Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Toponimia

EAEko izendegiaren logoaAplikazio honek EAEko hiru lurraldeetako toponimia bildu eta herritar guztien eskura jartzen du, nahi duen orok kontsultatu dezan. Bertan jasotzen den informazioa Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) sustatutako toponimia-lanen emaitza da.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri nahiz gainerako biztanle-entitateen izen ofizialen zerrendarekin batera, izenok aldatzeko prozedura legalen berri zehatza ere ematen da.

  • Biztanle-entitateen izen ofizialak

    Aplikazio honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle-entitateen izen ofizialen zerrenda eguneratuaren berri ematen da, bai eta zenbait informazio osagarri ere, hala nola: herri-izenak deklinatzeko era, ofizialtzeko hartutako bidea eta abar.

  • Biztanle-entitateen izen ofizialak aldatzeko prozedurak

    Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) EAEko biztanle-entitateen izenak era egokian, hau da, Euskaltzaindiak finkatutako formaren arabera, ofizialtzeko beharra nabarmendu du beti, eta azken urteotan helburu hori betetzeko ahaleginean jardun izan du. Lan horren emaitzaren erakusgarri dugu euren izena aldatu duten biztanle-entitate ugariak: hogeita bost bat udalerri, ehunetik gora kontzeju (administrazio-batzarrak), eta hainbat biztanle-entitate txiki.

    Zeregin horretan, Euskararen erabilpena arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 10.1 artikuluak finkatutako irizpidea izan dugu gogoan; horren arabera, jatorrizko izen euskaldun, erromantzezko edo gaztelaniazkoari dagokion idazkerari men egin behar zaio biztanle-entitateen izenak aldatu, egokitu edo finkatzeko orduan.

    Ahalegin horretan sakontzeko asmoz (prozesua ez baita amaitu), HPSk, ohi duenez, izen ofiziala aldatu nahi duten biztanle-entitateei laguntza eskaintzen jarraituko du. Gai honen inguruan argibideak eskatzeko, honako helbide elektroniko honetara idatzi behar da: euskara@ej-gv.es

    Horretaz gainera, interesa duten guztiek biztanle-entitateen izenak ofizialtzeko jarraitu beharreko prozeduren laburpenak aurkituko dituzte hemen, herrialdeka eta, Arabako kasuan, administrazio-batzarren (kontzejuak) berezitasunak kontuan hartuta. Prozedura bakoitzari dagokion legearen aipamena ere aurkituko du web orri honen erabiltzaileak.

Batzorde honen ezaugarrien berri ematen da: 1996.urtean sortu zen Euskararen Aholku Batzordearen barruan, erakunde berezi eta iraunkor gisa (132/2000 Dekretua, uztailaren 11koa). Batzordeko kideak eta funtzioak aipatzeaz batera, orain arte onartu eta garatu dituen jarduketa-planak ere jasotzen dira.

  1. Toponimiako Batzorde-atal berezia eratzeko eta aldatzeko dekretuak

    Batetik, 156/1996 Dekretua, ekainaren 18koa, Euskararen Aholku Batzordearen eraldaketari buruzkoa; Dekretu horretan, Toponimiako Batzorde-atalaren sorreraren berri ematen da; bestetik, 132/2000 Dekretua, uztailaren 11koa, Euskararen Aholku Batzordearen antolamendua eta funtzionamendua aldatzen duena, eta 179/2002 Dekretua, uztailaren 16koa, Batzordearen osaera ezartzen duena. Azkenik, Euskararen Aholku Batzordearen 176/2007 Dekretua (berria).

  2. Toponimiako Batzorde-atal bereziko kideak izendatzeko ebazpenak

    • Kideen izendapena (2003) (pdf, 13,88 Kb, gazteleraz): Hizkuntza Politikarako sailburuordeak 2003ko irailaren 22an onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko kideak izendatu zituen
    • Kideen izendapena (2008) (pdf, 27,19 Kb): Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2008ko urtarrilaren 14an onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko kideak izendatu zituen.
    • Kideen izendapena (2011)  (pdf, 79 Kb) Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak 2011ko otsailaren 21ean onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko kideak izendatu zituen.
    • Kideen izendapena (2013)  (pdf, 128 Kb) Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak 2013ko azaroaren 14an onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko hainbat kideren kargu-uzte eta beste batzuen izendapenak onartu zituen.
    • Kideen izendapena (2015)  (pdf, 429 Kb) Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak 2015eko apirilaren 21ean onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko kideak izendatu zituen.
    • Kideen izendapena (2017)  (pdf, 255 Kb) EBAZPENA, 2017ko abenduaren 13koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskararen Aholku Batzordeko batzorde-atal berezien zein Batzorde-atal Iraunkorraren osaera jakinaraztekoa.
  3. Batzordearen jarduketa-planak.

    Atal honek 1999-2001 aldiko planaren gainean egindako balorazioa eta ondoren egin diren bi Jarduketa-planen edukiak biltzen ditu.

  4. Toponimia Batzordeak onartutako dokumentuak 

 

toponimia_tolono

 

Gure leku-izenen historia: Toloño Mendilerroa (PDF, 8.91 MB)

 Toponimia eta kartografia: Oinarrizko Eskuliburua  

 Toponimia eta kartografia: Oinarrizko Eskuliburua (pdf, 2,13 MB)

Toponimia-lan baten xede behinenak leku-izenak zehaztea eta kartografiako erreferentziak finkatzea dira, hau da, izena dagokion lekuan kokatzea eta zuzen idaztea. Horretarako, izenok dokumentatu, jaso, sailkatu, hautatu eta arautu egin behar dira; zeregin horietako bakoitzaren azalpena da eskuliburu honen ardatz nagusia.

 Izen Geografikoen Glosarioa

 

Izen Geografikoen Glosarioa (pdf, 170 kB )

Euskal Herriaren eremuan aurki ditzakegun entitate geografikoak bildu eta nola izendatu behar diren zehaztu da glosario honetan, bai eta frantsesezko eta gaztelaniazko ordainak eman ere.
Hortaz, toponimia arloko normalizazio-lanak bideratzeko ezinbesteko tresna dugu glosario hau.