Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko maiatzaren 19koa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko abenduaren 5eko Aginduaren hirugarren xedapen iragankorrean ezarritako interkonexio-sistemen egokitzapenaren erantzukizunpeko adierazpenerako eredua argitaratzen duena. Agindu horren bidez, joko-makinen betekizun eta ezaugarri teknikoak, interkonexio-baldintzak eta makina horiek kontrolatzeko eta ikuskatzeko beharrezkoak diren sistemak arautzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 112
- Hurrenkera-zk.: 2659
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/05/19
- Argitaratze-data: 2025/06/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskadiko Autonomia Estatutuaren 10.35 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen dio kasinoen, jokoen eta apustuen arloko eskumen esklusiboa, elkarrekiko ongintzako kirol-apustuak izan ezik. Eskumen hori baliatuz, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legea onartu zen, eta lege horrek ahalmena ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuari bertan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko xedapenak emateko.
Lehen lehendakariorde eta segurtasuneko sailburuaren 2023ko abenduaren 5eko Aginduak, joko-makinen betekizun eta ezaugarri teknikoak, interkonexio-baldintzak eta horiek kontrolatzeko eta ikuskatzeko beharrezkoak diren sistemak arautzen dituenak, interkonexio-sistemetarako betekizun berriak arautzen ditu 15. artikuluan eta hurrengoetan.
Agindu horren beraren hirugarren xedapen iragankorraren arabera, barneko eta kanpoko interkonexio-sistemak erregulazio berrira egokitu beharko dira 18 hilabeteko epean. Jokoa Arautzeko Agintaritzak zehaztuko du zein formatutan egin behar den.
120/2016 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoak ahalmena ematen dio Segurtasuneko sailburuari dekretua garatzeko eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak ezar ditzan.
Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko abenduaren 5eko Aginduaren hirugarren xedapen iragankorrak ezartzen duenez, Jokoa Arautzeko Agintaritzak ezarri beharko du interkonexio-sistemak egokitzeko aurkeztu beharko den erantzukizunpeko adierazpenaren formatua.
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian erantzukizunpeko adierazpenaren eredua argitaratzea, Joko-makinen betekizun eta ezaugarri teknikoak, interkonexio-baldintzak eta horiek kontrolatzeko eta ikuskatzeko beharrezkoak diren sistemak arautzen dituen 2023ko abenduaren 5eko Aginduari egokitzeko interkonektatutako sistemak.
Bigarrena. Interkonexio-sistema baten homologazioa aldatzeko prozeduran erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko prozedura bat gaitzea, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/baimena/si-funtsezko-aldaketa/web01-tramite/eu/
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 19a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
NEREA ALDAY GARATE.
(Ikus .PDF)