Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Ekoizpen Integratua

Ekoizpen Integratua sistema ahalik eta gehien baliatzen da arauketa naturaleko baliabideetaz eta mekanismoetaz; horrela bada epe luzera ziurtatzen du nekazaritza bideragarri eta iraunkorra. Ekoizpen Integratuaren lehen helburua laboreak etengabe kontrolatzea ekoizpenean kalte handiak sor ditzaketen izurriak ager ez daitezen.

Hori lortzeko, metodo biologiko, laborantza teknika eta prozesu kimiko egokienak aukeratzen dira, ongarri eta pestiziden erabilera gutxitzeko, eta helburua ingurumenaren, errentagarritasunaren eta gizarte-eskarien arteko oreka lortzea da.

Horrela bada, helburu nagusia lortzen da, kalitate maila bat ziurtatzeko moduko nekazaritza, produktuaren barneko zein kanpoko mailan.

Arau Teknikoak

2007ko irailaren 24ko Aginduaren eranskina

*Oharra: 2007ko irailaren 24ko Agindutik bakarrik kiwia eta erremolatxaren inguruko Arauak mantentzen dira.

Sagarrondoen ATBen eranskina

Jezte Planaren eranskina

Araudia

89/2004 Dekretua, maiatzaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza eta ingurumeneko neurri eta konpromisoak hartzeko laguntzei buruzkoa.

259/2003 Dekretua, urriaren 21ekoa, ekoizpen integratuari eta hura nekazaritzako elikagaietan adierazteari buruzkoa dekretua aldatzeko.

31/2001 Dekretua, otsailaren 13koa, ekoizpen integratuari eta hura nekazaritzako elikagaietan adierazteari buruzkoa.

Agindua 2003ko uztailaren 16koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, beraren bidez Ekoizpen Integratuaren arloan prestakuntza teknikorako irizpideak ezarri dira.

Agindua 2002ko abuztuaren 6koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, Euskadiko Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroaren antolakuntza eta jarduna zehazten dituena.

Agindua 2002ko abuztuaren 6koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Ekoizpen Integratuaren Jarraipen eta Egiaztapen Entitatea izendatu duena.

Agindua 2002ko otsailaren 5ekoa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordearen osaera eta jarduna zehazten dituena.

Azken aldaketako data: