Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko azaroaren 19koa, Babes Zibileko sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko hainbat elkarteri joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak ematen dizkiena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 11
- Hurrenkera-zk.: 272
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/19
- Argitaratze-data: 2025/01/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Segurtasuneko sailburuaren 2024ko uztailaren 11ko Aginduak arautzen du joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko Euskadiko irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko araubidea (2024ko uztailaren 23ko EHAA, 144. zk.).
Agindu horren oinarriekin bat etorriz, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako Balorazio Batzordearen txostena ikusita, hau
Lehenengoa. I. eranskinean aipatzen diren eskatzaileei bertan zehazten diren dirulaguntzak ematea.
Bigarrena. II. eranskinean zerrendatutako erakunde eskatzaileei laguntzak ukatzea, eta eranskin horretan ukatze horren arrazoiak zehaztea.
Hirugarrena. Ebazpen hau erakunde interesdun guztiei jakinaraztea.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.
Babes Zibileko sailburuordea,
JOANA EGILUZ IBARGUEN.
(Ikus .PDF)