Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeen informazioa | Aurreko hauteskundeak | Eusko Legebiltzarra 2009

Eusko Legebiltzarra 2009

Hauteskunde Informazio Orokorra. Eusko Legebiltzarrerako 2009. urteko hauteskundeen prozesuari buruzko alderdirik garrantzitsuenak eta adierazgarrienak jasotzen ditu. Besteak beste:

  • Balantzea:Eusko Legebiltzarrerako 2009eko Hauteskundeen balantze estatistikoa.

  • Aurkezpena: Eusko Legebiltzarrerako 2009. urteko hauteskundeak. Zer diren eta nola garatzen diren.

  • Planningak eta hauteskunde egutegia: Hauteskunde prozesuaren jarduerarik eta datarik adierazgarrienen zerrenda kronologikoa, hautesleei, hautagaiei, alderdi politikoei, hauteskunde batzordeei eta posta bidezko botoari dagokienez, besteak beste. Halaber, hauteskunde planning hauek behera kargatzeko aukera dago: hauteskunde hauetako planning orokorra eta atzerrian diren hautesleen posta bidezko botoaren planninga.

  • Hauteslearentzako arreta zerbitzua:Informazio orokorreko web gune horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzura jo dezakezu, edo web guneko kontsulta postontzira. Postontzi horretan, Euskadiko herritarrek hauteskundeei buruzko galdera, kontsulta eta zalantza guztiak argitzeko aukera dute.

  • Hauteskundeen Gida Praktikoa: Hautesleen eskubideen eta betebeharren laburpena, eta botoa emateko modurik erabilienei (zuzenekoa, Euskadin diren hautesleen posta bidezko botoa eta atzerrian diren hautesleen posta bidezko botoa) buruzko informazioa.

  • Boto bereziak: Zenbait jarraibide eta bideo daude, ontziratutako langileek, atzerrian aldi baterako diren hautesleek eta espetxeetan dauden barne-langileek botoa nola eman dezaketen azaltzen dutenak, eta ikusteko urritasuna dutenen botoa emateko eskubidea azaltzen dutenak. Jarraibideekin batera, botoa posta bidez emateko modu horiei buruzko autoprestakuntza testak daude.

  • Hauteskunde mahaietako kideentzako argibideak:Hauteskunde mahaiak osatzeko aukeratutako kideei ematen zaien eskuliburuaren bidez eta mahaiak nola osatu, botoa nola eman, botoak nola zenbatu eta agiriak nola entregatu azaltzen duten lau bideoren bitartez, hauteskunde mahaien funtzioei buruzko jarraibideak aurkezten dira. Halaber, informazio horrekin batera, mahaietako kideek egin beharreko lanei buruzko lau autoprestakuntza test eransten dira.

  • Galdera eta erantzun sorta:Epigrafe horretan, galdera eta erantzun sorta bat dago, Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeekin lotutako gairik garrantzitsuenei buruzko 300 galdera eta erantzun biltzen dituena. Hauteskunde administrazioa, kide ahaldunak eta kontu hartzaileak, udalak, hauteskunde kanpaina, hautagaiak, hautagai errolda, hauteslekuak, hauteskunde mahaietako kideak, botoa emateko prozedura eta mekanika, Braille bidezko botoa eta posta bidezko botoa.

  • Helbide interesgarriak eta hauteskunde datuak zifretan: Hauteskundeetan esku hartzen duten erakundeen eta Hauteskunde Administrazioa osatzen duten organismoen zerrenda du, besteak beste. Horrez gain, hauteskunde datuei buruzko informazioa ematen da zifretan; hala nola, biztanleriari, hauteskunde erroldari, eta hauteskunde batzordeen kopuruari eta mahai eta hautesleku kopuruari buruzkoa.

  • Hautagaiak: Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetan Euskadiko lurralde historikoetan aurkeztutako hautagai zerrenda bakoitzaren izena, siglak, hautagaiak (titularrak eta ordezkoak) eta, izanez gero, hautagaien web orrirako esteka azaltzen dira.

  • Inkestak: Eusko Legebiltzarrerako 2009. urteko hauteskundeak egin baino lehen argitaratutako galdeketen eta ikerketa soziologikoen artxiboa.

  • Hauteskunde legedia, aplika daitezkeen jarraibideak eta araudietarako estekak: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundea arautzen duen legezko testua du. Horrez gain, alderdi politiko bat sortzeko eta hauteskunde elkarte bat eratzeko bete behar diren lege baldintzei buruzko informazioa ematen da, besteak beste. Horrez gain, Hauteskunde Batzorde Zentralaren eta Eusko Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen jarraibiderik garrantzitsuenak ere azaltzen dira, bai eta hauteskunde prozesu hau arautzen duen hauteskunde araudia argitaratzen duten aldizkari ofizialetarako estekak ere.

  • Erakunde kanpaina:Eusko Jaurlaritzaren erakunde kanpainari, ikusteko urritasuna duten pertsonen boto erabilerrazari eta atzerrian alde baterako diren hautesleen posta bidezko botoari buruzko informazioa. Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetarako erakunde kanpainan irratian eta telebistan jarritako iragarkiak ere sartu dira.

  • Hauteskunde albisteak: Barne Sailak EAEko 2009ko hauteskunde prozesuan zehar komunikabideetara bidalitako prentsa ohar guztiak jasotzen dira, ordena kronologikoan.

  • Erakundeen web orrietarako estekak: Zenbait esteka daude, Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeak deitzen duten edo haietan parte hartzen duten erakunde publikoen Interneteko zerbitzuetarako.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak