Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

141/2025 DEKRETUA, uztailaren 8koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua bigarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3469
  • Xedapen-zk.: 141
  • Xedapen-data: 2025/07/08
  • Argitaratze-data: 2025/08/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 23. artikuluak honako hau xedatzen du: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Langileen eta Zerbitzuen Ikuskaritza Orokorraren bitartez gauzatuko du ikuskatze-funtzioa. Ikuskaritza horrek jarduteko eremutzat izango du Administrazio publikoaren eta haren ente instrumentalen organoen administrazio-unitate, zerbitzu eta postu guztiak, direnak direla lurralde-eremua, izaera, izena eta bertan zerbitzuan diharduten langileak». Hala, Langileen eta Zerbitzuen Ikuskaritza Orokorraren eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publiko osora hedatzen da.

Hala ere, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 16.2.i) artikuluak adierazten duenez, Enplegu Publikoko sailburuordeari dagokio «Ikuskatze-eginkizuna betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren langile eta zerbitzuen arloan, Langileen eta Zerbitzuen Ikuskaritza Orokorraren bidez», eskumena Administrazio Orokorrari mugatuz eta Administrazio Instituzionalari eta horiei lotutako edo atxikitako ente instrumentalei dagokiena kanpoan utziz.

Dekretu honek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretua aldatzen du, Enplegu Publikoko sailburuordeak, Langileen eta Zerbitzuen Ikuskaritza Orokorraren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitate guztien langileen eta zerbitzuen ikuskatze-funtzioa betetzeko duen eskumena zabaltzeko.

Ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko uztailaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 16.2.i) artikulua honela idatzita geldituko da:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ikuskatze-funtzioa garatzea eta betetzea, Langileen eta Zerbitzuen Ikuskaritza Orokorraren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten Administrazio orokorreko organoen, ente instituzionalen eta entitate instrumentalen langileei, administrazio-unitateei, zerbitzuei eta lanpostuei dagokienez.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko uztailaren 8an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.