Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Biodibertsitateari buruzko Euskadiko Foro Soziala 2021

Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia natura-ondarearen arloko lehentasunak eta konpromisoak finkatzeko tresna da, begirada 2030. urtean jarrita. Estrategiaren 3. Xedean, Naturaren ezaguera eta kultura sustatzea, hauxe jasotzen da: partaidetzarako guneak izatea funtsezkoa da komunikazioa, elkarrizketa eta ezaguera-sorkuntza errazteko. Horrela, gainera, sektore askotako agenteak (ikerketa, enpresa pribatuak eta publikoak, sozietateak, hezkuntza-elkarteak, etab.) elkartu ahal izango dira. Gizartea sentsibilizatzea eta inplikatzea ingurune naturala kontserbatzeak duen garrantziaren inguruan eta informazioa sortu eta partekatzea jarduketa-lerroak ezartzen ditu.

Biodibertsitatearen Foro Soziala urteko partaidetzarako gunea da, hainbat eragile elkartu eta hitz egin dezaten.

2021eko Foroan Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema berria eta Ezagutza-Sarea aurkeztuko dira, eta Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko hizlari garrantzitsuak izango ditu.

Programa

10:00 Foroaren irekiera. Adolfo Uriarte. Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.

10:15 Hasierako hitzaldia. Mexikoko biodibertsitateari buruzko informazio-sistema: aurrerapenak, ikasitako lezioak eta erabakiak hartzeko orduan nola erabili (PDF, 16 MB) (leiho berri batean irekitzen da). Patricia Koleff Osorio doktorea, Mexikoko Biodibertsitatea Ezagutzeko eta Erabiltzeko Batzorde Nazionaleko Analisi eta Lehentasunen zuzendari nagusia (CONABIO).

11:00 Europa mailako informazio-betebeharrak eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzea (PDF, 983 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Marta Rozas. Natura Ondarearen arduraduna. Eusko Jaurlaritza.

11:30 Naturari buruzko Informazio Sistema berria eta Ezagutza Sarea (PDF, 4 MB) (leiho berri batean irekitzen da). Marta Iturribarria. Ingurumenari buruzko informazioaren arduraduna. Eusko Jaurlaritza.

12:00 Biodibertsitateari buruzko datuak: olatuak apurtzen diren lekua (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da). Francisco Pando doktorea. GBIF - Global Biodiversity Information Facility Espainiako nodoaren zuzendaria

12:30 Etenaldia, kafea

13:00 Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren proiektuak:

13:34 Mahai-ingurua.

14:30 Itxiera. Adolfo Uriarte. Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.

Konexio-estekak:

Balorazioa

Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
10h-14h
Carlton Hotela. Gela Urdina
Federico Moyua, 2
BilbaoBizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Internet bidez ere emango da zuzenean.
Prezioa:
dohan
Izen-emate epea:
2021/10/14 - 2021/11/04
Jarraibideak:

EMAN IZENA ALDEZ AURRETIK,mesedez, antolaketa-arrazoiengatik.

IZEN-EMATEAREN ORRIA