Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

RECANG: aingira berreskuratzen: Europako arroetan kudeaketa-planak ezartzeko tresna zientifiko-teknikoen garapena

Ibai-aingira (Anguilla anguilla) espezie berezia da ikuspegi biologikotik, interes zientifiko handikoa, eta arrantza-tradizio handia dago haren banaketa-eremuko toki askotan. Ia Europa osoan eta Afrikako iparraldean bizi da. Gehienbat ur gezatan hazten da, eta Sargazoen itsasoan ugaltzen da.

Aingira-populazioak nabarmen gutxitu dira Europa osoan azken hamarkadetan, hainbat faktore direla medio: habitatak galtzea eta asaldatzea, kutsadura, ibaietan alde batetik bestera joateko oztopoak, gehiegizko arrantza, aldaketa ozeanografikoak, gaixotasunak eta bizkarroiak.

2010eko urriaren 1ean, Europako Batzordeak ofizialki onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan ibai-aingira kudeatzeko plana, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta aldundiek egina, AZTI-Tecnaliaren, EKOLUR SLLren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen aholkularitza zientifikoarekin.

Plana egin eta gauzatzea eskatzen zuen Kontseiluaren 1100/2007 Erregelamenduak (EK), 2007ko irailaren 18koak. Erregelamendu haren arabera, beharrezkoa zen neurriak hartzea aingiraren populazioa berreskuratzeko, bai eta jarraipena egiteko programak eta ikerketak gauzatzea ere. Planean proposatutako neurri batzuk gauzatzeko egin da, 2011. eta 2012. urteetan, RECANG: aingira berreskuratzen: Europako arroetan kudeaketa-planak ezartzeko tresna zientifiko-teknikoen garapena proiektua. Biodibertsitatea Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Uraren Euskal Agentziak finantzatuta, hainbat lan gauzatu dituzte AZTI-Tecnaliak eta EKOLUR SLLk.

Proiektu horretan lortutako emaitzak ikus daitezke orrialde honetan. Hain zuzen, estuarioko angularen portaerari eta ugaritasunari buruzko informazioa jaso da, eta ibai-aingiraren ihesa eta ugaltze-fasean turbina elektrikoek eragiten duten hilkortasuna zenbatekoak diren kalkulatu da, baita Oriako arroaren ur-azalera ere. Eta, azkenik, birpopulatzea egoki egiteko jarraibideak zehaztu dira. Azterketa arro pilotuan (Orian) egin bada ere, jasotzen den informazioa eta erabiltzen diren metodologiak, tresnak eta proposamenak espeziearen banaketa-eremuko beste arro batzuetan ere aplikatu ahalko dira, seguruenik, batez ere Espainiako iparraldeko arroetan, proiektuko arro pilotuen oso antzeko ezaugarriak baitituzte. Orrialde honetan, eranskin batzuk ere sartu ditugu, aingira-populazioaren jarraipena egiteko protokolo eta proposamen metodologikoarekin.

  1. Azala (PDF, 253 KB Gaztelaniaz)
  2. Sarrera (PDF, 316 KB, Gaztelaniaz) 
  3. Objetivo A: Determinar la biomasa de angula en el estuario del Oria, los impactos antropogénicos que sufre y realizar una propuesta para gestionar la pesquería de manera sostenible (PDF, 848 KB, Gaztelaniaz)
  4. Objetivo B: Hallar un modelo que permita calcular la fuga de anguila plateada de las cuencas del norte de España (PDF, 1 MB, Gaztelaniaz) 
  5. Objetivo C:Evaluar, en la cuenca del Oria, la mortalidad que causan las centrales hidroeléctricas en la poblacio n de anguila y proponer medidas correctoras para reducirla (PDF, 1 MB, Gaztelaniaz) 
  6. Objetivo D: Análisis de diferentes formas de repoblación en las cuencas del Oria que sirvan de base para diseñar un programa de reintroducción a largo plazo (PDF, 2 MB, Gaztelaniaz) 
  7. Objetivo E:Calcular la superficie húmeda de la cuenca del Oria (PDF, 740 KB, Gaztelaniaz)
  8. Bibliografia (PDF, 178 KB, Gaztelaniaz) 
  9. Eranskinen zerrenda (PDF, 136 KB, Gaztelaniaz) 
Azken eguneratzea: 2017/03/30