Arautegia
Inprimatu1057/2026 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako (2025. eta 2026. urteetan argitaratuko diren zerbitzuetako langileen epaimahaiari esleitutako kategoria/lanpostu funtzional guztiak).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 2755
- Xedapen-zk.: 1057
- Xedapen-data: 2026/06/11
- Argitaratze-data: 2026/06/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak hornitzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren (2019ko abenduaren 24ko EHAA, 244. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 277/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen mendekoen/langileen lanbide-taldeko zeladore kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1311/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako ingeniarien kategorian (mantentze-lanetako eta instalazioetako goi-mailako teknikarien lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1311/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko ergonomiako eta psikosoziologiako prebentzioko teknikarien kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1311/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko segurtasuneko eta higieneko prebentzioko goi-mailako teknikarien kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1312/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko ingeniari teknikoen kategorian (mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikarien lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko sukaldarien kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko elektromedikuntzako teknikari espezialisten kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko instalazio elektrikoetako teknikari espezialisten kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko girotze instalazioetako teknikari espezialisten kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko ofizialen kategorian (garraio sanitarioaren gidarien lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko ofizialen kategorian (zerbitzu orokorretako gidarien lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko joskintzako ofizialen kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko instalazioen mantentze-lanetako ofizialen kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko mantentze-lan elektrikoetako ofizialen kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko mantentze-lan mekanikoetako ofizialen kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko berogailuen mantentze-lanetako ofizial/iturgin kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko arotzeriako mantentze-lanetako ofizialen kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1315/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen mendekoen/langileen lanbide-taldeko zerbitzuetako langileen kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 578/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko elektromedikuntzako erdi-mailako teknikarien kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 580/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko segurtasuneko eta higieneko prebentzioko erdi-mailako teknikarien kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait alderdi ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko, eta zehaztu zen epaimahai batek bilduko dituela eranskinean jasotako kategoriak/lanpostu funtzionalak, 7. epaimahaiari dagokionez (Zerbitzuetako Epaimahaia). Ebazpen hori partzialki aldatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren uztailaren 8ko 922/2021 Ebazpenaren bidez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 759/2026 Ebazpenaren bidez, zenbait irizpide ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaiak berritzeko eta epaimahaietako kideak izendatzeko.
2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 oinarriarekin eta aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenean ezarritako irizpideekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, eta epaimahai hori denboraldi jakin baterako izendatzea aurreikusi ahal izango da, hurrengo esleipen-prozesuetan baremazio- eta balorazio-zereginak egin ahal izateko.
Izendapen hau aipatutako ebazpenean aurreikusitako zozketaren ondoren egin da, eta hautatuak izan diren langileek abstentzio- eta errekusazio-arrazoiak eta dispentsa-arrazoiak aurkezteko emandako epea igaro ondoren.
Adierazitako guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
Lehenengoa. 2025ean eta 2026an argitaratzen den zerbitzuetako langileen lanbide-taldeko kategorien/lanpostu funtzionalen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaia izendatzea. Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute epaimahai hori.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 apartatua eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren lehen apartatua aplikatuz, izendapen hori 2025ean eta 2026an argitaratzen diren destino-eskaintzako zikloak amaitu arte luzatuko da, eta beste bi urte gehiago luzatu ahal izango da dagozkien kideentzat, une oro esperientzia duten epaimahaikideak izan daitezen.
Prozesuen jarraitutasuna bermatzeko eta epaimahaiak beti izan daitezen esperientzia duten kideak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenak ezarri zuen epaimahaikideen % 50 bi urtez luzatzea, behin bakarrik, eta epaimahaikideen beste % 50 berritzea, eta horrela jokatzea, hurrenez hurren, deitutako zikloen aldia bi urtean amaitzen den bakoitzean.
Ebazpen hori betez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 759/2026 Ebazpenaren bidez, epaimahaiko idazkari eta laugarren eta bosgarren bokalak berritzea erabaki zen. Era berean, urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenean ebatzitakoa betez, apirilaren 27ko 759/2026 Ebazpenaren bidez erabaki da epaimahaiburu izendatutako pertsonen eta lehenengo, bigarren eta hirugarren bokalen (titularrak zein ordezkoak) izendapena luzatzea.
Luzapena erabakitzen bada, Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez egingo da.
Bigarrena. Ebazpenak onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Agintzea ebazpen hau EHAAn eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitara dadin.
Laugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
Epaimahaiburua:
Titularra: Kizkitza Arbelaiz Aramburu.
Ordezkoa: Ricardo Bastida Rementeria.
Lehenengo epaimahaikidea:
Titularra: Iñigo Olagüe Bilbao.
Ordezkoa: Francisco Alejandro Urien Ferrero.
Bigarren epaimahaikidea:
Titularra: Igor Astarbe Escudero.
Ordezkoa: Jesús Garmendia Gómez.
Hirugarren epaimahaikidea:
Titularra: Eduardo Resines Galaz.
Ordezkoa: Jesús Garmendia Gómez.
Laugarren epaimahaikidea:
Titularra: María Rosa Apezteguia Ormazabal.
Ordezkoa: Asier Aramendia López.
Bosgarren epaimahaikidea:
Titularra: Eska Araiz Pascual.
Ordezkoa: María Eneritz Apraiz Ruiz.
Idazkaria:
Titularra: María Esther Fernández Gil.
Ordezkoa: Juan Carlos Sánchez Mateos.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Ikus: 580/2023 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren deialdia egiten den Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Prebentzioko Erdi Mailako Teknikaria kategorian / lanpostu funtzionalean.
- Ikus: 578/2023 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren deialdia egiten den Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria kategorian / lanpostu funtzionalean.
- Ikus: 1315/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den kategoria honetan: Mendeko Langileak eta Operarioak lanbide-taldeko Zerbitzuetako Langilea kategoria (lanpostu funtzionalak: Zerbitzuetako Langilea-Biltegiko Mantentze Lanak eta Zerbitzuetako Langilea-Zerbitzu Orokorrak).
- Ikus: 1314/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren deialdia egiten den, I. eranskinean D3. Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeari dagokionez jasotako kategorietarako/lanpostu funtzionaletarako.
- Ikus: 1313/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den, I. eranskinean C3. Teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeari dagokionez jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako.
- Ikus: 1312/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den kategoria honetan: Erdi Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Ingeniari Teknikoa kategoria (lanpostu funtzionala: Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria).
- Ikus: 1311/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den, I. eranskinean A2. Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeari dagokionez jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako (Zerbitzuetako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak).