Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 21ekoa, Giza Baliabideen zuzendariarena, 2023an Winnipeg-eko (Kanada) Polizien eta Suhiltzaileen XIX. Munduko Jokoetan eta/edo Torreviejako Polizien eta Suhiltzaileen IX. Europako Jokoetan parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoko kirolarientzako laguntzen deialdiaren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 1736
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/03/21
  • Argitaratze-data: 2024/04/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko irailaren 14ko Aginduaren bidez (2023ko irailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 182. zk.), 2023an Winnipeg-eko (Kanada) Polizien eta Suhiltzaileen XIX. Munduko Jokoetan eta/edo Torreviejako Polizien eta Suhiltzaileen IX. Europako Jokoetan parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoko kirolariei laguntzak emateko deialdia egin zen.

Laguntzak esleitu eta onuradunei dagozkien ebazpenak jakinarazi ondoren, EHAAn eta Gurenet atariko iragarki-oholean argitaratu behar da deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Horregatik guztiagatik,