Ingurumenaren egoerari buruzko koiuntura-txostena
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 13. artikuluan jasotzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ingurumenaren egoerari buruzko koiuntura-txostena egin eta argitaratuko du urtero-urtero, eta lau urtean behin, txosten osoa. Txosten horietan, ingurumenaren kalitateari eta horrek jasaten dituen presioei buruzko datuak jasoko dira, lurzoruaren artifizializazioa ere aintzat hartuta, bai eta jendearentzat ulergarria den laburpen ez-teknikoa ere.
Horregatik, txosten honen helburua da euskal lurraldeko ingurumenaren kalitatearen ideia sintetikoa eta ikusizkoa osatzen ahalbidetzen duten ingurumenadierazleen informazioa biltzea eta horiek aztertzea.