Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko maiatzaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez esleitzen baitira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak 2025. urtean finantzatzeko baliabide ekonomikoak. Agindu horren bidez ezartzen dira gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi Programaren oinarri arautzaileak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2282
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/05/19
- Argitaratze-data: 2025/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2025eko maiatzaren 19ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako dirulaguntzak finantzatzeko, 2025. urtean; eta, Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko n) apartatuan xedatutakoarekin bat maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuan onartu ziren estatutu horiek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak bigarrenez aldatzen dituen abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak emandako idazketaren arabera, Lanbideko zuzendari nagusiari dagokio haiek argitara ematea.
Horrenbestez, hau
Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2025eko maiatzaren 19ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzak finantzatzeko, 2025. urtean ebazpen honen eranskinean dago jasota.
Bigarrena. Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horrek ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena. Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak deialdia onartzeko hartu duen erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakiokeela organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daitekeela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 19a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuaren helburua da: gazteentzako ikas-ekinezko lanbide-heziketaren eredua garatzea, Lanbide Heziketako ikasleentzat eta gazte langabeentzat, lanbide-konpetentziak hobetu ditzaten, eta profesionaltasun-ziurtagiri bat edo hasierako lanbide-heziketako titulu bat eskura dezaten, alternantziako araubidean, enpresan ordainduta egiten duten lan-jardunarekin txandakatuta; hartara, horrek lagundu egingo du enpresen beharrizanak eta langileek lortzen dituzten konpetentziak egokitzen.
Abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretuak, lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzkoak, aldatu egin du Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua. Horrela, prestakuntza-kontratuak arautzen dituen 11. artikulua birformulatu du, eta prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuaren ordez ikas-ekinezko heziketa-kontratua jarri du; gainera, kontratu horren iraupena aldatu du, hiru hilabetetik bi urtera gehienez ere.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta autoenpleguaren eta enpresa-sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzeko eta dirulaguntzetarako deialdiak onartzeko eta izapidetzeko eskumena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2011 Legearekin bat eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzeko maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 3.b) artikuluarekin bat.
2014ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez aldatutako 2012ko urriaren 3ko Agindu hori, Enplegu eta Gizarte Gaietako eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuena, indarraldi mugagabekoa da, eta, haren 13.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan edo aurrekontuetarako lege-mailako arauetan esleituko da programa finantzatzeko zuzkidura ekonomikoa. Halaber, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Lanbideko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez argitara emango du urteko zuzkidura zenbatekoa den, programa honen esparruan egindako prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuen dirulaguntzak finantzatzeko, eta Hezibi programako ikas-ekinezko profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko proiektuetako kostu osagarria finantzatzeko. Aurrekontu-ekitaldi baten barruan emango diren laguntzen bolumen osoak ezin izango du gainditu aipatutako esleipena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2025eko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan aurreikusita daude. Organismo autonomo horretako Administrazio Kontseiluak onartu zuen plana, 2024ko abenduaren 19ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orrian argitaratu zen. Dirulaguntza horiek Planean jasotako helburu estrategikoari laguntzen diote: «aukera-berdintasuna, euskal enplegu-politikaren funtsezko ardatz gisa». Dirulaguntzon helburua da prestakuntza lanarekin tartekaturik egin dadin sustatzea, profesionaltasun-ziurtagiriak ateratzen ari diren langabeak kontratatuz; eta modalitate horri heltzen dioten prestakuntza-zentro eta enpresei gastuak ordaintzen lagunduz, kudeaketa-lan handiagoa egin behar izaten baitute ikasle horientzako bitartekaritzan, tutoretzan eta ebaluazioan.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, organismo autonomo horretako Administrazio Kontseiluak 2025eko maiatzaren 19ko bilkuran erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa. Baliabide ekonomikoak.
Baliabide ekonomikoak esleitzea 2025eko ekitaldian Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko (agindu hori Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko abenduaren 10eko Aginduak ordeztu zuen). Hartarako, 3.000.000 euro dira guztira; horietatik, 900.000 euro 2025eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 2.100.000 euro, 2026ko konpromiso-kredituari, programa honen kargura: 41 3231 05 45425/0941 32311 05000 45400.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legeak esleitzen ditu laguntza hauek finantzatzeko guztizko baliabide ekonomikoak.
Bigarrena. Abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretuak egindako lan-erreformaren eragina.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuari buruz egiten diren aipamenak ikas-ekinezko heziketa-kontratuari buruzkoak direla ulertuko da. Kontratu hori urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 11.2 artikuluan arautzen da.
Enpresek egiten duten prestakuntza-lanagatiko dirulaguntza, aipatutako aginduaren 13.4 artikuluan aurreikusitakoa 2014ko abenduaren 10eko Aginduak emandako idazketan, ikas-ekinezko heziketa-kontratu berriei aplikatuko zaie, horien iraupena edozein dela ere, legez ezarritako mugen barruan (3 hilabete eta bi urte bitartean), aginduaren 5.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Kontratu-urte bakoitzeko 2.000 euroko aurreikusitako dirulaguntza emango da lanaldi osoko kontratuetan, eta iraupenarekiko eta lanaldiarekiko proportzioan emango da, baldin eta kontratua urtebete baino laburragoa bada eta lanaldia osoa ez bada.
Hirugarrena. Izapidetze elektronikoa.
Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkaria den pertsonaren sinadura izan beharko dute.
Aplikaziora sartzeko aukerarik ez duten entitateek edo enpresek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orriaren bidez egin ahal izango dute eskaera: www.lanbide.euskadi.eus
Enpresetarako administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, non izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen baitira, helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1038114
Prestakuntza-entitateetarako administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, non izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen baitira, helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1038115
Eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bitartez. Horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Laugarrena. Eskabideak kudeatzeko, izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuak emandako idazketa kontuan hartuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritza da eskabideak kudeatu, izapidetu eta ebazteaz arduratzen den organoa.
Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak emandako ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, eskabideak modu ordenatuan ebatziko dira, bakoitzari dagokion espedientea erabat osatuta geratzen den unearen arabera.
Aurrekontu-zuzkidura amaitzen bada, horren berri emango da EHAAn eta Lanbideren web-orrian (https://www.lanbide.euskadi.eus/hasiera/), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta dirulaguntzak ukatuko zaizkie ebazteke dauden eskabideei.
Bosgarrena. Administrazio-isiltasuna.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22. artikuluko 5. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira.
Seigarrena. Dirulaguntzak ordaintzea.
Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, entitate eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan egon behar du.
Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ogasun eta Finantza Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
Zazpigarrena. Onuraduna izateko eta dirulaguntza emateko betekizun orokorrak.
Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.p) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, onuradunak enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartu behar du 20/2023 legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Urriaren 3ko Agindu bateratuaren 17. artikuluan aurreikusitako betekizunez gain (agindu hori 2014ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez aldatu zen), dirulaguntzen erakunde onuradun izateko, debeku hauek aplikatuko dira:
Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita izatea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen duena, hauek barne:
Sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapena, lege hauetan ezarritakoaren arabera: Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina (martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua) edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa.
Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzea, Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Legez ezarritako kausaren bat izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten duena, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko Legearen testu bateginean aurreikusitakoak barne:
Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa horretara behartuta egon Estatuaren araudiaren arabera.
Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena edota indarkeria sexualak prebenitu eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan.
Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
Ez betetzea desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota, eta ez egiaztatzea hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla.
Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako gainerako debekuren bat izatea.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatzen ez dituen eskakizunak erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatu beharko dira; adierazpen hori eskabide-orrian jasota dago.
Zortzigarrena. Datuak babesteari buruzko informazioa.
Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren jarduera bi xedapen hauen mende egongo da: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Lortzen diren datu pertsonalak «Enplegurako eta enpleguko prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren arduraduna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da, eta jardueraren helburua da Lanbideren eskumenekoak diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurra jazartzea eta datuak estatistiketan erabiltzea ere. Biltzen diren datuak beharrezkoak dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei komunikatu ahal izango zaizkie.
Datuen titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte tratamenduaren arduradunaren aurrean, datuen babesaren arloko eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez. Prozedura hori www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/ helbidean argitaratu da.
Hemen kontsulta daiteke datu-babesari buruzko informazio osagarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/074300-capa2-eu.shtml
Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren 6. apartatuan (Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legeak aldatua) xedatutakoarekin bat etorriz Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua organismo autonomoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publiko bihurtzen den egunetik aurrera, eta haren egitura organikoa aldatu eta zuzendaritza-kideak izendatzen diren egunetik aurrera, diru-baliabideen esleipen honetan organismo autonomoko organoei egiten zaizkien aipamenak zuzenbide pribatuko ente publikoko organoei egindakotzat hartuko dira, baldin eta organo horiei lehenengoei esleitutako eginkizunak badagozkie estatutuetan xedatutakoaren arabera, eta horren berri emango da Lanbideren webgunean.