Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Gauaren balantzea



BEHIN-BEHINEKO EMAITZEN LIBURUA BIHARAMUNEAN

Hauteskunde hauetako behin-behineko emaitzak boto-kontaketa itxi eta berehala argitaratu ziren. Gau horretan bertan liburu baten 300 ale argitaratu ziren, lau koloretan eta 157 orrirekin, eta komunikabideei, alderdi politikoei eta instituzioei banatu zitzaien.

Lehen aleak goizaldeko 02:45ean zeuden kalean eta Bartzelona eta Madril bezalako toki urrunetarantz abian ziren goizaleko 04:30a aldera. Honela, 2009ko martxoaren 2an, goizeko 09:30ean, Instituzio batzuek argitalpen honen aleak eskura zituzten. Ordu berean Euskal Autonomia Erkidegoko hiru herrialdeetan argitalpenen % 90 zabalduta zegoen. Banaketa 11:30a aldera amaitu zen, kasurik gehienetan.

Argitalpenean hautatutako parlamentarien argazkiak ageri dira eta baita bakoitzari dagokion siglaren logotipoa ere, Lurralde Historiko bakoitzeko. Honetaz gain Eusko Legebiltzarraren osaera berriaren grafikoak ikus daitezke, boto-banaketa eta emaitzak Euskal Autonomia Erkidego mailan, Hauteskunde Barrutika (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), eta hiru Lurralde Historikoetako udalerrika.

Berrikuntza bezala, oraingo honetan PDF fitxategi bat egin zen, honako orri honetan goizaldeko 02:00etatik ikusteko moduan: http://www.euskadi.net/elecciones.

2009ko martxoaren 1eko behin-behineko datu guztiak, 2005eko apirilaren 17ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatuz aurkeztu dira.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak