Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ekonomia zirkularra eta hondakinen kudeaketa Euskadin

Xehetasunak

portada

Azterketa horrek Euskadin lehentasuna duten jarduketako hondakin-korronteak zehazten ditu, eta balorazioan faktore gehigarriak sartzen ditu, hala nola hondakinaren homogeneotasuna, ekoizpenaren atomizazio-maila, dauden lan-ildoak, lotutako arazo publikoak, etab. Lehenetsitako korronteentzat (eraikuntza- eta eraispen-hondakinak, tamaina handiko hondakinak, galdaketa-hondarrak eta altzairugintzako zepak), hainbat eremu geografikotan garatutako araudi/plangintzaren eta jardunbide egokien erreferentzia ugari identifikatzen dira.