Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzea sustatzeko laguntzen 2024ko deialdian dirulaguntza jaso duten entitateen zerrenda. Laguntza horiek urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan ezartzen dira (152/2023 Dekretua, urriaren 17koa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen baitira).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 67
  • Hurrenkera-zk.: 1525
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/03/27
  • Argitaratze-data: 2025/04/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntzen Araubidea ezartzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatzen denaren arabera dirulaguntza publikoak ematean aplikatu beharreko publikotasunaren printzipioa betetzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da aurrean aipatutako deialdian dirulaguntza jaso duten pertsonen eta entitateen zerrenda (bakoitzak zenbat jasoko duen eta dirulaguntza zertarako den zehaztuko da).

Horrenbestez, honako hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzea sustatzeko laguntzen 2024ko deialdian dirulaguntza jaso duten entitateen zerrenda (deialdia erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2024ko martxoaren 19ko bilkuran, eta erabaki hori 2024ko martxoaren 27an argitaratu zen EHAAn, 93. zenbakian). Zerrenda horretan entitate onuradunen izenak ageri dira eta bakoitzaren dirulaguntza zenbatekoa den zehazten da. Zerrenda ebazpen honen eranskinean dago.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)