz beheragoko mailan.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, izaera loteslea izango dute kontzeptuaren mailan «Osasun Finantzaketa eta Kontratazioa» 4112 programako 250 kontzeptuan bildutako gastuek.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2026. ekitaldirako bakarrik, izaera mugatzailea eta loteslea izango dute artikuluaren mailan sekzio eta programa bakoitzerako, haien sailkapen ekonomikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako IV. eta VII. kapituluetan gastu arruntetarako transferentziak eta dirulaguntzak, eta kapital-eragiketetarako transferentzia eta dirulaguntzak, hurrenez hurren, gastuen egoera-orrietan sartuta dauden ordainketa-kredituek.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programaren mailan «Nekazaritza, eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena» 7111 programako ordainketa-kredituek.

  3. Era berean, izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio eta programaren mailan «Enplegua» 3211, «Prestakuntza» 3231 eta «Gizarteratzea» 3121 programetako ordainketa-kredituek.

  1. Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta Jaurlaritzak onetsitako edozein planek, programak eta garrantzizko jarduerak sortutakoak badira, Ogasun eta Finantza Sailak emango du aldaketa horiek egiteko baimena.

  2. Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Finantzetako sailburuak hala proposatuta, aurreko zenbakian aipatutako sektore publikoko entitateen aurrekontu-aldaketak baimendu ahal izango ditu baldin eta aldaketa horien jatorria beste administrazio edo entitate publiko batzuetatik funtsak jasotzean badago eta funts horien xedea Euskal Autonomia Erkidegoaren exekuzio-eskumenekoak diren arloetako jarduketak modu baldintzatuan finantzatzea bada. Era berean, jarduketa horien ondorioak hurrengo ekitaldietara luzatzen badira, Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, geroko konpromisoen egoera-orria gehitu ahal izango du, konpromiso berriak onetsiz edo baimendutakoen diru-zenbatekoa handituz.

  3. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuetan aldaketak baimentzea, bai aldaketa horiek Europako Inbertsio Bankuak, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatzeko finantzaketa-lerroak ezartze aldera, emandako finantzaketatik eratorritakoak direnean, bai Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko beste entitate batzuek, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen bosgarren xedapen gehigarrian xedatutako finantza-tresnan aplikatze aldera edo jasangarritasun energetikoko ekintzak eta proiektuak sustatzeko neurriak finantzatzen aplikatze aldera, emandako finantzaketatik eratorritakoak direnean.

  1. 2026. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko lan-kontratudunak ez diren langileen urteko guztizko ordainsariek ezin izango dute izan, 2025eko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, sektore publikoko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik, homogeneotasunaren arabera kalkulatuta erkaketaren bi aldietarako, ez langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, ez lanaldi-araubideari dagokionez.

  2. Lan-kontratudunak ez diren langileak sektore publikoko karrerako eta bitarteko funtzionarioak dira, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko estatutupeko langileak ere.

  3. Justizia Administrazioko langileen ordainsariez bezainbatean, langile horiei dagokien berariazko araudia aplikatuko da.

    1. paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, ordainsari osagarriak berariaz eta salbuespenez egokitu ahal izango dira baldin eta ezinbestekoak badira lanpostuaren edukian izandako eraldaketengatik, programa bakoitzari esleitutako langile-kopuruan izandako aldaketengatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailarengatik. Era berean, 1. paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak aplikatu ahal izango dira, eta sistema horiek aplikatzekoak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal administrazio publikoetan sartzen diren edo sartuak diren langileei ere; era berean, sektoreetako berezitasun batzuk egokitu ahal izango dira ordainsari-kontzeptuak ordainsarien egitura berriaren arabera periodifikatzeagatik, berregituratzeagatik edo egokitzeagatik.

  1. Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-araubidekoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko ordainsariak izango dira aurrekontu-ekitaldian zehar indarrean daudenak administrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko ordainsarien araubidea erregulatzen duten arauei jarraituz.

  2. Aparteko ordainsariak, zeinak bi izango diren, bata ekainean eta bestea abenduan, jasoko dira artikulu honen 5. paragrafoak zehaztutako soldataren eta hirurtekoaren kopuruen arabera, eta hileko bati dagokion destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren edo baliokidea den kontzeptuaren arabera, betiere paragrafo hau aplikatu ahal zaien kolektiboen ordainsari-araubideak dioena kontuan hartuta.

  3. Ordainsari osagarriek, 2025eko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, ezin izango dute izan sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik, hargatik eragotzi gabe programa bakoitzari esleitutako langile-kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz egin daitezkeen aldaketak.

  4. Behin 2026ko ekitaldirako administrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko ordainsariak zehaztuta, Gobernu Kontseiluak zehaztuko du Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 122.2.a.1 artikuluan erregulatutako destino-osagarriaren urteko zenbatekoa, bai eta gainerako ordainsari osagarriena ere, aurreko apartatuetan xedatutako irizpideekin bat etorriz.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langile lan-kontratudunen soldata-masak, 2026ko urtarrilaren 1ean, ezin izango du izan, 2025eko ekitaldian ezarritakoaren aldean, sektore publikoko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik, hargatik eragotzi gabe lanpostuaren edukian izandako aldaketetatik, programa bakoitzari esleitutako langile-kopuruan izandako aldaketetatik, programari ezarritako helburuen betetze-mailetatik edo lana antolatzeko sistemen edo sailkapenaren aldaketetatik eratorritako gehikuntzak.

    Artikulu honen ondorioetarako, lan-kontratudun langileen soldata-masa esaten denean hau adierazi nahi da: kasuan kasuko langileek 2025ean zehar irabazitako soldatapeko ordainsariak geroratuak barne eta soldataz kanpokoak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:

    1. Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.

    2. Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.

    3. Lekualdatzeei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.

    4. Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.

      Gizarte-ekintzako gastuak ezin izango dira handitu, oro har, 2025ekoekin alderatuta.

  6. Aurreko paragrafoan jasotakoa, hortaz, 2026ko soldata-masari dagokion goi-muga da; soldata-masa hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei.

  7. Soldata-masaren aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko enplegatu publikoei dagozkien akordio, hitzarmen edo itunak etenda geratuko dira beren aplikazioan artikulu honetako xedapenak betetze aldera, baldin eta haien aplikaziotik aurreko paragrafoetan zehaztutakotik gorako ordainsari-gehikuntzak eratortzen badira 2026ko ekitaldirako, eta, hortaz, artikulu honen aurka doazen klausulak aplikaezin bihurtuko dira.

    Etenda geratuko da, halaber, borondatezko erretiroarekiko sariak, primak, kalte-ordainak eta edozein eratako diru-prestazioak, izena edozein dela ere, arautzen dituzten artikuluen eta klausulen aplikazioa.

    Etete horrek eragina izango du ondorio-data 2026ko urtarrilaren 1aren eta 2026ko abenduaren 31ren artean daukaten enplegatu publikoen borondatezko erretiroetan.

  9. Lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinduen 2026ko ekitaldirako ordainsariek ezin izango dute izan, 2025eko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe.

  10. Behin-behineko langileen ordainsariek, 2025eko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, ezin izango dute izan, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik, antzinatasuna dela-eta egokitzen zaien gehikuntza eragotzi gabe eta betiere haien ordainsariak erreferentziatuta dauden kategoriari dagokion diru-kopuru osoa errespetatuta.

  11. Osagarri pertsonalek, osagarri iragankorrek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau berariazkoak izango dituzte. Kalte-ordain horiek ezin izango dute izan, 2025eko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik.

  1. Gobernu Kontseiluak, 19.8 artikuluan xedaturiko baldintzetan, zehaztu egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 115.1.a artikuluan araututako kategoria-maila bakoitzari dagokion destino-osagarriaren urteko zenbatekoa.

  2. Halaber, Gobernu Kontseiluak zehaztuko du Ertzaintzak guztira jaso beharreko ordainsarien multzo osoa, 19. artikuluan ezarritako edukia eta irizpideak aplikatuta.

  1. Gobernu Kontseiluak onetsiko ditu, Ogasun eta Finantza Sailak eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailak aldeko txostena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako funtzionarioei eta estatutupeko langileei, bai eta lan-kontratudunei ere, eragiten dieten lan-baldintzei buruzko akordioak, hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta zeuden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen edo Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen mende dauden langileei eragiten dietenean, aipatutako sailen aldeko txostena beharko dute entitate bakoitzaren gobernu- eta administrazio-organo eskudunek izenpetu aurretik.

  2. Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaie Ogasun eta Finantza Sailari eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari, eta, proiektuarekin batera, 2025. urteko guztizko soldata-masaren eta ordainsarien kuantifikazio zifratua eta 2026. urterako aurreikusitako guztizko soldata-masaren eta ordainsarien kuantifikazio zifratua, bai eta proiektuan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere, hori guztia 2026ko ekitaldirako ordainsariak gehitzeko baldintzak betetzen direla egiaztatze aldera. Aipatutako sail horiek, aipatutako dokumentazioa jaso eta hurrengo egunetik aurrera eta gehienez 15 eguneko epearen barruan, dagokien txostena igorriko dute. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bateginean ezarritako kontrol ekonomikoa gauzatzeko.

  3. Erabat deusezak izango dira alor honetan txostenaren izapidea egin gabe edo aurkako txosten baten kontra hartzen diren erabakiak, bai eta hurrengo ekitaldietarako soldata-gehikuntzak dakartzaten akordio, hitzarmen edo itunak ere baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren etorkizuneko legeek finkatzen dutenaren kontrakoak badira.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoetako, sozietate publikoetako eta sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuzendaritza-kideen ordainsariek ezin izango dute izan, 2025eko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeen gehikuntza eta haien ordainsariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntza eragotzi gabe.

  2. Artikulu honetan aipatzen diren zuzendaritza-kideek kontzeptu guztietan jasoko dituzten ordainsarien urteko gehieneko zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen ordainsari osoak baino handiagoak izan.

  3. Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4.2 artikuluan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan, kontuan hartuko da zenbateraino bete diren entitate bakoitzaren urteko aurrekontuak eta ekonomia-urte bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko memorian jasotako helburu kualitatiboak, eta urteko kudeaketa-plana efikaziaz bete den, betiere kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuak zehaztutakoaren arabera. Pizgarriak ezartzeko, entitatea atxikita dagoen saileko titularrak eman beharko du onespena, agindu bidez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak txostena egin ondoren.

  4. Entitate bakoitzeko gobernu- eta administrazio-organo eskudunek erabaki ahal izango dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.

  1. Indarrean dauden arau espezifikoetan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak.

  2. Eskatutako gabealdiak bete dituzten langileek, Euskal Herriko Autonomia Administrazioan bere zerbitzuak egin zituzten langileen lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko Eraberritutako idazkera onartzekoa, maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintzako Dekretua aplikatzearen ondorioz, hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioek ezin izango dute izan, 2025eko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik.

2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, partzialki etengo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, haren organismo autonomoek, zuzenbide pribatuko ente publikoek, sozietate publikoek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoek sindikatuekin sinatutako akordio, hitzarmen edo itun guztiak, lege honetan ordainsariei buruz ezarritako neurriak behar bezala aplikatzeko behar den eran.

  1. Lege honen IV. eranskinean finkatzen dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta dagozkien zenbatekoak.

    IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak gehieneko muga ekonomikoak dira modulua osatzen duten kontzeptu guztietarako.

    Hezkuntza Sailari baimena ematen zaio IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoetan beharrezkoak diren aldaketak egiteko, modulu horiek kalkulatzerakoan egon daitezkeen akats materialen edo egitatezkoen ondorioz.

  1. Hala ere, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna.

    Era berean, ordainketa eskuordetuaren sisteman sartutako talde osoarentzako Gizarte Segurantzarako kotizazioa Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero zehazten diren kotizazio-tasen arabera egingo da.

  2. Baldin eta, 2026. urteko ekitaldi ekonomikorako, Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileen ordainsariak aldatzen badira, IV. eranskinean finkatzen diren modulu ekonomikoak ere automatikoki aldatutzat hartuko dira, honako zenbateko honetan: hezkuntza-itunen langileria-gastuen osagaiei Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileentzat ezartzen den ordainsari-aldaketaren portzentajea aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa. Dena dela, modulu horiek aplikatzean ezin izango dira gainditu itunpeko ikastetxeetako langileentzat sektorean indarrean dauden akordioek ezarritako ordainsariak.

  3. Ezein kasutan ez da asumituko itunpeko ikastetxeetako langileen ordainsarietan aldaketarik egitea, baldin eta ordainsari-aldaketa horien ondorioz gainditzen badira artikulu honetan aipatzen diren modulu ekonomikoetako langileria-gastuen osagaietarako finkatzen diren zenbatekoak.

  4. Enpleguaren egonkortasunerako eta irakasleen plantillak berritzeko behar den finantzaketa gehigarriari dagokionez, honela jokatuko da:

    1. Akordioei edo, hala badagokio, hau ezartzen duen erregelamendu-arauari jarraituz, ituna indarrean dagoen bitartean itundutako unitateak murrizteagatik irakaskuntza itunduetan irakasleak kaleratzeagatik ematen diren kalte-ordainen zenbatekoa lege honetan itunpeko ikastetxeen gastu-kontzeptu horretarako baimendutako kredituaren kontura ordaindu ahal izango dio Hezkuntza Sailak ikastetxeari, betiere aurrekontu-bitartekorik badago.

    2. Akordioei edo, hala badagokio, hau ezartzen duen erregelamendu-arauari jarraituz, irakasleen plantillak berritzeko, Hezkuntza Sailak bere gain hartu ahal izango du, lege honetan itunpeko ikastetxeen gastu-kontzeptu horretarako baimendutako kredituaren kargura, itunpeko irakaskuntzetako irakasleen erretiro partziala betetzeko errelebo-kontratuek sortzen duten gizarte-kotizazioetako gainkostua, betiere aurrekontu-baliabiderik badago eta aplikatzekoak diren arauak betetzen badira.

    3. Artikulu hau berdintasunez aplikatuko da ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikastetxe guztietan, eta enpresaburuen elkarte bateko kide ez izateak edo enpresaburuen elkarte hori akordioarekin ados ez egoteak ez du ikastetxea baztertzea ekarriko.

  1. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorritako funtsak banatzearen ondorioz bai transferentzien bidez, bai mailegu itzulgarrien bidez 2026ko ekitaldian lor daitezkeen diru-sarrera handiagoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren aurrekontuko diru-sarreren egoera-orrian txertatuko dira.

  2. Diru-sarrera horiek kasuan kasuko ordainketa-kredituak eta, hala badagokio, konpromiso-kredituak sortuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren aurrekontuko gastuen egoera-orrian edo organismo autonomoen edo Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen gastuen egoera-orrietan, eta atxikita geratuko dira Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketa eta proiektuen finantzaketa espezifikoari, bat etorriz finantza-konpromisoak formalizatzeko akordio, hitzarmen, ebazpen edo tresna juridikoetan ezarritakoarekin.

  3. Horrela sortutako kredituak Ogasun eta Finantza Sailak bideratu ahal izango ditu, funtsen lurralde-banaketarako eskumena duten Estatuko edo Europako organoen hasierako erabakiak jasotzen diren unetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion zenbatekoan, eta ez zaio aplikatuko maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 83. artikuluan xedatutakoa. Era berean, kreditua sortu eta aurrekontuan bideratu ondoren, kreditu hori erabilgarri egongo da gastu-baimenak eta -xedapenak eta horiek sorrarazten dituzten negozio juridikoak izapidetzeko, baina gastu-xedapenen eta haien ondoriozko negozio juridikoen efikazia eten ahal izango da, kasuan-kasuan ekarpen-konpromiso irmoak egiaztatzen dituzten behin betiko akordioak, hitzarmenak, ebazpenak edo tresna juridikoak izenpetu edo onetsi arte.

  1. Aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera sortutako kredituak Ogasun eta Finantza Sailak gaituko ditu dagokion aurrekontu-sekzioko, organismo autonomoaren aurrekontuko edo dagokion sektore publikoko partzuergoaren aurrekontuko 1228 programan («Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa»). Programa horren zuzkidura Estatuko Administrazioaren edo Europar Batasunaren transferentzien edo ekarpenen kontura finantzatuko da, zeinak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsetatik eratorriko diren.

  2. Programa horren aurrekontu-zuzkiduretan sartuko dira, Ogasun eta Finantza Sailak zehaztutako sailkapen organiko eta ekonomikoarekin, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzera bideratutako ordainketa-kredituak eta, hala badagokio, kasuan kasuko konpromiso-kredituak.

  3. Programa hori funts propioekin hornitu ahal izango da, betiere Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak kofinantzatzea edo osatzea helburu badute.

  1. Foru-aldundiei transferituko zaizkie Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorritako funtsak banatzearen ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administraziotik lortzen dituen diru-sarrerak, baldin eta diru-sarrera horien legezko erabilera lurralde historikoetako foru-organoek, Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko eskumen-mugaketaren arabera, exekutatu behar dituzten proiektuok edo ekintza-lerroak finantzatzea bada. Transferentzia hori Gobernu Kontseiluak zehazten duen lurralde-banaketaren arabera egingo da, Ogasun eta Finantza Sailak eta gaiaren arabera eskumena duen sailak proposatuta, aldez aurretik banaketa hori foru-aldundiekin edo, hala badagokio, kasuan kasuko erakundearteko organoen barruan adostu ondoren.

  2. Funts horien transferentzia dagokion ministerio-sailari jakinaraziko zaio, entitate erabakitzailea den aldetik, bai eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren agintaritza arduradunari ere.

  3. Funts horien transferentziatik eratorritako erakunde-konpromisoek, bai sarrerakoek bai gastukoek, aurrekontu-izaera izango dute beti, eta 95. sekzioan jasota geratuko dira.

  4. Transferitutako diru-sarrerak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketen eta proiektuen finantzaketa espezifikoari atxikita geratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko finantza-konpromisoak formalizatzeko akordio, hitzarmen, ebazpen edo tresna juridikoetan xedatutakoaren arabera.

  5. Foru-aldundiek, beren eskumenen esparruan, dagozkien azpiproiektuak exekutatzea egokituko zaien entitateak diren aldetik, beren gain hartuko dituzte Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa erregulatzen duen araudiak entitate betearazleei esleitzen dizkien konpromiso eta betebehar guztiak.

  1. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako ordainketa-kredituak zabaldu ahal izango dira ekitaldian zehar. Kreditu-zabaltzeak Ogasun eta Finantza Sailak erabakitzen duen moduan finantzatuko dira. Horrez gain, Ogasun eta Finantza Sailak kreditu globalaren edo diruzaintzako gerakinen kontura ere egin ahal izango du zabaltze hori. Zabaltze horiek finantzatzera bideratutako kreditu globalaren gehikuntzak ez dira zenbatuko maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 20.2 artikuluan ezarritako mugen barruan.

  2. Ogasun eta Finantza Sailak konpromiso-kredituen egoera-orria gehitu dezake, kreditu berriak onetsiz edo haien zenbatekoa handituz, bai eta gerorako konpromisoen egoera-orria ere, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzeko, non ez diren aplikatuko maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 31.1 eta 97.3 artikuluetan ezarritako mugak.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren V. tituluko II. kapituluan jasotako mugak ez zaizkie aplikatuko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak behar bezala exekutatzeko beharrezkoak diren kreditu-transferentziei. Ogasun eta Finantza Sailak baimenduko ditu kreditu-transferentzia horiek.

  2. Halaber, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Ogasun eta Finantza Sailak baimenduko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta sektore publikoko fundazioen aurrekontuetako aldaketak, baldin eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzeko badira.

  3. 2025eko ekitaldiaren amaieran, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa 1228 programako aurrekontu-kredituetan dauden eta hasierako aurrekontuan kontsignatu ez diren gerakinak 2026ko aurrekontu orokorretan sartuko dira, gastu beretan aplikatzeko Ogasun eta Finantza Sailak xedatutakoaren arabera. Kreditu horiei ez zaie aplikatuko Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren 90.1 artikuluan ezarritako denbora-eskakizuna. Kreditu-txertaketak diruzaintzako geldikinen kargura finantzatuko dira, Ogasun eta Finantza Sailak erabakitzen duen moduan.

  4. Diru-sarrerarik izanez gero Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako aurrekontu-kredituen kontura 2026ko ekitaldian nahiz aurrekoetan egindako ordainketak itzuli izanagatik, kreditu horiek berriz ere ordainketak egin ziren unean zeuden bezalaxe jarri beharko dira, betiere dagokion araudi erregulatzaileak hori ahalbidetzen badu eta Ogasun eta Finantza Sailak baimena ematen badu.

  5. Ogasun eta Finantza Sailak soberazkotzat jo ahal izango ditu hasieran 2026ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan sartutako kredituak, baldin eta kreditu horiek bat badatoz geroago Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsekin finantzatutako jarduketa eta proiektuekin. Ogasun eta Finantza Sailak soberazko kreditu horiek aplikatu ahal izango ditu beste ordainketa-kreditu batzuen zuzkiduren gabeziei erantzuteko, bereziki inbertsio-proiektuak egiteko eta kreditu zabalgarriak finantzatzeko.

  6. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsekin finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak dagoeneko hasi edo exekutatu badira funts horiek sortu ez dituzten kredituen kargura, Ogasun eta Finantza Sailak kreditu horiek birjarri ahal izango ditu dagokien sekzioan, betiere suspertze eta erresilientzia ekonomiko eta sozialera bideratutako jarduketak eta proiektuak edo inbertsio-proiektuak finantzatzeko.

  1. Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Finantza Sailak hala proposatuta, eta bat etorriz Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren araudi erregulatzailean ezarritakoarekin, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorritako funtsen kudeaketari aplikatu beharreko irizpideak finkatu ahal izango ditu, bai eta plan horri lotutako jarduketa eta proiektuetan egindako gastuen aurrekontu-exekuzioari aplikatu beharrekoak ere, ekimen horretan aurreikusitako helburuak lortzen direla bermatzeko.

  2. Jarduketa eta proiektu horiek exekutatzearekin lotutako gastu-baimenek memoria espezifiko bat izan beharko dute, jarduketa edo proiektu bakoitzerako gastu-zenbatespenak kuantifikatu eta justifikatuko dituena, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean aurreikusitako helburuak betetzen zer neurritan laguntzen duten azalduko duena.

  1. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailak eta Ogasun eta Finantza Sailak proposatuta, Gobernu Kontseiluak espezialitateak ezarri ahal izango ditu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak izapidetzean. Ondorio horietarako, baldin eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsetatik eratorritako Estatuko Administrazioaren edo Europar Batasunaren transferentziak eta ekarpenak bideratzeko hitzarmen-proiektuak edo beste tresna juridiko batzuk badira, nahikoa izango da, izapidetzean, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren txostena.

  2. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 33. artikuluari jarraituz, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak sustatzeko izapidetu behar diren administrazio-prozedurei presako izapidetzea aplikatuko zaie eta, beraz, erdira murriztuko dira prozedura arrunterako ezarritako epeak, salbu eta eskabideak eta errekurtsoak aurkezteari dagozkionak. Hori guztia, eragotzi gabe Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana exekutatzeko presako neurriak onesten dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoa.

  3. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketa eta proiektuen esparruan ematen diren laguntza eta dirulaguntza publikoen kasuan, dirulaguntzaren ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira, justifikazioa egin aurretik, baldin eta beharrezkoa bada dirulaguntzari edo laguntzari atxikitako jarduketak gauzatu ahal izateko, eta bermea eratzea ez da galdagarri izango.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak exekutatzeko eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko sailetako eta sektore publikoko entitateetako organoek, bat etorriz Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren araudi erregulatzailearekin eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak emandako jarraibideekin, behar den informazioa eman beharko dute mugarri eta helburuak zenbateraino bete diren jakin ahal izateko, alde batetik, eta, bestetik, jarduketa eta proiektuen aurrekontu- eta kontabilitate-exekuzioa behar bezala justifikatu eta ziurtatu ahal izateko.

Jaurlaritzak, hiru hilean behin, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsen kargura finantzatutako partidei dagozkien kredituen exekuzio-maila eta berariazko xedea jakinaraziko dizkio Eusko Legebiltzarrari, lege honen 40. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

2026ko ekitaldian zehar, foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren aurrekontuan izendatutako kredituei eusteko egin beharreko ekarpenak 14.143.396.889 eurokoak izango dira, urriaren 7ko 4/2021 Legearen bidez onetsitako metodologiarekin bat etorriz.

Aurreko artikuluan izendatutako zenbatekoari ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:

ARABA: % 16,12

BIZKAIA: % 50,36

GIPUZKOA: % 33,52

Oinarriaren ehuneko jakin bat finkatuta ez izateagatik edo oinarria moneta-unitateetan emana ez egoteagatik finkoak diren tasak eta izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioak (tarifak) igo egingo dira: 2025. urtean eskatzen ziren zenbatekoei, hain zuzen ere, bat koma zero hogei (1,020) koefizientea aplikatzetik ondorioztatzen den kopururaino.

Lehen aipatutako koefizientea aplikatu ondoren, bi hamartarreko tasak eta tarifak txikiagora biribilduko dira hirugarren hamartarra bostetik beherakoa bada, eta handiagora osterantzean.

Lau edo sei hamartarreko tasen eta tarifen kasuan, txikiagora biribilduko dira bosgarren edo zazpigarren hamartarra, hurrenez hurren, bost baino txikiagoa bada; bestela, handiagora biribilduko dira.

Aurreko paragrafoetan xedatutakotik salbuesten dira lege honetan berariaz eguneratzen diren tasak eta tarifak.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 113.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute 5.000.000 eurotik gorako gastuek, egitekoa den gastuari dagokion kredituaren izaera edozein izanik ere, salbu eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan sartutako entitateetarako transferentziak direnean, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren bitarteko propio pertsonifikatutzat hartzen diren entitateekiko enkarguak direnean, edo aurrekontuetan jasotako dirulaguntza izendunak direnean, kasu horietan ez baita baimen hori beharko.

  2. Organismo autonomoetako aurrekontuen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen kontura egiten diren gastuek atxikita dauden saileko sailburuaren baimena beharko dute 1.000.000 euro baino gehiago direnean, edo, aurreko paragrafoaren kasuan, Gobernu Kontseiluarena.

  1. Kontratazioaren arloan, Gobernu Kontseiluari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen kontratuak, esparru-akordioak eta eskuratze-sistema dinamikoak baimentzea, baldin eta aurrekontua kontratuen kasuan edo balio zenbatetsia esparru-akordioen eta eskuratze-sistema dinamikoen kasuan aurreko artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako zenbatekoa baino handiagoa bada. Kasu horretan, baimen hori gastuarena izango da, baldintza-agirietan aurreikusitako balizko aldaketei eta luzapenei dagokiena barne. Gobernu Kontseiluak kontratu bat egiteko baimena ematen badu, aldaketak ere baimendu beharko ditu, baldin eta baldintza-agirian aurreikusita ez badaude, kontratuaren hasierako prezioaren ehuneko hamarretik gorako ehunekoa badute, banaka edo batera, BEZik gabe, eta, hala badagokio, suntsiarazten badute.

  2. Esparru-akordioak eta eskuratze-sistema dinamikoak baimentzeak berekin ekarriko du haien kontratu oinarrituak eta kontratu espezifikoak baimentzea, baldin eta kontratu horien zenbatekoa aurreko artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako zenbatekoa baino handiagoa bada.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren sektore publikoa osatzen duten entitateetako kontratazio-organoek izapidetzen dituzten kontratuak suntsiarazteko prozedurak gehienez ere zortzi hilabeteko epean izapidetu, ebatzi eta jakinarazi beharko dira. Era berean, epe hori aplikatuko zaie Euskal Autonomia Erkidegoko toki- eta foru-entitateetako kontratazio-organoek, haien sektore publikoek eta Euskal Herriko Unibertsitateak izapidetzen dituzten kontratuak suntsiarazteko prozedurei.

  1. Jaurlaritzak, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginak eskatutako informazioaz gainera, eragiketa hauen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hiru hilean behin:

    1. Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuak zenbateraino bete diren, bai eta entitate haien egoera-balantzea, galeren eta irabazien kontua, eta eskudiru fluxuen egoera.

    2. Aldi horretan emandako bermeen zerrenda, eta bermeen onuradunek bete beharrekoa bete izan ez dutelako aurre egin behar izan dien bermeei buruzko informazioa.

  2. Aurreko zenbakian aipatzen den informazioa hiruhileko natural bakoitzaren muga-egunean itxiko da eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.

Jaurlaritzak honako eragiketa hauen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan:

  1. Egindako zorpetze-eragiketak.

  2. Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateei emandako urtebeterako edo gutxiagorako kreditu eta aurrerakinak.

  3. Itundutako zergetan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak eta zehaztuak.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Etxebizitza- eta lurzoru-arloko finantza-neurriak.

    Babes ofizialeko etxebizitzen araubideari eta etxebizitza- eta lurzoru-arloko finantza-neurriei buruz indarrean dagoen araudiaren ondorioetarako, deskontu-lerroen bidez 2026. urtean zehar egingo diren finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 27.375.000 eurotik gora egin.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Sustapenerako neurriak.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren sailek eta Administrazio instituzionaleko zuzenbide pribatuko ente publikoek zenbait egitasmo finantzatzeko laguntzak eman ahal izango dituzte, mailegu eta aurrerakin itzulgarri modura, ekonomia bultzatzeko, ikus-entzunezko produkzio-sektoreak sustatzeko, jasangarritasun energetikoaren alorreko ekintzak eta proiektuak sustatzeko, bai eta ikerketa, garapen eta berrikuntza sustatzeko ere.

      Dagozkion arauetan jartzen duen moduan eman beharko dira laguntza horiek. Hartarako, eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginean ezarritakoa gorabehera, gastu-konpromisoak hartu ahal izango ditu laguntzak emateko eskumena duen organoak baldin eta konpromiso horiek berekin dakarten finantzaketa-kostua eta aurreikusitakoaren arabera Administrazioak aurre egin beharreko arriskua dagozkien aurrekontu-kredituek babestuta badaude.

    2. Laguntzen finantzaketa-kudeaketa Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da edo, dagokionean, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta efikazia-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez, eta arau horietan eta entitate horiekiko elkarlanerako akordioetan xedatzen den moduan. Entitate horiek, halaber, entitate laguntzaile gisa jardun ahal izango dute, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 12. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako.

    3. Xedapen gehigarri honen eraginez aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan egin beharreko egokitzapen teknikoak egiteko baimena ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailari.

      HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Zenbait ondare-sarreraren araubidea.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek merkataritza-sozietate batzuetako partaidetzak besterendu ondoren horiek eskuratzea eragin zuen xede estrategikoa jada betea dutela irizten delako lortzen dituzten aurreikusi gabeko diru-sarrera eta finantza-baliabideak beste finantza-eragiketa batzuk egiteko aplikatu ahal izango dira, eta eragiketok Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin ahal izango dira.

      Ondorio horietarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 2026ko ekitaldian eta aurrekontu- eta ondare-araubideari buruzko indarreko lege-xedapenetako baldintzetan, bidezko ondare-eragiketak egitea izan dezan eta eragiketa horietatik lortutako funtsak aurreko paragrafoan azaldutako jardueretara aplikatzea izan dezan.

    2. Xedapen honetan aurreikusitakoa exekutatzeko garatzen diren jarduerak, dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren finantza-politikaren zerbitzuan ezar daitezkeen gastu-arloko baliabide, tresna eta beste ekimen batzuk arrazionalizatzeko eta optimizatzeko Ogasun eta Finantza Sailak ezartzen dituen jarraibideei atxiki beharko zaizkie.

      LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Azpiegituretako proiektuak onura publikoko deklaratzea.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoak irratiaren, telebistaren eta, oro har, gizarte-komunikabideen arloan dituen eskumenak exekutatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onesteak, bai eta babes zibileko eta segurtasun publikoko zerbitzuen arloan dituenez baliatzeko beharrezko direnak onesteak ere, inbertsioetarako kredituen kontura finantzatutako proiektuak baldin badira, berekin ekarriko dituzte kasuan kasuko onura publikoko deklarazioa eta ondasunen urgentziazko okupazioaren beharra nahiz ondasun horiei dagozkien eskubideen urgentziazko eskuratzearen beharra, nahitaezko desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.

    2. Onura publikoko deklarazioak erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onets daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei ere.

    3. Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek azaldu beharko dute azpiegituren definizioa eta zehaztu beharko dituzte azpiegiturak egiteko okupatzea edo eskuratzea beharrezko irizten diren lursailak, eraikuntzak eta beste ondasun edo eskubideak.

      BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Sektore publikoko kontratuak aldatzea.

    1. Sektore publikoko kontratuen legeriak xedatutakoaren ondorioetarako, 2026ko aurrekontu-ekitaldi honetan zehar kontratu administratiboetan egin eta aurrekontu- egonkortasunaren helburua lortzeko xedea duen edozein aldaketa interes publikoko arrazoiengatik egiten dela ulertuko da.

    2. Interes publikoko arrazoiengatik kontratu administratiboak aldatu behar badira, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 203. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa bete beharko da. Administrazio-klausulen agiriek erantsi beharko dituzte sektore publikoko kontratuen legerian aurrekontu-egonkortasuneko neurriak aplikatzearen ondorioz kontratuak aldatu beharrari begira ezartzen diren arretak.

      SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Gehieneko errenta bermatuaren oinarrizko zenbatekoaren hileko zenbatekoa.

      2026ko ekitaldian, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 33.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, gehieneko errenta bermatuaren oinarrizko zenbatekoaren hileko zenbatekoa 583,07 eurokoa izango da.

      ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria eta etxebizitzako prestazio Ekonomikoa.

      2026. urtean, hilean 300 eurokoa izango dira bai Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen II. tituluaren I. kapituluaren 2. atalean aurreikusitako etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren gehieneko zenbatekoa, bai Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako etxebizitzako prestazio ekonomikoaren gehieneko zenbatekoa, eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango inolako gorabehera dela eta.

      ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Zerbitzu aktiboan jarraitzeko epearen luzapena.

    1. Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 67.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, erretiro arrunta ofizioz deklaratuko da, funtzionarioa legez ezarritako adinera iristen denean.

    2. Hala ere, 2026ko ekitaldian, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 67.3 artikuluaren bigarren paragrafoan jasotako aurreikuspena betez, funtzionarioek bere esku dute beren erretiroa erabaki behar duen organo eskudunari eskatzea, erregelamenduz ezarriko den epean, zerbitzu aktiboaren luzatzea funtzionarioak hirurogeita hamar urte bete bitartekoa gehienez ere, eta zerbitzurako gai jotzen badute, betiere, noiz eta funtzionario horiek egiaztatzen ez badituzte dagokien pentsioaren ehuneko ehuna sortzeko behar diren zerbitzu- edo kotizazio-urteak.

    3. Zerbitzu aktiboko egonaldia ezin izango da inola ere luzatu interesdunak aurrekontuen legerian urtero ezartzen den gehieneko erretiro-pentsioaren onuradun izateko baldintzak betetzen dituenean, nahiz eta luzapen horrek eskubidea sortu pentsioa ehuneko osagarrien bitartez handitzeko.

    4. Nolanahi ere, zerbitzu aktiboan jarraitzeko salbuespenezko baimenak Enplegu Publikoko Zuzendaritzaren nahitaezko txosten loteslea beharko du baimena eman baino lehen.

      BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntzarako kredituen Kudeaketa.

    1. Beste euskal administrazio publiko batzuen prestakuntza-planak finantzatzeko kredituak, IVAP organismo autonomoaren aurrekontuetan agertzen direnak, organismo horrek banatuko ditu norgehiagokako deialdi publikoen bidez, parte hartzen duten administrazioen berdintasun- eta autonomia-printzipioen arabera.

    2. Euskal administrazio publiko batzuek onetsitako eta exekutatutako planak eta programak, prestakuntza-premien diagnostikoen ondoriozkoak, izango dira diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak. Nolanahi ere, kontuan hartu beharko dira langile gutxiko entitateen prestakuntza kudeatzeko gaitasunak.

    3. Funtsak partitzeko eta banatzeko irizpideak finantzatuko den prestakuntza-jardueraren kostuetara igorriko dira, eta kredituak ez badira eskatutako zenbateko osora iristen, administrazio bakoitzari dagozkion zenbatekoak hainbanatuko dira kontuan hartuta entitate bakoitzeko langile-kopurua, mota bereko entitate eskatzaileen langile-kopuru osoarekiko.

    4. Behar den efikazia eta segurtasun juridikoa emateko, kredituak partitzeko eta banatzeko eta kreditu horiek legez aurreikusitako xedeetarako erabili direla egiaztatzeko, dirulaguntza publikoei buruzko printzipioei eta arauei jarraituko zaie.

      HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko administrazio-berrantolaketak.

    1. Edozein plan, programa, jarduketa garrantzitsuk edo lege-mailako xedapenek eragindako administrazio-berrantolaketak direnean, Jaurlaritzak erregulatu eta xedatu ahal izango du, aplikatzekoa den lan-arloko legeriaren edo enplegu publikoko legeriari jarraituz, subrogazioei buruz behar den guztia, kontratu-erlazioei dagokienez eta sektore publikoko edozein entitateren sorrera, azkentze edo eraldatzetik ondorioztatzen diren eskubide eta betebeharrei dagokienez, bereziki, bertako langileak sektore publikoko beste entitate bati atxikitzeari dagokionez.

    2. Horretarako, aurrekontuetako eta enplegu publikoko eskumena duten sailek proposatuta, Gobernu Kontseiluak aurrekontu-plantillak aldatzea baimendu ahal izango du, eta langile-zuzkidura berriak sortzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateetan baldin eta behar beste zuzkidura amortizatzen badira sektore publikoko beste entitate batzuetan urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.

      HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Ikerketa eta irakaskuntzaren laguntzarako zerbitzuen lanpostuak betetzeko ohiz kanpoko deialdia.

      2026ko ekitaldian, Hezkuntza Sailak lekualdatze-lehiaketaren ohiz kanpoko deialdi baten bidez bete ahal izango ditu ikerketa eta irakaskuntzaren laguntzarako zerbitzuen lanpostuak. Deialdi hori ebatzi ondoren hautatuko diren funtzionarioek xede diren lanpostuen titulartasuna eta behin betiko destinoa eskuratuko dute, eta ezin izango zaie aplikatu, ondore horietarako, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 33. artikuluko 3 eta 4. paragrafoetan xedatutakoa. Ondorioz, jatorrizko plaza eta behin betiko destinoa gordetzeko aukera galduko dute. Nolanahi ere, irakaskuntza-lanpostuetara itzuli ahal izango dira, euren borondatez, lanpostuak betetzeko ohiko lehiaketen bitartez.

      HAMABIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsak kudeatu eta exekutatzeko giza baliabideak arrazionalizatzeko neurriak.

    1. Efikazia- eta efizientzia-arrazoiak direla eta, behin-behineko unitateak eratu ahal izango dira Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak nahiz proiektuak kudeatu eta exekutatzeko, horretarako behar den langile-kopurua eta denbora kontuan izanda. Behin-behineko unitate horiek eratuko dira baldin eta ezinezkoa bada langile-premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berresleituta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako neurriak erabilita. Unitate horiek eratzeko, Enplegu Publikoko Zuzendaritzak ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

    2. Era berean, Administrazio orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek, Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kontura finantza daitezkeen jarduerak eta proiektuak kudeatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen direnek, beren plantillak indartu ahal izango dituzte programa bidezko bitarteko funtzionarioak edo iraupen mugatuko kontratuak dituzten lan-kontratuko langileak izendatuz, enplegu publikoaren eta lan-zuzenbidearen arloko araudian ezarritakoarekin bat etorriz. Langile horien izendapenak eta kontratuak Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kontura finantza daitezkeen jarduerak eta proiektuak gauzatzeko ezinbestekoa den denborarako formalizatuko dira. Era berean, zerbitzu-eginkizunak baimendu ahal izango dira karrerako funtzionarioen eginkizunak behin-behinean betetzeko, jarduera eta proiektu horiek behar bezala gauzatzeko behar-beharrezkoa denean.

    3. Orobat, plantilla indartzeko baimena eman ahal izango zaie gainerako unitateei baldin eta haien langile-kopurua murriztu egin bada Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak kudeatu eta exekutatzera bideratu dituztelako.

    4. Neurri horiek guztiek finantzaketa egokia eta nahikoa izan beharko dute, bai eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzaren eta Aurrekontu Zuzendaritzaren nahitaezko txosten loteslea ere.

    5. Langile horien izendapenak eta kontratuak Next Generation EU ekimena gauzatzeko beharrezkoa den denborarako bakarrik formalizatuko dira, automatikoki itzuliko dira, inolako izapiderik egin beharrik gabe, lanpostu-zerrendetan egindako behin-behineko aldaketak, sortutako lanpostuen amortizazio automatikoarekin, eta bertan behera geratuko dira funtzioen aldi baterako esleipenak, aldi baterako lanpostuen zerbitzu-eginkizunak, bitarteko langileen izendapenak eta jarduketa eta proiektu horiek kudeatzeko eta gauzatzeko sinatutako aldi baterako kontratuak.

    6. Beharrezko neurriak hartu ahal izango dira, dagokion aurrekontu-finantzaketa jaso ostean, prestakuntza emateko enplegatu publikoei Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak kudeatzeko eta exekutatzeko garrantzi berezia duten arloetan: plangintza estrategikoa, lizitazio publikoa, laguntzak eta dirulaguntzak, finantza- eta aurrekontu-kudeaketa, hitzarmenak, elkarlan publiko-pribatua, edo Administrazio publikoaren eraldaketa digitalarekin lotutako gaiak, besteak beste. Helburuak betetzera eta arazoak konpontzera bideratuko da prestakuntza hori.

    7. Enplegu Publikoko Zuzendaritzak behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izango ditu bere eginkizunak betetzeko honako esparru hauetan: behin-behineko unitateak sortzea, unitate horietako lanpostuak hornitzea, langile berriak kontratatzea eta izendatzea eta Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak kudeatu eta exekutatzearekin lotutako prestakuntza espezifikoa.

      HAMAHIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa zuzentzeko indizearen gehieneko mugak.

    1. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 21eko 173/2023 Dekretuaren 34.1 artikuluan aurreikusitako indize zuzentzailearen mugak honako zenbateko hauetan finkatzen dira:

      1. Pertsona bakarreko bizikidetza-unitatea: 102,21 euro.

      2. Gainerako bizikidetza-unitateak: 31,21 euro gehituko zaizkio aurreko letran ezarritako mugari bizikidetza-unitateko kide bakoitzeko, titularra kanpoan utzita.

    2. Gehieneko muga horiek aldatu ahal izango dira diru-sarrerak bermatzeko arloan eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez.

      HAMALAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan betetzen zailak diren lanpostuak betetzeko enplegu publikora sartzeko prozesuen bidezko deialdia onartzea, dagokion lan-eskaintza publikoa garatuz.

    1. Osakidetzak, salbuespenez eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 78.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, lehiaketa-sistemaren bidez, honako plaza hauetarako deialdia egingo du: fakultatibo, mediku, familiako eta komunitateko medikuntzako espezialista eta lehen mailako arretako pediatria, bai eta ospitale-arretako eta arretako espezializatuko beste mediku eta fakultatiboren plaza batzuk ere, baldin eta «betetzen zailak diren plaza» gisa identifikatzen badira eta dagokion lan-eskaintza publikoan sartuta badaude.

    2. Oro har, «betetzen zailak diren plazak» izango dira hainbat hautaketa- eta hornikuntza-prozesutan behin eta berriz bete gabe geratu direnak, bai finkoak bai aldi baterakoak, aldez aurretik estaldurarik eza eragin duten arrazoiak identifikatuta, eta, sarritan, osasun-zentroetako eta/edo landa-eremuetako kontsultategietako plazekin edo herrigune nagusitik oso urrun dauden tokiekin bat datozenak, bai eta arratsaldeko ordutegia duten plazekin edo lantoki bat baino gehiago esleituta dutenekin ere, eta ospitale-eremuan, oro har, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren III. eta IV. motako osasun-erakundeetako zentroetako plazekin bat datozenak.

    3. Osakidetzak identifikatuko ditu betetzen zailtzat tipifikatuko diren lanpostu zehatzak, eta dagokion eremuko destinoa zehaztuko du, «betetzea zaila» dela definitzen duen arrazoi zehatza adierazita, salbuespenezko deialdia lehiaketa bidez egiteko. Deialdi hori Osakidetzako Administrazio Kontseiluak onartu beharko du, aurreikusitako legezko mugen barruan, birjarpen-tasa gainditzen ez dela bermatzeko.

    4. Lege honetan aurreikusitako lehiaketa-deialdi bereziaren ondorioz estatutupeko lanpostu finko bihurtzen diren eta betetzen zaila den plaza baten esleipendun gertatzen diren langileek ezin izango dute parte hartu esleitutako destinoa jabetzan hartu eta hurrengo bi urteetan deitzen diren mugikortasun-prozesuetan eta lekualdatze-lehiaketetan, ez eta bi urteko aldi berean plazak aldi baterako betetzeko sistemen bidez beste destino batera iritsi ere.

    5. Prozesu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Osasun Mahai Sektorialaren negoziazio-eremuan negoziatuko da.

      HAMABOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren bitarteko propio pertsonifikatu bihurtzen diren sektore publikoko erakundeen aurrekontuan aldaketak egiteko baimena.

      Lege honen 18. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, Gobernu Kontseiluari dagokio, halaber, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen aurrekontuetan egindako aldaketak baimentzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren baliabide propio pertsonifikatuaren izaera eskuratzearen ondorioz.

      AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Aldatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina, martxoaren 20ko 1/2025 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua.

    1. Aldatu egiten dira testu bategin horren 85. eta 86. artikuluak, Euskal Autonomia Erkidegoan nazioarteko aitorpena duten aterpekide-txartelak emateagatiko tasaren kuotari eta hobariei buruzkoak. Honela geratzen dira:

      Tasa tarifa honen arabera eskatuko da (eurotan):

      1. Aterpekide gazteen nazioarteko txartela: 5,00.

      2. Aterpekide helduen nazioarteko txartela: 10,00.

      3. Familiako nazioarteko aterpekide txartela: 18,00.

      4. Taldeentzako nazioarteko aterpekide-txartela: 16,00.

      Taldeentzako nazioarteko aterpekide-txartela emateko kuotaren % 100eko hobaria izango dute formalki eratutako eta dagokion erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeek, baldin eta helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren edo gizarte-ekintzaren eremuan jardutea badute.

      XI. titulu berri bat sartzen da, lanaren eta gizarte-segurantzaren arloko tasa berri bat arautzen duena. I. kapituluan, lan-arloan atzerritarrei baimenak eta bestelako administrazio-zerbitzuak izapidetzeagatiko tasa jasotzen da, eta honela idatzita geratzen da:

      240. artikulua. Zergapeko egitatea.

      Tasa honen zergapeko egitatea lan-baimenak izapidetzea da, non eta ez diren sei hilabete baino epe laburragorako baimenak, bai eta baimen horien luzapenak, aldaketak eta berritzeak ere, lan-harremana Euskal Autonomia Erkidegoan duten edo izango duten atzerritarrentzat.

      241. artikulua. Subjektu pasiboa.

      1. Tasa honen subjektu pasiboak baimenak ematen zaizkien pertsona fisikoak dira, besteren konturako baimenak izapidetzean izan ezik; kasu horretan, enplegatzaile edo enpresaburu den pertsona fisiko edo juridikoa izango da subjektu pasiboa, etxeko zerbitzuaren sektoreko lan-harremanen kasuan izan ezik, harreman hori partziala edo aldizkakoa izanez gero, kasu horretan pertsona fisiko langilea bera izango baita subjektu pasiboa.

      2. Deuseza izango da besteren konturako langileak ezarritako tasa osorik edo zati batean ordaintzea bere gain hartzen duen itun oro.

        242. artikulua. Sortzapena.

      1. Zergapeko egitate diren administrazio-zerbitzuak ematen diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala ere, eskabidea egiten den unean eskatu ahal izango da ordainketa.

      2. Etxeko zerbitzuko langile partzialen edo aldizkakoen aldeko bizileku-baimenaren eta besteren konturako lanaren kasuan, langileak Gizarte Segurantzan afiliatzen eta/edo alta ematen duen unean sortuko da tasaren sortzapena.

      3. Enplegatzailerik ez dagoenean, bizileku-baimena eta besteren kontura lan egiteko baimena berritzen denean, eta etxeko zerbitzuko langile partzialak edo aldizkakoak direnean, langileak Gizarte Segurantzan alta ematen duen unean sortuko da tasa.

        243. artikulua. Kuota.

        Tasa tarifa honen arabera eskatuko da (eurotan):

        SEI HILABETEKO EDO HORTIK GORAKO LAN-BAIMENAK

      1. Mugaz gaindiko langileentzako lan-baimena.

      1. Besteren konturako mugaz gaindiko langileentzako hasierako lan-baimena:

        1. LGSa halako bi baino gutxiagoko ordainsaria: 203,84.

        2. LGSa halako bi edo gehiagoko ordainsaria: 407,71.

      2. Mugaz gaindiko norberaren konturako langileentzako hasierako lan-baimena: 203,84.

      3. Mugaz gaindiko langileentzako baimena luzatzea, besteren kontura edo norberaren kontura: 81,54 puntu.

      1. Hasierako bizileku- eta besteren konturako lan-baimenetarako lan-baimena:

        1. LGSa halako bi baino gutxiagoko ordainsaria: 203,84.

        2. LGSa halako bi baino gehiagoko ordainsaria: 407,71.

      2. Hasierako bizileku- eta norberaren konturako lan-baimenetarako lan-baimena: 203,84.

      3. Sasoiko jardueretarako lan-baimena.

      1. Sasoiko jardueretarako hasierako lan-baimena:

        1. Sasoiko jardueretarako (banakakoak) hasierako lan-baimena: 10,94.

        2. Hasierako lan-baimena Jatorrizko Kontratazioko Kudeaketa Kolektiboaren esparruan (langile bakoitzeko): 10,94.

      2. Sasoiko jardueretarako lan-baimena berritzea:

        1. Sasoiko jardueretarako (banakakoak) lan egiteko baimen berritua: 16,40.

        2. Jatorrizko Kontratazioko Kudeaketa Kolektiboaren esparruan berritutako lan-baimena (langile bakoitzeko): 16,40.

          1. Ikasketengatik, ikasleen mugikortasunagatik, boluntario-zerbitzuagatik edo prestakuntza-jarduerengatik luzaroko egonaldien titularrei besteren kontura eta norberaren kontura lan egiteko baimena ematea: 122,30.

            244. artikulua. Salbuespenak.

            Tasa horretatik salbuetsita egongo dira Iberoamerikako, Filipinetako, Andorrako eta Ekuatore Gineako herritarrak, sefardiak, jatorrizko espainiarren seme-alaba, biloba eta bilobak, eta Espainian jaiotako atzerritarrak, beren kontura irabazizko jarduera bat, lanekoa edo profesionala egin nahi dutenean.

    1. Aldatu egiten da testu bategin horren 68. artikulua, titulu eta ziurtagiri akademiko profesionalak emateagatiko tasari buruzkoa, eta honela idatzita geratuko da:

      Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):

      (Ikus .PDF)

    2. Beste azpiatal bat gehitzen zaio testu bategin horren 183. artikuluaren 3. paragrafoari, farmazia-arretako establezimendu eta zerbitzuei buruzko espedienteen tasaren kuotari buruzkoa, eta honela idatzita geratuko da:

      1. Funtzionamendurako osasun-baimena berritzeko eskaera: 192,46.

    3. Osasun-arloko tasei dagokien VII. tituluari X. kapitulu berria eransten zaio, prestakuntza-jardueren gaineko tasari buruzkoa. Honela idatzita geratuko da:

      204 bis artikulua. Zergapeko egitatea.

      Tasa honen zergapeko egitatea da osasun arloko sailak Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide sanitarioetako prestakuntza-jarduerak egiaztatzeko, berregiaztatzeko edo editatzeko zerbitzuak ematea.

      204 ter artikulua. Subjektu pasiboa.

      Tasa honen subjektu pasiboak dira zergapeko egitate diren zerbitzuak eskatzen edo jasotzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, bai eta Zergei buruzko Lege Orokorraren 35.4 artikuluan aipatzen diren erakundeak ere.

      204 quater artikulua. Sortzapena.

      Zergapeko egitate diren administrazio-zerbitzuak ematen diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala ere, eskabidea egiten den unean eskatu ahal izango da ordainketa.

      204 quinquies artikulua. Kuota.

      Tasa tarifa honen arabera eskatuko da (eurotan):

      1. Etengabeko prestakuntzako jarduera berri bat egiaztatzeko eskaera 77,82.

      2. Prestakuntza-jarduera bat berriz egiaztatzeko eskaera 77,82.

      3. Egiaztatutako etengabeko prestakuntzako jarduera bat editatzeko eskaera 77,82.

        204 sexies artikulua. Salbuespenak.

        Tasa ordaintzetik salbuetsita daude Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeak, baldin eta zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen badituzte.

    4. Aldatu egiten da testu bategin horren osasun-arloko tasei buruzko VII. tituluaren II. kapitulua, animalien eta haien produktuen ikuskapen- eta kontrol-tasari buruzkoa, eta honela idatzita geratuko da:

      164. artikulua. Xedea.

      Tasa honen helburua da:

      Hiltegietan, zatikatze-geletan, ehiza prozesatzeko geletan, arrantzako eta akuikulturako produktuak merkatuan sartzean, ziurtagiri ofizialak egitean eta irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikadura-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeari buruzko jakinarazpenean kontrol ofizialengatiko jarduketak zergapetzea.

      2017/625 (EB) Erregelamenduaren 79.2 artikuluaren c) letran aurreikusitakoaren arabera, kontrol ofizial batean ez-betetze kasu bat detektatu ondoren, hasieran aurreikusi gabeko kontrol ofizialetan egiten diren kostuak berreskuratzea.

      Jarduerak zergapetzea kontrol ofizialengatik eta beste jarduera ofizial batzuengatik, beste herrialde batzuetara esportatzeko Europar Batasuneko betekizunen osagarri diren aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak gauzatzeko esku-hartze sistematikoagatik.

      Horretarako, honako tasa hauek bereiziko dira:

      1. Hiltegietako kontrol ofizialengatiko tasa.

      2. Zatikatze-geletako kontrol ofizialengatiko tasa.

      3. Ehiza prozesatzeko geletako kontrol ofizialengatiko tasa.

      4. Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko eta merkatuan sartzeko kontrol ofizialengatiko tasa.

      5. Ziurtagiri ofizialak emateagatiko tasa.

      6. Irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako elikadura-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenagatiko tasa.

      7. 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 79.2 artikuluaren c) apartatuaren arabera, hasiera batean aurreikusi gabeko kostuak berreskuratu behar diren jardueretarako kontrol ofizialengatiko tasa.

      8. Europar Batasuneko betekizunez gain, beste herrialde batzuetara esportatzeko aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak gauzatzeko esku-hartze sistematikoak eragindako kontrol ofizialen eta bestelako jarduera ofizialen kostuak estaltzeko tasa.

        165. artikulua. Zergapeko egitatea.

        1. Tasa honen zergapeko egitatea osasun publikoa zaintzera bideratutako jarduketak dira. Osasun arloan eskumena duen saileko fakultatiboek egiten dituzte jarduera horiek, kontsumorako animalien eta haien haragi freskoen kontrol ofizialak eginez, bai eta hilketa-lokaletan edo -establezimenduetan, ehiza prozesatzeko geletan, arrantzako eta akuikulturako produktuen ekoizpenaren eta merkatuan sartzearen kontrol ofizialetan, ziurtagiri ofizialak igorriz eta irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikadura- osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzearen jakinaraziz ere. Halaber, tasa honen zergapeko egitatea honako hauek dira: osasunaren arloan eskumena duen saileko langile fakultatiboek hasieran aurreikusi gabeko kontrol ofizialetan egindako jarduketak, horien kostuak 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 79.2 artikuluaren c) apartatuaren arabera berreskuratu behar direnean, eta egindako kontrol ofizial batean ez-betetze kasu bat detektatu ondoren beharrezkoak izan direnean, edo ez-betetze kasuaren irismena eta inpaktua ebaluatzeko egin direnean, edo ez-betetzea konpondu dela egiaztatzeko egin direnean, bai eta kontrol ofizialetako jarduketak eta beste jarduera ofizial batzuk ere, hirugarren herrialdeetara esportatzeko aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak egikaritzeko esku-hartze sistematikoaren ondorioz, Erkidegoko betekizunez gain.

        2. Zerga ordainarazteko, aurreko paragrafoan zehaztutako zergapeko egitatearen barruan sartzen diren osasun-kontrol ofizialen jarduerak honela katalogatzen dira:

          1. Behi, txerri, ardi, ahuntz eta bestelako hausnarkarien, untxi eta lumadun eta iledun ehiza xeheko abereen eta solipedo/ekidoen eta eskortako hegaztien haragi freskoak lortzeko ante mortem egindako ikuskapenak eta osasun-kontrolak.

          2. Hildako animaliei post mortem egindako osasun-ikuskapenak eta -kontrolak, haragi fresko berberak lortzeko.

          3. Establezimenduan egindako eragiketen dokumentu-kontrola.

          4. Giza kontsumorako diren kanalak, erraiak eta hondakinak kontrolatzea eta zigilatzea, bai eta ehiza-haragia prozesatzeko eta zatikatzeko geletan lortutako piezak markatzea edo etiketatzea ere.

          5. Arrantzako eta akuikulturako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea dokumentuetan ikuskatzea eta kontrolatzea.

          6. Esportazio-ziurtagiriak, salmenta askeko ziurtagiriak eta osasun-atestazioak ematea.

          7. Irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikadura-osagarriak merkaturatzeko komunikazioei eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produkturi buruzko azterlana.

          8. 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 79.2 artikuluaren c) apartatuaren arabera kostuak berreskuratu behar zaizkien jardueretarako kontrol ofizialak, hasiera batean aurreikusi ez zirenak, baldin eta beharrezkoak izan badira 2017/625 (EB) Erregelamendua aplikatuz egindako kontrol ofizial batean ez-betetze kasu bat detektatu delako, edo ez-betetze kasuaren irismena eta inpaktua ebaluatzeko egin badira, edo ez-betetzea zuzendu dela egiaztatzeko.

          9. Kontrol ofizialak eta beste jarduera ofizial batzuk, Europar Batasuneko betekizunez gain, beste herrialde batzuetara esportatzeko aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak gauzatzeko esku-hartze sistematikoak eragindakoak.

            166. artikulua. Subjektu pasiboa.

            1. Tasa hauen subjektu pasiboak tasaren zergapeko egitate diren eragiketak egiten diren establezimenduetako pertsona fisiko edo juridiko titularrak dira.

            2. Subjektu pasiboek zerbitzuaren prestazioa eskatu duten pertsonei edo tasaren xede diren eragiketak egin dituztenei jasanarazi beharko diete tasaren zenbatekoa, fakturan kargatuz, eta, ondoren, Administrazio orokorrari ordaindu beharko diote, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

              167. artikulua. Erantzule subsidiarioak.

              Erantzule subsidiarioak sozietateak administratzen dituzten pertsonak edo erakundeak izango dira, bai eta porroten, konkurtsoen, sozietateen eta, oro har, tasen sortzapena eragiten duten ikuskapen- eta kontrol-jardueretan aritzen diren sindikoak, kontu-hartzaileak edo likidatzaileak ere.

              168. artikulua. Tasaren sortzapena.

            1. 170. artikuluaren arabera jasotako tasak edo kargak honela sortuko dira:

              1. Aldez aurretik ordainduta, zerbitzuak subjektu pasiboak edo interesdunak eskatuta ematen direnean, 170. artikuluko 1. paragrafoko e) eta f) apartatuen kasuan.

              2. Hiru hilean behin, 170. artikuluko 1. paragrafoko a), b), c), d) eta h) apartatuen kasuan.

              3. 170. artikuluko 1. paragrafoko g) apartatuen kasuan, zergapeko egitate diren administrazio-jarduerak egiten diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Ordainketa egingo da osasun-arloan eskumena duen sailak egindako likidazioa jasotzen denean, 173. artikuluarekin bat etorriz.

            2. Establezimendu berean eta interesdunak eskatuta hiltze- eta zatikatze-eragiketak ondoz ondo egiten direnean, tasaren zenbateko osoa prozesuaren hasieran zehaztuko da, metatuta, dagozkion kuotak noiz sortzen diren kontuan hartu gabe, betiere kapitulu honetako artikuluan likidazioen metaketari buruzko arauei buruz aurreikusitakoari kalterik egin gabe.

              169. artikulua. Zergapeko egitatea gauzatzeko lekua.

            1. Zergapeko egitatea euskal lurraldean gauzatu dela ulertuko da, baldin eta bertan badaude animaliak hiltzeko establezimendua edo instalazioa, kanalak zatikatzen badira, ehiza prozesatzen bada, eta horren bidez arrantzako edo akuikulturako produktuak ekoizten eta merkatuan sartzen badira, bai eta osasun-arloan eskumena duen saileko zerbitzuek emandako merkaturatze-ziurtagiri ofizialak eta komunikazioen ziurtagiriak ematen badira, edo Europar Batasuneko 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 79.2 artikuluaren arabera hasiera batean aurreikusita ez zeuden kontrol ofizialen kostuak berreskuratzeko jarduerak egiten badira, edo Europar Batasuneko betekizunez gain, beste herrialde batzuetara esportatzeko aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak gauzatzeko sistematikoki esku hartzeko kontrol ofizialak eta bestelako jarduera ofizialak egiten badira.

            2. Eskortako hegazti bizien osasun-ikuskapena jatorrizko ustiategian egiten denean, ikuskapen horri dagokion zerga-kuotaren zatia ustiategi berean jasoko da, eta hurrengo artikuluan finkatutako kuotaren % 20ra igoko da.

              170. artikulua. Zerga-kuota.

            1. Pertsona edo erakunde zergadunari tributu-kuota eskatuko zaio honako eragiketa hauengatik:

              1. Animaliak hiltzea.

              2. Zatikatze-eragiketak.

              3. Ehiza-haragia prozesatzea.

              4. Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoiztea eta merkatuan sartzea.

              5. Ziurtagiri ofizialak ematea.

              6. Irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikadura-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeari buruzko jakinarazpena.

              7. Hasiera batean aurreikusi ez ziren eta 2017/625 (EB) Erregelamenduaren arabera egindako kontrol ofizial batean operadore berak ez-betetze kasu bat detektatu ondoren beharrezkoak izan diren edo ez-betetze kasuaren irismena eta inpaktua ebaluatzeko edo ez-betetzea zuzendu dela egiaztatzeko egin diren jardueren kontrol ofizialak.

              8. Kontrol ofizialak eta beste jarduera ofizial batzuk, Europar Batasuneko betekizunez gain, beste herrialde batzuetara esportatzeko aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak gauzatzeko esku-hartze sistematikoak eragindakoak.

                Hala ere, hilketa- eta zatikatze-eragiketak establezimendu berean gertatzen direnean, jaso beharreko tasaren zenbateko osoak metatutako bi faseetako kuotena hartuko du, 172. artikuluan aurreikusitako moduan.

            2. Hiltegietan egindako hilketa-eragiketetan, hildako abere-kopuruaren arabera likidatuko dira subjektu pasiboari eska dakizkiokeen kuotak.

            3. Ante mortem eta post mortem ikuskapen eta osasun-kontroleko, egindako eragiketen dokumentu-kontroleko eta kanalak, erraiak eta hondakinak zigilatzeko baterako jarduerei dagozkien tributu-kuotak, behar bezala baimendutako establezimendu edo instalazioetan hildako animalia bakoitzarentzat, honako zenbateko hauetan zifratzen dira (eurotan):

              Abere-mota Kuota hildako animalia bakoitzeko, euro/abere bakoitzeko.

              1. Behi-haragiak:

                1. 24 hilabete edo gehiago: 5,13.

                2. 24 hilabetetik beherakoa: 2,05.

                3. Premiazko hilketetatik eta zezen-ikuskizunetatik datozen behi-haragiak:

                1. Lanorduetatik kanpo: 60,00.

                1. Jai-ordutegian: 80,00.

              2. Solipedoak/ekidoak: 3,08.

              3. Txerri-haragia:

                1. 25 kilogramoko edo gutxiagoko pisua kanalean: 0,51.

                2. 25 kilogramotik gorako pisua kanalean: 1,03.

              4. Ardi- eta ahuntz-haragia:

                1. 12 kilogramoko edo gutxiagoko pisua kanalean: 0,15.

                2. 12 kilogramotik gorako pisua kanalean: 0,26.

              5. Hegazti-haragia:

                1. Gallus generoko hegaztiak eta pintadak: 0,005.

                2. Ahateak eta antzarak: 0,010.

                3. Indioilarrak: 0,026.

                4. Galeperrak eta eperrak: 0,002.

              6. Baserriko untxi-haragia: 0,005.

            4. Zatikatze-eragiketetarako, kuota zehaztuko da zatikatze-eragiketari atxikitako tona-kopuruaren arabera, dagokion animalia-espeziearen arabera. Azken ondorio horietarako, zatikatze-eragiketetarako, haragiaren benetako pisua hartuko da erreferentziatzat, zatikatu aurretik, hezurrak barne.

            5. Zatikatze-geletako osasun-kontrol ofizialei dagokien kuota, kanaletatik lortutako piezen etiketatzea eta markatzea barne, honako honetan finkatzen da:

              Abere-mota. Hildako animalia bakoitzeko kuota euro/tona.

              1. Behi, txerri, solipedo/ekido, ardi eta ahuntz-azienda: 2,05.

              2. Eskortako hegaztiak eta baserriko untxiak: 1,54.

              3. Lumadun eta iledun ehiza xehea: 1,54.

              4. Ratiteak (ostruka, emua, ñandua): 3,08.

              5. Basurdea eta hausnarkariak: 2,05.

            6. Ehiza prozesatzeko geletako kontrol ofizialei dagokien kuota, kanaletatik lortutako piezak etiketatzea eta markatzea barne, honako honetan finkatzen da:

              Abere-mota. Kuota hildako animalia bakoitzeko, euro/abere bakoitzeko.

              1. Lumadun ehiza xehea: 0,005.

              2. Iledun ehiza xehea: 0,010.

              3. Ratiteak: 0,51.

              4. Basurdea: 1,54.

              5. Ehiza-hausnarkariak: 0,51.

            7. Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkatuan sartzeari buruzko kuota:

              1. Arrantzako eta akuikulturako produktuen lehen merkaturatzea:

                1,03 euro tona bakoitzeko edo tona-zati bakoitzeko, hilabete bakoitzeko lehen 50 tonetarako.

                0,51 euro tona edo tona-zati bakoitzeko, hilabete bakoitzeko hurrengo tonetarako.

              2. Lehenengo salmenta lonjan:

                1,03 euro tona bakoitzeko edo tona-zati bakoitzeko, hilabete bakoitzeko lehen 50 tonetarako.

                0,26 euro tona edo tona-zati bakoitzeko, hilabete bakoitzeko hurrengo tonetarako.

            8. Esportazio-ziurtagiriak, salmenta askekoak eta osasun-atestaziokoak emateari dagokion kuota 41,00 eurokoa da ziurtagiri bakoitzeko.

            9. Irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikadura-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenari dagokion kuota 328,00 eurokoa da enpresek egindako komunikazio bakoitzeko.

            10. Kostuak berreskuratu behar diren jarduerengatiko kuota 95,81 eurokoa izango da hobekuntza-ikuskapenen kasuan, 383,23 eurokoa jarraipen-auditoretzen kasuan eta 47,90 eurokoa beste edozein kontrol ofizialetarako.

            11. Kontrol ofizialen eta beste jarduera ofizial batzuen jarduerei dagokien zerga-kuota 47,90 euro/ordukoa da, Europar Batasuneko betekizunez gain, beste herrialde batzuetara esportatzeko aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak gauzatzeko esku-hartze sistematikoak eraginda.

              171. artikulua. Kenkariak.

            1. Abereak hiltzera, zatikatze-geletara, ehizakia prozesatzeko geletara eta arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzera bideratutako establezimenduen titularrek honako kenkari hauek aplikatu ahal izango dituzte tributu-kuoten zenbatekoen gainean, eta kontzeptu guztien baturagatik kendu beharreko zenbateko osoak ezingo du gainditu tributu-kuoten zenbatekoaren % 50:

              1. Negozio-bolumen txikia duten operadoreak.

                Hiltegien kasuan, hiltegi txiki bat bada eta urtean 2.000 abere-unitate edo gutxiago hiltzen badira, kenkaria % 30ekoa izango da.

                Gainerako industrietan (zatikatze-aretoak, ehiza prozesatzeko gelak, arrantzako eta akuikulturako produktuak merkatuan sartzeko enpresak), operadore horiek enpresa txikiagoak direnean, Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako definizioen arabera, kenkaria honako hau izango da:

                Enpresa ertainak: % 10.

                Enpresa txikiak: % 20.

                Mikroenpresak: % 30.

                Enpresa ertaina 250 langile baino gutxiago dituena da, eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 50 milioi eurotik beherakoa duena; txikia, 50 langile baino gutxiago dituena eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa duena; eta mikroenpresa, 10 langile baino gutxiago dituena eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa duena.

              2. Operadoreen historia, 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluaren 2. apartatuan jasotako arauak betetzeari dagokionez.

                Operadorearen betetze-historia kontrol ofizialen bidez egiaztatzen denean, hau da, araua betetzearen historia ona dutenak.

                2017/625 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluaren 2. apartatuan jasotako arauak betetzeko historia ona duten operadoreek ez-betetzeen historia dutenak baino kostu global txikiagoak hartuko dituzte beren gain, kontrol ofizial ez hain sarriaren mende egongo baitira.

                Honako kenkari hauek aplikatuko dira, azken bi urteetako kontrol ofizialen emaitzen arabera, dela ikuskapenaren bidez, dela kontrol ofizialaren auditoretzaren bidez:

                1. Ikuskapenaren ondorioz lortutako higiene- eta osasun-baldintzen arabera, kenkaria honako hau izango da:

                  Oso onak: % 30.

                  Onak: % 15.

                1. Ikuskapenen emaitzaren arabera, kenkaria honelakoa izango da:

                  Goiko mailako aldekoa: % 30.

                  Oinarrizko mailako aldekoa: % 15.

                  Nolanahi ere, kontzeptu horrengatiko gehieneko kenkaria ez da % 30etik gorakoa izango.

                  Artikulu honetan araututako kenkariak aplikatzeko, beharrezkoa izango da osasun-arloan eskumena duen saileko zerbitzuei aldez aurretik errekonozimendua eskatzea. Horretarako, kasu bakoitzean aurreikusitako baldintzak eta betekizunak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da eskabidean.

                  172. artikulua. Likidazioak metatzeari buruzko arauak.

                  Kasu bakoitzean sortutako tributu-kuotak metatu egin beharko dira sortzapen-fase guztiak edo batzuk establezimendu berean txertatzen direnean, arau hauen arabera:

                  1. Establezimendu berean animaliak hiltzeko eta zatikatzeko eragiketak egiten direnean, animaliak hiltzeagatiko osasun-ikuskapenei eta -kontrolei dagokien kuota baino ez da sortuko.

                  2. Establezimendu berean zatikatze-eragiketak bakarrik egiten direnean, haragien ikuskapenei eta osasun-kontrolei dagokien kuota bakarrik sortuko da zatikatze-eragiketagatik.

                    173. artikulua. Tasen likidazioa eta ordainketa.

                    Tasen kuotak subjektu pasiboaren autolikidazioaren bidez ordainduko dira, erregelamenduz ezarritako moduan eta epeetan.

                    Hala ere, 170. artikuluaren 1. paragrafoaren g) apartatuaren kasuan, osasun-arloan eskumena duen sailak dagokion likidazioa egingo du sortzen den unean, eta hori subjektu pasiboari jakinaraziko zaio, eta hark borondatezko epean egin beharko du ordainketa.

                    174. artikulua. Salbuespenak eta hobariak.

                    Aurreko artikuluetan jasotako arauen arabera egindako likidazioen ondoriozko kuoten gainean, ez da inolako salbuespenik, murrizketarik edo hobaririk emango, ustiategien titularra edo ustiategiak kokatuta dauden lurraldea edozein dela ere.

                    175. artikulua. Arau gehigarriak.

                    Dagokion tasaren zenbatekoa ezin izango zaie hirugarrenei itzuli haragia esportatzeagatik, ez zuzenean, ez zeharka.

    5. Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko ente publikoaren izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioen zenbait tarifa aldatzen dira, testu bategin horren bigarren xedapen gehigarrian jasotakoak.

    1. Aldatu egiten dira testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriaren 6. puntuko 6.1.1 paragrafoko a), b), c), d) eta e) puntuak, seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziei buruzko T-5 tarifari dagozkionak, eta honela idatzita geratuko dira:

      1.1. Aisialdiko azpiegitura nautikoetan, atrakatzeagatiko T-5 tarifaren zenbatekoa honako hau izango da:

      a) 1. taldea.

      Administrazioaren gorputz hilik eta ainguratze-trenik gabe:

      Tarifa orokorra: 0,0463 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,0633 euro m2-ko eta eguneko.

      Administrazioaren gorputz hil edo ainguratze-trenarekin:

      Tarifa orokorra: 0,1111 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,1517 euro m2-ko eta eguneko.

      Kaietan, hesoletan edo antzekoetan atrakatuta:

      Tarifa orokorra: 0,1111 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,1517 euro m2-ko eta eguneko.

      Pantalanetan atrakatuta:

      Urte osorako edo gehiagorako kontratazioa:

      Tarifa orokorra: 0,1389 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,1859 euro m2-ko eta eguneko.

      Urtebetetik beherako aldietarako kontratazioa:

      Tarifa orokorra: 0,2037 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2217 euro m2-ko eta eguneko.

      b) 2. taldea.

      Administrazioaren gorputz hilik eta ainguratze-trenik gabe:

      Tarifa orokorra: 0,0592 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,0808 euro m2-ko eta eguneko.

      Administrazioaren gorputz hil edo ainguratze-trenarekin:

      Tarifa orokorra: 0,1517 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2071 euro m2-ko eta eguneko.

      Kaietan, hesoletan edo antzekoetan atrakatuta:

      Tarifa orokorra: 0,1517 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,1942 euro m2-ko eta eguneko.

      Pantalanetan atrakatuta:

      Urte osorako edo gehiagorako kontratazioa:

      Tarifa orokorra: 0,1740 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2376 euro m2-ko eta eguneko.

      Urtebetetik beherako aldietarako kontratazioa:

      Goi-denboraldia (30 egun baino gehiago maiatzetik irailera):

      Tarifa orokorra: 0,2974 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,3808 euro m2-ko eta eguneko.

      Behe-denboraldia (30 egun baino gehiago urritik apirilera):

      Tarifa orokorra: 0,2217 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2838 euro m2-ko eta eguneko.

      c) 3. taldea.

      Administrazioaren gorputz hilik eta ainguratze-trenik gabe:

      Tarifa orokorra: 0,0622 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,0850 euro m2-ko eta eguneko.

      Administrazioaren gorputz hil edo ainguratze-trenarekin:

      Tarifa orokorra: 0,1517 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2071 euro m2-ko eta eguneko.

      Kaietan, hesoletan edo antzekoetan atrakatuta:

      Tarifa orokorra: 0,1517 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,1942 euro m2-ko eta eguneko.

      Pantalanetan atrakatuta:

      Urte osorako edo gehiagorako kontratazioa:

      Tarifa orokorra: 0,1859 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2428 euro m2-ko eta eguneko.

      Urtebetetik beherako aldietarako kontratazioa:

      Goi-denboraldia (30 egun baino gehiago maiatzetik irailera):

      Tarifa orokorra: 0,2974 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,3808 euro m2-ko eta eguneko.

      Behe-denboraldia (30 egun baino gehiago urritik apirilera):

      Tarifa orokorra: 0,2217 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2838 euro m2-ko eta eguneko.

      d) 4. taldea.

      Administrazioaren gorputz hil eta ainguratze-trenik gabe:

      Tarifa orokorra: 0,0809 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,1105 euro m2-ko eta eguneko.

      Administrazioaren gorputz hil edo ainguratze-trenarekin:

      Tarifa orokorra: 0,1942 euro m2-ko eta eguneko.

      Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2651 euro m2-ko eta eguneko.

      Kaietan, hesoletan edo antzekoetan atrakatuta:

      Pantalanetan atrakatuta:

      Urte osoko edo gehiagoko kontratazioa: 0,2428 euro m2-ko eta eguneko.

      Urtebetetik beherako aldietarako kontratazioa:

      Goi-denboraldia (30 egun baino gehiago maiatzetik irailera): 0,3808 euro m2-ko eta eguneko.

      Behe-denboraldia (30 egun baino gehiago urritik apirilera): 0,2838 euro m2-ko eta eguneko.

      1. Iragaitzazko ontzientzako atrakalekuak:

        8 metro arteko luzera duten itsasontziak:

        Ekainetik irailera: 15,39 euro eguneko.

        Apiriletik maiatzera: 15,39 euro eguneko.

        Urritik martxora: 15,39 euro eguneko.

        8 metrotik 10 metrora bitarteko luzera duten itsasontziak:

        Ekainetik irailera: 25,29 euro eguneko.

        Apiriletik maiatzera: 20,18 euro eguneko.

        Urritik martxora: 15,91 euro eguneko.

        10 metrotik 12 metrora bitarteko luzera duten itsasontziak:

        Ekainetik irailera: 35,60 euro eguneko.

        Apiriletik maiatzera: 28,40 euro eguneko.

        Urritik martxora: 22,38 euro eguneko.

        12 metrotik 14 metrora bitarteko luzera duten itsasontziak:

        Ekainetik irailera: 46,43 euro eguneko.

        Apiriletik maiatzera: 37,04 euro eguneko.

        Urritik martxora: 29,19 euro eguneko.

        14 metrotik gorako luzera duten itsasontziak:

        Ekainetik irailera: 66,63 euro eguneko.

        Apiriletik maiatzera: 53,17 euro eguneko.

        Urritik martxora: 41,91 euro eguneko.

        Pantalaneko atrakalekuak, finger gabe:

        Ekainetik irailera: 0,8467 euro m2-ko eta eguneko.

        Apiriletik maiatzera: 0,6322 euro m2-ko eta eguneko.

        Urritik martxora: 0,4172 euro m2-ko eta eguneko.

    2. Aldatu egiten da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriaren 6. puntuko 6.2.1 paragrafoa, seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziei buruzko T-5 tarifari dagokiona, eta honela idatzita geratuko da:

      2.1. Kuota aurreko 6.1 paragrafoan ezarritako tarifaren eta koefiziente honen arteko biderkaduraren emaitza izango da:

      Uraren eta energia elektrikoaren hargunea: 0,014.

      Kontzeptu horrengatik ordaindu beharreko gutxieneko zenbatekoa (betiere aurreko koefizientea aplikatuta ateratzen den zenbatekoa txikiagoa bada): 20 euro urtean.

    3. Aldatu egiten da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriaren 6. puntuko 6.1.6 paragrafoa, seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziei buruzko T-5 tarifari dagokiona, eta honela idatzita geratuko da:

      1.6. Pentsiodun egoeran dauden ontzien jabeek ez dute tarifa hori ordaindu beharko. Salbuespen hori aplikatzeko, pentsiodun direla egiaztatu beharko dute, dagokion erakunde ofizialaren ziurtagiriaren bidez, eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak diren urteko diru-sarrerak justifikatu beharko dituzte, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren kopia aurkeztuz. Era berean, atrakatzea eskatu zaion ontziaren arabera legez eska daitekeen nabigazio-titulua aurkeztu beharko dute.

      Salbuespen hori ez zaie aplikatuko seigarren edo zazpigarren zerrendetan erregistratutako ontzi bat baino gehiagoren jabeei, ez eta gehienez ere sei metroko luzera duten edo motorraren potentzia 50 HP baino handiagoa duten ontziei ere.

      Halaber, onura publikokotzat deklaratutako irabazi-asmorik gabeko erakundeak, ontzi historikoen eta horien erreprodukzio berezien jabe badira, tarifa hori ordaintzetik salbuetsita egongo dira. Salbuespen hori aplikatzeko, itsasontzia Ontzi eta Itsasontzi Historikoen Erregistroan eta horien erreprodukzio berezietan inskribatuta dagoela egiaztatu beharko dute.

    4. Aldatu egiten da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriaren 5. puntua, aparkaleku-tarifari buruzkoa, eta honela geratzen da idatzita:

      1. Ibilgailuak aparkatzeko zerbitzua arautzea agintzen den portuetan, kuotak honako hauek izango dira:

      1. Oro har:

        1. Portuko jarduerekin zerikusia duten egoiliarren eta erabiltzaileen ibilgailuak:

        Donostia: 70,68 euro urtean.

        Beste portu batzuk: 23,17 euro urteko.

        2. Portuko jarduerekin zerikusirik ez duten gainerako erabiltzaileen ibilgailuak:

        Ibilgailu arinak: 1,11 euro orduko edo zatikiko, gehienez 10,93 euro eguneko.

        Ibilgailu astunak: 3,29 euro orduko edo zatikiko, 32,80 euro eguneko gehienez ere.

        3. Portuko amarratzaileek lehentasunez erabiltzeko aparkalekuak dauden kirol-portuetan, honako zenbateko hauek kobratuko dira aparkaleku-zerbitzua erabiltzeko baimenagatik:

        Getaria, Bermeo eta Mutrikuko portuetan: 70,68 euro urtean.

        Donostia, Hondarribia eta Orioko portuetan: 99,22 euro urtean.

        Iragaitzazko edo pasoko amarratzaileen ibilgailuetarako: 5,56 euro eguneko.

      2. Portura sartzeko txartela egiteagatik edo, galdu edo hondatuz gero, txartela ordezteagatik:

        Txartel magnetikoa: 42,93 euro.

        Txartel ez-magnetikoa: 7,57 euro.

      3. Gaizki aparkatutako ibilgailuak kentzeagatik: 59,69 euro.

    5. Aldatu egiten da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriaren 5. puntua, uraren eta energia elektrikoaren horniduragatiko tarifari buruzkoa, eta honela idatzita geratuko da:

      1. Tarifaren kuotak honako hauek dira:

      1. Ura: 1,88 euro metro kubiko bakoitzeko.

        Energia elektrikoa: 0,42 euro kilowatt/orduko.

      2. Kontagailurik ez badago, uraren eta energia elektrikoaren kontsumoagatiko kuota 0,0205 eurokoa da m2-ko eta eguneko.

        Kontsumoa karenatze-arloan egiten bada, kuota 14,56 eurokoa da eguneko.

    6. Aldatu egiten da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriaren 5. puntuko 5.2 paragrafoa, portuko jabari publikoaren erabilera eta okupazio pribatiboagatiko tarifari buruzkoa, eta honela idatzita geratuko da:

      1. Baimenak:

        Baimena denean, zenbateko hauek aplikatuko dira:

        1. Merkataritza- edo industria-jarduera batean aritzea:

        1. Portuko jarduerekin lotutakoa: 0,285748 euro/m2/eguneko.

        2. Portuko jarduerekin zerikusirik ez dutenak: 0,560896 euro/m2/eguneko.

          2. Merkataritza- edo industria-jarduera batean aritzea: 0,285748 euro/m2/eguneko.

          3. Zehazten diren biltegiratze-eremuetan espazioak okupatzeko edo erabiltzeko baimena denean, tarifaren zenbatekoak kuota orokorraren % 50eko murrizketa izango du.

          4. Baimena energia elektrikoaren eta uraren hargunea barne hartuta ematen denean, 14,56 euroko kuota gehigarria aplikatuko da eguneko.

    7. Aldatu egiten da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriaren 4. puntua, ontziei zerbitzua emateagatiko tarifari buruzkoa, eta honela idatzita geratuko da:

      1. Tarifaren kuoten zenbatekoak honako hauek dira:

      1. Itsasontziak travel lift (portiko-garabia) bidez jasotzea eta uretaratzea, guztizko luzera duen metro lineal bakoitzeko:

        8 metro arteko ontziak: 11,06 euro.

        12 metro arteko ontziak: 14,13 euro.

        12 metrotik gorako itsasontziak: 17,27 euro.

        Altxatzeko eta uretaratzeko maniobrak lurrean euskarririk behar ez badu eta 30 minutu baino gutxiagoko iraupena badu, tarifaren kuotaren zenbatekoak % 50eko hobaria izango du.

      2. Luma garabiaren erabilera:

        Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimena duten ontziak igo eta uretaratzea:

        6 metrotik beherako luzera duten ontziak: 67,57 euro.

        6 metrotik gorako luzera duten ontziak: 70,85 euro.

        Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimenik gabe ontziak altxatu eta uretaratzea:

        6 metrotik beherako luzera duten ontziak: 87,84 euro.

        6 metrotik gorako luzera duten ontziak: 92,10 euro.

        Altxatzeko eta uretaratzeko maniobrak lurrean euskarririk behar ez badu eta 30 minutu baino gutxiagoko iraupena badu, tarifaren kuotaren zenbatekoak % 50eko hobaria izango du.

      3. Egonaldia ontzitegi-eremuan:

        Lehenengo 15 egunetara arte: 0,2096 euro m2-ko eta eguneko.

      1. egunetik aurrera: 0,3494 euro m2-ko eta eguneko.

        Txosten teknikoaren bidez justifikatutako matxuren kasuan, % 40ko hobaria aplikatuko da 16. egunetik aurrera egun bakoitzeko.

        Negua igarotzeko ontzitegian egonaldiak eginez gero (irailaren 1etik apirilaren 30era): 0,2096 euro m2-ko eta eguneko.

        Metro karratuko azalera zenbatzeko, ontziaren luzera osoa eta gehieneko zabalera biderkatuko dira.

        Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimena duten ontzien kasuan, igoera-eguna eta hurrengo eguna ez dira zenbatuko ontzitegi-eremuan egoteagatiko kuota kalkulatzeko.

      1. Luma-garabia erabiltzea osagarriak (motorrak, mastak eta bestelakoak) jasotzeko eta jaisteko maniobretan:

        Lehen ordua edo zatikia: 57,62 euro.

        Hurrengo ordu bakoitza edo zatikia: 28,82 euro.

      2. Portu-jabariaren erabilera itsasontzia duten edo ez duten atoietarako (ontzitegi-eremutik kanpo):

        Egun edo frakzio bakoitzeko: 10,25 euro.

      3. Makina hidrogarbitzaile eramangarria erabiltzea:

        Proportzionalki, erabilitako denboraren arabera, 16,96 euro orduko.

        Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimenik ez duten ontzien kasuan, ordu edo frakzio bakoitzeko: 19,77 euro.

      4. Makina hidrogarbitzailea erabiltzea, fitxen bidez ordainduta:

        12 minutuko: 2,94 euro.

      5. Ontzietan xukatzeko edo beste zeregin batzuetarako eskulana erabiltzea:

        Ordu edo frakzio bakoitzeko: 34,25 euro.

      6. Sehaska-jokoa erabiltzea:

        Sehaska txikiak erabiltzen diren egun edo frakzio bakoitzeko: 1,39 euro.

        Sehaska ertainak erabiltzen diren egun edo frakzio bakoitzeko: 2,57 euro.

        Sehaska handiak erabiltzen diren egun edo frakzio bakoitzeko: 3,74 euro.

        Sehaskak negua igarotzeko erabiltzen badira (irailaren 1etik apirilaren 30era), kuota honako egonaldi hauen eta zenbatekoen arabera kalkulatuko da:

        60 egunera arte: 2,71 euro eguneko.

        61 egunetik 240 egunera: 2,16 euro eguneko.

      7. Bateriarako boostera erabiltzea:

        Zerbitzu bakoitzeko: 3,03 euro.

      8. Portuaren barruan ontziak atoian eramatea:

        Zerbitzu bakoitzeko: 44,50 euro.

      9. Arrapalaren erabilera:

        Arrapalaren erabilera bakoitzeko: 13,23 euro.

        Arrapala 10 aldiz erabiltzeko eskubidea ematen duen abonu bakoitzeko: 100 euro.

      10. Portu-instalazioetara sartzeko txartelaren/giltzaren kopia:

        Kopia bakoitzeko: 23,87 euro.

        Hurbiltasun-txartela: 5,1603 euro.

        Hurbiltasuneko fobak (giltzatakoa): 10,0144 euro.

      11. Lehorreratzeko orgen erabilera:

        1. Bermeoko kirol-portuan lehorreratzeko orgak erabiltzea:

        Altxatzeagatik, uretaratzeagatik eta lehenengo 24 orduetan egoteagatik (bi marea):

        50 TRB arte: 377,82 euro.

        50 TRB baino gehiago: 436,24 euro.

        Gainera, lehenengo 24 orduetatik lehenengo 15 egunetara arte, guztizko luzera eta egonaldiko egun bakoitzeko metro lineal bakoitzeko: 0,78 euro.

        Hamaseigarren egunetik aurrera, guztizko luzera eta egonaldiko egun bakoitzeko metro lineal bakoitzeko: 2,35 euro.

        Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimenik ez duten ontzien kasuan, kuota honela kalkulatuko da:

        Altxatzeagatik, uretaratzeagatik eta lehenengo 24 orduetan egoteagatik (bi marea):

        50 TRB arte: 434,50 euro.

        50 TRB baino gehiago: 501,68 euro.

        Gainera, lehenengo 24 orduetatik lehenengo 15 egunetara arte, guztizko luzera eta egonaldiko egun bakoitzeko metro lineal bakoitzeko: 0,89 euro.

        Hamaseigarren egunetik aurrera, guztizko luzera eta egonaldiko egun bakoitzeko metro lineal bakoitzeko: 2,35 euro.

        Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontzien kasuan, eguneko kuota hauek ordainduko dira luzera osoko metro linealeko eta egonaldi-egunetako:

      1. 7 egun: 0,78 euro.

      1. 10 egun: 1,17 euro.

      1. egunetik 20 egunera arte: 2,35 euro.

        Txosten teknikoaren bidez justifikatutako matxuren kasuan, % 40ko hobaria aplikatuko da 16. egunetik aurrera egun bakoitzeko.

        2. Plentziako eta Armintzako kirol-portuetako lehorreratzeko orgen erabilera:

        Altxatzeagatik eta uretaratzeagatik: 12,53 euro guztizko luzera duen metro lineal bakoitzeko.

        Luzera osoko metro linealeko eguneko kuotak eta egonaldiko egunak:

      1. 7 egun: 0,78 euro.

      1. 10 egun: 1,17 euro.

      1. egunetik 20 egunera arte: 2,35 euro.

        Txosten teknikoaren bidez justifikatutako matxuren kasuan, % 40ko hobaria aplikatuko da 16. egunetik aurrera egun bakoitzeko.

      1. Kutsaduraren aurkako KITa erabiltzea:

        Erabilitako KIT bakoitzeko: 102,53 euro.

    8. Aldatu egiten da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriaren 5. puntuko 5.1 paragrafoa, bidaiarien tarifari dagokiona, eta honela idatzita geratuko da:

      1. Bidaiari bakoitzeko (eurotan):

        (Ikus .PDF)

        Badiako edo tokiko trafikoan, ontziratzean bakarrik ordainduko da kuota.

        Lagun bakarrarentzako edo birentzako geletako bidaiariei I. multzoko kuota ezarriko zaie; II. multzokoa hiru edo gehiagorentzako geletan edo aretoko besaulkietan doazenei, eta III. multzokoa ontzigaineko bidaiariei.

      AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. 15/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Enpleguarena, aldatzea.

      Aldatu egiten da lege horren laugarren xedapen gehigarriaren 3. paragrafoa, enpleguko eta tokiko garapeneko planak onartzeko epea ezartzeari buruzkoa, eta honela idatzita geratuko da:

      3. 81. artikuluan aipatzen diren udalerriek eta toki-erakundeek 2027ko abenduaren 31 baino lehen onartuko dituzte enpleguko eta toki-garapeneko planak.

      AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. 14/2022 Legea, abenduaren 22koa, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena aldatzea.

      Lege horren 64. artikuluari 7. paragrafo berri bat gehitzen zaio, bidegabe jasotako prestazioak itzultzeagatik borondatezko diru-bilketaren aldian berandutze-interesak ez eskatzeari eta ez sortzeari buruzkoa, eta honela idatzita geratuko da:

      1. Aurreko paragrafoetan aurreikusitako kasuetan, zorra ordaindu gabe borondatezko epean ordaintzeko epea igarotakoan, dagozkion errekarguak aplikatuko dira eta berandutze-interesen sortzapena hasiko da; nolanahi ere, berandutze-interesak nahitaezko diru-bilketako aldiari dagokionez bakarrik eskatu ahal izango dira.

      AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA. 19/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Finantzen Euskal Institutua Erregulatzen duena aldatzea.

      Aldatu egiten da lege horren 10. artikuluaren 2. paragrafoa, jardueren urteko memoriari buruzkoa, eta honela idatzita geratuko da:

      1. Finantzen Euskal Institutuak jardueren urteko memoria bat egingo du, egindako jardueren berri orokorra izateko. Memoria hori Eusko Legebiltzarrera bidali beharko da urteko hirugarren hiruhilekoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztien eskura jarri beharko da institutuaren webgunearen bidez.

      AZKEN XEDAPENETAKO BOSGARRENA. 2/2007 Legegintzako Dekretua, azaroaren 6koa, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena aldatzea.

      Legegintzako dekretu horren 107. artikuluari 3. paragrafoa gehitzen zaio, doako xedapen-egintzaren epeari eta edukiari buruzkoa, eta honela idatzita geratuko da:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorra patronatukide duten fundazioen aldeko doako xedapen-egintzak direnean, edo onura publikokotzat jotako kultura-elkarteak direnean eta ondasunak edo eskubideak kultura-helburuetarako direnean, ez da aplikagarria izango aurreko paragrafoan ezarritako denbora-muga, eta ondoz ondoko luzapenak erabaki ahal izango dira, doako xedapen-egintzen helburua kontuan hartuta, betiere interes publikoak hala eskatzen badu. Hori guztia Eusko Jaurlaritzak aztertuko du, kulturaren eta ondarearen arloan eskumena duten sailetako titularrek elkarrekin proposatuta.

      AZKEN XEDAPENETAKO SEIGARRENA. Garapena eta aplikatzea.

    1. Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau garatzeko eta exekutatzeko behar diren xedapenak, Ogasun eta Finantzetako sailburuak hala proposatuta, emateko.

    2. Baimena ematen zaio Gobernu Kontseiluari Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen ordainsari-araubidea eta -baldintzak egokitzeko, Ogasun eta Finantza Sailak eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailak proposatuta, 2026ko ekitaldian sektore publikoko langileen gastuei dagokienez ematen diren oinarrizko xedapenen arabera.

    3. Organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eremuan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoen eremuan ere, bakoitzaren gobernu-organoaren eginkizuna izango da lege honen 19. artikuluan eta hurrengoetan eta lege hau garatzeko egiten den araudian jasotzen diren neurriak aplikatzea.

      AZKEN XEDAPENETAKO ZAZPIGARRENA. Euskadiren eraldaketa ekonomikoari lotutako inbertsioak finantzatzeko zorpetze gehigarria.

      2026ko ekitaldian indarrean jarraituko du Euskal Autonomia Erkidegoko 2025erako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen hemeretzigarren xedapen gehigarriak.

      AZKEN XEDAPENETAKO ZORTZIGARRENA. Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Legea aldatzea.

      Paragrafo berri bat eransten zaio lege horren 18. artikuluaren 6. apartatuari, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak Balorazio Batzordeko kide gisa txosten teknikoak egiten parte hartzeagatik izendatutako pertsonek jaso beharreko kalte-ordainari buruzkoa. Honela idatzita geratuko da:

      Gainera, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak izendatutako pertsonek Gobernu Kontseiluaren erabakiz horretarako zehazten den kalte-ordaina jasoko dute, lege honen 14. artikuluaren 6. paragrafoan ezarritako txosten teknikoa egiten parte hartzeagatik.

      AZKEN XEDAPENETAKO BEDERATZIGARRENA. 2021eko abenduaren 9ko 10/2021 Legea, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena, aldatzea.

    1. Lege horretako bigarren xedapen iragankorrari 6. apartatu berri bat gehitzen zaio, dagoeneko dauden instalazioen ingurumen-baimen bakarrean administrazio-isiltasunaren zentzuari dagokionez, eta honela idatzita geratuko da:

      1. Jardueraren edo instalazioaren titularrak xedapen honetako 3. apartatuan aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena ingurumen-organoari igorri badio, bertan ezarritako baldintzetan, eta organo horrek ez badu ingurumen-baimen bakarra eman igorpenaren egunetik hiru hilabeteko epean, ulertuko da baimen hori eman dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 24. artikuluan xedatutakoarekin bat.

    2. Lege horretako I.B eranskinaren 1. eta 2. apartatuak aldatzen dira, ingurumen-baimen bakarraren mende dauden jarduera eta instalazioei buruzkoak, eta honela idatzita geratuko dira:

      1. Hondakin arriskutsuak tratatzeko baimenaren mende dauden jarduera edo instalazio finkoak, honako jarduera edo instalazio hauek izan ezik:

        1. Hondakinen bilketa eta tratamendua modu profesionalean egiten duten pertsona fisiko edo juridikoek egiten dituzten jarduerak, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legeko II. eta III. eranskinetan jasotako operazio xehatuen arabera, baldin eta baimena ez bada instalazioarena bera.

        2. Instalaziorik gabe hondakinen balorizazio-operazio bat egiteko asmoa duten pertsona fisiko edo juridikoek egiten dituzten jarduerak.

        3. Hondakinak tratatzeko instalazio mugikorrak.

          Jarduera horiek apirilaren 8ko 7/2022 Legean Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzekoa aurreikusitako baimen- edo jakinarazpen-araubide orokorraren mende egongo dira.

      2. Hondakin ez-arriskutsuak tratatzeko baimenaren mende dauden jarduera edo instalazioak, honako jarduera edo instalazio hauek izan ezik:

        1. Hondakinen bilketa eta tratamendua modu profesionalean egiten duten pertsona fisiko edo juridikoek egiten dituzten jarduerak, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legeko II. eta III. eranskinetan jasotako xehatutako operazioaren arabera, baldin eta baimena ez bada instalazioarena bera.

        2. Instalaziorik gabe hondakinen balorizazio-eragiketa bat egiteko asmoa duten pertsona fisiko edo juridikoek egiten dituzten jarduerak.

        3. Hondakinak tratatzeko instalazio mugikorrak.

          Jarduera horiek Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko 2022ko apirilaren 8ko 7/2022 Legean aurreikusitako baimen- edo jakinarazpen-araubide orokorraren mende egongo dira.

      AZKEN XEDAPENETAKO HAMARGARRENA. Otsailaren 15eko 3/2024 Legea, Lankidetzarakoa eta Elkartasunerakoa, aldatzea.

      Lege horretako 10. artikuluaren 4. apartatua aldatzen da, sustapen ekonomikoko politikei buruzkoa, eta honela idatzita geratuko da:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak, ekonomia sustatzeko politiketan, ez du lankidetzarik egingo Europako Segurtasun Estrategiaren baitan kokatzen ez diren armamentua edo erabilera militarreko teknologia ekoizten, merkaturatzen edo finantzatzen diharduten pertsona fisiko edo juridikoekin.

      AZKEN XEDAPENETAKO HAMAIKAGARRENA. Indarrean jartzea.

      Lege hau 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta haren organismo autonomoen aurrekontuko gastuen egoera-orriaren konpromiso-kredituak, eta zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen gerorako konpromisoak, 2026. urteari dagozkionak.

(Ikus .PDF)

1. I. kapituluko kredituetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean, bere organismo autonomoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetan diharduten langileei ordaintzeko direnak, horrela bete egingo baita Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legean ezarritako ordainsari-araubidea.

  1. Benetan egindako zerbitzalditik eta Administrazio publikoan egindako zerbitzuak aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakotik eratorritako hirurtekoak ordaintzeko kredituak.

  2. Dauden lanpostu hutsak direla eta urritu diren langile-zuzkiduren kredituak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.

  3. Klase pasiboetako kredituak, betiere kredituok sortu ziren urtean zeuden betebehar espezifikoen aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraikiz.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak jaulkitako mota guztietako zor publikoaren obligazioak betetzeko kredituak. Hona hemen obligazioen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, zor publikoa jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langileria-gastuak izan ezik.

  5. Hezkuntza-arloan itundutako konpromisoak bermatzeko kredituak, bai eta konpromisoak finantzatzeko kredituak ere.

  6. Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzeko kredituak.

  7. Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileak sortzen duen kalte-ordaina ordaintzeko kredituak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.

  8. Osasun Saileko aurrekontuan ospitalez kanpoko farmazia-laguntza, protesiak eta desgaitasuna duten pertsonentzako ibilgailuak ordaintzeko izendatuta dauden kredituak.

  9. Indarrean dagoen legediaren arabera, terrorismoaren biktimei dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.

  10. Mehatxatutako pertsonak eta ondasunak zaintzeko eta horien segurtasuna bermatzeko zerbitzu osagarriak garatzeko kredituak.

  11. Genero-indarkeriaren eta sexu-indarkeriaren biktimentzako dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.

  12. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legeak ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria ordaintzeko kredituak.

  13. Ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntzeko dirulaguntzak eta familia eta lana bateratzen laguntzeko dirulaguntzak, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeak ezartzen dituenak, ordaintzeko bideratzen diren kredituak.

  14. Enpresek enplegua sustatzeko eta sortzeko neurriengatik eta langileen prestakuntzagatik Gizarte Segurantzaren kuotetan aplikatzen dituzten hobarietarako kredituak, bai eta Lehen Aukera programa finantzatzera bideratutakoak ere.

  15. Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ezartzeko kredituak.

  16. Abokatu eta prokuradoreek atxilotuari legelari-laguntza emateko ofiziozko txandari dagozkion kredituak, eta etxeko indarkeriako txandari dagozkionak.

  17. Zenbait biztanle-talde agindutako mediku-tratamenduetara atxikitzeko bideratutako laguntzak ordaintzeko kredituak.

  18. Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa betetzeko prestazio ekonomikoak, zeinak Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak ezarrita dauden, ordaintzeko kredituak.

  19. Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazio ekonomikoak ordaintzeko kredituak.

  20. Gastuen egoera-orriaren azalpen xehakatuan zabalgarri-izaerarekin zehaztu eta jarraian zerrendatzen diren kredituak.

    (Ikus .PDF)

  1. Lege honen 25. artikuluak ezartzen duenaren arabera, itunpeko ikastetxeen ikasgela bakoitzeko ekonomia-moduluen osagaien urteko zenbatekoak eranskin honetan ezarritakoaren arabera geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako.

  2. Lege honetan modulatuta ez dauden Lanbide Heziketako C, B eta A graduetarako, aplikatuko den graduaren zenbatekoa erreferentziako D graduko lehen mailarekiko proportzionala izango da ordu-kopuruaren arabera, (IV. eranskin honetan argitaratu da).

  3. Lege honetan modulatu gabeko Lanbide Heziketako D graduen kasua (1, 2 eta 3. maila), aplikatuko den graduaren zenbatekoa dagokion lanbide-arloan maila bereko kostu handiena duen zikloari dagokiona izango da.

  4. Lege honetan modulatu gabe dauden Lanbide Heziketako E graduen kasuan, aplikatuko den graduaren zenbatekoa sarbide-ziklo garestienari dagokiona izango da.

  5. Lege honetan modulatuta ez dauden lau ikasturteko ibilbide integratuen kasuan (oinarrizko maila+erdi maila), ikastaroa osatzen duten heziketa-zikloei dagokien zenbatekoa izango da ikastaro bakoitzaren zenbatekoa.

  6. Lege honetan modulatuta ez dagoen beste prestakuntza-ibilbideren bat ezartzen bada, Hezkuntza Administrazioak analogiaz aplikatuko dio lege honen IV. eranskinean jasotako zikloaren modulua, ondorio horietarako egokitzat jotzen duena.

  7. Lege honetan modulatu gabe dauden Lanbide Heziketako espezializazio-programen kasuan, aplikatuko den programaren zenbatekoa IV. eranskin honetan argitaratutako sarbide D graduko bigarren mailarekiko proportzionala izango da, ordu-kopuruaren arabera.

    (Ikus .PDF)

  1. Lege honen 25. artikuluak ezartzen duenaren arabera, itunpeko ikastetxeen ikasgela bakoitzeko ekonomia-moduluen osagaien urteko zenbatekoak eranskin honetan ezarritakoaren arabera geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako.

  2. Lege honetan modulatu gabe dauden Lanbide Heziketako C, B eta A graduen kasuan, aplikatuko den graduaren zenbatekoa IV. eranskin honetan argitaratutako erreferentziako D graduko lehen mailarekiko proportzionala izango da, ordu-kopuruaren arabera.

  3. Lege honetan modulatu gabeko Lanbide Heziketako D graduen kasuan (1., 2. eta 3. mailak), aplikatuko den graduaren zenbatekoa dagokion lanbide-arloan maila berean kostu handiena duen zikloari dagokiona izango da.

  4. Lege honetan modulatu gabe dauden Lanbide Heziketako E graduen kasuan, aplikatuko den graduaren zenbatekoa sarbide-ziklo garestienari dagokiona izango da.

  5. Lege honetan modulatuta ez dauden lau ikasturteko ibilbide integratuen kasuan (oinarrizko maila+erdi maila), ikastaroa osatzen duten heziketa-zikloei dagokien zenbatekoa izango da ikastaro bakoitzaren zenbatekoa.

  6. Lege honetan modulatuta ez dagoen beste prestakuntza-ibilbideren bat ezartzen bada, Hezkuntza Administrazioak analogiaz, aplikatuko dio lege honen IV. eranskinean jasotako zikloaren modulua, ondorio horietarako egokitzat jotzen duena.

  7. Lege honetan modulatu gabe dauden Lanbide Heziketako espezializazio-programen kasuan, aplikatuko den programaren zenbatekoa IV. eranskin honetan argitaratutako sarbideko D graduko bigarren mailarekiko proportzionala izango da, ordu-kopuruaren arabera.

    (Ikus .PDF)

    Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 23a.

    Lehendakaria,

    IMANOL PRADALES GIL.

    EAEKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, ORGANISMO AUTONOMOEN ETA PARTZUERGO PUBLIKOEN LABURPENAK

    (Ikus .PDF)