Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofiziala (Erregistroa)

Deskribapena


Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofiziala erregistro publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuak sortua (47. art.). Eusko Jaurlaritzan kartografiaren arloan eskumenak dituen sailera adskribatuta dago.

Izendegian bi eskaera mota egingo dira:

  • Inskripzioak, toponimia ofiziala inskribatzea.
  • Idatzoharrak, 179/2019 Dekretuaren arabera, toponimia ofizialdu gabe Izendegian lehenetsi edo aldaera gisa agertzea.

Beraz, Izendegiak honako hauek izan ditzake leku baterako:

  • Toponimia ofiziala: 179/2019 Dekretuaren 45. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz inskribatu dena.
  • Lehentasunezko toponimia eta/edo aldaerak: Ofizialtze-prozedura osoa bete ez duen toponimia (45. art.).

Udalek ezartzen dituzten prozedurek oinarrizko arau hauek bete beharko dituzte beren lurralde- eta eskumen-eremuko izen ofizialak onartzeko (45. art.):

  1. Espedientea hasteko, dagokion organoaren aldeko erabakia hartzea.
  2. Espedientea jendaurrean jartzea, gutxienez 30 egunez.
  3. Euskaltzaindiaren irizpena atxikitzea
  4. Espedientea amaitzeko, dagokion organoaren aldeko erabakia hartzea.
  5. Espediente osoa bidaltzea, barne hartuz 179/2019 Dekretuaren 47.3 artikuluan ezarritakoa.

Idazpenetan ondoko datuak jasoko dira:

  • Lekuaren identifikatzailea (ID_LEKUA): lekua identifikatzen duen kode numerikoa. Alten kasuan, erregistroak sortuko du kode hori.
  • Toponimo ofizialaren izena. Bi forma izango ditu:
    • forma laburra, osagai generikorik gabea (osagai generiko hori izen bereziaren parte den kasuetan izan ezik).
    • forma hedatua, euskaraz eta gaztelaniaz: izen propioaz eta dagokion osagai generikoaz osatua.
  • Alternatiboak eta aldaerak (179/2019 Dekretuan “alonimoak”): elementu geografiko bera izendatzen duen izen desberdin bakoitza. Alternatiboek lehenetsiaren maila bera dute; aldaerek erabilera txikia edo mugatua dute.
  • Geometria: erreferentziako sistema geodesiko ofizialean duen kokapen geografiko zehatza.
  • Ofizializazio-data eta dokumentazioa: toponimoaren ofizializazio-data eta hori egiaztatzen duen dokumentua.
  • Entitate geografikoa: izendatzen den elementu geografiakoa zein den adierazten duen terminoa.

Idatzoharrak: udalek bidalitako edonolako datuak izendegi geografiko ofizialean txertatu ahal izango dira, beti ere behar besteko zehaztasunarekin eta formatu egokian helaraziz gero. Ez dute izaera ofizialik izango eta lehenetsiak edo aldaerak izan daitezke.

Nori dago zuzenduta


  • EAEko udalei
    Euskal Autonomia Erkidegoan, udalei dagokie euren lurralde- eta eskumen-eremuko izen ofizialak finkatzea eta, oro har, izen geografikoen forma ofizialak finkatzeko prozedura arautzea eta haiek onartzea.
  • Eusko Jaurlaritzari
    Toponimo mugakideak, hau da, bi udalerriren edo gehiagoren eremu geografikoan edo bi lurralde historikoren edo gehiagoren eremu geografikoan daudenak, Eusko Jaurlaritzaren eskumendekoak dira.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza > Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza. Lurralde Informazio Zerbitzua

Posta elektronikoa: geoeuskadi@euskadi.eus

Telefonoa: 945018119

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Toponimia ofiziala inskribatzea: 1219201
  • Toponimia-datuak ematea: 1219202

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Toponimia ofiziala inskribatzeko eskaera. Toponimia ofiziala: 179/2019 Dekretuaren 45. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz inskribatu dena.

  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
  • Identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Toponimia-datuak eman ditzakezu web-formularioa betez edo datu-fitxategi bat erantsiz (Excel edo SHP ereduen bidez)
  • Erantsi eskatutako dokumentazioa
  • Eskabidea elektronikoki sinatzea
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Idatz-oharrak egiteko eskaera


Udalek bidalitako edonolako datuak izendegi geografiko ofizialean txertatu ahal izango dira, beti ere behar besteko zehaztasunarekin eta formatu egokian helaraziz gero. Ez dute izaera ofizialik izango eta lehenetsiak edo aldaerak izan daitezke.

  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
  • Identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Toponimia-datuak eman ditzakezu web-formularioa betez edo datu-fitxategi bat erantsiz (Excel edo SHP ereduen bidez)
  • Erantsi eskatutako dokumentazioa
  • Eskabidea elektronikoki sinatzea
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk