Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko ekainaren 10ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez agintzen baita argitaratzeko Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2025eko maiatzaren 30eko Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 120
- Hurrenkera-zk.: 2863
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/06/10
- Argitaratze-data: 2025/06/26
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako erabakia hartu ondoren, eta haren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioaren bidez eratutako lantaldeak aldez aurretik negoziazioak egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriaren inguruan adierazitako desadostasunak aztertzeko eta horiek konpontzeko proposamena egiteko. Negoziazio horien ondorioz, bi aldeek konpondutzat jotzen dituzte desadostasunak, honako konpromiso eta kontsiderazio hauen arabera:
Bi alderdiek uste dute aginduak bete egiten duela eskumen-esparrua, eta Estatuan indarrean den oinarrizko araudiaren edo hala badagokio horren gainen ezartzen den horren arabera aplikatu eta interpretatu beharko dela.
Lortutako akordioa dela eta, bi alderdiek uste dute konponduta daudela adierazitako desadostasunak eta amaituta dagoela planteatutako eztabaida.
Akordioa Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko ministroa,
ÁNGEL VÍCTOR TORRES PÉREZ.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko apirilaren 1ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2025eko martxoaren 26ko Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriari buruzkoa.
- Ikus: 8/2024 LEGEA, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituena.