Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 3koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoaren Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 27ko 120/2016 Dekretua aldatzen duen Dekretu Proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 97
  • Hurrenkera-zk.: 2859
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/05/03
  • Argitaratze-data: 2021/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2021eko apirilaren 29ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoaren Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 27ko 120/2016 Dekretua aldatzen duen Dekretu Proiektuari aldez aurreko onespena eman zitzaion.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Zentzu horretan, aurreproiektua lantzeko prozedurari hasiera eman zion aginduan ezarri zen jendaurrean jarriko zela aurreproiektua, erregulazioan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izatea ziurtatzeko.

Azaldutakoagatik, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoaren Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 27ko 120/2016 Dekretua aldatzen duen Dekretu Proiektua jendaurrean jartzea hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko aukera emateko helburuarekin, Dekretuaren proiektua Legeguneako Euskal araudiaren atariko egoitza elektronikoan (https://www.legegunea.euskadi.eus) egongo da eskuragarri.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 3a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik